Industriaren etorkizuna

  • MCC taldea, Asian eta Europako ekialdean egiten ari den negozioen aldeko ahalegina baztertu gabe, negozio esparru berriak identifikatzeko jarduera plana garatzen ari da. Baliteke negozio horiek energiari eta osasunarekin zerikusia duen guztiari lotuta egotea.
200

Azken hilabeteetan Mondragón Corporación Cooperativa Euskal Herriko Talde ahaltsuaren inguruko ia informazio guztiak atzerrian lortzen ari den hedapenaren ingurukoak izan dira. Hedapen hori Asia eta Europako ekialdean gertatzen ari da, baina, bereziki, Txinan. Horrez gain, Errusia zein Indiara begira egindako proiektuak lantzen ari da. Eta, hori garrantzizkoa eta diru kutxen ikuspuntutik oso errentagarria izanagatik ere, ez du ematen kooperatiba taldearen barruan gertatzen ari den gauzarik inportanteena denik. Taldearen industria sailaren etorkizuna da garrantzitsuena, baita kezkagarriena ere. Ondorioz, gogoeta eta bilera ugariren eragile izaten ari da. Konfiantza handia dago finantza sailaren egoera eta eboluzioan –Euskadiko Kutxa, Lagunaro eta abar–, baita merkataritza banaketarako sortutako sailarenean –Eroski– ere. Hala ere, industria sailaren etorkizuna ez da hain argia, eta, gaur egun, lan eta kezka iturri handiena da kooperatiba taldeko arduradunentzat. Ondorio hori ateratzen da, behintzat, aldizkari honek lortu dituen azken informazioetatik, eta, aurreko udaz geroztik presidente berria denak, Jose Maria Aldekoak, jendaurrean egindako azken agerraldietan adierazitakoetatik.

Produkzio modua aldatu

Aurreko urriaren amaieran, MCCko presidenteak Bilboko Finantza Elkartean hitz egin zuen. Haren esaldi bat deigarria eta harrigarri samarra izan zen bertaratutakoentzat, ondo baitakite zein den euskal kooperatiba taldearen egoera. “Gaizki ibiliko gara ez badugu aldatzen gure industria saila”, esan zuen Aldekoak. Jakina denez, Fagor da industria sail horren ikurra. MCCn uste dute ez dela aski hazi, negozio gehiago egin eta diru gehiago irabaztea, euskal kooperatiba garrantzitsu horren sorrerako joerari leial izateko. Horrekiko zintzoa izateak enplegua bere gune naturalean, Euskal Herrian, garatzea eskatzen duela pentsatzen jarraitzen dute.

Horregatik, Asia eta Europako ekialdeko negozioen alde egiten jarraitzen badute ere, oraindik kezka eta erronka handiagoa dute: hemen enplegua sortzea, industria sailaren bitartez. Eta, horretarako, industria sailaren etorkizuna argitzeko ahaleginak egin behar direla irizten diote. Horrenbestez, Euskal Herriko produkzio egiturak progresiboki aldatu beharko dituzte, eta balio erantsi handiagoko zereginetarantz jo. Gainera, orain arte presentziarik izan ez duten hainbat sektoreren alde egin beharko dute.
Hain zuzen ere, euskal kooperatiba taldeak oraindik gauzatu gabe dituen zereginetako bat jarduera industrialaren alor berrietan murgiltzea da. Bilboko Finantza Elkartean emandako hitzaldian, Aldekoak hau esan zuen: “Onartu behar dugu orain egiten duguna orain dela hamarkada bat baino gehiago egiten genuen gauza bera dela; orain, askoz hobeto egiten dugu, baina gauza bera da”. Horregatik, orain, MCCren egitura guztiak, negozio berriak identifikatzen ahalegintzeko jarduera plan bat gauzatzen ari dira. Badirudi negozioa egiteko aukera eman lezaketen bi sektore identifikatuta daudela: energia eta osasuna.

2007an salmentek %22 gora

Oraindik goiz da iazko ekitaldi amaitu berriari buruz datu ofizialak emateko. Guztiarekin ere, beste behin, MCC Taldeak 2007an lortutako emaitza ekonomikoak ikaragarriak izan dira, inoiz izandako onenak. Hori ondorioztatzen da urteko lehen bederatzi hilabeteetako datuetatik. 2007. urtearen amaierako kalkuluen arabera, bazirudien fakturazioa %8 inguru handituko zela. Oraingo kalkuluek, berriz, kopuru hori nabarmen gainditu dela adierazten dute, %22 ingurukoa baita. Horrek esan nahi du Taldeak guztira iaz saldutakoa 16.000 milioi eurotik gorakoa dela; 2006an baino ia hiru mila gehiago. Eta egoera bikain horretan ez da bakarrik erabakigarria izan Caprabo-ren akzioen %75 Eroskiren egituran sartu izana, gainerako negozioak ere oso ondo joan baitira.
Euskal kooperatiba taldearen enplegua, 2007aren amaieran, 86.000 ingurukoa zen; 2006an, berriz, 81.880 ziren. Filosofia kooperatibistaren ikuspuntutik, esan beharrekoa da une honetako enplegatuetatik 30.000 baino ez direla kooperatibistak. MCCren helburua hurrengo bost urteen buruan langile guztien %70 bazkide izatea da, edo, horretarako arazo juridikoak dituztenen kasuan, nolabaiteko lotura izatea, behintzat, bakoitzaren enpresaren kudeaketa eta etekinekin.

Azkenak
Migratzaileak delinkuentziarekin lotu eta mugen kontrola areagotzearen alde egin du Pirinio Atlantikoetako prefetak

Espainiako Estatutik Frantziakora “legez kanpoko” gero eta migratzaile gehiago igarotzen direla argudiatuta, mugetako kontrolak indartzea begi onez ikusi du Pirinio Atlantikoetako prefetak. Migratzaileek delitu txikietan “eragin hautemangarria” dutela... [+]


Kanibalismoa bizirauteko

Poloniako Maszycka kobazuloan duela 18.000 urteko arrastoak topatu zituzten XIX. mendearen amaieran. Baina berriki giza hezurrak teknologia berriak erabiliz aztertu eta kanibalismo zantzu garbiak aurkitu dituzte. 

Ez da ikerlan bat ondorio horretara iristen den lehen... [+]


Aliatuen errekorrak

Porzheim (Alemania), 1945eko otsailaren 23a. Iluntzeko zortziak jotzear zirela, hegazkin aliatuak hiria bonbardatzen hasi ziren bonba su-eragileekin. Erasoak sarraski izugarria eragin zuen denbora gutxian. Baina Pforzheimen gertatutakoa itzalean geratu zen, egun batzuk lehenago,... [+]


Zer gertatu da DBH 2n? “Ezohiko bi jaitsiera handi” nabarmendu ditu ebaluazio diagnostikoak zientzia eta gaztelanian

Matematika, zientzia, euskara, gaztelania eta ingelesa konpetentzietan EAEko ikasleek duten maila neurtzen duen ebaluazio diagnostikoaren emaitza festan, 13-14 urteko ikasleek zientzia eta gaztelanian izan duten deskalabrua "zuhurtziaz" gogoetatzeko beharra adierazi... [+]


Eta hemen gaude berriro, erlijioa eskolan

Otsailaren 3an hasi da gure umeak eta gaztetxoak eskoletan aurre-matrikulatzeko garaia, eta urtero bezala gogoratu nahi genizueke zergatik ez zaigun ideia ona iruditzen erlijioan matrikulatzea. Iaz artikula bukatzen genuen esanez “askori idazki hau ezaguna egingo zaizue,... [+]


Donostiako emakume batek salatu du Ertzaintza bere aurka oldartu ostean ZIUan amaitu zuela, konorterik gabe

Emakumearen familiako kideek jarri dute salaketa Bilboko Kolonbiaren kontsulatuan. Otsailaren 1ean jasan zuen erasoa, Donostiako Manterola kaleko diskoteka baten atarian. Hainbat testigantzen arabera, konorterik gabe egon arren berari kolpeka jarraitu zuen ertzain batek.


La Furia. Mimoa eta indarra
“Cascante Euskal Herria bada, zergatik ez dira jotak euskal kultura?”

Ilezko prakak, gerritik oinetaraino, latexa besoetan eta soinean, eta adatsa laranja gori. Horrela aurkeztu du La Furiak bere bosgarren lan luzea: Ultra. Horrek guztiak ederki islatzen du rap abeslariaren apustua: dena eman, bere irizpideen arabera.


Pantailen erabileraren inguruko hausnarketak

Tranbia txiki Arratia Institutuko Guraso Elkartetik pantailen erabileraren inguruko hausnarketa bultzatu nahi dugu ikas komunitatean.

Azkenaldian kezka handia dago ume eta nerabeengan pantailek duten eragina dela eta. Ardura hori etxeko erabileratik eskola eta institutuetako... [+]


Hidrodukto batek zeharkatuko du Aiaraldea?

Petronorrek adierazi du asmoa duela hidrogenoa ekoizteko lantegia abiatzeko Bilboko Portuan eta erregai mota hori Tubacex, Tubos edota Vidrala enpresetara heltzeko, beharrezkoa izango dela hidroduktoa eraikitzea.


Hirigintza araudia malgutu eta etxebizitzen eraikuntza sustatzeko dekretua sinatu du Jaurlaritzak

Etxebizitza berrien promozioak ez atzeratzea da Eusko Jaurlaritzako Gobernu Kontseiluak onartu duen dekretuaren helburu nagusietako bat. Zentzu horretan, udalei "autonomia" gehiago emango diela ziurtatu du Denis Itxaso sailburuak.


2025-02-19 | Nicolas Goñi
Mozambiken kontratatu zituen militarren torturak isilpean gorde ditu Total multinazionalak

Mozambiken gas eremu zabal batean erauzketa prozesu bat martxan ezartzeko prest zen 2020an TotalEnergies enpresa frantsesa, eta gunearen segurtasuna bermatzeko Mozambikeko unitate militar bat kontratatu zuen. Baina Afrikan egitekoa zuen "inoizko inbertsio pribaturik... [+]


Izena duenak badu izena

Bai, bai, holaxe. Ez naiz harago joatera menturatzen. Pleonasmo bat dela? Tautologia bat agian? Baliteke, baina egia-oste deitzen dioten garai honetan, oinarri-oinarrizko egitateak beharrezkoak dira. Begira, bestela, “Ez da ez!” lelo indartsuari. Bagenekien hori... [+]


2025-02-19 | Castillo Suárez
Porcelana Irabia

Baneukan lagun bat Porcelana Irabian lan egin zuena itxi zuten arte, eta jatetxe edo taberna batera joaten ginen aldiro kikara eta plateraren ipurdia begiratzen zituena pieza non egina zegoen jakiteko. Gauza bera egiten dut nik gauza zaharren azoketara joaten naizenetan:... [+]


Eguneraketa berriak daude