Gerrilla maoista eta kontraintsurgentzia XXI.eko Indian

  • Txina komunistak Mao Zedong totem arkaiko izatera kondenatuta daukan bitartean, gerrilla maoistak sendotzen dira inguruetan. Nepalen berrikitan agintera iritsi dira. Indiako Gobernuak berriz, ez du lortzen gerrillari “naxalitak” suntsitzerik, ez eta kontraintsurgentzia zikinez ere.
Chhattisgarh
Chhattisgarheko hainbat biztanle"chhattisgarh"

Zazpirehun milioi indiar txirotasun erabatekoan bizi dira. Horregatik ez da harrigarri gerrillari maoista –“naxalita”– gero eta bortitzago aritzea, eta mugimendu hori izendatzea Indiako lehen ministroak “independentziaz geroztik nozitu dugun barne arazorik larriena”. Horrela laburbildu du Indiako gatazka odoltsua Cedric Gouverneur kazetariak. Gouverneur Indian izan da, saltsaren erdian, Le Monde Diplomatique aldizkariak bidalita, eta gerran partea duten alderdien iritzi eta kalkuluak bildu ditu, herritarrek nozitzen dituzten kalamitateak ikusteaz gain.

Chhattisgarh estatua bisitatu du Gouverneurrek. Indiaren erdialdean dagoen eskualde horretan burutu zuten maoistek iazko erasorik zalapartatsuena. 2007ko martxoaren 15ean, Rani Bodli herriko koartela eraso eta 55 polizia eta miliziano hil zituzten oihanetik su egin zieten hiru ziento gerrillarik. Iaz iraila bitartean –iturritzat erabili dugun Diplo abendukoa da– kasik 500 heriotza eragin zituen gerrilla eta gobernuaren arteko gatazkak, eta 2006an 750.

“Naxalita” izena gerrillari datorkio Indiako ipar-ekialdeko Naxalbari herriarenetik. Hemen, 1967an, nekazari maizterrek errebolta egin zuten ugazaba lurjabearen kontra; biltegian zeukan arroz guztia ostu zioten. Herritarrek oroimenean gordetzeko moduko akzioa. Ondoko urteetan ugariak izan dira Indiako bazter askotan gerrilla talde txikiak. Horien oihartzuna arras handitu zen 2004an bi talde politiko nagusiek bat eginda Comunist Party of India (Maoist) eta bien adar armatuetatik People’s Liberation Guerrilla Army sortu zituztenean.

Urteotan naxalitek beren jarduera hedatu dute hamalau estatutara, gero hamaseitara, hogeita zortzitara... Indiak dituen 600 distritoetatik 192tan erakusten dute muturra. Eta zabaltzen segitzen dute. Horregatik Delhiko agintarien kezka.

Kazetariak lortu du mugimenduko bigarren mailako buruzagi batekin egotea, buru gorenek segurtasun neurriengatik ez baitute zuzeneko harremanik nahi. “Gure helburua zera da: landa eremua kontrolatzea, Estatua ahula den lekuetan, eta gero zabalduko dugu indar herrikoi hori hirietaraino. Epe luzerako estrategia da. Baina mundializazioak eta bere ondorioek, txirotzeak eta injustiziek, prozesua bizkortzen dute”.

Aditu inpartzialagoekin ere mintzatu da Gouverneur kazetaria. Hauek esplikatu diote zein pazientzia handiz egin duten urteotan lan maoistek, herri bakoitzean aldarrikapen txikienen eskean biltzen diren indar sozialetan sartuta. Estatua ohartzerako indartu direla, alegia.

Batzuen ustez une honetan Indian 10.000 gerrillari armatu ari dira, eta beste batzuen iritzian 20.000. Indiaren ekialdean hasi Nepal eta Himalaiatik eta kasik Madras hiriraino iristen den eskualde zabal batean dira indartsu. Gerrillak ukatzen duen arren, agintariek diote Sri Lankako Tigre Tamil-ek lagundu diete prestaketan. Dena dela, denek aitortzen dute naxalitek atelier propioetan ekoizten dituztela arma asko, leherkari, kohete eta beste. Ahaztu gabe erasoetan polizia eta militarrei ebasten dizkieten izkilu eta munizioak.

Hein batean kontrolatzen dituzten eremuetan enpresa eta komertzioei “zerga iraultzailea” ordainarazten diete, aditu batzuen ustez etekinen %12aren inguruan dabilena. Comunist Party of India -Maoist-en (CPI-M) urteko aurrekontua 44 milioi euro inguruan ibil daitekeela diote aditu batzuek.

Herritarren lekualdatze bortxazkoa

Naxalitek legitimotasunik ez diote aitortzen Indiako Estatuari eta hau irauli artean bakerik ez dutela emango aldarrikatzen dute. Ez dira eskualde edo herri baten nazio interesei lotzen, eta Indiako txiroenen artean egiten dute lan nagusiki. Beren kanpainetan behin eta berriro egiten diete dei Indiako 125 milioi dalit ukiezinei, jazartu daitezen.

Baserritar eta nomadez gain, hirietako txiroen artean ere gero eta samurrago pasatzen da maoisten mezua. Askoren ustez India da mundializazioaren txapeldunetako bat, baina kopuru makroekonomikoek erakusten duten aberaste handia ez da iristen biztanlegoaren gehiengora: 400 milioi baino gehiago dira egunean dolar bakarrarekin bizi diren indiarrak.

Chhattisgarh estatuan bereziki indartsu ari dira naxalitak. Bertan izan da Gouverneur eta kontatu duenez 3.000 gerrillarik 25.000 kilometro karratu kontrolatzen dituzte. Arrakasta handia izan dute gerrillariek adivasi etniakoen artean. Oraindik oihanean ehizetik eta bilketatik bizi diren jendeok gehiengoa dira Chhattisgarhen, eta urte luzeak zeramatzaten agintarien eta polizien desmasiak nozitzen.

CPI-Mkoek ekarri diete itxaropena adivasi askori... eta biziezina ere bai. Ahaztu gabe horrelako talde armatu batek eragiten dituen kalteak –gazteak gerrara bortxaz eramatea, adibidez– Chhattisgarheko agintariek kontraintsurgentziako eskuliburu zaharretara jo dute, eta aurretik XX. mendean ingelesek Kenyan edo Hegoafrikan, frantsesek Madagaskarren edo Aljerian, militar latinoamerikarrek gringoen laguntzarekin El Salvadorren edo Kolonbian, eta beste leku askotan esperimentatutako sistemak jarri dituzte martxan adivasien eremuetan.

Legedi antiterroristekin adierazpen askatasunari zintzurra ebakitzeaz gain, kontraintsurgentziako militarrek gehien maite dituzten taktikak abiarazi dituzte. Horien artean, populazioak lekualdatzea. Arrainak ura bezala gerrillak herritarren sostengua behar duenez, matxinoekiko sinpatia duten herriak eraso, suntsitu, susmagarriak masakratu, eta gainerako herritarrak egoitza berrietara eraman, sustraietatik urrun agintarien menpeko bizi daitezen. Horrekin batera, gobernuaren militarrei gerrillariak ehizatzen laguntzeko milizia paramilitarrak sortu. Chhattisgarhekoak Salwa Judum du izena.

Agintariei taktika zaharrok emaitza onak eman dizkiete, eta Salwa Judum milizien eredua beste izenekin ari dira sortzen Jarkhand, Andhra Pradesh, eta beste zenbait estatutan.

Kazetaria harritu da ikusi duelarik errefuxiatuentzako eraikitako etxe batzuk ohikoak baino gai gogorragoz daudela eraikita, porlanez eta. Giza eskubideen aldeko militante batek erakutsi dio esplikazioa. Chhattisgarhen ez dago jokoan gerrilleroak suntsitzea bakarrik. Hemengo zelai eta basoetako zorupean lehengai preziatuak daude, burdina batez ere. Industria handiak lur hauen gose dira, eta industria beharrean India, urteotan nagusiki zerbitzuetan handitu dena. Total, meategi eta industriatarako nahi dituztela adivasiak mendeotan nomada moduan bizi diren eremuok. Beraz, populazioak mugiarazita lurrak libre uzten dira eta gainera etorkizuneko fabriketarako eskulana biltzen da herri berrietan.

Maoistek errepikatuko dute Nepaleko arrakasta? Ala Delhiko gobernuak itoko ditu? Tirabira horretan, familia askotan, seme bat gerrillan ari da eta bestea paramilitarrekin.

Azkenak
2024-10-15 | Leire Ibar
Hiru pertsona atxilotu ditu Ertzaintzak sexu-esplotaziorako gizakien salerosketa egotzita

Prostituzioan aritzera behartuta zeuden lau emakume askatu dituzte Donostian eta Gasteizen, eta giza salerosketa leporatu diete operazioan atxilotutako bi emakume eta gizon bati. Biktimen salaketari esker hasi zuen ikerketa Ertzaintzak. Atxilotuak Ertzain-etxera eraman dituzte... [+]


2024-10-15 | Estitxu Eizagirre
Aixeindar enpresak Iturrietako mendilerroan jarria duen dorreak ez ditu hegaztien babeserako neurriak bermatzen, Arabako Mendiak Askek salatu duenez

Aixeindar enpresak haizea neurtzeko 82,5 metroko dorre meteorologikoa instalatua du 2023tik Analamendin. Dorrearen egonkortasuna eta segurtasuna bermatzeko, lurrera altzairuzko hainbat kablerekin ainguratu zuen enpresak. Arabako Mendiak Aske elkarteak salatu du hegaztiek... [+]


2024-10-15 | Mikel Aramendi
Urriak 10: komeria bihur ote daiteke mundu mailako drama?

Zeurea ez dela –eta ez duela izan behar– deritzozun herrialde bateko gertakari historikoa izan al daiteke nonbaiteko festa nazionalaren sorburua? Bai, horixe. Gertatu ere gertatzen da Taiwanen: “Hamar Bikoitzean”, alegia, urriaren 10ean ospatzen da... [+]


“Tratu iraingarria” salatu dute Laudioko San Roke adinekoen egoitzan

"Duintasuna urratzerainoko gertakariak" sarri errepikatzen direla seinalatu dute egoitza horretako senideek Arabako Foru Aldundiari bidalitako gutunean. Aldundiak dio egoera ez dela "hain larria".


2024-10-15 | iametza
Euskarazko ahots teknologia zertan da? Norantz goaz?

Euskal Herriko hainbat zentro teknologikotako ordezkariek parte hartuko dute euskarazko ahots teknologiaren egoera eta etorkizuna aztertuko dituen mahai-inguruan, Jon Torner ARGIAko kazetariak gidatuta. Topaketa urriaren 17an izango da, Donostiako San Telmo museoan egingo den... [+]


2024-10-15 | Leire Ibar
Fiskaltzak EHUko zuzenbideko irakaslearen “mezu faxistak” ikertzeko eskatu dio Ertzaintzari

Urri hasieran kaleratutako EHUko irakaslearen inguruko txosten bat egiteko eskatu dio Fiskaltzak Ertzaintzari. Kasuaren nondik norakoak sakonki ikertzeko eta gorroto deliturik egon den ala ez aztertzeko helburua du, salaketa jartzea erabaki aurretik.


Hobari fiskalak gazteei: ‘On falling' filmaren eragina?

Gazteei PFEZa murriztea edota zenbait kasutan deuseztatzea proposatu du Portugalgo Gobernuak, baina momentuz hizpidea baino ez du ipini, ez baitago argi aurrekontuak onartu ahalko dituen, gobernua osatzen duten alderdiek ez baitute-eta gehiengo parlamentariorik. Espainiako... [+]


Eskola-jantokietan catering-enpresen zerbitzua blindatu du Jaurlaritzak

Catering-enpresarik gabe jardun nahi duten eskolentzat bestelako eredu bat arautzea adostu zuen Eusko Legebiltzarrak 2019an. Horren ordez, catering-enpresen bidezko zerbitzua ematera derrigortzen ditu ikastetxeak Eusko Jaurlaritzak berriki argitaratu duen aginduak. Bitartean,... [+]


2024-10-15 | Julene Flamarique
Gabriel Arestiren argitaratu gabeko olerki bat eskuratu du Jon Kortazarrek

Urriaren 14an 91 urte bete dira bilbotar idazlea jaio zenetik. Errota gorria poema eta idazleak dedikaturiko argazki bat Jon Kortazar EHUko katedradunaren esku utzi ditu Zubiri Moragues familiak. Orain arte ezezaguna zen olerkia laster argitaratuko dutela ziurtatu du... [+]


2024-10-15 | Jon Torner Zabala
Zubietako erraustegiaren “ezohiko” jarduera onartu du Jaurlaritzak

Hondakinak tratatzeko Artaxoako plantara Zubietako erraustegitik milaka tona lixibiatu modu ilegalean eraman izanaz galdetu dio EH Bilduko parlamentari Mikel Oterok, Eusko Jaurlaritzako Industria, Trantsizio Energetiko eta Jasangarritasun sailburu Mikel Jauregiri. Iragan... [+]


Urruña eta Segurako udalek ofizialdu egin dituzte herritarrek sortutako zubiak

Herritarrengandik sortu eta hiru hamarkadaz eraikitako harremanaren ondotik, Hego Lapurdi eta Goierriko bi herri hauen arteko senidetze edo birazkatze ofiziala egin dute igandean Urruñako plazan. 30 urteko mugarri, egun «historikotzat» jo dute Filipe Aramendi... [+]


Mecaner Herriarentzat
“Fabrikaren erosketa publikoa behar dugu”

Stellantis multinazionalak Mecaner lantokia itxi eta 148 behargin kalean utzi ditu Urdulizen (Bizkaia); horren aurrean, "Mecaner Herriarentzat" alternatiba ekosoziala sortu dute hainbat eragilek. LAB sindikatuko Iraide Juaristik eta Jauzi Ekosozialeko Aitor Gallastegik... [+]


2024-10-15 | Julen Orbea | Zuzeu
Bizitza oroit dezagun

1944an, Stauffenberg-en agindupean, Hitler bonba batekin hiltzen saiatu ziren, soldadu eta herritar alemaniar batzuen artean prestatutako ekintza baten. Hurrengo hilabeteetan naziek 90 pertsona exekutatu zituzten ekintza haren ondorioz.


Galizieraren egoera larriaz ohartarazi dute, azken datuak ikusita

Ezagutza eta erabilerak, biek, egin dute atzera Galiziako Estatistika Institutuak jakinarazitako azken datuetan. Galera handiagoa da adin tarte gazteenetan. 5 eta 14 urte artekoen herenak adierazi du galiziera gutxi edo batere ez dakiela.


Eguneraketa berriak daude