525 eskandaluzko urte

  • Alperrik ikasi ote zuten urteek hegaz? Urtero berdin antzera. Igual. Urte zaharra berriztatu gura izaten dugu urtarrila jaio berrian. Hodei beltza zuritu. Zuria, gorritu. Gorria, urdindu…

    Abendu agortuan, bostehun eta hogeita bost urte ezarri dizkie Madrilek 18/98koei. Mila eta ehun orrialdeko testua idatzi du epaileak horretarako. Aieru-opereta.
Jose Inazio Basterretxea
Jose Inazio BasterretxeaAol
Irratiak esan du ETAren erraiak hautsi dituztela epai horrekin, herensuge armatuaren bihotz-taupadak moteldu dituztela behingoagatik. Bada, ozpin apartsuarekin egin dute topa sotanarik gabeko dominikoek gabonzaharrotan.

Littell-en Les Bienveillantes nobela eskatologiko xamarra irakurtzen ari nintzela harrapatu ninduen epaiaren albiste ofizialak. SS taldeak deskribatzen ditu idazleak eleberrian. Bigarren Gerratean gaude. Polonia, Ukraina eta Errusia dira SS haien antzoki-oholtza. Guda-oin bihurritua, bunkerretako galdeketa-ziegak…

Bat-batean, kontrako eztarrian trabatu zait Lupiañez durangarraren tortura-salaketa. Zurezko ezpal zorrotza askatu du Inkisizio espainiarraren makilak, eta gogor astindu ditu Ibaizabalgo bazterrak.

* * *

Nekeaz jardun duzue aurreko artikuluetan, adiskideak. Eterno bihurtzen ari den gatazka politikoak sortzen duen neke horretaz kexu. “Nekatuta nago, betiko erroreak errepikatuak ikusteaz”, inguru hurbilera begiratu eta ozen esanda egin zenigun agur, Angel, herena.

Salbuespenak salbuespen, eta akuiladak akuilada, zerbait lehor ari da mamitzen. Akiduraren sentipena. Ezinezkotasun moduko bat dabil lau bazterretan. Noraezean doan batel honetan, ba ote darama inork lema?

Ni ere, nekatuta nago. Ikusita anaia nagusiaren apatz larriek nola txikiaren urrats xeheak suntsitzen dituzten behin eta berriz. Jada, ura bera ere ez da hormatzen izozkailuan.

Nekatuta. Eta zeharo erresuminduta. Mendekuzko haizeteekin ekin diote Madrildik Errekonkista berriari. Mairuen kontra barik, disidentzia abertzale organizatuaren aurka.

Konstituziotik at… gatzik ez, diote hiriburu eta gorte hartan. Independentzia… ala bike goria!, hara hor bertoko guardia gorriaren arrapostua. Harrapatuta gaude beraz. Tifoi baten zurrunbiloak garabiltza. Berdin da haizeak nondik jotzen duen, baldin eta erauntsia bada. Ontziaren oihalak berehala urratzen dira holakoetan.

* * *

“Denek dugu bakea gure mingainetan, nahiz herra bazkatu bihotzen barnean”, kantatu zuen behin Xalbadorrek. Hitzak higatu egin direla diozu, Ur. Indarra galdu dutela. Gatazka-edo den horretan, ahuldu egin dira berbak, kamustu eleak. Ez omen dago ezer berri esaterik.

Ametsak eurak berriztatuko balira, higituko balira, gaurkotuko, gaitz-erdi; zeren ez bailirateke hainbeste higatuko diskurtsoak. Nago, ez dugula metaforetan eta epitetoetan bakarrik asmatu behar, ezpada ze gidoietan eta argudioetan ere… ontziak zuraje berria behar baitu.

Adiskideak, San Sebastianak ate joka dauzkagu: txotxa eta kupela. Santa Ageda etorriko da ondoren: kopla eta eskea. Segituan, Espainiako hauteskunde orokorrak.

Azterketak eskoletan, San Inazio uztailean eta Santa Krutzak irailean… hautestontzietara deituko du Lehendakariak, mendebaldeko udagoienean.

San Tomasetan, zerria hiltzen utziko al digu Konstituzio espainiarrak? Ala, terrorismotzat joko dute Auzitegi Nazionalean haren solomoak askatzea? Nago, urderik gabeko zerria haz dezagula nahi dutela. Disidentziarik gabeko gizartea.

Juanjo, hurrengo Olentzerotan, txalaparta eskatzekotan dabil loba. Hainbesteko oholtzarrarekin, ez dakit moldatuko ote den ikazkina asto gainean.

Azkenak
Migratzaileak delinkuentziarekin lotu eta mugen kontrola areagotzearen alde egin du Pirinio Atlantikoetako prefetak

Espainiako Estatutik Frantziakora “legez kanpoko” gero eta migratzaile gehiago igarotzen direla argudiatuta, mugetako kontrolak indartzea begi onez ikusi du Pirinio Atlantikoetako prefetak. Migratzaileek delitu txikietan “eragin hautemangarria” dutela... [+]


Kanibalismoa bizirauteko

Poloniako Maszycka kobazuloan duela 18.000 urteko arrastoak topatu zituzten XIX. mendearen amaieran. Baina berriki giza hezurrak teknologia berriak erabiliz aztertu eta kanibalismo zantzu garbiak aurkitu dituzte. 

Ez da ikerlan bat ondorio horretara iristen den lehen... [+]


Aliatuen errekorrak

Porzheim (Alemania), 1945eko otsailaren 23a. Iluntzeko zortziak jotzear zirela, hegazkin aliatuak hiria bonbardatzen hasi ziren bonba su-eragileekin. Erasoak sarraski izugarria eragin zuen denbora gutxian. Baina Pforzheimen gertatutakoa itzalean geratu zen, egun batzuk lehenago,... [+]


Zer gertatu da DBH 2n? “Ezohiko bi jaitsiera handi” nabarmendu ditu ebaluazio diagnostikoak zientzia eta gaztelanian

Matematika, zientzia, euskara, gaztelania eta ingelesa konpetentzietan EAEko ikasleek duten maila neurtzen duen ebaluazio diagnostikoaren emaitza festan, 13-14 urteko ikasleek zientzia eta gaztelanian izan duten deskalabrua "zuhurtziaz" gogoetatzeko beharra adierazi... [+]


Eta hemen gaude berriro, erlijioa eskolan

Otsailaren 3an hasi da gure umeak eta gaztetxoak eskoletan aurre-matrikulatzeko garaia, eta urtero bezala gogoratu nahi genizueke zergatik ez zaigun ideia ona iruditzen erlijioan matrikulatzea. Iaz artikula bukatzen genuen esanez “askori idazki hau ezaguna egingo zaizue,... [+]


Donostiako emakume batek salatu du Ertzaintza bere aurka oldartu ostean ZIUan amaitu zuela, konorterik gabe

Emakumearen familiako kideek jarri dute salaketa Bilboko Kolonbiaren kontsulatuan. Otsailaren 1ean jasan zuen erasoa, Donostiako Manterola kaleko diskoteka baten atarian. Hainbat testigantzen arabera, konorterik gabe egon arren berari kolpeka jarraitu zuen ertzain batek.


La Furia. Mimoa eta indarra
“Cascante Euskal Herria bada, zergatik ez dira jotak euskal kultura?”

Ilezko prakak, gerritik oinetaraino, latexa besoetan eta soinean, eta adatsa laranja gori. Horrela aurkeztu du La Furiak bere bosgarren lan luzea: Ultra. Horrek guztiak ederki islatzen du rap abeslariaren apustua: dena eman, bere irizpideen arabera.


Pantailen erabileraren inguruko hausnarketak

Tranbia txiki Arratia Institutuko Guraso Elkartetik pantailen erabileraren inguruko hausnarketa bultzatu nahi dugu ikas komunitatean.

Azkenaldian kezka handia dago ume eta nerabeengan pantailek duten eragina dela eta. Ardura hori etxeko erabileratik eskola eta institutuetako... [+]


Hidrodukto batek zeharkatuko du Aiaraldea?

Petronorrek adierazi du asmoa duela hidrogenoa ekoizteko lantegia abiatzeko Bilboko Portuan eta erregai mota hori Tubacex, Tubos edota Vidrala enpresetara heltzeko, beharrezkoa izango dela hidroduktoa eraikitzea.


Hirigintza araudia malgutu eta etxebizitzen eraikuntza sustatzeko dekretua sinatu du Jaurlaritzak

Etxebizitza berrien promozioak ez atzeratzea da Eusko Jaurlaritzako Gobernu Kontseiluak onartu duen dekretuaren helburu nagusietako bat. Zentzu horretan, udalei "autonomia" gehiago emango diela ziurtatu du Denis Itxaso sailburuak.


2025-02-19 | Nicolas Goñi
Mozambiken kontratatu zituen militarren torturak isilpean gorde ditu Total multinazionalak

Mozambiken gas eremu zabal batean erauzketa prozesu bat martxan ezartzeko prest zen 2020an TotalEnergies enpresa frantsesa, eta gunearen segurtasuna bermatzeko Mozambikeko unitate militar bat kontratatu zuen. Baina Afrikan egitekoa zuen "inoizko inbertsio pribaturik... [+]


Izena duenak badu izena

Bai, bai, holaxe. Ez naiz harago joatera menturatzen. Pleonasmo bat dela? Tautologia bat agian? Baliteke, baina egia-oste deitzen dioten garai honetan, oinarri-oinarrizko egitateak beharrezkoak dira. Begira, bestela, “Ez da ez!” lelo indartsuari. Bagenekien hori... [+]


2025-02-19 | Castillo Suárez
Porcelana Irabia

Baneukan lagun bat Porcelana Irabian lan egin zuena itxi zuten arte, eta jatetxe edo taberna batera joaten ginen aldiro kikara eta plateraren ipurdia begiratzen zituena pieza non egina zegoen jakiteko. Gauza bera egiten dut nik gauza zaharren azoketara joaten naizenetan:... [+]


Eguneraketa berriak daude