1959: Mendebaldeaz kontatu ez zigutena

  • Urte hartan gertatu zen. Ekainaren 6an eta 7an antolatu zuten aurreneko aldiz Western Basque Festival jaialdia Nevadako (AEB) Sparks hirian. Ia berrogeita hamar urte pasa behar izan dira kazetari batek han gertatutakoak ikertzeko. Miel A. Elustondo (Azpeitia, Gipuzkoa, 1958) Argiako kolaboratzaileak egin du. Jaialdiaren izen bereko liburua kaleratu zuen urrian Susa argitaletxearen eskutik.
Peter Echeverria
Peter Echeverria Western Basque Festival-eko antolatzaileetako bat
Promesen hiria esaten diote Sparksi. Galderena ere izan zen 1959ko urte hasieran. Mahaian bilduta isilik, Peter Echeverria, Robert eta John Laxalt anaiak, Peter Supera, John Micheo, Martin Esain eta John Ascuaga, euskalduna izateak zer arraio esan nahi zuen erantzun ezinean. Hasiera horrekin inork gutxik sinetsiko zuen sei hilabeteren buruan antolatzekoak ziren jaialdian 5.000 euskaldun baino gehiago elkartzea lortuko zutenik.

Artaldea maneiatzeko ez ziren artzain makalak elkartu: Peter Echeverria Nevadako senatari zenuen ordurako; Robert Laxalt bi urte lehenago Sweet promised land nobelarekin Ipar Amerika osoan famatua; gainontzeko mahaikideak estatuan estatuko euskal komunitatearen ordezkari nabarmenak.

Miel A. Elustondok sakonean ikertu du jaialdiaren prestakuntza lana. Nork zer, non eta noiz egin zuen; nortzuek, norekin eta nola hitz egin zuten festa handia aurrera eraman ahal izateko. 1992an izan zuen aurreneko aldiz jaialdiaren berri. Duela hamabost urtetik Amerikara joan jinean ibili da. Batean irakurri, bestean entzun, “seinale guztiak jaialdi hartara zuzentzen nindutela sentitu nuen arte”.

Kasualitatea? Ez.

Jaialdia antolatzea Dick eta Flora Graves senar-emazteen ideia izan zen, bigarrenarena batez ere. Gipuzkoar baten alaba zen Flora Agirre, Dick Graves kasino jabearekin Sparksera ezkondu zenean hartu zuen abizen ingelesa.

Zer dela eta antolatu zuten jaialdia baina? Elustondoren ustez festa handi bat egitea besterik ez zuten buruan izan, ordura arte egin ez bezalakoa. Ibaiak hori baino lur gehiago harrotu zuen ordea. AEBetan jaiotako euskal amerikar gazteei beren erroak ezagutzeko parada eman zien. Ordura arte black basquo izandakoek norbait bazirela erakutsi zieten ingurukoei.

Ez zen kasualitatea. Momentua eta lekua egokiak ziren. Errekatik ibaira: 1950eko hamarkadaren bukaerak AEBetako gutxiengo etnikoen piztea ekarri zuen. Euskaldunek beren buruen kontzientzia hartzea korronte handiaren adar bat baino ez zen izan. Hamarkada hartan gertatu zen: Rosa Parks emakume beltza autobusean eserita zihoan eta kentzeko agindu zion gizon zuriari ezetz esaten ausartu zen. Martin Luther King, eskubide zibilen aldeko mugimendua… Elustondok dioenez beltzen mugimenduak gainerako etniak mugitzen lagundu zuen, modu apalagoan izan bazen ere.

Uriarte, Areilza eta Khrustxev

Gonbidatu ugari izan zuen jaialdiak. Castor Uriarte Euskaltzaindiaren ordezkari modura Sparksen izan zen. Bere alaba Itziar berarekin, ingelesa zekiela-eta aitari laguntzera. Elustondok harekin izandako solasaldi bizia jaso du liburuan.

Han izan zen Jose Maria Areilza ere. Francoren estatu kolpearen ondoren Bilboko alkate izandako gizona 1959an Espainiako enbaxadore zen AEBetan. Ez zen 1937an bezala Bilbo odoletan libratu izanaz jardun jaialdian. Urteak ez ziren alferrik joan.

Baina, agintarien omenezko afaria antolatu dute jaialdiaren lehen egunean, eta Areilzak nor den nagusi erakutsi nahi. Ikurrina dago Nugget kasinoan jarrita, AEBetako, Espainiako eta Frantziako banderekin batera. Areilzak legez kanpokoa dela hura, kentzeko. Eta kendu egin zuten, Francoren enbaxadoreak kasinotik alde egin arte.

Areilzak ikurrinari jarritako muturraren aldean, askoz gozoagoak izan ziren Castor Uriarteren hitzaldian entzundakoak: “Euskalduna-k euskera dabena esan nai dau, eta Euskalerria, euskera egiten dauan erria. Orregaitik, zuek emen euskera egiten badozue, Euskalerrian zagozie”.

Izan zen noski, gonbidatuta egon eta azaltzerik izan ez zuenik. Baliteke Nikita Khrustxev Sobietar presidentea horien artean izatea. Urte hartan gertatu zen: Khrustxev Iowa bisitatzera joan zen, Garst senar-emazteen etxaldea zehazki. Presidente izan aurretik ezagutu zituen Garstarrak Krustxevek, SESBera arto hibridoa saltzera joan zirenean, 1955ean. Lau urte beranduago eta presidente kargua bere gain hartuta Iowako artasoro batean azaldu zen. Elustondok dioenez Western Basque Festival jaialdiko antolatzaileek era askotako agintariak gonbidatu zituzten, eta artxiboan ageri denez baita Khrustxev bera ere.

Mundua 1950eko hamarkadaren hondarrean

Liburua ez da, dena dela AEBetan gertatutakora mugatzen. Jaialdia liburuaren abiapuntua besterik ez da. Hasi Sparksen egiten da, baina bidean Rif-eko amazightarrek garai hartan jasan zuten errepresioa ikusiko du irakurleak, Omar Al Abdallaouj-en larrutik; Txillardegiren Leturiaren egunkari ezkutua kari, artean Yakin izena zuen aldizkarian sortutako eztabaidaren nondik norakoak; Frantziako Tourrean Marcel Queheille zalgiztarrak (Zuberoa) 59an irabazitako etapa. Baita gaur arteko arrastoa utzi duten beste hainbat gertakari ere.

Izen eta izan ugari, garai batek eta munduari begiratzeko moduak elkartuta. Western Basque Festival-ak funtzionatu zuela uste du Elustondok, bi aldiz funtzionatu ere: batetik urte hartan baino ez zelako egin, eta bestetik 1964an Elko-n (Nevada) antzeko beste festibala antolatzeko bidea urratu zuelako. Baina dena ez da lore eta ezti. Elustondoren ustez gaur egun AEBetako euskal klub askoren egiteko nagusia udako euskal jaia antolatzea da, eta hori ez da nahikoa euskal nortasunari eusteko, ezta euskararen erabilera bultzatzeko ere.

Azkenak
Ernairen ekitaldia zelatatuko du Auzitegi Nazionalak

UPNk jarritako salaketa bati erantzunez hartu du erabakia auzitegiak. Apirilaren 17an gazte topagunearen baitan Berriozarren antolatutako "Kurdistan eta Euskal Herriko preso politikoen" aldeko ekitaldia da UPNk bertan behera utzi nahi izan duena "terrorismoaren... [+]


Europar Batasuna eta Errusia
‘Ostpolitik’, oihartzun fin hura

Gerra Hotza bultzatu zuten politiken alboan egon ziren ere bakearen aldeko ildoak. Ez zuten Ekialdea eta Mendebaldea batzeko moduko berregituraketa politiko berririk ekarri, baina errealitate berriak josi zituzten Europako Mendebaldea eta Ekialdearen artean. Horietako... [+]


Sarkozy eta Le Pen eskandalizatuta, zuzenbide estatuak hitz egin duelako

Bere burua 2027ko Frantziako Estatuko presidentzialetako garaile gisa irudikatzen duena –Marine Le Pen– gogorki zigortu du Parisko Auzitegi Korrekzionalak, lau urteko kartzela-zigorra, 100.000 euroko isuna eta batez ere, bost urtez aurkezteko debekua bideratuta. Tonu... [+]


Gorputz hotsak
“Niretzat klabea izan da familiak eta inguruak ez tratatzea gaixo moduan”

Indartsua, irribarretsua eta oso langilea. Helburu pila bat ditu esku artean, eta ideia bat okurritzen zaionean buru-belarri aritzen da horretan. Horiek dira Ainhoa Jungitu (Urduña, Bizkaia, 1998) deskribatzen duten zenbait ezaugarri. 2023an esklerosi anizkoitza... [+]


Eugene Pottier
‘Kanta iraultzaileak’: inoiz galduko ez den kantuaren gauza

Ereserkiek, kanta-modalitate zehatz, eder eta arriskutsu horiek, komunitate bati zuzentzea izan ohi dute helburu. “Ene aberri eta sasoiko lagunok”, hasten da Sarrionandiaren poema ezaguna. Ereserki bat da, jakina: horra nori zuzentzen zaion tonu solemnean, handitxo... [+]


Saturazioa

Bekatu bat aitortu behar dut hemen. Duela lau urte, ohitura berri bat sarrarazi nuen nire bizian: igande gauetan, kaka kanoi baten antzera "informazio" jarraikia hedatzen duen CNews telebista kate ultraeskuindarra begiratzen hasi nintzen. Hasieran ordu erdi bat astero... [+]


Itziar

Kointzidentzia harrigarriak daude bizitzan. Izan ere, zenbat ikusle elkartu litezke Arriaga antzokian? Zenbat komun ote daude solairu bakoitzean? Zein probabilitate dago Gipuzkoako emakume bik sartu-irtenean leku eta istant berean kointziditzeko, 35 urtean elkar ikusi barik egon... [+]


2025-04-09 | Hiruki Larroxa
Zer dugu bisexualitatearekin?

Transfeminismoak argia eta konplexutasuna ekarri ditu gorputz, genero eta desirei buruzko eztabaidetara. Hala ere, itzalak ere sortu ditu. Ustezko koherentzia politiko erradikal baten izenean –askotan hegemonia oso zehatz bati lotua–, diskurtso transfeminista batzuek... [+]


2.361

Garai kuriosoak bizi ditugu eta bizi gaituzte, zinez. Hezkuntza krisian dela dioten garaiak dira eta, gutxien-gutxienean, aliritzira, ba aizue, 2.361 urte ditu gaurgero boladatxoak.

Ez zen ba debalde joan Aristoteles bere maisu maite Platonen akademiatik lizeo bat muntatzeko... [+]


Ukrainako gerraren beste irakurketa bat

Ukrainako gerrar hasierako zergatiak ez dira azaldu zizkigutenak bakarrik, beste arrazoi batzuk ere badaudelako. Errusiak zioen Ukrainako errusiar hiztunen defentsarako urrats bat eman behar zuela; Ukrainako Gobernuak, aldiz, Errusiaren armadari aurre egin behar zitzaiola,... [+]


Errusiarekiko gerra hauspotzen

Ukrainaren ondoren Polonia?
Europar Batasunak Ukrainako gerra hauspotu du Kiev armaz hornituta, eta menia oraindik airean delarik, gerraren zikloan murgilduta dago bete-betean. Hori bai, bere diskurtsoa modulatzen ari da, eta gero eta gehiago hitz egiten du balizko su-etenaz... [+]


Ukrainako gerra bukatzear
“Europarrok, gerrarako prest!”

Orain Errusiak inbaditu behar ei du Europa eta horren aurrean berrarmatze basatia bultzatu behar dute Europar Batasuneko herrialdeek. Lehen Sobietar Batasunak egin behar zion eraso, eta Gerra Hotzak ia mundua irentsi zuen. Gezurra zen ordukoa, eta gezurra da gaur egungoa, baina... [+]


Eguneraketa berriak daude