Lan baldintza txarrek hil egiten dute

  • 2007. urtean, gutxienez 116 langile hil dira Euskal Herrian. Heriotza horiek aztertuta, honakoa ondorioztatu dugu: lan egoera txarrak, egonkortasunik ezak eta azpikontratazioak hil egiten dute.
Dani Blanco
Zarata mediatikoz beteriko garai nahasiotan, merkatu logiketatik urrun eta irakurleengandik gertu dagoen kazetaritza beharrezkoa dela uste baduzu, ARGIA bultzatzera animatu nahi zaitugu. Geroz eta gehiago gara, jarrai dezagun txikitik eragiten.

1.200 lagun hil dira, gutxienez, Euskal Herrian lanean ari zirela azken hamarkadan.

Kopuru hori ez da ofiziala administrazioentzat, eta ziur asko handitu egingo litzateke zazpi lurraldeetako lan ezbeharrei buruzko datu erreal guztiak izango bagenitu. Estatistiken distortsioa sortzen da administrazio bakoitzak, hau da, Espainiakoak, Frantziakoak, Euskal Autonomia Erkidegokoak eta Nafarroakoak, neurtzeko modu desberdina erabiltzen duelako eta bakoitza berari dagokion lurraldearen datuez baino arduratzen ez delako. Beraz, Euskal Herri osoko datu guztiak jaso ahal izateko, berriz ere Nazio Estatistika izateko beharra sortzen zaigu. Modu horretan baino ezin daiteke lor gure egoeraren argazki erreala.

Horrelako erakunderik ez dagoenez, aldizkari hau Gara egunkariak egunez egun bildu dituen datuez baliatu da bere datu estatistikoak sortzeko; izan ere, egunkari hori, mugak baditu ere, hurbiltzen da gehien zazpi lurraldeetako errealitatera (www.gara.net/gaiak/lanistripuak webgunean ikus daiteke). Ezin da ahaztu lan istripuen kopuru erreala hemen jasotzen dena baino askoz handiagoa izango dela, egunkari horretan egunero bildu diren datuak istripu larriei edo hildakoei baino ez baitagozkie. Kasuren batean, gainera, larri zauritutako langileren bat hil egin zen eta horri buruz ez zen deus argitaratu.

Hilabetez hilabete

Urtarrilean, gutxienez, 30 lan istripu izan ziren eta 14 lagun hil ziren. Beste hainbeste langilek mota ezberdinetako zauriak izan zituzten. Hildakoen erdiak, eraikuntza sektorekoak ziren, eta arlo horrexek du, hain zuzen ere, egonkortasun ezik eta azpikontratazio bolumenik handiena. Otsailean 19 lan ezbehar izan ziren, eta 12 lagun zendu ziren. Beste 12k zauriak izan zituzten. Zorigaitz horietatik zazpi eraikuntzan gertatu ziren. Martxoan beste 23 istripu jazo ziren; horietan, 12 hildako eta 11 zauritu izan ziren. Istripu horietatik, zazpi eraikuntzaren sektorean gertatu ziren. Apirilean, Aste Santua eta Pazko astea tartean izanda, ezbehar kopurua gutxitu egin zen, eta 8 istripu izan ziren. Bi lagun zendu ziren eta 6 zauritu. Bost ezbehar eraikuntzan izan ziren.

Maiatzean, 20 istripu gertatu ziren, eta, horien ondorioz, 20 langile hil eta 18 zauritu ziren. Hildako gehienak eraikuntzan zebiltzan. Ekainean gertatutako 19 lan istripuetan, 9 lagun hil eta 10 zauritu ziren. Beste behin ere, eraikuntza arloan izandako zorigaitzak nabarmendu behar dira. Uztailean, 33 ezbehar gertatu ziren eta, ondorioz, bederatzi langile hil eta 23 zauritu ziren. Orduan ere, eraikuntza sektorea nabarmendu zen, baita Mugerren (Lapurdin) izandako bi istripu ere, pertsona bat hil eta beste bat zauritu baitziren. Abuztuan, oporrak zirela-eta, ezbehar kopurua asko gutxitu zen. Hamaika izan ziren eta emaitza 3 hildako eta zauritu batekoa izan zen. Irailean, 24 ezbehar jazo ziren; horien ondorioz, 7 langile hil ziren eta 19 zauritu. Eraikuntza sektorean gertatutakoak izan ziren nagusi berriro ere.

Urrian, istripu kopurua gutxitu egin zen eta 13 gertatu ziren; horietan, bost lagun hil eta zortzi zauritu ziren. Hilabete horretan, eraikuntza sektoreaz gain, nekazaritzan izandako istripuak nabarmendu ziren. Azaroan 29 lan istripu izan ziren eta ondorioz, 5 lagun hil eta 23 zauritu ziren. Eraikuntzan gertatutakoez gain, suteek eta leherketek eragindakoak aintzat hartu beharrekoak dira. Azkenik, abenduan, gutxienez, 13 istripu izan ziren eta zortzi hildako, horien artean hiru garraiolari. Zaurituak ere izan ziren. Istripuak Iparraldean zein Hegoaldean gertatu ziren.

Eraikuntza sektorea, gazteak eta etorkinak

Euskal Herrian izandako lan ezbeharrak aztertu ondoren, 2007an lan istripu larria izan edo hil direnen ezaugarriok nabarmendu daitezke: batez beste 30 urtekoak, eraikuntza sektorekoak edo muntatze-lanetan aritzen direnak, egonkortasunik gabeko kontratua dutenak eta azpikontratatan lan egiten dutenak. Etorkinak gero eta maizago izaten dira Euskal Herrian gertatzen diren ezbeharren biktimak.

Lan eritasunak

Langileak ez dira istripuetan bakarrik hiltzen. Beren enpresetan erabilitako produktuek sortutako gaixotasunengatik ere hiltzen dira batzuk. Eritasun horietako batek zenbait enpresatan erabilitako amiantoarekin du harremana. Euskal Herrian, dagoeneko, hainbat lagun hil dira gaixotasun horrek jota. Joan den urtean bertan, Portugaleteko langile baten kasuaren berri izan genuen. Garai batean Babcok Wilcox-en lan egin zuen hark. CCOOk sakon landu du amiantoaren gaia eta berak emandako datuen arabera, EAEn horren inguruko 20 auzi epaitu dira. Beste 20 kasutan, dokumentuak tramitatzen ari dira.

Azkenak
Elizako sexu abusuen biktimei kalte-ordaina emango die Iruñeko Artzapezpikutzak, “laster”

Elizak 23 kasu ditu onarturik Nafarroa Garaian. Haiek "ekonomikoki, psikologikoki eta espiritualki laguntzeko" konpromisoa adierazi du Iruñeko artzapezpikuak.


Larhunen dabilen otsoaren presentziaren “ondorio larriak” salatu ditu ELB sindikatuak

Mendizale batek asteburuan ikusi du animalia Lapurdiko Azkaine herrian, eta otsoa dela baieztatu du Pirinio Atlantikoetako Prefeturak. ELB lurraldean "harraparien presentziaren kontra" agertu da.


Pagolarren gainean eolikoak jartzearen aurkako aldarria, plazara

Elkarretaratzea egin zuen Aiaraldeko Mendiak Bizirik plataformak atzo Laudioko Lamuza plazan, Mugagabe Trail Lasterketaren testuinguruan. 


Erabat doan izango da Hondarribian euskara ikastea

EH Bilduk sustatuta, Hondarribiako udalak euskara sustatzeko diru-laguntzetan aldaketak egin eta laguntza-lerro berri bat sortu du. Horri esker, erabat doakoak izango dira euskalduntze ikastaroak, besteak beste.


Martxoak 3tik 49 urte
“1976ko Gasteizko greben mugimendua eskola politikoa izan zen”

Martxoak 3ko sarraskiaren 49. urteurrena beteko da astelehenean. Grebetan eta asanblada irekietan oinarritutako hilabetetako borroka gero eta eraginkorragoa zenez, odoletan itotzea erabaki zuten garaiko botereek, Trantsizioaren hastapenetan. Martxoak 3 elkartea orduan... [+]


Memoria bala bat da buruan

1976ko martxoaren 3an, Gasteizen, Poliziak ehunka tiro egin zituen asanbladan bildutako jendetzaren aurka, zabalduz eta erradikalizatuz zihoan greba mugimendua odoletan ito nahian. Bost langile hil zituzten, baina “egun hartan hildakoak gehiago ez izatea ia miraria... [+]


Txikori-belarra udaberrian

Udaberri aurreratua ate joka dabilkigu batean eta bestean, tximeletak eta loreak indarrean dabiltza. Ez dakit onerako edo txarrerako, gure etxean otsailean tximeleta artaldean ikustea baino otsoa ikustea hobea zela esaten baitzen.


Engainuaren eredu

Leihatila honetan behin baino gehiagotan azaldu ditugu Ama Naturaren engainuak bere izakiak babestearren. Batzuetan, erle edo liztor itxura zuten euliak ekarri ditugu, beste batzuetan inongo arriskurik ez duten arrisku-kolorazioko intsektuak ere bai (kolorazio aposematikoa... [+]


2025-03-03 | Jakoba Errekondo
Zakilixuten potroximela

Nori ez zaio gustatzen ahuakatea? Ia denok atsegin dugu fruitu berri hori, di-da amaren batean etxekotu zitzaigun. Zenbat urte da ba dendaero ikusten hasi garela? Gure mahaietara iritsi aurretik, historia luzea du.


2025-03-03 | Garazi Zabaleta
Amillubi
Lanerako, proiektua zabaltzeko eta komunitatea egiteko auzo(p)lanak

Gipuzkoako hamaika txokotatik gerturatutako hamarka lagun elkartu ziren otsailaren 23an Amillubiko lehen auzo(p)lanera. Biolur elkarteak bultzatutako proiektu kolektiboa da Amillubi, agroekologian sakontzeko eta Gipuzkoako etorkizuneko elikadura erronkei heltzeko asmoz Zestoako... [+]


2025-02-28 | ARGIA
1936-1976an Nafarroan errepresaliatutako 407 irakasleak, nortzuk ziren?

Memoria eta Bizikidetzako, Kanpo Ekintzako eta Euskarako Departamentuko Memoriaren Nafarroako Institutuak "Maistrak eta maisu errepresaliatuak Nafarroan (1936-1976)" hezkuntza-webgunea aurkeztu du.


2027an ixten hasi behar diren zentral nuklearrak mantentzeko eskatu diote Iberdrolak eta Endesak Espainiako Gobernuari

Espainiako Estatuko zentral nuklearrak itxi ez daitezen aktoreen presioak gora jarraitzen du. Otsailaren 12an Espainiako Kongresuak itxi beharreko zentral nuklearrak ez ixteko eskatu zion Espainiako Gobernuari, eta orain berdin egin dute Endesak eta Iberdrolak.


Eguneraketa berriak daude