Interesik gabeko mailegua

  • Diruaren gizartean bizi gara, denak du bere prezioa. Denboraren bankua joera hau aldatzera dator. Ez da dirurik behar besteek emandako zerbitzuak ordaintzeko. Gogoa aski da.
Denboraren bankua
Denboraren bankua
Rosak galtza berriak erosi ditu. Luzeegiak dituenez bere herriko denboraren bankura eraman ditu, norbaitek konponduko dizkiolakoan. Consuelo jostunak egingo du lan hori eta honek erabilitako denbora Rosak beste zerbitzu batekin “ordaindu” beharko du. Jostunak, berriz, egindako lanaren ordainetan beharrezkoa duenean beste zerbait eskatuko du, Rosak emandako txekean zehaztutako ordu kopurua baitu berreskuratzeko. Horrela denboraren bankuetako leloa beteko dute: “Hartu denbora behar duzunean eta eman denbora ahal duzunean”.

Eguneroko lan txikiak egiteaz gain, ingurukoak ezagutzeko aukera eskaintzen du egitasmoak, horretarako bilerak egiten baitituzte noizean behin. La Peñako bankuko lehendakariak dioenez, “gaur egungo gizartean jendea bakarrik sentitzen da eta horrelako proiektuekin besteengana hurbiltzen gara. Uneren batean guztiok elkarren beharra dugu”.

La Peñakoa, aitzindari

Bilboko La Peña auzoko Andre Berri emakume elkarteak kongresu batean izan zuen jada Bartzelonan martxan zegoen esperientzia honen berri. Gustatu egin zitzaien eta 2002. urtearen amaieran ekin zieten elkartrukeei. “EAEn aitzindariak izan ginen. Hala ere, ez genuen beldurrik izan, besteak beste Udaleko Hiritarrekiko Harremanetarako Sailaren laguntza baikenuen”, aitortu du Flori Vicente lehendakariak.

Partaide bakoitzak beste kideen zerrenda du eta bertan eskaintzen dutena eta beraien datuak agertzen dira. Norbaitek zerbait beharko balu, deitu eta berarekin hitzartu beharko luke. Hori da Abilen kasua. Duela egun gutxi eman du izena denboraren bankuan eta informatika ikasi nahiko luke. Eman dioten zerrendan bada hori eskaintzen duenik, beraz hari deitu beharko dio. Bera, trukean, ingelesa, frantsesa eta argazkilaritza irakasteko prest dago.

Adin ezberdinetako berrogeita hamar kidek baino gehiagok hartzen du parte Bilboko egitasmoan eta jendea gehitu ahala eskaintzak are anitzagoak dira. Haurrak, adibidez, txakurrak ateratzeko prest agertzen dira. “Proiektua eskoletan sartzea da asmoetako bat, haurrek beraien artean gauzak trukatzen ikas dezaten, baina zaila izango da, eskoletan dagoeneko betebehar ugari baitago”, adierazi du Vicentek.

Aukeran daudenen artean, sukaldaritza, masajeak, laguntasuna eta joste lanak dira gehien eskatzen diren zerbitzuak. Orain, berrikuntza modura, hitzaldiak emango dituzte. “Horretarako, kideen ezagutza baliatuko da; esaterako, kide bat psikoterapeuta da eta hari eskatuko zaio hitzaldia emateko. Denbora horren truke txeke bat emango zaio, burututako lanaren truke”.

Lehen urtemuga

Ermuko (Bizkaia) Auzopolisek oraintsu bete du lehen urteurrena eta garai batean auzotarrek zuten harremana hirietako ezaugarriekin lotu nahi izan dute. Maite Fernandez eta Inma Pagaldai sustatzaileen esanetan, “oraingo abantailak baliatuz lehen zegoena berreskuratzea da asmoa”.

Tokiko Garapenari buruzko ikastaro batean erabaki zuten ekimena garatzea eta gainerako denboraren bankuetan bezala, ordua da lanaren oinarria. Kasu honetan, ordea, bankuak berak egiten du koordinatzaile lana; berak jartzen ditu harremanetan elkartrukearen bi aldeak.

Fernandezek azaldu duenez, gehien eskatzen diren lanak eguneroko zailtasunei erantzuten dietenak dira: helduak edo haurrak jasotzea, jantziren bat jostea eta antzekoak. “Betiko gauzak dirudite, baina teknologia asko garatuta ere gizakien premiak berdinak izaten jarraitzen dute”.

Josi egiten du, hain zuzen ere, Consuelo Vegak. Antonio Garcia senarrarekin batera, Ermuko denboraren bankuko partaide da eta konpontzeko praka batzuk jaso berri ditu. Egunkarian izan zuten Auzopolisen berri eta ideia gustatuta bertaratu egin ziren. “Txikitan, auzoan baratzea zuenak patata zakua eramaten zion bizilagunari eta hark haurrak zaintzen zizkion emaztea ospitalean zegoen bitartean”, azaldu du Vegak. Iraganeko oroitzapen hark erakarri zuen elkartera.

Lan ezberdinak egin dituzte eta egin dizkiete. Garciak gogoan du udan jasotako deia: “Emaztea oporretan zegoela bankutik deitu zidaten partaide batek pisua margotzeko laguntza eskatu zuela-eta. Ez nuen sekula horrelakorik egin etxetik kanpo, baina lagun bat eta biok animatu eta etxea margotu genion”.

Ordainetan, etxean duten ikasle suediarrarentzako laguntza eskatu zuten. Gaztelania eta ingelesa ikastera etorri da eta heldu orduko azaldu zuten egoera bankuan. “Duela gutxi ingeleseko ahozko azterketa gainditzeko laguntza behar zuenez hona jotzea izan zen irtenbidea. Hemengo ingeles hiztunek lagundu zioten mintzapraktika egiten”, kontatu du Vegak. Ikasle suediarrak azterketa gainditzea lortu zuen. Banku hauen sekretua eskatzean datza, bestela ez litzateke elkartrukerik egingo.

Denbora labur honetan eskaintza Debabarreneko herrietara zabaldu dute, eta horrek hainbat zailtasun dakartzan arren oinarrian gauza bera dela diote. “Haurrak jasotzeko garaian, adibidez, zailtasunak ekar litzake, ezin baita ezezagun bat bidali autobusera haien bila. Hala ere, beste herri batzuetan egin beharreko mandatuentzako lagungarri izan liteke”.

Urteen poderioz, antzeko hedapena izan du La Peñako bankuak. Hasieratik adostu zuten ez zutela beraien lan eremua mugatuko. Ondorioz, Getxo, Bilbo, Basauri eta inguruko jendea hurbildu zaie. Are gehiago, Alemaniako emakume bat etorri zen euren zerbitzu eske. Gerora, jatorrizko herrira itzuli zen eta bere etxea eskaini zuen. Beraz, bankuko norbait hara joango balitz bidaian, bere etxean edo hango bankuko norbaitenean har lezake ostatu. Beste herrialde batzuetan ere badaude horrelako aukerak: zubian hona etorri ziren emakume batzuk aurrez Italiako bankuko partaide baten etxean egon ziren. Kasu hauetan, kostuak sortzen dituzten zerbitzu guztietan bezala, eskatzen duenak ordaindu behar ditu gastuak.

Beraz, batzuek nazioartera begiratzeari ekin dioten bitartean, beste batzuk proiektu berberaren hastapenetan daude. Ermua eta La Peñakoaz gain, Gasteizen ere bada denbora trukatzeko aukerarik eta Bilboko beste auzo batzuetan zein Euskal Herriko hainbat txokotan sortzeko asmoa dago.

Azkenak
2025-04-10 | Gedar
Ertzaintzaren interbentzio batean hil zen pertsona baten kasua ikertzen ari dira

Iazko abuztuan, Irundik gertu, ertzainek atxilotzean izan zuen bihotzekoa gizon batek. Eneko Valdésen heriotzaren ikerketan, Polizia errugabetu zuten.


2025-04-10 | Euskal Irratiak
Maider Hoki eta Ilora Capot
“Libertatearen beharra denek dugu, eta Bekat'uros bestak hori eskaintzen du”

Bekat’uros LGBTQIA+ euskal besta hirugarren urtekoz iraganen da Atharratzen. Apirilaren 12an egun osoko egitaraua antolatu du Prefosta elkarteak, usaiako karrika inguruarekin, kontzertuekin eta ikusgarriekin.


Microsoftek bi langile kaleratu ditu multinazionalak Israelekin dituen harremanak salatzeagatik

Bi langileek Microsoften 50. urteurreneko ekitaldia moztu zuten ostiralean, eta enpresako buruei Gazako genozidioan duten papera leporatu zieten. Adimen artifizialarekin eginiko armak saltzen dizkio multinazionalak Israelgo armadari.


Palestinaren alde egiteagatik lau herritar kanporatu nahi ditu Alemaniak

Poloniar bat, bi irlandar eta estatubatuar batek jaso dute Alemania apirilaren 21a aitzin uzteko manua. Hori gertatu ezean, kanporatuko dituztela argitu die Berlineko Migrazio Bulegoak. Salaketa jarri dute kanporaketa prozedura geldiarazteko xedez.


Ernairen ekitaldia zelatatuko du Auzitegi Nazionalak

UPNk jarritako salaketa bati erantzunez hartu du erabakia auzitegiak. Apirilaren 17an gazte topagunearen baitan Berriozarren antolatutako "Kurdistan eta Euskal Herriko preso politikoen" aldeko ekitaldia da UPNk bertan behera utzi nahi izan duena "terrorismoaren... [+]


Europar Batasuna eta Errusia
‘Ostpolitik’, oihartzun fin hura

Gerra Hotza bultzatu zuten politiken alboan egon ziren ere bakearen aldeko ildoak. Ez zuten Ekialdea eta Mendebaldea batzeko moduko berregituraketa politiko berririk ekarri, baina errealitate berriak josi zituzten Europako Mendebaldea eta Ekialdearen artean. Horietako... [+]


Sarkozy eta Le Pen eskandalizatuta, zuzenbide estatuak hitz egin duelako

Bere burua 2027ko Frantziako Estatuko presidentzialetako garaile gisa irudikatzen duena –Marine Le Pen– gogorki zigortu du Parisko Auzitegi Korrekzionalak, lau urteko kartzela-zigorra, 100.000 euroko isuna eta batez ere, bost urtez aurkezteko debekua bideratuta. Tonu... [+]


Gorputz hotsak
“Niretzat klabea izan da familiak eta inguruak ez tratatzea gaixo moduan”

Indartsua, irribarretsua eta oso langilea. Helburu pila bat ditu esku artean, eta ideia bat okurritzen zaionean buru-belarri aritzen da horretan. Horiek dira Ainhoa Jungitu (Urduña, Bizkaia, 1998) deskribatzen duten zenbait ezaugarri. 2023an esklerosi anizkoitza... [+]


Errusiarekiko gerra hauspotzen

Ukrainaren ondoren Polonia?
Europar Batasunak Ukrainako gerra hauspotu du Kiev armaz hornituta, eta menia oraindik airean delarik, gerraren zikloan murgilduta dago bete-betean. Hori bai, bere diskurtsoa modulatzen ari da, eta gero eta gehiago hitz egiten du balizko su-etenaz... [+]


Itziar

Kointzidentzia harrigarriak daude bizitzan. Izan ere, zenbat ikusle elkartu litezke Arriaga antzokian? Zenbat komun ote daude solairu bakoitzean? Zein probabilitate dago Gipuzkoako emakume bik sartu-irtenean leku eta istant berean kointziditzeko, 35 urtean elkar ikusi barik egon... [+]


2025-04-09 | Hiruki Larroxa
Zer dugu bisexualitatearekin?

Transfeminismoak argia eta konplexutasuna ekarri ditu gorputz, genero eta desirei buruzko eztabaidetara. Hala ere, itzalak ere sortu ditu. Ustezko koherentzia politiko erradikal baten izenean –askotan hegemonia oso zehatz bati lotua–, diskurtso transfeminista batzuek... [+]


2.361

Garai kuriosoak bizi ditugu eta bizi gaituzte, zinez. Hezkuntza krisian dela dioten garaiak dira eta, gutxien-gutxienean, aliritzira, ba aizue, 2.361 urte ditu gaurgero boladatxoak.

Ez zen ba debalde joan Aristoteles bere maisu maite Platonen akademiatik lizeo bat muntatzeko... [+]


Ukrainako gerraren beste irakurketa bat

Ukrainako gerrar hasierako zergatiak ez dira azaldu zizkigutenak bakarrik, beste arrazoi batzuk ere badaudelako. Errusiak zioen Ukrainako errusiar hiztunen defentsarako urrats bat eman behar zuela; Ukrainako Gobernuak, aldiz, Errusiaren armadari aurre egin behar zitzaiola,... [+]


Eguneraketa berriak daude