Zertarako negoziatu ezker abertzalearekin?

  • Negoziaketa prozesua amaitu zenean ezker abertzaleko buruzagi batzuek pentsatu zuten gauzek lehen bezala jarraituko zutela. Tentsioa areagotuko zela, baina kapaz izango zirela protagonismo politikoa mantentzeko. Ez zuten kontuan izan tren batzuk pasatzen direnean ez direla berriro bueltatzen.
Jose Luis Elorza
Jose Luis Elorza PSE-EEko kideaDani Blanco
Zarata mediatikoz beteriko garai nahasiotan, merkatu logiketatik urrun eta irakurleengandik gertu dagoen kazetaritza beharrezkoa dela uste baduzu, ARGIA bultzatzera animatu nahi zaitugu. Geroz eta gehiago gara, jarrai dezagun txikitik eragiten.
uren baza politiko handiena “negoziazioa” zen. Baina negoziazioaren atzetik suposatzen zen beti zegoela sari bat, ETAren amaiera. Ezker abertzaleko agintearen arabera ETAren desagerpenaren altxorra mahai gainean jartzeko, etekina atera behar zen negoziaziotik. Garbi dago ETAk inoiz ez dituela nahi zituen etekinak lortu orain arteko negoziaketa guztietan.

Zapaterok egin duen ahalegina eskema horren azken aukera izan da. Tregoa apurtzeko erabakia hartu duten ezker abertzaleko agintariak ez dira konturatu tiroen garaia agortuta dagoela Europan, Gerry Adams konturatu zen bezala. Eta errealitate horrekin konturatzeko gai izan diren agintariak ez dira atrebitu ETAri planto egiten. Emaitza? Gerry Adams Ipar Irlandako Gobernuan –Euskadik duen baino autonomia askoz ere eskasagoarekin– eta Arnaldo Otegi kartzelan.

Une honetan ordea, badago datu bat azpimarratzekoa eta gainera apurtzen duena orain arte erabilitako eskema: “Inork ez du interesik ezker abertzalearekin negoziatzeko”. Bere altxorra, ETAren desagerpena negoziazioaren ondorio bezala, asko depreziatu da merkatu politikoan, inork ez du sinesten eskema horretan dagoeneko. Estatuak zertarako negoziatu behar du ezker abertzalearekin orain? ETA desagertzeko? Mesedez… Bitartean ETAk berearekin segituko du, atentatuak egiten. Baina, bateon bat oraindik konturatu ez bada, ETAren atentatuen ondorio politikoak, askoz ere kaltegarriagoak dira ezker abertzalearentzat Estatuarentzat baino.

Ezker abertzaleak bere aukera eduki du, eta ez nolanahikoa gainera. Euskal Herriko indar politiko inportanteenetakoa izateko aukera eduki du. Baina horretarako ETAri lotzen zion zilborhestea eten egin behar zuen eta ez du jakin, ez du asmatu edo ez da atrebitu hori egiten. Orain, ETAk edukiko duen amaiera berbera izango du.

Euskal gizarteak hartu du bere epaia. ETA bera da arazoa eta bizkarra ematea erabaki du. Aurpegi ematea oraindik arriskutsuegia izan daiteke eta gainera ez dator bat generazio berrien estiloarekin. Komandoa detenitzen dutela? Kalean txiton baina etxean txalo. Mahai nazionala atxilotzen dutela? Kalean txiton eta etxean: “Aizu, aspertuta nago betiko kontuekin, jarri ezazu Buenafuente”. Eta horrela guztiarekin. Agian euskal gizartea ez da kalera aterako ETAren kontra manifestatzera, baina bere barnean, ETArekiko eta ezker abertzalearekiko zuen pazientzia agortu egin da. Ondorioz, justizia hauen gainera etortzen denean, jende gehienaren pentsamendua hauxe da: “Hor konpon Maria Anton”.

ASTEKARIA
2007ko abenduaren 23a
Irakurrienak
Matomo erabiliz
Azoka
Azkenak
2025-03-08 | ARGIA
ARGAZKI GALERIA
Mugimendu Feminista: “Faxismoaren kontra, ausardia eta aliantza feministez armaturik gaude”

Mugimendu feministak manifestazioak egin ditu goizean Donostian, Gasteizen eta Iruñean eta arratsaldean Baionan eta Bilbon. Oinarrizko irakurketa partekatu dute, eta horri gehitu diote hiri bakoitzean bertako problematika, eragile eta ekimenen erreferentzia.


2025-03-08 | ARGIA
Bilgune Feminista
“Feminismoa da heldulekurik argiena desio dugun Euskal Herrirako”

Bilgune Feministak Heldulekuak argi, Euskal Herria feminista leloa baliatu du M8an, azpimarratzeko feminismoak ematen dituela “datorrenari aurre egiteko tresnak”, eta gogorarazteko faxismoaren gorakadaren testuinguru hau helduleku horretatik irakurri eta borrokatu... [+]


Iruña-Veleia: epaiketatik bost urtera

Otsailean bost urte bete dira Iruña-Veleiako epaiketatik, baina oraindik hainbat pasarte ezezagunak dira.

11 urteko gurutze-bidea. Arabako Foru Aldundiak (AFA) kereila jarri zuenetik epaiketa burutzera 11 urte luze pasa ziren. Luzatzen den justizia ez dela justizia, dio... [+]


Superwoman

MAITE: (biharko eguna antolatzen bere buruaren baitan) Jaiki, gosaldu, bazkaria prestatu, arropa garbitu, etxea garbitu, gizon hori jaiki, seme-alabak jaiki, hiru horien gosaria prestatu, haiek agurtu, erosketak egin, lanera joan, seme-alabak eskolatik jaso, merienda eman,... [+]


Espainiako Sustapen Ministerioa: “Ez dakigu Ezkioko lotunea oso bideragarria den”

Josu Estarrona EH Bilduko Arabako senatariak egindako galderari erantzun dio Espainiako Sustapen Ministerioak, eta hor berretsi du Ezkioko aukera zailtasunez beteta dagoela.


2025-03-07 | Laia Alduntzin
Hezkuntza gotorleku

Matxismoa normalizatzen ari da, eskuin muturreko alderdien nahiz sare sozialetako pertsonaien eskutik, ideia matxistak zabaltzen eta egonkortzen ari baitira gizarte osoan. Egoera larria da, eta are larriagoa izan daiteke, ideia zein jarrera matxistei eta erreakzionarioei ateak... [+]


Mazónek ez du lortu bere misioa: Valentziako gurasoek katalanaren alde egin dute

“Askatasunaren” izenean, ikastetxean zein oinarrizko hizkuntza nahi duten galdetu diete guraso valentziarrei. Helburua katalana zokoratzea zen. PPren eta Voxen gobernuak ez du lortu. 33 eskualdeetatik 22tan katalana gailendu da. Emaitzarekin oso pozik agertu dira... [+]


800.000 euro gastatuko ditu EBk errusiar inbasioaren mamuari aurre egiteko

Europar Kontseiluak onartu du Ursula Von der Leyenek gastu militarrean proposatu duen 800.000 milioi euroko gastuarekin aurrera egitea. Horretarako bi arrazoi nagusi argudiatu ditu: Errusiari aurrea egitea eta Europar Batasunak aurrerantzean bere burua AEBen babes militarrik... [+]


Gizakunde
Badator, esnatu da

Gizakunde (Inauteriak)
Noiz: otsailaren 15ean.
Non: Arizkun eta Erratzun. plazan.

------------------------------------------------

Amaitu dira inauteriak, sutan erre ditugu gaiztoak, gaizkiak, sardinak eta panpinak. Baina xomorroak esnatu dira eta badator... [+]


Kontzertuak, hitzaldiak, antzerkiak, dantzak, bertso-saioak... M8ko ekitaldi kulturalen bilduma

Festa egiteko musika eta kontzertu eskaintza ez ezik, erakusketak, hitzaldiak, zine eta antzerki ikuskizunak eta zientoka ekintza kultural antolatu dituzte eragile ugarik Martxoaren 8aren bueltarako. Artikulu honetan, bilduma moduan, zokorrak gisa miatuko ditugu Euskal Herriko... [+]


Bizi testamentua: aurretiazko borondateen agiriaren gakoak

Soco Lizarraga mediku eta Nafarroako Duintasunez Hiltzeko Eskubidea elkarteko kidearen ustez bizi testamentuak heriotza duin bat eskaini eta familiari gauzak errazten dizkio.


“Topaketa antiinperialistak” egingo ditu Askapenak martxoaren 15 eta 16an Bilbon

Karmela espazio autogestionastuan egingo ditu, eta Euskal Herriko zein nazioarteko gonbidatuak egongo dira bertan. "Koiuntura analisi orokorretik abiatu eta Euskal Herriko borroka internazionalistaren gakoetarainoko bidea" egingo dutela adierazi du Askapenak... [+]


Eguneraketa berriak daude