Primitiboa telebistari begira

  • Telesaila duzu gure garai honen narraziorik berezkoena. Idazle handi horietako asko errespetuz aipatzen hasi dira eta aitortu ere egiten dute telesail egileek eragiten dieten inbidia. Narrazio handien prestigio galera da, hain zuzen ere, bizitzea egokitu zaigun postmodernitatearen ezaugarria. Ikertzaileek salbu, gaur egun inortxok ere ez du irakurtzen oraintsu arte gailurtzat jotako nobelarik. Haietara halako asmo arkeologikoarekin hurreratu ezean, irentsezinak dira. Noizbait publiko xumearentzat idatzitakoa, nobela generoari publiko horixe baitagokio, gaur egun jakintsu eta adituentzako bazka baino ez da. Kontakizun molde bizi bakarra telesaila duzu, neurri batean ahozko generora hurbiltzen gaituelako eta, etorri ere, pertsonak hortik gatozelako”.

2007ko abenduaren 18an
Zarata mediatikoz beteriko garai nahasiotan, merkatu logiketatik urrun eta irakurleengandik gertu dagoen kazetaritza beharrezkoa dela uste baduzu, ARGIA bultzatzera animatu nahi zaitugu. Geroz eta gehiago gara, jarrai dezagun txikitik eragiten.
Ez dira nire hitzak, Juan José Millásen protagonista batenak baizik (Laura y Julio, Seix Barral), eta hain zuzen ere orriotan agertu zen Harkaitz Canoren Gidoilarien laudorio artikuluak ekarri zizkidan gogora: “Asko hitz egiten da zinemaren eta literaturaren arteko loturez, baina noizbait hasi beharko dugu telebistaren eta literaturaren arteko harremanez hizketan. Ez al dira, akaso, AEBetatik iristen zaizkigun hainbat telesailetako pertsonaiak, egoerak eta elkarrizketak, hango zine ustez independentea baino askoz ere berritzaileagoak eta gaur egungo errealitatean txertatuagoak?”.

Bai Millásen bai Canoren hitzek zer pentsa ematen didate; sortzaileoi gonbita egiten digute gure gizartea ongien ezaugarritzen eta islatzen duen telebistari –ordenagailuarekin batera beharbada– errezelo bezainbeste arreta handiz begiratzera, erne egotera. Ezin dugu ahantzi hain etxezuloturik bizi garen garai honetan, jendearen bizimoldea telebistaren bitartez osatzen dela, eta jendeak telebistaren bitartez –eta kasik horren bitartez baino ez– osatzen duela bere kontzientzia.

idazlea eta mundua. Publikoari nahitara zuzendutako lana da telesailarena, gehienetan morrontza handiegikoa, baina iruditzen zait idazleok sarriegi ezikusia egiten diogula publikoari, eta despistatu samar gabiltzala –bertan goxo eginik ez gaudenean, bederen–. Iruditzen zait mundua azkar, oso azkar aldatzen ari dela eta sarritan egiten ditugun obrak publikoaren interesetatik oso urrun geratzen direla; nahi gabe ere, sortu bezain pronto iraungitze data betea duten obrak sortzen ditugula, share kuota eskasagatik erretiratzen dituzten programen antzera. Michel Gaztambide zinema idazleak dioenez “Zinema masturbazioa ez, baina koitoa da”. Hau da, zinema gutxienez biren kontua da eta gidoilariak idatzi egiten du gero guk lan hori deskodifika dezagun. Iritzi horren haritik, nago literaturan masturbazioa dela nagusi eta ez dugula geure buruari eta munduari begiratzen dion moldean asmatzen. Bere artikuluan, Harkaitz Canok ondorioztatzen zuen nobelagile parodiakoak asko duela ikasteko gidoilari topikoengandik, ia dena… Eta nik esango nuke gutxienez elkar kutsatzetik onura baino ez dela etorriko.
Eta mundua hain azkar aldatzen ari denez, Anjel Lertxundik zioen bezala, laster liburudendara joan eta kartan hautatu ahal izango dugu gure gustuko liburua: saltzaileak Internetetik –agian argitaletxearen web orritik– jaitsiko du orduan, eta hamar minutuan hortxe izango dugu liburu inprimatu eta enkoadernatu berria, ogi egin berria bezalaxe etxera eramateko prest. Izan, argitaletxeetarako oharra zen hura, baina nago sortzaileontzat ere balio duela. Egiaz, irudipena dut egunero aldatzen den mundu berriari forma berriak egokitu behar dizkiogula eta Durangoko Azokako erakusleihoak ikusi baino ez dago ohartzeko forma zaharrak nagusi direla oraindik ere: betiko generoak, betiko formatoak, betiko itxurak, egile zein argitaletxeen partetik apustu estetiko berritzailerik apenas… –Oso oker ez banago, euskal kultura eta ikus-entzunezkoak izan zen iazko Azokaren leloa; oso gogoan dut, zentzu horretan, lagun idazle baten kexua: esku artean proiektu bat izan, argitaletxeak hura argitaratzeko prest egon, baina, nobela idazleek telesail idazleei nola, “Ut, ut, ut!” egin zioten DVD xume batekin batera argitaratzeko posibilitateari, hain zuzen ere euskal kultura eta ikus-entzunezkoen azoka inguruan…–.

Bakarren baten harridurarako, zinez uste dut apustuak, gutxi baina benetakoak, haur literaturan kokatu ohi diren irudi liburuetan edo albumetan antzematen direla, baina euskarazko gutxi horiek gehienetan itzulpenak izan ohi dira –Durango aipatu dut, eta idazleok liburua eskuetan dugula ateratzen dituzten argazkiei triste irizten diet, monotono; salmenta eskasa hain piura errukarriarekin, salmenta hutsala hainbeste liburu batera, kasik uholdeka plazaratzean; baina utzidazue Galeusca ere aipatzen: ze zahar kutsua hartzen diodan gure betiko Galeuscari, ze eraginkortasun gutxi, telesailen espiritu edo kezka horretatik ze urrun…, eta ze sintomatikoa zaidan–.

idazlea eta publikoa. Irudipena dut publikoari ez diogula behar bezala erreparatzen, ez dugula behar bezainbeste aintzat hartzen, eta nago sortzeko orduan horri ere kontu gehiago egin behar geniokeela. Oso gogoan ditut, zentzu horretan, Kike Amonarrizek Nabarra aldizkarian esandakoak: “Euskarazko kultur produktu erakargarriak lortu behar ditugu. Oso ondo aztertu behar dugu gure hizkuntza komunitatearen gustuak, nahiak eta hutsuneak non dauden. Horiei erantzuten jakin behar dugu. Momentu honetan abangoardiako produktuak behar baditugu ere, iparra markatuko duten liburuak, filmak, behar baditugu ere, gehienbat behar duguna jendeak kontsumituko dituen produktuak dira. Uste dut momentu honetan, gehienbat ikusle berriak, erosle berriak, irakurle berriak, entzule berriak lortu behar ditugula. Merkatuan gaude eta gure merkatuari erantzun behar diogu”. Oso iritzi errealista da Amonarrizena, pragmatikoa, pragmatikoegia agian hain zaharkituta dagoen sortzaile jendearentzat, baina haren hitzek inondik ere koitoarekin zerikusi handiagoa du masturbazioarekin baino eta inondik ere zer pentsa ematen dute, norabide bat proposatzen.

Ez dakit oso ongi zatikiaren estetika nagusituko den, edo egitura eta testu hautsiak, egunerokotasunean txertatuago bide dagoen erreportajea, hibridoak, komikiarekin lardaskan dabiltzan narrazioak, genero eta arteen arteko puzzle halako bat…, baina garai zurrunbilotsu hauei egokitu nahi badugu, bide urratugabeak ibili behar ditugulakoan nago, proposamen gaurkotuagoak egin. Asmatuko dugu ala ez, salduko dugu ala ez, baina Joseba Sarrionandiaren hitzak argigarriak zaizkit zentzu honetan ere: “Literatura ez da tiro olinpikoa; ez duzu itu bakar bat eta hartara zenbat hurbildu zaren neurtzeko zirkulurik. Literaturak antz handiagoa du ilargiari harrika egitearekin; ahaleginak ituak baino garrantzi handiagoa du, eta aurrekoak jo duelako ez da itua aldatu beharrik; hainbat poetika eta balorazio irizpide dago”.

Hitz batez. Susmoa dut mundu zurrunbilotsu honetan sortzaileok atzean geratzen ari garela, eta hain azkar bizi izanik, nekez jabetu gaitezkeela gure begien bistan sortzen ari den mundu eta aro berriaz. Félix de Azúaren intuizioa ezin argigarriagoa, ezin pizgarriagoa zait: “Nago sortze berri bat –berak fundación dio– bizi dugula eta geure aro propioaren primitiboak garela”. Asko dut pentsatzeko, beharbada Calvinoren Sei proposamen milurte berrirako berrirakurri beharko dut, baina orain banoa, A-Muletik Houseren azken telesailak jaitsiak ditut eta ez dut hura iragarkirik gabe ikusteko aukera alferrik galdu nahi.

ASTEKARIA
2007ko abenduaren 23a
Irakurrienak
Matomo erabiliz
#1
#2
Arkaitz Zarraga Azumendi
#3
Ane Ablanedo Larrion
#4
Haizea Isasa
Azoka
Azkenak
Kontzertuak, hitzaldiak, antzerkiak, dantzak, bertso-saioak... M8ko ekitaldi kulturalen bilduma

Festa egiteko musika eta kontzertu eskaintza ez ezik, erakusketak, hitzaldiak, zine eta antzerki ikuskizunak eta zientoka ekintza kultural antolatu dituzte eragile ugarik Martxoaren 8aren bueltarako. Artikulu honetan, bilduma moduan, zokorrak gisa miatuko ditugu Euskal Herriko... [+]


Bizi testamentua: aurretiazko borondateen agiriaren gakoak

Soco Lizarraga mediku eta Nafarroako Duintasunez Hiltzeko Eskubidea elkarteko kidearen ustez bizi testamentuak heriotza duin bat eskaini eta familiari gauzak errazten dizkio.


2025-03-07 | Uriola.eus
Iker Egiraun, Etxebarrieta Memoria Elkartea
“Bizi dugun testuingurua urteetan emandako borroken ondorioa dela sinbolizatu nahi dugu”

Bilbo Hari Gorria dinamikarekin ekarriko ditu gurera azken 150 urteetako Bilboko efemerideak Etxebarrieta Memoria Elkarteak. Iker Egiraun kideak xehetasunak eskaini dizkigu.


2025-03-07 | Aiaraldea
Ferosca I zentral eolikoaren kontrako alegazioak zabaldu ditu Aiaraldeko Mendiak Bizirik plataformak

Laudion, Aiaran eta Okondon izango du eragina energia azpiegiturak eta plataformaren aburuz, proiektuak eta ingurumen-inpaktuaren azterketak gabezia garrantzitsuak dituzte.


2025-03-07 | Euskal Irratiak
Donibane Lohizuneko Begiraleak kultur elkarteak bere 90 urteak ospatuko ditu

"Entseatzen gira arnas gune bat sortzen Donibane Lohizunen, hain turistikoa den herri honetan". 250 kiderekin Donibane Lohizuneko Begiraleak kultur elkarteak 90 urte bete ditu aurten. Lau emaztek sortu zuten talde hauetan eramaile izan zen Madeleine de Jauregiberri... [+]


“Topaketa antiinperialistak” egingo ditu Askapenak martxoaren 15 eta 16an Bilbon

Karmela espazio autogestionastuan egingo ditu, eta Euskal Herriko zein nazioarteko gonbidatuak egongo dira bertan. "Koiuntura analisi orokorretik abiatu eta Euskal Herriko borroka internazionalistaren gakoetarainoko bidea" egingo dutela adierazi du Askapenak... [+]


Legebiltzarrak 1936ko biktimen legea aldatu du, Erorien Monumentua birmoldatzeko

33/2013 Foru Legeari Xedapen gehigarri bat gehitu zaio datozen aldaketak gauzatu ahal izateko, eta horren bidez ahalbidetzen da “erregimen frankistaren garaipenaren gorespenezkoak gertatzen diren zati sinbolikoak erretiratzea eta kupularen barnealdeko margolanak... [+]


Bi eskumen berri bere gain hartu ditu Jaurlaritzak: atzerritarren lan-baimena eta meteorologia-zerbitzua

2025 amaitu baino lehen Gernikako Estatutuan jasotzen diren eskumen guztiak izatea espero du Jaurlaritzak. Oraindik 25 eskumen falta dira. Transferentzia Batzordea aurreko astean biltzekoa zen baina "agenda arazoak" zirela eta atzeratu zuten. 


Duplak egin du aurtengo Herri Urratseko abestia

Elgarrekin izena du Duplak egin duen aurtengo abestiak eta Senpereko lakuan grabatu zuten bideoklipa. Dantzari, guraso zein umeen artean azaldu ziren Pantxoa eta Peio ere. Bideoklipa laugarrengo saiakeran egin zen. 


2025-03-06 | Haizea Isasa
Kasu, ez gitxu lo!

“Kasu, ez gitxu lo!”. Gure denbora eta manerekin baina heldu gira.

Azaroaren 25ean Baionako elgarretaratzera joan ez joan eta autoak nola partekatu pentsatzetik (joan-jina bi oren), bat-batean Lartzabalen elgarretaratze bat antolatu genuen, eta 47 emazte bildu!... [+]


Eskuin muturrarekin lotura duen alemaniar batek egin zuen Manheim hiriko auto harrapaketa, ez etorkin batek

Alemaniako Poliziak asteleheneko gertakariaren arrazoiak "politikoak" zirela baztertu duen arren, 35 urteko Alexander Scheuermann Ring Bund talde neonaziko kide zen. Bi hildako eta hamar zauritu utzi dituen atentatuaren egileak sare sozialetan "gorroto mezuak"... [+]


2025-03-06 | Mara Altuna Díaz
Mary Kim Laragan-Uranga, AEB-etako euskalduna eta AEK-ko ikaslea
“Euskara ikasten dut AEBetara emigratu zuten nire aitona-amonen ahalegina eta sustraiak ohoratzeko”

“Bi pertsona mota daude munduan: euskaldunak, batetik, eta euskaldunak izan nahiko luketenak, bestetik”. Gaztea zela, Mary Kim Laragan-Urangak maiz entzuten omen zuen horrelako zerbait, Idahon (AEBak), hain zuzen. Ameriketan jaio, hazi, hezi eta bizi izandakoak 70... [+]


Feminismo antimilitarista: ezinbesteko borroka Martxoaren 8an eta beti

Martxoaren 8a, Emakumeen Nazioarteko Eguna, munduan zehar milioika emakumeontzat berdintasuna, eskubideak eta justizia eskatzeko borroka eguna da. Hala ere, gerrek, gatazkek eta politika militaristen hazkundeak markatutako testuinguru global batean, inoiz baino premiazkoagoa da... [+]


Manu Ayerdiren kontrako auzia behin betiko artxibatu dute, instrukzioa epez kanpo luzatu zelako

Geroa Baiko lehendakari eta Nafarroako lehendakariorde izandakoa enpresa bati 2,6 milioi euroko diru-laguntzak ustez modu irregularrean emateagatik zegoen auzipetuta, Davalor auzia deiturikoan. Nafarroako Probintzia Auzitegiak erabaki du auzia behin betiko artxibatzea, legalki... [+]


Feminista sindikalista ala sindikalista feminista

Nahiz eta Nazio Batuen Erakundeak (NBE) 1977an nazioarteko egun bat bezala deklaratu zuen eta haren jatorriaren hipotesi ezberdinak diren, Martxoaren 8aren iturria berez emazte langileen mugimenduari lotua da.


Eguneraketa berriak daude