Ontzigintza suspertzen ari da

  • Euskal ontzigintza, birmoldaketek eta krisialdiek hainbeste zigortu dutena, poliki-poliki berpizten ari da; gutxienez 2010. urtera arteko lan karga dago. Suspertu den bakarra ez da La Naval izan, ontziola ertainak ere –Murueta, Zamakona eta Balenciaga– bide beretik doaz.
La Naval
La Naval enpresaJon Hernaez/Argazki Press
Zarata mediatikoz beteriko garai nahasiotan, merkatu logiketatik urrun eta irakurleengandik gertu dagoen kazetaritza beharrezkoa dela uste baduzu, ARGIA bultzatzera animatu nahi zaitugu. Geroz eta gehiago gara, jarrai dezagun txikitik eragiten.

Ontzigintzaren sektorea Bilboko itsasadarrean batez ere milaka lanpostu suntsitu zituzten birmoldaketa eta krisialdien ondoren, emeki-emeki berrindartzen ari da. Itxitako Euskalduna historikoaren eta lanpostu gutxitzea izan zuen Sestaoko La Naval ontziolaren krisialdiaren ondoren, buelta dator orain. Suspertzeak ez dio Sestaoko ontziolari bakarrik eragiten, baita gainontzeko ontziolei ere: Erandioko Muruetari, Pasaian eta Las Palmasen lantegiak dauzkan Santurtziko Zamakonari, eta Gipuzkoako Balenciagari. Zuzeneko 10.000 lanpostu inguru eta industria laguntzaileko beste 7.750 lanpostu zeuden 2006an sektorean, hau da, aurreko urtean baino %5 gehiago. Sektorearen kezka, etorkizunera begira, eskulan espezializatuaren falta da; galdaragileak, hodilariak eta soldatzaileak behar baitira.

Lana ziurtatuta dago 2011 arte

Euskal Herriko Itsas Foroa (EHIF) eta Euskadiko Itsas Industrien Taldea (EIIT), euskal ontzigintzaren sektore osoa hartzen duten bi erakundeak, bat datoz gauza batean: orain dela lau urteko krisialdiaren ondoren, sektorearen egoera oparoa da gaur egun. Baieztapen horren froga da gaur egungo euskal ontzigintza osatzen duten La Naval, Astilleros Murueta, Astilleros Zamakona eta Astilleros Balenciagak gutxienez 2011ra arteko lan karga ziurtatuta daukatela. Esate baterako, La Navalek ziurtatua dauka 800 milioi euro arterainoko lan karga. Azaroan armadore norvegiar batentzako gasontzi handi bat atera zen Sestaoko ontziolatik, eta munduko handiena izango den draga bat egin behar du armadore belgikar batentzat. Gainera, Repsol eta Gas Naturalentzat gasontziak eraikitzeko kontratu berriak egiteko aukera dauka.

Atoiontziak eta salbamendurako ontziak egiten dituen Astilleros Zamakonak ziurtatua du 360 milioi euroko lan karga, Santurtzi, Pasaia eta Las Palmaseko lantegien artean. Astilleros Muruetak dozena bat itsasontzi egin behar ditu, tartean atunontzia eta Naviera Muruetarentzako hiru ontzi. Astilleros Balenciagak, berriz, kontratu garrantzitsua hitzartuta du talde eskoziar batekin. Aipatutako datu ofizial positibo horiek iazko lehenengo zatiari dagozkio; hortaz, baliteke gaur egungo zenbatekoak oraindik hobeak izatea.

Oraindik ez dakigu 2007. urtean datu hobeak lortu diren, baina 2006ko datu ofizialek, eskuragarri dauzkagun bakarrek, oparotasuna erakusten dute: 2006ko fakturazioa 2.300 milioi eurokoa izan zen, aurreko urtekoa baino %14,7 oparoagoa. Zenbateko horretatik 1.350 milioi ontziolen zuzeneko negoziotik lortu ziren eta 950 milioi enpresa laguntzaileetatik. Euskal lurretan eraikitako itsasontzien jomuga nagusiak Erresuma Batua, Herbehereak eta Irlanda dira. Ontziolen ekoizpen ponderatuari dagokionez, 66.000 tona gordinekoa izan zen 2006an, eta 33.000koa aurreko urtean.

Astilleros Zamakonak Astilleros Pasaia erosi zuen

Astilleros Zamakonak Astilleros Pasaia erosteko kontratua formalizatu zen 2006an. Eragiketa honek Eusko Jaurlaritzak sektorearentzat sustatutako berrantolamendu eta kontzentrazio planari erantzuten dio. Horrela, Gipuzkoako ontziola operazio base bilakatu zen mota guztietako ontziak, baina batez ere arraste-ontzi, atunontzi, tretzaontzi eta baxurako ontziak konpondu, eraldatu eta mantentzeko operazioetarako.

Bestalde, Murueta eta Balenciaga ontziolek ere itsasontzien eraikuntzako merkatu hain gogor eta zail honetan bere lekua sendotu dute. Biak daude draga eta erabilera anitzeko ontziak eraikitzeko operazio garrantzitsuetan murgilduta, Europako eta Asiako beste ontziolen lehiari aurre egin eta nazioarteko lehiaketak irabazi ondoren.

Ez dago eskulan espezializaturik

Euskal ontzigintzaren etorkizunari buruzko aurreikuspen baikorrek aurre egin behar diete errealitateari: Euskal Herrian ez dago eskulan espezializaturik ontzigintzaren sektoreko industria laguntzailearentzat. Batez ere galdaragileak, soldatzaileak eta doitzaileak behar dira. Eta, oraingoz, egoera honi irtenbidea emateko, Galizia, Kantabria eta Andaluziako eskulan espezializatura jotzen ari dira. Zaila da egoera.

Ontzigintzaren sektoreko ordezkariek diotenez, urtean 500 espezialistari eman beharko zaie prestakuntza industria laguntzaileak sortzen dituen 2.500 enplegu ingururen etorkizuna ziurtatzeko. Eskulan espezializaturik ezak kezka handia sortzen du eta, hori dela-eta, Espainiako Industria Ministerioa lehiakortasun plana prestatzen ari da. Eusko Jaurlaritza eta Bizkaiko Foru Aldundia ere zeregin berberean ari dira. Ontzioletako lan espezifikoetarako lan indar gaitua lortzea da Industriak 2008an martxan jarri nahi duen plan horrekin lortu nahi den helburuetako bat. Hauexek dira proiektu honen beste helburu garrantzitsu batzuk: enpresa txikiak bateratu edo haien arteko lankidetza areagotzea, finantza gaitasuna hobetzea, eta ikerketa, garapena eta berrikuntza (I+G+B) sustatzea.

Dagoeneko hogeita hamarretik gora enpresak eman dute izena programa honetan. Programa hiru industria motari zuzendua dago: langile gutxi dituzten tokian tokiko enpresa txikiei, erkidego mailako 50 eta 80 langile arteko enpresei, eta ehun langile edo gehiago dituzten enpresei –azken multzo horretan sartzen dira Maessa, Cobra, Cachazas eta Monesa (Montajes Nervión)–. Gaur egun La Navaleko prestakuntza zentroa da arlo honetako espezialistak prestatzen dituen hornitzaile nagusia. Ehunetik gora langile joaten dira bertara ikastera, eta hiru urtean 700eko zenbatekoa gainditzea da helburua. Adituen esanetan, ordea, ekimen berriak beharko dira, langile balioaniztunen beharrak, jarduera honentzat aurreikusi den goranzko joera arinak eta azpijarduera uneetan profesionalek beste sektoreetara egingo duten ihesak urtean 500 bat langileko beharra sorraraziko baitute.

Kanal honetatik interesatuko zaizu: Ontzigintza
2021-07-27 | Daniel Udalaitz
Milaka pertsona aurre erretiratu dituzte Babcock-ek eta La Navalek
Ezkerraldeko bi enpresa esanguratsu, Babcock Wilcox eta La Naval »biak ala biak sektore publikokoak» berriz ere krisian daude, eta horri aurre egiteko, berriro plantillak murriztu beharko dituzte aurre erretiroen bidez, nahiz eta sindikatuek, beti bezala, lanpostu guztiak... [+]

2021-07-19 | Juan Mari Arregi
Naval ontziolen erantzukizunak
Sestaoko Naval ontziolen berehalako etorkizuna honezkero erabakita dago: pribatizazioa eta langileriaren izugarrizko murrizketa 52 urtetik gorako langileak dagokiena baino goizago jubilatuz. Egia esan, aurreikusteko modukoa zen; behintzat, sindikatu guztiek bazekiten horrenbeste... [+]

Navalaren publikotasuna
Navaleko ontziolek enpresa publiko espainiarra izaten jarrai dezaten nahi omen dute bertako langileek eta euskal erakundeek, Eusko Jaurlaritza nahiz Bizkaiko Foru Aldundia izan. Horrela adierazi dute, behintzat, sindikatu guztiek, Ana Agirre Industria Sailburuak eta Iñigo... [+]

2021-03-10 | ARGIA
La Navalen likidazioa beste urrats bat da Ezkerraldeko desindustrializazioan, ELAren ustez

ELAk salatu du La Navalek jasan duen desegite eta likidazioa, eta berentzat, amaiera ez da ezustekoa. "Gasteizko Gobernuaren industria-politika ez da existitzen, eta Ezkerraldea desindustrializatzen ari da", adierazi dute.


Euskaldunaren kolapsoa

Abenduaren 1ean, duela 35 urte, Euskaldunako langileen emazteek 24 orduko itxialdia egin zuten. Itzaleko borroka horren lekuko da Nosotras las mujeres de Euskalduna dokumentala. Euskaldunako beharginek egunak zeramatzaten poliziari ahal zuten guztiarekin aurre egiten... [+]


2019-03-05 | ARGIA
La Navaleko 173 langileak kaleratu ditu epailearen ebazpenak

Sestaoko (Bizkaia) ontziolako enpresa zuzendaritzak jakinarazi duenez epaitegiak igorri du ebazpena, zeinaren arabera langileak La Navaleko behargin izateari utzi dioten otsailaren 28az geroztik.


Arcelorrek zazpi eguneko lan-erregulazio plana iragarri du 2019rako

Espainiako Estatuko lau lantegitan eragingo du; tartean, Etxebarrin eta Lesakan. Datorren urtarrilean, otsailean eta martxoan izango da.


“Prestige”-ren hondamendiak 1.500 milioiko kalte ordainak izango ditu

Inoizko hondamendi ekologiko handiena eragin zuen gertakariaren auzia erabat amaitu dela adierazi du Gorenak. Espero baino hiru aldiz gehiago da kalte ordainen zenbatekoa.


Navaleko langileek gaua lantegian pasa dute enpresaren erabakiaren aurrean zer egin erabakitzeko

Astelehena iritsi zain zeuden langileak, enpresak erabakia jakitera emango baitzuen. Eta esperotakoa izan zen; goizean goiz jaso zuten albistea: lan-talde osoa egozteari ekingo zaio. Hots, erabakiak 177 langileri eragin die gaur-gaurkoz. Horregatik, langileek itxialdia burutu... [+]


2018-10-11 | ARGIA
Naval erreskatatzeko deia, langileen kontratuak eten eta ateak behin betiko ixtear dela

3.000 lagun inguru bildu ditu asteazken arratsaldean Naval ez itxi lelopean Sestaon egindako manifestazioak. Zuzendaritzak jakinarazi du hilabetea amaitu baino lehen etengo dituela 177 langileen kontratuak.


La Naval
Zergatik 129 milioi euroko ondare biziari ateak itxi?

LAB sindikatuak eskuratu ahal izan du La Navalen hartzekodun konkurtsoko administradorearen behin betiko txostena. Agerian uzten du Sestaoko ontziolak superabit handia duela: 129 milioi euro.


La Naval konkurtsoan, ‘Living Stone’ ontziolatik kanpo, eta langileen etorkizuna kolokan

Langileek hiru hilabeteko erregulazio espedientea onartu dute, kable-ontzia amaitzeko “bermeak” edukitzearen ordainetan. Gaur aurkeztuko du konkurtsoa ontziolaren zuzendaritzak.


La Naval konkurtsoan, ‘Living Stone’ ontziolatik kanpo, eta langileen etorkizuna kolokan

Langileek hiru hilabeteko erregulazio espedientea onartu dute, kable-ontzia amaitzeko “bermeak” edukitzearen ordainetan. Gaur aurkeztuko du konkurtsoa ontziolaren zuzendaritzak.


2017-09-21 | ARGIA
La Navalen eraikitzen ari diren itsasontzia eramaten saiatu da bere armadorea

Armadorearen hainbat marinel gauez azaldu dira Sestaoko ontziolara eta amarrak askatzen saiatu dira azalpenik eman gabe. Langileek Ertzaintzari abisua jo ostean alde egin dute.


Eguneraketa berriak daude