Nekearen aldarrikapena

  • Dekameronearen pasadizo bat ekarri digu Jose Inaziok, emakumea behor, eta behorra atzera emakume, bilakatzen ahal omen zuen fraidearena. Ezin izan dut Inazio Mujika Iraolaren ttakun baten aspaldiko ekarpen bat gogoratzea ekidin: mulier tua mala burra est, zeinek, itxura gorabehera, ez baitu “zure emaztea asto txarra da” esan nahi. Hizkuntza batetik itzultzeko tenorean, bizitzan legez, adiskide faltsuak oso kontuan hartzekoak direla ohartarazi berri digu Fernando Reyk Senez aldizkariko artikulu batean.
Josu Santesteban
Zarata mediatikoz beteriko garai nahasiotan, merkatu logiketatik urrun eta irakurleengandik gertu dagoen kazetaritza beharrezkoa dela uste baduzu, ARGIA bultzatzera animatu nahi zaitugu. Geroz eta gehiago gara, jarrai dezagun txikitik eragiten.
Ni ere, erantzun hau prestatzen ari nintzelarik, adiskide faltsu baten besarte erakargarrian erori naiz, musuz aurrera erori ere. Boccaccioren antzaldaketari jarraipen, transbertzalea ez bada, transgenerikoa behintzat bai, eman nahi nion Ovidiorenean orain asko irakurritako eta gogoan atxikitako metamorfosi jakingarri batekin, queer azterketa bat ongi mereziko lukeena: ninfa ezinago eder bat, larrua inori ematen ez ziona, bortxatu du Neptuno jainkoak hondartzan zebilen batean. Ondoren jainkoak, ordain gisa, edozein gauza eskatzeko esan dio, onartuko diola. Neskak gizon bihurtzeko eskatu dio, horrela bide batez zauritu ezina edo, irudiaren nondik norakoa argiago uztearren, inpenetrablea izango da, eta inork ezingo dio kalte bera egin. Geroztik, neska izandako mutilaren gerlari fama hedatuko da. Zentauroen kontrako gudu batean, haietariko asko hil ondoren, zentauro bat oldartu zaio, nork eta zentauro batek zera esanez “erdigixon hori, gizon kontuak gizonoi utzi eta gudu zelaitik hanka egin ezan”. Biak buruz burukoari lotu zaizkio, baina zaldigizonak ezin dio besteari ezpata (faloa) inondik sartu, sexu aldaketaz geroztik zaurtezina delako. Zentauro harroxko hau ere hil, etsaiek hori ezin eraman, gizontasuna oraindik aitortu ez, eta harri pila batek azpian hartuta erail dute gure heroia.

Istorioa buruz berritu dut, Metamorfosiak aurkitu ditudanean, pasarte hori bilatzera hasi eta segituan lehen aipaturiko adiskide faltsuarekin topo egin dudalako, “timidi est optare necem” zioela, eta sexu aldaketaz ahaztu naiz. “Nekearen alde egitea jende mindulinena da” euskaratu dut bat-batean, alboan den gaztelaniazko zutabera jotzeko premiarik sentitu gabe. Nire errakuntzan nekeak berak esku hartuko zuen; nekeak eta hondar egunotan irakurririko zenbait hausnarketak, bizi gaituen nekeari buruzkoak.

Jokin Muñozek elkarrizketa batean Barajasko atentatuaren ondoren sentitzen duen gatazkarekiko ezaxola erabatekoa aitortzen zuen. Hortik egun batzuetara Fredi Paiak (abenduaren 7ko Berrian), berriz, batzuek gatazkaz nekatuta daudela esatearen tema salatu zuen, borrokan ari den herriaren eraikuntzan desmotibazioa orokortzearen arriskuaz ohartarazita. Ovidiok, irudi du, arrazoia ematen dio bertsolariari, nekearen alde egitea koldarkeria dela esanez.

Jenio bat gezurtatzea izan badaiteke ere –Ovidioz ari naiz–, esan behar dut NEKATUTA nagoela. Betiko erroreak errepikatuak ikusteaz. Eta hobe litzatekeela abstraktua eraikitzean zehatza suntsitzen dutenak ere nekatuko balira, eta nekadura aktibo bat zabalduko balitz euskal herritarren artean. 18/98 edo Egunkaria auzien inguruko bidegabekeriek eta bidegabekerioi eman beharreko erantzun higatuek ere –batzuk bolbora usainekoak– seko nekarazi gaituzten banakook agian deituta gaude XXI mendeko Euskal Herria –ez duena zertan izen hori, ez beste edozein, eraman– eraikitzeko.

Aldarri hau nire golkoan egin bitartean, beranduegi, ohartu naiz Ovidioren itzulpen zuzena “koldarrek hilketa dute nahiago” dela.

Neke berri on.

ASTEKARIA
2007ko abenduaren 23a
Irakurrienak
Matomo erabiliz
#1
#2
Arkaitz Zarraga Azumendi
#3
Ane Ablanedo Larrion
#4
Haizea Isasa
Azoka
Azkenak
Kontzertuak, hitzaldiak, antzerkiak, dantzak, bertso-saioak... M8ko ekitaldi kulturalen bilduma

Festa egiteko musika eta kontzertu eskaintza ez ezik, erakusketak, hitzaldiak, zine eta antzerki ikuskizunak eta zientoka ekintza kultural antolatu dituzte eragile ugarik Martxoaren 8aren bueltarako. Artikulu honetan, bilduma moduan, zokorrak gisa miatuko ditugu Euskal Herriko... [+]


Bizi testamentua: aurretiazko borondateen agiriaren gakoak

Soco Lizarraga mediku eta Nafarroako Duintasunez Hiltzeko Eskubidea elkarteko kidearen ustez bizi testamentuak heriotza duin bat eskaini eta familiari gauzak errazten dizkio.


2025-03-07 | Uriola.eus
Iker Egiraun, Etxebarrieta Memoria Elkartea
“Bizi dugun testuingurua urteetan emandako borroken ondorioa dela sinbolizatu nahi dugu”

Bilbo Hari Gorria dinamikarekin ekarriko ditu gurera azken 150 urteetako Bilboko efemerideak Etxebarrieta Memoria Elkarteak. Iker Egiraun kideak xehetasunak eskaini dizkigu.


2025-03-07 | Aiaraldea
Ferosca I zentral eolikoaren kontrako alegazioak zabaldu ditu Aiaraldeko Mendiak Bizirik plataformak

Laudion, Aiaran eta Okondon izango du eragina energia azpiegiturak eta plataformaren aburuz, proiektuak eta ingurumen-inpaktuaren azterketak gabezia garrantzitsuak dituzte.


2025-03-07 | Euskal Irratiak
Donibane Lohizuneko Begiraleak kultur elkarteak bere 90 urteak ospatuko ditu

"Entseatzen gira arnas gune bat sortzen Donibane Lohizunen, hain turistikoa den herri honetan". 250 kiderekin Donibane Lohizuneko Begiraleak kultur elkarteak 90 urte bete ditu aurten. Lau emaztek sortu zuten talde hauetan eramaile izan zen Madeleine de Jauregiberri... [+]


“Topaketa antiinperialistak” egingo ditu Askapenak martxoaren 15 eta 16an Bilbon

Karmela espazio autogestionastuan egingo ditu, eta Euskal Herriko zein nazioarteko gonbidatuak egongo dira bertan. "Koiuntura analisi orokorretik abiatu eta Euskal Herriko borroka internazionalistaren gakoetarainoko bidea" egingo dutela adierazi du Askapenak... [+]


Legebiltzarrak 1936ko biktimen legea aldatu du, Erorien Monumentua birmoldatzeko

33/2013 Foru Legeari Xedapen gehigarri bat gehitu zaio datozen aldaketak gauzatu ahal izateko, eta horren bidez ahalbidetzen da “erregimen frankistaren garaipenaren gorespenezkoak gertatzen diren zati sinbolikoak erretiratzea eta kupularen barnealdeko margolanak... [+]


Bi eskumen berri bere gain hartu ditu Jaurlaritzak: atzerritarren lan-baimena eta meteorologia-zerbitzua

2025 amaitu baino lehen Gernikako Estatutuan jasotzen diren eskumen guztiak izatea espero du Jaurlaritzak. Oraindik 25 eskumen falta dira. Transferentzia Batzordea aurreko astean biltzekoa zen baina "agenda arazoak" zirela eta atzeratu zuten. 


Duplak egin du aurtengo Herri Urratseko abestia

Elgarrekin izena du Duplak egin duen aurtengo abestiak eta Senpereko lakuan grabatu zuten bideoklipa. Dantzari, guraso zein umeen artean azaldu ziren Pantxoa eta Peio ere. Bideoklipa laugarrengo saiakeran egin zen. 


2025-03-06 | Haizea Isasa
Kasu, ez gitxu lo!

“Kasu, ez gitxu lo!”. Gure denbora eta manerekin baina heldu gira.

Azaroaren 25ean Baionako elgarretaratzera joan ez joan eta autoak nola partekatu pentsatzetik (joan-jina bi oren), bat-batean Lartzabalen elgarretaratze bat antolatu genuen, eta 47 emazte bildu!... [+]


Eskuin muturrarekin lotura duen alemaniar batek egin zuen Manheim hiriko auto harrapaketa, ez etorkin batek

Alemaniako Poliziak asteleheneko gertakariaren arrazoiak "politikoak" zirela baztertu duen arren, 35 urteko Alexander Scheuermann Ring Bund talde neonaziko kide zen. Bi hildako eta hamar zauritu utzi dituen atentatuaren egileak sare sozialetan "gorroto mezuak"... [+]


2025-03-06 | Mara Altuna Díaz
Mary Kim Laragan-Uranga, AEB-etako euskalduna eta AEK-ko ikaslea
“Euskara ikasten dut AEBetara emigratu zuten nire aitona-amonen ahalegina eta sustraiak ohoratzeko”

“Bi pertsona mota daude munduan: euskaldunak, batetik, eta euskaldunak izan nahiko luketenak, bestetik”. Gaztea zela, Mary Kim Laragan-Urangak maiz entzuten omen zuen horrelako zerbait, Idahon (AEBak), hain zuzen. Ameriketan jaio, hazi, hezi eta bizi izandakoak 70... [+]


Feminismo antimilitarista: ezinbesteko borroka Martxoaren 8an eta beti

Martxoaren 8a, Emakumeen Nazioarteko Eguna, munduan zehar milioika emakumeontzat berdintasuna, eskubideak eta justizia eskatzeko borroka eguna da. Hala ere, gerrek, gatazkek eta politika militaristen hazkundeak markatutako testuinguru global batean, inoiz baino premiazkoagoa da... [+]


Manu Ayerdiren kontrako auzia behin betiko artxibatu dute, instrukzioa epez kanpo luzatu zelako

Geroa Baiko lehendakari eta Nafarroako lehendakariorde izandakoa enpresa bati 2,6 milioi euroko diru-laguntzak ustez modu irregularrean emateagatik zegoen auzipetuta, Davalor auzia deiturikoan. Nafarroako Probintzia Auzitegiak erabaki du auzia behin betiko artxibatzea, legalki... [+]


Feminista sindikalista ala sindikalista feminista

Nahiz eta Nazio Batuen Erakundeak (NBE) 1977an nazioarteko egun bat bezala deklaratu zuen eta haren jatorriaren hipotesi ezberdinak diren, Martxoaren 8aren iturria berez emazte langileen mugimenduari lotua da.


Eguneraketa berriak daude