Izotzak suari begiratzen dionean

  • Urrunera begiratu arren, bailarak non amaitzen diren ikustea ez da erraza Islandian. Zerumugan ageri diren mendiek, hala ere, ez dute euren handitasunik galtzen. Amerikako plaka eta Europakoa elkarrengandik zelan banatzen doazen ikusi dugu, Lurra etengabe mugimenduan dagoela sentitu ere bai. Sufre usaina dago, eta geiserrek oraindik ere bisitariak harritzen jarraitzen dute. Mila kolore eta formako ur-jauziek busti gaituzte. Europako glaziarrik handiena zelan urtzen den ikusi dugu, icebergez jantzitako aintzira berezia sortuz. Harea beltzezko hondartzetatik ibili gara. Baina Laugavegurinn izeneko zeharkaldia da Islandiak ezkutatzen duen altxorrik ederrena. Hona hemen han emandako egunen kronika.
Laugavegurinn
Laugavegurinn (Islandia)Zihara Enbeita
Uztailaren erditik irailaren erdira da Laugavegurinneko zeharkaldia egiteko sasoirik onena. Autobusak orduan joaten dira Reykjaviketik Landmannalaugar eta Thórsmörk-era. 55 kilometro ditu Laugavegurinnek, eta normalean lau egunean egiten da. Hala ere, badago aukera hiruan egiteko. Etapa bakoitzaren amaiera mendiko aterpe batek adierazten du, eta kanpatzeko lekua dago horien inguruan.

Reykjavik atzean utzi eta normalean udan baino bisitatu ezin daitezkeen lurraldeetan sartu gara autobusez. Harea beltzezko basamortu zabalean bat-batean egindako bideetatik doa autobusa, errekak zeharkatuz gurpil erraldoiei esker. Basamortu beltzek goroldio berdez jantzitako mendi eta bailarei eman diete lekukoa.

Lau orduko bidaiaren ostean Landamannalaugarreko kanpalekura heldu gara. Espedizio bateko oinarrizko kanpamendua dirudi. Gurpil handidun autobusak eta kamioiak, kanpin dendak... Ez da ezer falta. Autobus bat supermerkatu txiki bihurtu dute –Mountain mall– eta beste bat kafetegi. Spa edo jakuzzirik ez, baina ur termalik ez da falta.

Ur termaletan etzanda

Kanpina ipini, zeharkaldirako beharko dugun mapa erosi eta bainu hartzera joan gara. A ze plazera! Bero-berotan, eguzkiari begira, Landmannaulagarren dabilen haize bortitza sentitu barik. Ordu erdi inguru egin dugu sufre usaindun uretan beratzen. Gero, ahalik eta arinen janztea izan dugu erronka, hoztu barik. Lortu egin dugu, baina ordubete igaro baino azkarrago hezurretaraino heldu zaigu haize hotza. Landmannalaugarren beti egiten du hotz. Fjallabak parke nazionalaren bihotzean gaude, inguru geotermal handienetako batean. Rhyolite izeneko haitz bolkanikoaren erreinuan, mendi koloretsuz inguratuta.

Planetaren erraiei sufre usaina darie

Izotza eta sua. Kontrasteak, koloreak, lasaitasuna, zabaltasuna... Hori da Islandia. Jules Vernek hemen hasi zuen Lurraren erdigunera bidaia eta ez da kasualitatea; zenbait lekutan barneko zaratak entzuten dira. Haserre batzuetan eta beste batzuetan bareago. Lurrari kea dario zenbait lekutan eta sufre usaina zabaltzen du haizeak.

Landmannalaugar utzi eta Laugavegurinn izeneko bideari ekin diogu. Termen bideari. Zeharkaldi osoan ez dugu jatekorik topatuko eta, beraz, lau egunetarako janaria aldean eroatea komeni da. Helburua, lau egunean Thor jainkoaren basora heltzea. Gorantz hasi dugu ibilbidea pastel koloretako mendi artetik, sufrezko keak inguratuta.

Lau orduan heldu gara Hrafntinnusker-era. Honako bidean ikusi duguna zoragarria izan da eta zeharkaldirik ezagunena izan arren, ez dugu ia inor topatu. Basaltozko harriek distira egiten dute eguzkitan. Aterpetik kilometro eta erdira izotzezko kobazuloak daude, Lurretik datorren berotasunak hautsitako glaziarrean.

Bigarren egunean gora eta behera hasi dugu bidea, eta helmugara hubildu ahala ikuspegia ikusgarria da. Berdez jantzitako mendiak glaziar erraldoiei eutsi gura diotela ematen du. Izen luzedun hiru glaziar ageri dira eskuman, Álftavatn-eko lakuaren inguruan. Aterpea dago laku ondoan, eta baita beste bat ere handik ordubete ingurura, Hvanngil izenekoa.

Apar-harri gainean ibiltzen

Hirugarren eguna dugu, eta oso goiz ibili gara, sekulako eguraldia lagun. Bide erdia mahuka motzetan egin dugu. Hori bai, ibiltzen hasi eta ordu bira errekatik igaro behar izan dugu. Oso hotz dago eta hanketan min egiten du. Uraren indarra izugarria da. Aurretik ere errekaren bat edo beste aurkitu dugu, baina harrien gainetik pasatu gara. Bidearen zatirik handiena, hala ere, Emstrur-eko desertu beltzean zehar egin dugu, apar-harri gainean. Hareatan ibiltzea bezalakoa da: asko kostatzen da pausu bakoitza egitea. Sei orduren ostean heldu gara gaurko helmugara.

Thórsmörk, Thor jainkoaren basoa
Biharamunean, arroila zeharkatu eta berarekiko paralelo goaz. Txarrena Thórsmörkera heldu orduko etorri da: ur-lasterrak dituen erreka zabaletik pasatu beharra. Horren ostean, Thorren erreinuan sartu gara. Berde zein gorriz jantzitako baso polita. Perretxikoen ostean iratxoren bat agertuko dela ematen du. Ibilaldiaren amaiera adierazten duen panela dugu aurrean.

Gune bi eta aterpe bi daude Thórsmörk-en. Ezkerretara eginez gero Langidalur-era bidea dago. Aterpea bera leku ikusgarrian dago, mendiek inguratuta, glaziar biren zaintzapean (Eyjaliallajökull eta Myrdalsjökull). Skogar-era bidea egin gura dutenek bertatik atera beharko dute. Beste egun biko bidea da berez, baina batzuek egun bakarrean egiten dute. Skógafoss izeneko ur-jauzietan amaitzen da ibilbidea.

Beste gunea Husadalur da. Ez dago horren leku zoragarrian, baina ur termalak daude bertan. Ordainduz gero, sauna eta bungalowak ere erabil daitezke. Reykjavikera eta ring roadera –Islandiako errepide nagusira– joateko autobusak bertatik ateratzen dira. Horietako batean alde egingo dugu, lau egunez inguratu gaituzten paisaia harrigarriei agur esanez. Itzuli egingo gara.

- Ikusi bidaia honetako argazkiekin osatutako diaporama.

Azkenak
2025-01-21 | Hala Bedi
Ekaitz Samaniego (All In Da Haus): “Hemen irabazle bakarrak preso politikoak dira”

Joan dira All In Da Hauseko hiru final aurrekoak. Oñati, Gernika eta Hendaiako Gaztetxeetaraino iritsi da freestyle txapelketaren bederatzigarren edizioa. Orain arte egindako bide honen balorazio positiboa egiten dute antolatzaileek, "Euskal Herriko txoko hauetan,... [+]


Moriartitarrek ere badute Urrezko Danborra

Aitor Arregik, Jon Garañok, Jose Mari Goenagak, Asier Achak eta Xabier Berzosak osatzen dute ekoiztetxe donostiarra, eta euren lana aitortu nahi izan du Donostiako Udalak.


Umeek debekatuta dute Debako liburutegian egotea, denboraren zati handienean

6 urtetik beherakoek 16:30-17:30 artean baino ezin dute liburutegian egon Deban, eta 2 urtetik beherakoek zuzenean debekaturik dute. Bestelako neurri baztertzaileak ere jasaten dituzte. Ageriko diskriminazioak haurrak literaturatik aldendu baino ez ditu egiten, eta borroka luzea... [+]


Depresioarekin lotutako hainbat gene identifikatu dira lehenengoz, mundu osoko populazioetan

Dibertsitate genetikoaren ikuspegitik inoizko metaanalisi zabalena egin dute, depresioaren arriskuarekin lotutako geneak identifikatzeko. Horri esker, aurrez ezagutzen ez zituzten 700 aldaera eta 300 gene inguru aurkitu dituzte.


Migratzaileen aurkako ehiza abiatuko duela hitzeman du Trumpek, larrialdi egoera ezarrita Mexikorekin mugan

"Ameriketako Estatu Batuen gainbehera aldia amaitu da", esanez abiatu du kargu hartze ekitaldiko diskurtsoa Donald Trumpek. Besteak beste, trans eta pertsona ez-bitarren eskubideak deuseztatuko dituela hitzeman du, baita energia berriztagarrien aldeko politikekin... [+]


2025-01-20 | ARGIA
Otegi buru, “belaunaldi berri batek” hartuko du EH Bilduren gidaritza

EH Bilduk astelehen honetan abian ipini du mahai politikoa berritzeko barne prozesua. Zuzendaritzak zerrenda proposatu du. Arnaldo Otegik buruzagi izaten segituko du.


2025-01-20 | Julene Flamarique
Iruñeko Erorien Monumentua eraistea eskatu dute

Elkarte memorialisten ustetan, Rozalejoko Markesaren Jauregia, Nafarroako Memoriaren Institutua kokatuko litzatekeen tokia, "omenaldi, oroimen eta oroimenerako lokal bat" izan daiteke, eta Maravillas Lamberto izena eraman. Manifestariek adierazi dute ez dela nahikoa... [+]


2025-01-20 | Leire Ibar
Ortuzar prest agertu da EAJren buru izaten segitzeko

Abian da EAJren barne prozesua. Lehen fasea urtarrilaren 20tik otsailaren 2ra bitartean egingo da. Gaurtik aurrera, Ortuzarrek alderdiaren buru izaten jarraituko duen erabakitzeko aukera izango dute EAJko afiliatuek.


2025-01-20 | Julene Flamarique
Sunsundegiren aldeko manifestazioa: “Sakanan bizi eta lan egin nahi dugu”

Sunsundegik “produktua eta merkatua” dituela azpimarratu dute Altsasun eginiko manifestazioan. “Nafarroarentzat enpresa estrategikoa” izan daitekeela defendatu dute langileek, eta itxiera “aukera gisa ulertzen ez dutela” ziurtatu.


2025-01-20 | ARGIA
Nazioarteko eskuin muturrak inguratuta hartuko du presidente kargua Trumpek

Donald Trumpek asteleheneko 18:00etan (12:00ak Washingtonen) egingo dio zin AEBetako presidente izateari. Europako eta beste hainbat herrialdetako eskuin muturreko estatu buruak gonbidatu ditu inbestidura ekitaldira. Egun bakar bat lehenago emandako mitinean aurreratu duenez,... [+]


2025-01-20 | Leire Ibar
Su-etena indarrean, Israel eta Hamas hasi dira bahituak trukatzen

Igandetik indarrean da Hamasek eta Israelek nazioarteko bitartekaritzarekin adostutako su-etena. Lehen egunean 69 emakume eta 21 nerabe askatu ditu Israelek, horietako bederatzi adingabeak, eta Hamasek hiru israeldar. Gazara laguntza humanitarioko 630 kamioi ere sartu dira.


Eguneraketa berriak daude