Auzolanean zaborrik ez eta konposta hobea

  • Hondakinen tratamendua beti da gatazkatsua gizarte aberatsetan, Euskal Herrian ere errauste planta, zabortegi eta bestelakoekin ikusten denez. Agintariek eta planak egitetik bizi diren kontsultoreek soluzio konplikatu eta garestiak aipatzen dituzte beti. Aldiz, erraz eta merkerik ere bada.

Ezetz esan zuten 2002an. Ezetz, herrian ez zutela onartuko 60 hektareatako zabortegirik egitea. 2.700 biztanle dauzka Frantziako Vendée departamenduan Saint-Philbert-de-Bouaine herriak, Ar-Naoned (Nantes) inguruan. Baina biztanle horien artean eduki behar du fundamentu handiko jenderik, zeren eta sei urtetan etxeko zaborrak modu autogestionatuan kudeatzeko eredu bihurtu baita.

Le Monde Diplomatique
hilabetekariak berriki plazaratu du ingurumenari eskainitako zenbaki berezia, L’Atlas de l’environnement. Bere 100 orrialdeak bi atal nagusitan dauzka banatuta: batetik “Planetak dituen mehatxuak” eta bestetik “Planeta salbatu dezaketenak”. Artikuluon artean dago honakoa: “Hondakinak: Saint-Philbertek erakusten du bidea”. Gezurra badirudi ere, biderik motz eta merkeena.

Eskualde mailako zabortegiari uko egin eta bi urtera, 2002an, konpost eremua jarri zuten martxan Saint-Philberten. 2.500 metro karratuko terrenoa egokitu zuten herritarren sukaldeetako hondakinak konpostatzeko, eta horrekin batera ahalik eta jende gehienak parte hartzeko kanpainari ekin zioten. Bultzagileek herritar guztiekin hitz egin zuten: familia, ostatu, komertzio... Lau urte geroago, herritarren %80k hartzen du parte konpostaketan. Zinegotzi batek, Jean-Pierre Morisseau-k, esan duenez, “gainerako %20ak dira herrian tarteka azaltzen direnak edo oraindik geratzen diren pizzajale bakanak”.

Baina Saint-Philberteko esperientziari interesa, etxeko hondakinei aprobetxamendu hain handia ateratzeari barre egin gabe, noski, kudeatzeko ereduak ematen dio. Hemen auzolanean egiten baita konpostaketaren prozesu osoa. Udalaren diru-laguntzarekin, eskualde mailako laguntzekin, baina autogestioan oinarrituta.

Bertako L’Ouest-France egunkariak, honela dio kronika batean: “Hemen herritarren %80k patata azalak ez ditu zakarrontzira botatzen. %30ek nork bere etxeko baratzean edo jardinean ipinitako konpostagailu partikularretan erabiltzen ditu. Eta gainerako %50ek poltsa txikietan eramaten ditu konpostatzeko gunera. Hura ikusi beharra dago sinesteko. Etengabeko joan-etorrian jendea, gizon eta emakume, edozein adineko, eskuetan aza, azenario edo porru hondakinez betetako zakuak dakartzatela”.

Konpostgunea asteko hiru egunetan dago zabalik, ordu jakinetan. Ordu horietan “konpost-maisua” (maitre composteur, frantsesez) dago harreran, jendearen hondakinak hartu, pilan ipini, galderei erantzun, eta abar egiteko. Konpost-maisuaren ardura da sukaldeetako hondakinak eta herritarrek bezala udalak baratze eta jardinetatik ekartzen dituzten sastraka eta adar jendea txikitu eta nahasketa egitea, prozesuaren kudeaketa osoa zaintzea.

Hilabete batzuen buruan herritarrek, beren ahaleginaren ordainetan, konpost primerakoa jasoko dute baratze, jardin edo balkoietan erabili ahal izateko. Lehen bakoitzak ekarri duen hondakin kopuruaren proportzioan. 2006an 2.700 herritarren eta udalaren lorategien artean 70 tona konpost banatu ziren.

Politikoen zain egon gabe

Inguruko askok, Vendée departamenduko agintariak barne, espero omen zuten hasierako beroaldiaren ondoren laster itzaliko zirela Saint-Philberteko esperimentuaren garrak. Baina alderantziz gertatu da, eta gainera laster etxeko tresnen birziklaketarako beste gune bat irekitzekotan dira. Areago, Compost Citoyen izeneko elkartea sortu dute, etxeko hondakinak herritarren artean kudeatzeko ideia beste herrietan ere sustatzeko.

Honela esplikatu du espiritua Jean-Pierre Morisseau zinegotziak: “Politikariek soluzio tekniko eta automatizatuak baizik ez dituzte ikusten, bereizketa mekano-biologikoa eta beste. Baina hain zuzen alderantzizkoa egin behar da: gizakietan inbertitu, erabiltzailea bihurtu protagonista”. Hala egin dute hasieratik Saint-Philberten. Herria 44 etxe multzo txikitan banatu eta horietako bakoitzean animatzaile boluntario bat aurkitu, informazioa bideratuko duena, arazoak azkar jakinarazi, hobekuntzak proposatu, hilabetean behin konpostgunean permanentzia egin eta konpost-maisuari lagundu, eta abar. Boluntario talde hau da Saint-Philberteko esperientziaren bihotza.

Herritarrei esfortzu bat eskatzen zaie, eta aldi berean tresna egokiak jartzen, prozesua gogaikarriegia gerta ez dakien. Parte hartu nahi duen familia bakoitzari ematen zaizkio bi ontzi: bata, 10 litroko edukiera duena, harraska azpian edukitzeko; bigarrena, 35 litrokoa, hermetikoki ixten den estalkiarekin, balkoian edo atarian egun batzuetan edukitzeko modukoa. Hau da herritarrak astean behin edo bitan konpostgunera eramango duena. Familia bakoitza kartila baten jabe da, eta hondakinak eramandako aldioro seilua ipintzen diote konpostgunean, konposta banatzeko egunean zenbat dagokion kontrolatzeko.

Hondakinak ondo erabiltzen erakusten duten inprimakiak eta bestelako materialak ere banatu ditu elkarteak herritarren artean. Zeren eta auzolaneko konposta egiteaz gain nork bere etxean egiten dutena hobetzea ere lortu nahi baita. Esperientziak erakutsi du borondate oneko herritar askok ez dutela asmatzen beren baratzean ongarri ona lortzen, aholku teknikorik ezagatik. Hondakin heze eta lehorrak neurrian ez nahasteagatik, adibidez.

Konpostguneak balio du ikasketa horretarako. Hemen etxeko hondakinak biltzen dira batetik eta bestetik baratze eta jardinetakoak, tartean villa eta etxe bakarretako hesiak mozteak sortutakoak. Hauek txikiketa berezia behar dute konpostatzeko, eta behar den makinaria konpostgunean daukate herritarrek.

2006an Compost Citoyen elkartea sortu dute Saint-Philberten. Bere estatutuen bigarren atalak honela definitzen ditu kideak: “Elkarteak biltzen ditu Vendée eskualdeko herritarrak beren hondakinak arduratsu kudeatzen dituztenak, alegia: sailkatuz, birziklatuz eta hurbileko konpostaketa eginez”. Hiru helburu ipini dizkiote elkarteari. Ekologia mailan, sailkatzea, konpostatzea eta konpostaren erabilera sustatzea. Ekonomian, herritarrek banaka bezala taldean dituzten interes materialak eta moralak defendatzea. Maila sozialean, kudeaketa partehartzaile eta lekukoa bultzatzea, lanpostuak eta elkarbizitza sortzen dituelako.
Compost Citoyen taldea zaborren gaineko zergen eztabaida pizten ere ahalegintzen da. Garrantzizkoa delakoan herritar edo enpresa bakoitzak sortzen duen zaborraren arabera pagatzea, eta urrunago joanez, ordainketa sistemak saritu behar duelako birziklatzen eta konpostatzen ahalegintzen dena.

Ez da inon aipatzen Saint-Philberteko lider ongarrizaleen izenik, baina ezagutzekoak izango dira. Horiek ez dira politikarien zain egon zaborrei alternatiba aurkitzeko.

Azkenak
Israelek hildako 17.000 haur palestinarren izenak irakurriko dituzte Iruñean 30 orduz jarraian

Ekimena abenduaren 28an egingo da Iruñeko Baluarte plazan. Goizeko 11:00etan ipuin irakurketa antolatu du Yalak La diverxa Cris ipuin kontalariarekin eta, ondoren, 12:00etatik aurrera, BDZ (Boikota, Desinbertsioa eta Zigorra) ekimenak antolatuta egingo da irakurketa.


Urtebete baino gehiago greban, Elon Musken enpresaren aurka
“Teslak ez du nahi langileek iritzia emateko eskubidea izaterik”

Teslaren aurkako lehen greba –eta bakarra– da munduan, Suedian 2023ko urritik aurrera egiten ari direna. Duela mende batetik hona Suedian egindako grebarik luzeena bihurtu da. IF Metall sindikatua bultzatu du protesta, Elon Musken autogintza enpresak hitzarmen... [+]


Politono bat entzun nahi?

PLEIBAK
Miren Amuriza Plaza
Susa, 2024

--------------------------------------------------

Miren Amurizaren bigarren eleberria argitaratu du Susak Durangoko azokaren atarian: Pleibak. Aurretik egindako grabazio baten gainean kantatzen ari zarelako antzerkia egitea da... [+]


2024-12-20 | Xalba Ramirez
Xabier Badiolaren gitarra: zaharra zena, berri

Xabier Badiola
Xabier Badiola
Gaztelupeko Hotsak, 2023

-------------------------------------------------

Ea, ba. “Gaur egungo musika” musika deitzen zaio erritmo kutxa elektroniko bat duen edozeri, eta, klaro, horrela ezin da. Lerro hauetan saiatu izan gara... [+]


Globo morean

Ztandap
Nork: Mirari Martiarenak eta Idoia Torrealdaik.
Noiz: abenduaren 6an.
Non: Durangoko San Agustin kultur gunean.

------------------------------------------------------

Laugarren pareta hautsi eta zuzenean, zutik eta beldurrik gabe interpelatzen du publikoa stand... [+]


2024-12-20 | Nekane Txapartegi
Izartxoak *, arriskutsuak patriarkatuarentzat

Sistema kolonial kapitalista heteropatriarkala auzitan jartzen eta borrokatzen denean, gupidarik gabe erasotzen du bueltan. Eskura dituen tresna guztiak erabiliz, instituzioak, medioak, justizia, hizkuntza, kultura, indarkeria... boterea berrindartzeko, sendotzeko eta... [+]


2024-12-20 | Hiruki Larroxa
Irribarre egin, murtxikatu eta isildu

Askok, Gabonetan, ilusioa baino alferkeria handiagoa sentitzen dugu familia-otordu eta -topaketetan pentsatzean. Baina aurreratzen dizuegu ez dela otordua bera kolektiboki deseroso sentiarazten gaituena, familia tradizionala definitzen duen normatibitatea baizik. Are gehiago,... [+]


2024-12-20 | Sonia González
DSBEren ‘humilladeroa’

Betidanik begitandu zait esanguratsuagoa han-hemenka topa daitezkeen guruztokiei gazteleraz esaten zaien modua: humilladero. Ez al da guruztoki edo santutxo izen nahiko light, zuri edo haragoko konnotaziorik gabekoa? Azken batez, bertatik pasatzen zen oro umiliatu behar zen... [+]


Siriako Arabiar Errepublikaren amaiera

Siriako Arabiar Errepublikaren amaierak harridura handia sortu du, gertatu den moduagatik: azkar eta ia erresistentziarik gabe. Halere, ez da hain arraroa herrialdea suntsituta, pobretuta eta zatitua zegoela kontutan hartzen badugu. Aspalditik siriar gehienen ardura ez zen nor... [+]


“Jadanik ez gara zuen tximinoak”

Centre Tricontinental erakundeak kongoarren erresistentzia historikoa deskribatu du The Congolese Fight for Their Own Wealth (Kongoko herriak bere aberastasunaren alde borrokan dihardu) dosierrean (2024ko uztaila, 77. zk). Kolonialismo garaian, Belgikako Force Publique-k... [+]


Kongo eta kobaltoa
Zertarako gaude prest konektatuta jarraitzeko?

Balio digu ilunabarrarekin azken erretratu hori ateratzeko. Edo istant batean ordaintzeko barrako zerbitzariari eskatu berri diogun marianitoa. Eta ze arraio, Levi’sak imitatu nahi dituzten praken atzealdeko poltsikoan ezin hobeto datoz. Horretarako ere balio du... [+]


Peio Berterretxe
“Tresna sozial izatetik, produktu kultural izatera pasatu dira plaza antzerkiak”

Master Amaierako lan sendoa aurkeztu berri du Peio Berterretxek. Urte luzetan antzerkian ikasia eta aritua, plaza antzerkien jatorriaz eta gaur egun dituzten funtzioez aritu gara harekin, Lekorneko Kabalkadan oinarrituta egin duen ikerketaren aitzakian.


Eguneraketa berriak daude