Nortasuna eta arriskatzeko ausardia

  • Willis Drummond ::Anthology

    Autoekoizpena

    iraupena ::38’52’’

    prezioa ::5€

Anthology
Willis Drummond taldearen Anthology diskoa
Ez dut nire burua gobernuz kanpoko erakundeen parera jarri nahi Iparraldeko talde bati elkarrizketa egiteagatik; alderantziz, damu naiz ezarri ziguten mugaren bestaldekoa apenas ezagutzen dudalako. Willis Drummond-en lehenengo diskoan aurkitutakoak oso kontent utzi nau. Irudimenez eta maisutasunez eskaintza oso berezia landu dute, axolagabeki 1970eko hamarkadako rockaren pultsua hartuz –hard-rocka eta psikodelia barne– eta era berean, intentsitatez beteriko post-hardcorearen itsaso zabalean murgilduz. Iraupenari muzin eginez, azeleragailua zapaldu edota esperimentatzeko hautua egin dute, gogoaren arabera. Hitzak ere txukunak dira, hausnarketa egitekoak. Honen ostean, beldur naiz –zentzu onenean– Karlos Lisabö-rekin Bonberenean erdituko duten diskoan zer egiteko gai izango diren. Oso kontuan hartzekoak.
Willis Drummond
«Nahi duguna egiten saiatzen gara, eta horrek ematen digu gure nortasuna»

1970eko hamarkadako rock klasikoenaren oihartzunak dituzue, baina gaur egungoak eta freskoak ere bazarete…


Eragin handiak dauzkagu 70eko hamarkadan, batez ere AC-DCren lehen diskoak garai horretakoak dira-eta. Hala ere, espero dugu diskoa gaur egungoa izatea, gu gaur egungoak baikara. Musika barnean daukaguna erakusteko bide bat da; eta barnekoa gaur egungoa da.

“Gaur ez naiz ezer, emaidazu izatea”. Musika munduan ia guztia asmatuta dagoen honetan, talde bakoitzak bere nortasuna landu behar du. Hori al da zuen helburuetako bat?


Iruditzen zait nortasuna ez dela lantzen, ez musikan ez bizitzan, eta nortasun-lantze horren kontra doa abesti hau. Gu egin nahi dugun musika egiten saiatzen gara, estilo, mota edo zer mugimenduri lotuta dagoen pentsatu gabe. Egiten dugun horrek ematen digu gure nortasuna.

Garapen eta aldaketa handiko kantuak dituzue. Abestietatik tira eta gorputzak eskatzen dizuenera arte ekiten diozue?


Guk musika sinpleagoa egin nahi genuke, baina ez dugu lortzen. Talde handienetakoen kalitatea hori da, musika ona egin, gauzak konplikatu gabe… Ez daukagu zorte hori.

Iturri askotatik edaten duzue: hard-rocka, post-hardcorea, post-rocka, gauza esperimentalagoak… Ez duzue mugarik jarri nahi?


Gure musika propioa egiten saiatzen gara, baina bistan da gure eraginak ezin ditugula ezkutatu eta onartu dugu hauek aldarrikatzea noizbehinka. Hala ere, ez dugu mugarik jarri nahi. Gure helburu bakarra da jendeak plazera hartzea gure kontzertuetan, edonork gozatzea.

Zer du Hegoaldeko rockak Iparraldekotik inbidiatzeko? Beti alderantziz dela dirudi…


Nahi nuke, baina zaletasunak ez dira hitzekin sortzen ekintzekin baino. Hala ere, ez gara oposaketa horren alde. Ez diogu garrantzirik ematen horri, nahiz eta jakin gutxi gustatzen zaigun exotismo horri esker ari garela gure buruak ezagutzera ematen.

Azkenak
Denboraren harrizko gurpila Iruñeko katedralean

"Pictura est laicorum literatura", utzi zuen Umberto Ecok idatzita, Il nome della rosa eleberrian. Irudien bidez mintzatzen da herria, hitzez baino maizago. Artearen funtzio narratiboa nabarmena da Erdi Aroko irudietan, egungo begiekin zail gerta daitekeen arren haiek... [+]


Sare sozialak
X utzita, nora joko dugu orain?

“eXodoa” gertatzen ari da egunotan sare sozialetan. Erabiltzaile ugarik X plataforma uztea erabaki –Elon Musk enpresariaren eskutik izandako eboluzio “toxikoaz” kokoteraino– eta Mastodon edota Bluesky-ra egin dute jauzi. Proiektu horiei begira... [+]


Ertzaintzaren euskarazko arreta bermatzeko eskatu dio Arartekoak Jaurlaritzari

Ertzain patruila batek hizkuntz tratu desegokia eman diela salatu dute Donostiako bi herritarrek. Isuna jaso zuten, behin eta berriz euskaraz artatuak izateko eskatu ondoren. Arartekoak kargu hartu dio Ertzaintzari.


Teknologia
Oinak lurrean

Interneten Willow hitza bilatzerakoan oraindik txikitan ikusi nuen pelikula baten izenburua agertzen da. Fantasiaz beteriko pelikula hartan, Willow izeneko gizon txiki batek, protagonistak, mundua eraldatu zuen, erresuma zapaltzaile batetik herritarrak askatuta. Google-k Willow... [+]


Materialismo histerikoa
Zuentzat

Araiak esan dit zuei idazteko. Esan dit, utzi baino lehen (aurten egingo dut), nire testu bat eraman nahi dizuela, nik ez dizuedala inoiz eraman, eta merezi duzuela, harro sentituko zaretela nitaz. Ezin da horrelako aukera bat galtzen utzi. Ez dakit jada esan ez dizuedan zer... [+]


Kilometro zero

Berriki Pierre Carles dokumental egile engaiatuaren azken lana ikusteko aukera izan dut. Guérilla des FARC, l'avenir a une histoire (FARC gerrilla, etorkizunak historia du) du izena eta Kolonbian mende erdi baino gehiago iraun duen gatazka armatuaren kontakizun... [+]


Alerta laranjak

Valentziako tanta hotzaren kudeaketa txarrak aldaketa ekarri du muturreko eguraldiagatik izan daitezkeen alerten inguruan, “neguko” lehenengo denboraldian agerian geratu den bezala. Hego Euskal Herrian ibaiek gainezka egingo zutelako mehatxuaren aurrean, hainbat... [+]


Jendetasun zolatik, Kittof gogoan

Kaosean sartuak gara. Hori erran digute hedabide frantsesek, legebiltzarrak gobernua erorarazi duelarik abenduaren 4an. Kaos politiko, instituzional, sozial, ekonomikoaren zirimolak infernuko sarabandan bahituko gaituelako izua zainetara isurtzen hasia zaigu denoi. Zer komedian... [+]


2024-12-18 | Jesús Rodríguez
Borroka aro berria Herrialde Katalanetan

2011. urtean M-15eko mugimendu indartsua lehertu zen, Kataluniako Gobernua ataka estuan jarri zuena. Besteak beste, orduko hartan Polizia Bartzelonako Katalunia plazako kanpaldi suminduari oldartu zitzaion, eta parlamentua setiatu zuten ekintzaileek, Artur Mas presidentearen... [+]


Izar Mendiguren. Saltsa berrietan beti
“Ni euskaraz bizitzeak ez du esan nahi beste hizkuntzei eta kulturei ateak ixtea”

Aiaraldea Komunikabidea sortu zuten lehen, eta Faktoria gero. Laudion dute egoitza, eta bertan ari da lanean
Izar Mendiguren. Kazetari, bertsolari, musikari, militante... Ipurdi batez eserleku bi ezin estali litezkeela dio esaerak, baina hori baino handiagoa da Mendigurenen... [+]


Eguneraketa berriak daude