Gidoilarien laudorio

  • Juan Nadie eta Sucedió una noche filmen gidoilari izan zen Robert Riskin, besteak beste. Hollywoodeko gidoilarien grebaren oihartzun urrunengatik izango da akaso, baina sarri samar akordatzen naiz aspaldion haren pasadizo batekin:
Harkaitz Cano
Harkaitz Cano idazleaDani Blanco
ernegatu samartuta zebilen nonbait Riskin Frank Caprarekin. “Capra ukitu bereziari” zor ziotela bere filmek arrakasta errepikatzen zuen zuzendariak noiznahi, eta gidoiaren garrantzia menosteko zuen setarekin kokoteraino zegoen Riskin. Behin eta berriro hurrengo filmerako gidoia eskatu arren, Riskinek atzeratu egin zuen hura Caprari eskura emateko momentua, harik eta epez estu samar zebiltzala eta, ekoizleak urduritzen hasi eta gidoilariaren telefonoa txinpartaka hasi zen arte –“hemen inork ez dauka presarik, presa daukan arte”, horixe gidoilariaren leloetako bat–. Ezarritako epea betetzeko egun bakarra falta zela, filma errodatzen hasteko zain talde guztia, irribarretsu azaldu zen Robert Riskin Capraren bulegora, eta ehun folio zuriko sorta utzi zion mahai gainean, burlaize nabarmenez: “Ea bada, Frank, emaiok honi hire ukitua, ahal baduk”.

Zuzentzea ez dela hain zaila ere, alegia, zer zuzendu garbi dagoenean. Edo alde erantzira: esku artean daukazunari etekinik onena ateraz ondo zuzentzea, ikaragarri zeregin zaila dela. Gure ingurura begiratuta, gauza bat garbi samar dago, ehun folioak eskura ditugu –are gehiago ere esango nuke: Ehun Folio Zurien sektaz gainezka ez ote gaude arlo guztietan?–, baina zer gertatzen da folio horiek zikintzeaz ari garenean? Aise lortuko al ditugu horiek betetzeko istorio mamitsuak? Ez hain aise.

Gidoilariak eta zuzendariak
. Gidoilari eta zuzendarien arteko gaizkiulertuak ez dira berriak. Sonatua izan da aurten Guillermo Arriaga eta Alejandro Iñarrituren arteko dibortzioa. Lehenak gidoilari hitza arbuiatu du, bera “gidoilari ez, baizik eta pelikula-idazle” dela aldarrikatuz, eta filmaren ereinotzak oro zuzendariarentzat bakarrik direla ikusteaz aspertuta dagoela adieraziz. Gidoilari ofizioaren prestigio faltaren ondorio den alboko kalte penagarri honekin, beldur naiz ez ote diren biak galtzen aterako. Kontua basaki da humanoa, hala ere: taldean lan egiten dugunean, denok uste izaten dugu ingurukoek baino gehiago –edo hobea– dela guk taldeari aportatzen dioguna. Talde lanari ezer gutxi eransten diogunean ere, geure printzaren axal fina preziatzen dugu –“Capra ukitua”, nonbait– lankideen ezpal-sortaren aurretik, nahiz eta ez garen gehienetan sentimendu hori plazaratzeko bezain autosuntsitzaile izaten. Horrela heziak izan gara. Humanoa izatea, horrek ez dauka bueltarik. Nola jokatzen dugun jakitea, ordea, mesedetarako da beti. Horixe da gidoilariaren lanetako bat: egoerak sortu eta pertsonaiak hizketan jarriz liskarrak eragitea. Gidoilaria berak sortu duen aferari begira geratzen da gero, haurra bere bihurrikeriari nola.

Esango dut: munduan gehien gustatzen zaidan bigarren gauza da taldean lan egitea. Lehena, bakarrik lan egitea da.

Eta, hala ere, maite dut gidoiak lau eskutara idaztea. Idatzitakoa gero komikigile baten esku edo aktore talde baten esku uztea. Egin dezatela haiek nahi dutena testuarekin, birrindu, edertu. Liberazio bat ere izan liteke.

Eta bestalde: asko hitz egiten da zinemaren eta literaturaren arteko loturez, baina noizbait hasi beharko dugu telebistaren eta literaturaren arteko harremanaz ere hizketan. Ez al dira, akaso, AEBetatik iristen zaizkigun hainbat telesailetako pertsonaiak, egoerak eta elkarrizketak, hango zinema ustez independentea baino askoz ere berritzaileagoak eta gaur egungo errealitatean txertatuagoak? Baina zinemako gidoilariak menostuak badira, atera kontuak zer gertatzen den telebistakoekin.

Nobelagileak eta gidoilariak. Zer da nobelagile bat gidoilarien artean: norbait arrotza? Hasieran bai, litekeena da. Gidoilariak artisautzat dauka bere burua, egiturak menperatzen ditu, tempoak, sinetsita bizi da –eta arrazoi du– lau istorioen seina aldaki besterik ez daudela kontatzeko, eta, funts-funtsean, Antzinako Greziaren garaitik idatziak daudela denak, gainera; pertsona apala da gidoilaria, badaki plantilarekin lan egiten, formula matematikoetan sinesten du ongi egindako lanean adina. Gidoilari profesional bat, zer da? Lan bati baiezkoa eman ondoren esandako epean lana burutu eta horren trukean dirua kobratzen duena –topikoen zerrenda egin dut, ados–. Nobelagileak aldiz, artistatzat dauka bere burua, sortzailea da, bakarra eta errepika ezina denaren bila dabil, harri filosofalaren bila, errazkeriatzat jotzen ditu gidoietako elkarrizketak –“amaitu gabeko esaldi ziztrinak!”–, gorroto ditu telesailetako arduradunek jartzen dizkioten eszenatoki eta pertsonaien muga hertsiak, epeak gorroto ditu oroz gain, eta ziurtzat jotzen du bere tormentuaren ordain ekonomiko plakoa bere obraren handitasunarekiko zuzenki proportzionala dela –ostera ere zerrenda parodiakoa, ados–. Alta, nobelagile parodiakoak asko du ikasteko gidoilari topikoengandik. Ia dena, esango nuke. Eta hala ere, eskafandrarekin bezala ibiltzen dira idazle asko gidoilarien artean, ez kutsatu nahian bezala. Kontua bitxia da: poeta batek gidoiak egiten baditu, poeten kale-kantoira poesia irakurtzera gonbidatzen dutenean, bere gidoilari alderdia ezkutatzen saiatzen da kosta lain kosta. Gauerdian eta basoerditan oso sartuta dagoenean bakarrik aitortuko du, ordu txikitan, aho txikiarekin, telebista autonomiko batean –hori are aho txikiagoarekin– lan egiten duela, gidoiak eginez halako fikziozko telesail batean –glamourrik ez izatea zer den!–. Alderantziz, gidoilari bezala lanean ari denean, poemak idatzi izan dituela zabaltzen bada lankideen artean, hobe du hurrengo lan-afarian txizari eutsi, berehala baliatuko baitute komunerako lehen osteratxoa barre zantzotan hasteko bere dibinotasunaren lepotik. Poeta izan ala gidoilaria izan? Ez al dago biak batera izaterik? Ez itxuraz, susmagarri izan gabe. Truman Capote gidoilaria ez balitz bezala. John Ford narratzailea ez balitz bezala. Chaplin poeta ez balitz bezala. Talde lan honetan, eta erabat injustua izanez, idaztea injustua izatea baita –Paul Morandek neutraltasunari buruz esan zuenarekin bat nator: “fraideena, deabruarena, txoriena da neutraltasun erabatekoa”–, aletu ditzagun ofizio elkarrekiko ez-hain-diferenteetako kideek elkarri buruz pentsatzen dituztenak, aktoreak ere tartean sartuz:

Nobelagileak gidoilariari buruz pentsatzen duena: “uretan disolbatutako idazle ezindua, gajoa!”.

Gidoilariak nobelagileari buruz pentsatzen duena: “kimatuko nikek nik ederki nobela horren erdia, betelan hutsa egiaz... Eta egitura? Zer egitura eskasa!”

Aktoreak gidoiari buruz pentsatzen duena: “nik salbatu beharko diat bada oraingoan ere nire talentuarekin, testu-uste estu hau...”

Gidoilariak aktoreari buruz pentsatzen duena: “izorratu zidak, izorratu zidak berriz ere!”

Honen ondorioa
. Aktoreak beren gustuko testuak idazten hasten dira –baina Woody Allen bakarra dago–; nobelagileek ideia mamitsuenak beren-berenak bakarrik diren nobelen golkorako gordetzen dituzte –ez dute haien ofizioaren erdiarekin gozatzen, beraz–; eta gidoilariek... zer egin dezakete gidoiak egiteko ofizioa odolean daramaten gidoilariek? –nobelak idazten hasi beharbada, mendeku gisara?–. Hainbeste mesfidantza dagoen lekuan ezinezkoa da talde lana: abandonua eskatzen duelako talde lanak. Puntu batera ailegaturik, zure Ideia Maiteari ibaian behera joaten utzi behar diozu, abandonatu egin behar duzu beste batzuen esku. Eta hori da kostatzen zaiguna. Beharbada Ideia Maite gutxiegi ditugulako eta estekatuegi gaudelako haiei. Talenturik gabeak garela onartzea baino errazagoa da, aukeran, zikoitzak garela pentsatzea.
 
Horrela ez dago ehun folio beteko dituenik.

Azkenak
2024-12-31 | Julene Flamarique
24 urteko espetxe-zigorra bete ostean libre da Guillermo Merino durangarra

Merino 2001. urtean atxilotu zuten, eta dispertsioa jasan du, zigorraren zati handi bat Euskal Herritik kanpoko kartzelatan igaro baitzuen baldintza “zailetan”. Orain, askatasuna berreskuratu du.


2024-12-31 | Leire Ibar
Prezioek gora egingo dute urte berriarekin batera

Urte berriaren hasierarekin, hainbat zerbitzu eta produkturen prezioetan igoerak izango dira. Elikagaietan, energia fakturetan, udal-zergetan eta etxebizitza gastuetan garestitze nabariak atzemango dira.


2024-12-31 | ARGIA
Apirilaren 11n egingo da Aberri Egun bateratua, Euskal Herria Baterak deituta

Euskal Herria nazio dela aldarrikatzeko ekitaldia egingo dute Donostiako Kursaalean. Astebeteko ekitaldi sorta izango da.


2024-12-31 | ARGIA
Gontzal Fontaneda euskaltzale gasteiztarra hil da

Euskaltzale eta militante gasteiztarra abenduaren 30ean hil da. Gontzal Fontaneda Orille (1943-2024) 1960ko hamarkadan euskarak Gasteizen egin zuen bidearen lekuko eta bidelagun izan zen. 15 urterekin hasi zen euskara ikasten. Euskara ikasteko metodo bat asmatu zuen eta euskara... [+]


Eraikiz kolektiboa: “Gizonok matxismoaren aurrean ardurak hartzeko unea iritsi da”

Ander Magallon, Mikel Irure eta Xabier Jauregi Metropoli Forala saioan egon dira maskulinitate berrien inguruan mintzatzen.


2024-12-31 | ARGIA
Zarautzen terapia kontsulta duen gizon bat atxilotu dute, emakume bati sexu-erasoa egitea egotzita

Getariako etxebizitza batean egin dio eraso, Segurtasun Sailaren arabera. Emakumea astero joaten zen terapia naturaleko kontsultara, eta Ertzaintza ikertzen ari da ea antzeko ekintzen biktima gehiago dauden.


2024-12-31 | Leire Ibar
Kataluniako emakume kazetarien erdiak baino gehiagok jasaten du sexuagatiko diskriminazioa

Media.cat-ek egindako azken ikerketak agerian utzi du emakume kazetariek Katalunian jasaten duten sexu-diskriminazioa. Inkestatutako emakumeen %54,4k sexu-jazarpena jasan dutela eta %55,1ek sexu-generoaren araberako jazarpena izan dutela adierazi dute.


2024-12-31 | Julene Flamarique
Akusazioak hemezortzi urteko espetxe-zigorra eskatu du Mario Lopez Gernikako entrenatzaile ohiarentzat

Sexu erasoak 1998an hasi ziren, biktimak 13 urte zituenean. 2003an kluba utzi bazuen ere, emakumeak iaz salatu zituen sexu erasoak, Mario Lopezek taldeko entrenatzaile gisa jarraitzen zuela. Orain 18 urteko espetxe-zigorra eskatzen du akusazioak, fiskaltzak baino lau urte... [+]


Israelgo espetxerik ankerrenean atxiloturik dago Gazako azken ospitaleko zuzendaria

Hussam Abu Safiya medikua askatzeko eskatu du Osasunaren Mundu Erakundeak, eta bere aldeko kanpaina ere abiatu dute sareetan. Abu Safiya medikua ez da edonor; nazioartean erreferente bihurtu da, berak zuzentzen zuen ospitalearen aurka egindako erasoak kontatzen zituelako.


2024-12-31 | Mikel Aramendi
ANALISIA
Obrak eta obrak, marra horia lausotzeko

Garai aproposa izaten da urteburua iraganeko lorpenak goraipatzeko eta, are gehiago, etorkizuneko asmo-usteak aldarrikatzeko. Eta halatsu da Txinan ere, alafede. Bide batez, ez da harrigarria abenduko azken orduetan, aurreikusitako planari aurrea hartuz, Xinjiangeko Urumqi-Yuli... [+]


Petardo eta bengalak, albo-kalteak dituen tradizioa

Urtezahar gauean petardo, bengala, traka, suziri eta bestelako gailu piroteknikoekin jolasean arituko dira asko eta asko aurten ere, horietako ez gutxi adin txikikoak. Eta errepikatuko dira istripuak, suhiltzaileen esku-hartzeak, eta burrunba gordin sufritzen duten ume, adineko... [+]


2024-12-31 | Usurbilgo Noaua
Beste sute bat izan zen erraustegian

Suhiltzaileek beste sute bat itzali behar izan zuten abenduaren 27an Zubietako erraustegian.


2024-12-31 | Josu Iraeta
Borroka luzearen ametsak, egiazko nahi ditut

Badira, garun distiratsua izanik, "zehaztasun gutxiko" definizioekin, gauza bera, beste era batera esanda, aldatzen eta itxuraldatzen adituak direnak. Berea zen, eta hainbat hamarkadatan errepikatu den proiektu in eternum bat izan da. Hasiera batean hori zen hegemoniko... [+]


Bizilagunekin plataforma munduko futbol kopa Donostian jokatzearen aurka: “Ez dugu gure aurkako golik ospatuko!”

Bizilagunekin plataformak gogor kritikatu du Donostia 2030eko munduko futbol txapelketaren egoitzetako bat izatea, Marokok, Portugalek eta Espainiak antolatuko duten edizioan. “Hiria munduko mapan kokatzea” eta “lehen mailako kirol ikuskizuna herritarrei... [+]


2024-12-31 | Sustatu
Max streaming plataforman ere euskarazko edukiak agertzen hasi dira

Nazioarteko ordainpeko streaming plataformetan, Amazon Prime Video eta Netflix izan ziren lehenak euskarazko edukiak eskaintzen, eta orain Max gehitu zaie (2024 arte HBO edo HBO Max izan dena). Pantailak Euskaraz-ek azpidatziak moldatu ditu, eta EITBk bikoizketak eskaini, eta... [+]


Eguneraketa berriak daude