Arrazoia emango ala kontra egingo?

  • Interesatu egiten zait inkomunikazioak gure bizimoduan duen eraginaren azterketa. Ez nauzue gaian aditua baina zertxobait dakitenek diotenez, bizi dugun gizarte honek inkomunikazioaz eskainitako indizea, gezurra dirudien arren, inoizkorik larriena da. Eta paradoxa lirudikeena ez bide da hainbesterako, informazioaren gizarteak ez baitu derrigorrez komunikazioa ziurtatzen.
Josemari Velez de Mendizabal
Josemari Velez de MendizabalDani Blanco
Zarata mediatikoz beteriko garai nahasiotan, merkatu logiketatik urrun eta irakurleengandik gertu dagoen kazetaritza beharrezkoa dela uste baduzu, ARGIA bultzatzera animatu nahi zaitugu. Geroz eta gehiago gara, jarrai dezagun txikitik eragiten.
Informazioaren zurrunbiloan gal gaitezke samur asko, komunikatzeko gure ahalmenean hozka sakonak agertuz. Gerta daiteke ere, informazio deskontrolatuaren aurrean norbanakoa defentsan jartzea, bere intimitatea erasotzen delakoan. Eta ez dio komunikazioari aukera ematen.

Inkomunikazioa, dena den, gaixotasun larria da. Gizaki multzo batean krisi osoak edota hausturak eman daitezke inkomunikazioaren ondorioz, eta denon bistakoa da zein nolako eszenategi tristeak sortzen ari diren haren eraginez, gerrak barne, noski. Informazio jarioak ez du bermatzen harreman osasuntsua, inondik ere. Eta horren adibideak dozenaka ditugu gure inguruan.

Komunikazioa, garbi dago, arte bat da, bestearenganako irekiera zabala, konpartitzeko jarrera positiboa adierazten duena; zuk hori ematen didazu eta nik hauxe eskaintzen dizut. Baina hori ez da gertatzen ohiko bizimoduan. Gehiegitan itxi egiten gara bestearen planteamenduetara eta ez da sortzen egiazko lotura. Eta komunikazioa arte bada, arte guztiak bezala, zaila da. Behin eta berriz eta etengabe praktikatu beharra dago, bere osotasunean garatzeko eta ahalik eta etekinik onena atera diezaiogun. Komunikazioaren kalitatea goratzeko praktika ezinbestekoa da.

Komunikazioa sor dadin aditzen jakin behar da, osterantzean lur eremu antzuetan ibiliko baita. Eta ez dugu ahaztu behar komunikazioa bi edo pertsona gehiagoren arteko lotura afektiboa dela, eragozpenak disolbatuz, elkar ulertzea areagotuz, gatazkak konpontzen lagunduz, istiluak prebenituz eta alde guztien onura ahalbidetuz. Beraz, komunikazioa ez da, soilik, zerbait esatea edo entzutea. Jarrera horrek nor beraren burbuilan itxita haztea dakar eta beste batzuen laguntasunean egon arren ezertan ez diogu laguntzen komunikazioari.

Komunikazioa pizteko, partaideen arteko gutxieneko interesa ezinbesteko baldintza da, arreta pittin bat ipinita, eta aditzeko sentsibilitatea azalean. Eta, jakina, besteenganako zubia ezartzeko asmoa ere formularen beharrezko osagaia da, sine qua non. Askoz komunikazio gehiago dago gure edozein tabernatako mus partida batean, Interneteko foro eta chat gehienetan baino, zeintzuetan lehentasuna norberaren egoa ferekatzea izaten den. Telebistak, kazetak eta komunikabide guztiak –bonbardaketa batean bezala– lehia bortitzean ari zaizkigu, informazioa –pildorazoa– nork lehenago eman guran. Medioei, ordea, ez zaizkie bonbardatuen galderak interesatzen. Nahiago dute horien itsukeri induzitua, ez baitute komunikazioa helburu. Horregatik, komunikabide deitu beharrean informaziobide izan beharko lukete.

Inkomunikazioaren kasuistika zabaletik, askotan gogoratzen dut nire aitona zenak kontatzen zidana, bera XX. mende hasieran Madrilen bizi zenean ezagutua. Ileapaindegi bateko enplegatua, bere txaketilla zuria eta orraziak goiko sakelatik agertuta, bezeroarengana hurbiltzen zen zeremonia osoz. Haren lepotik behera maindire zuria ipintzen ari zitzaion bitartean galdetzen zion: “Ile apainketa nola nahi duzu? Elkarrizketan ala isilik?”. Bigarrena baldin bazen erantzuna, enplegatuak ez zion bezeroari beste hitzik zuzentzen, zerbitzua amaituta hura atean zegoela “Nahi duzun arte” delikatua opa bitartean. Baina bezeroa hiztuna bazen eta mintzatzeko desioa azaltzen bazion, orduan ile apaintzaile jakintsuak hurrengo galdera egiten zion: “Eta elkarrizketa nola nahi duzu? Arrazoia emango dizut ala kontra egingo?”.

Azkenak
Zestoako Gaztetxearen desalojoa geratzea lortu dute

Uztailaren 19an, 8:00etan zegoen gaztetxea husteko agindua emanda. Momentuz, lortu dute desalojoa atzera botatzea. Zestoako Gazte Asanbladak Bilboko Aresti Zentro Sozialistaren desaloa jasan zutenei elkartasun osoa adierazi die.


Yael Braun-Pivet izango da berriz Frantziako Asanbleako lehendakaria

Frantziako Asanbleak Yael Brau-Pivet hautatu du legebiltzarreko presidente. Lehia aurreikusten zen FHB eta Macronisten artean, eta azkenean, gutxigatik bada ere, lehendakariaren alderdikoak gailendu dira.


Margolan figuratibo zaharrena

Sulawesi (Indonesia) uhartearen hegoaldean, Leang Karampuang kobazuloan hiru irudi antropomorfoz eta basurde batez osatutako margolana aurkitu dute Griffith eta Southern Cross unibertsitateetako eta Indonesiako Agentzia Nazionaleko arkeologoek. Nature aldizkarian argitaratutako... [+]


Leonard Peltierren ihes ukatua

Lompoc (Kalifornia, AEB), 1979ko uztailaren 20a. Leonard Peltier ekintzaile indigenak eta beste bi presok espetxe federaletik ihes egin zuten. Iheskideetako bat kartzelaren kanpoaldean bertan tirokatuta hil zuten; bestea ordu eta erdi geroago atzeman zuten handik milia batera... [+]


Adin txikiko neska baten erasotzaileari jarritako epaia salatu du Gasteziko Mugimendu Feministak

Gasteizko adin txikiko neska bati sexu erasoa egin zion adin txikiko mutil batek, 2023ko ekainean. Gasteizko Mugimendu Feministak ez ditu bidezkoak ikusten epaileak erasotzaileari ezarri dizkion neurriak. Uste du erasoa jasan duenaren birbiktimizazioa bultzatzen dutela... [+]


Donostiako udaltzainek Parte Zaharreko hainbat gazte “jipoitu eta zauritu” dituztela salatu dute

Alde Zaharreko Gazte Asanbladak (AZGA) salatu du Donostiako Udaltzaingoak auzoko hainbat gazteren aurka astelehen gauean egindakoa: “Auzoko hainbat gazte futbolean jokatzen ari ziren Trinitate enparantzan, Udaltzaingoa hurbildu eta mehatxuka guztiak identifikatzeko agindua... [+]


Ursula von der Leyen Europako Batzordeko presidente izendatu dute

401 aldeko boto eta 284 kontrako jaso ditu, baina gehiengoa lortu du 41 botogatik. Hurrengo bost urteetan berriro ere presidente izango da, popularren, sozialdemokraten, liberalen eta berdeen babesa jasota. EH Bilduk kontra bozkatu du, eta EAJk alde.


Hamabost urte beharko dira Gazako genozidioan Israelek sortutako 40 milioi tona hondakin jasotzeko

NBEren ikerketa baten arabera, lehertu gabeko artilleria, substantzia kaltegarriak eta palestinarren gorpuak daude hondakin artean. 50.000 bonba baino gehiago bota ditu Israelek urritik, eta 40 milioi tona hondakin sortu dituzte.


1.200 soldadu israeldarrek baino gehiagok egin dute beren buruaz beste azken 50 urteetan

Genozidioarekin lotutako suizidio ugari identifikatu dira, armada sionistak datuak ezkutatzen baditu ere.


Eguneraketa berriak daude