Alkartasun batuak uztartuz

  • B adu abertzaleen batasunerako deiaren leitmotivak halako punttu anxiogeno bat. Airea eskas dudala sentitzen dut halako egoera utopikoa (?) irudikatzen saiatzen naizen bakoitzean. Nola batu zaitezke, izan ere, zeure buruarekin?

2007ko abenduaren 03an
Ur Apalategi
Ur Apalategi Dani Blanco
Angelek zabala uste nuen nire kultura sexuala zabalagotu dit irrumatio delakoa ezagutaraziz –esan nahi dut wikipedian ezagutu dudala, ez dezala inork gaizki pentsatu–. Italierazko wikipedia orri batean aurkitu dut definizioa. Orriaren izenburua “sesso orale” zen eta irakurtzen jarraitu dut bertan zerrendatzen zen ahozkotasunaren deklinabideari interesgarria iritziz.

Hona zer aurkitu dudan auto-fellatioaren definizio gisa. Uste dut harira datorrela abertzaleen batasunaz ari garela. Entzun bestela: “Auto-fellatio e'il sesso orale praticato da un uomo su sé stesso: una forma di masturbazione che consiste nello stimolare il proprio pene con la propria bocca e lingua. In realtà, è un atto che alla stragrande maggioranza degli uomini risulta impossibile; infatti non riesce se non vi è la giusta combinazione di un corpo snello, di una notevole flessibilità della spina dorsale, e di una sufficiente lunghezza del pene, necessari per compiere questo atto”.

Itzulpenik behar baduzue horra nire gutxi-beherakoa: auto-fellatioa gizon batek bere buruarekin praktikatzen duen ahozko sexu jarduera da: masturbazio mota bat da zeinetan ahoaz edo mihiaz norberaren zakila estimulatzen baita. Egia esan, gizonezko gehienei ezinezkoa zaien ekintza da; izan ere ezin lor daiteke halakorik ez badira egokiro konbinatzen gorputz malgutasuna, bizkarrezurraren tolesgarritasun handia eta zakilaren luzetasun nahikoa.

Zuen esku uzten dut erabakitzea hiru baldintza hauetatik zein falta zaigun abertzaleoi gure behin-betiko batasuna bermatzeko.

Garbi daukadana da badela sexu jarduera kilikagarriagorik web orriak proposatzen duen zerrendan. Adibidez mormoratore izen iradokigarria daramana, zeina fellatioaren aldaki txit kuriosa baita: “chi riceve la fellatio o il cunnilingus può trovare piacevole se chi esegue queste pratiche mormora o canta durante l'atto. Questo effettivamente rende la bocca come un vibratore, oltre a ciò la bocca ha un lubrificante incorporato”.

Honelako zerbait litzateke: fellatioa edota cunnilingusa jasotzen duenak atsegina aurki lezake –nola ez du ba aurkituko!– ahoa darabilenak sexua miazkatu bitartean marmarikatu ala abesten baldin badu. Abesteak, izan ere, ahoa kontsoladore edo bibragailu bihurtzen du, eta horrez gain berezko lubrifikagailuduna.

Irudika ezazue orain abertzalea ez den norbaitek egingo lizuekeen aho oparia “Gora ta gora Euskadi” marmarikatuz. Ez al da auto-fellatio akrobatiko bezain arriskutsua baino perspektiba pozgarriagoa? Zuk besteari bere gustuko kantu batekin erantzun zeniezaioke, noski.

Josiren galderari erantzun zuzen bat eman behar banio hau litzateke: gizartea sistema dialektiko gisa ulertzen badugu, abertzaleen batasuna ez dago ekintza ofizial edo sinboliko baten bitartez zigilatu beharrik. Ikuspegi orokor batetik begiratuta, jadanik eta uneoro existitzen den errealitate objektiboa da. Euskal Herritik urrunduz gero segituan “ikusten” den zerbait. Besterik da egunerokoan eta “gure” arteko hurbileko tratuan haserreak eta urradura sakonak egotea. Baina ikuspegi makro-politiko batetik abertzale ona eta gaiztoaren bikotea osatzen dugu abertzale demokrata-kristau eta abertzale terrorista-paganook. Polizia ona eta gaiztoaren antzeko bikote bat finean. Norbaiti inoiz bururatu al zaio pentsatzea polizia ona eta gaiztoa ez zeudenik “batuta”? Bestalde, eta bukatzeko, uste dut askoz ere numero erakargarriagoa dela horrela bereizita abertzaleok aurkezten duguna, eta agian eraginkorragoa, salbuespenak salbuespen.

Azkenak
Carrefourren kontrako boikota oinarri izanik, baterajotze nazionalera deitu du DBZak

Gizarte Palestinarrak luzatutako Boikota, Desinbertsioak eta Zigorrak kanpainak baterajotze nazionalera deitu du otsailaren 15erako Carrefourrek Hego Euskal Herrian dituen bost merkataritza zentrotan. 


EH Bilduk zerrenda bateratuak osatzeko eskua luzatu die EAJri eta ezker konfederalari, Espainiara eta Europara begira

"Adostasun zabaleko gutxieneko programa amankomun bat" oinarrian izatea posible da EH Bilduren esanetan, eta zerrenda bateratuak osatzea lehenetsiko du Espainiako eta Europako hauteskundeetan, Frantziako Estatu mailako Fronte Herritar Berriaren tankera hartuta.


Ibaipeko autobidearen proiektua gelditzea exijitu dute ehunka lagunek Bilbon

Bizkaiko Foru Aldundiak abiatutako proiektuak "herritarren benetako beharrei" erantzuten ez diela salatu dute, Subflubiala EZ! plataformak deituta. Autobideak eraiki ordez, instituzioek garraio publikoa sustatu behar dutela adierazi dute.


Joaquín Beltran eta Alberto Sololuze oroitu dituzte Zaldibargo zabortegiaren hondamenditik bost urtera

Bi langileak oroitzeaz gain erantzukizunak eskatu dituzte igandean, Zaldibar Argituk Eitzagan egindako ekitaldian. Justiziaren mantsotasuna salatu dute, sumarioa oraindik instrukzio fasean dagoelako.


“Udala legez kanpo ari da errolda ukatzen gasteiztar behartsuenei”

Erroldarik gabe izaterik ez ekimenak Gasteizko Udalaren bi barne dokumentu eman zituen argitara urtarrilaren 30ean. Udalerrian erroldatzeko irizpide murriztaileak jasotzen dira bertan, “bidegabeak eta ilegalak”, eragilearen esanetan, herritar baztertuenen kaltetan... [+]


2025-02-10 | Behe Banda
Barra warroak |
Gaia atera

Batzuetan ez dakit gehiegi ez ote den. Pipa janean gaudela, beste edozer gauzaz hitz egiten gaudela, gaia ateratzea. Ozen hitz egitea gustatzen zaigu guri, ia isilunerik ez uztea, ahotsak teilakatzea, zeinek handiagoa botatzea. Hitz egitea bakoitzak bereaz, bakoitzak... [+]


2025-02-10 | Hala Bedi
[Hala bideo] Palestinaren aldeko eta Israelen aurkako oihua ozen entzun zen ostiralean Gasteizen

Ehunka pertsona mobilizatu ziren Maccabi Tel Aviv talde israeldarrak Gasteizen jokatu duela gaitzesteko. «Israelgo Estatuaren normalizazioari» ekarpena egiten diola kritikatu diote Baskoniaren zuzendaritzari.


Save the children, saldu bonbak

Pilar Kaltzada Zedarriak taldeko kidea da. Urtarrilaren 15ean taldeak armagintza industria bultzatzeko hurrengo urteotan egongo den “aukera bikaina” aprobetxatzera deitu zuen, oihartzun handia izan zuen ekitaldi arranditsuan. Gasteizkoak talde antimilitaristaren... [+]


2025-02-10 | Amanda Verrone
Euskal Herriko lurra deskolonizatu:
Euskara agroekologikoa da

Horrela eman diogu amaiera deskolonizazioari buruzko lantaldeari, joan den azaroan Arraia-Maeztun (Araba) egin ziren “Euskal Herrian ekofeminismoak gorpuzten” topaketen baitan. Lurraldearen defentsaren hainbat espresioren babesleku izan zen, ideia emankorren hazitegi... [+]


2025-02-10 | Irati Diez Virto
Izotz arotik hona, endemismoa kolokan

Azken glaziazioan Euskal Herriko lurraldea zapaltzen zuten mamutek, leizeetako hartzek, bisonteek eta baita hienek ere. Elur iraunkorrera eta hotzera egindako animalia horiek desagertu egin ziren baldintza glaziarrekin batera. Baina dinosauroen desagerpenaren garaian ugaztun... [+]


2025-02-10 | Jakoba Errekondo
Migranondoa, beste bat etxerako

Mingrana urrutitik ekarritako fruitua da. Punisagarra da mingrana edo alesagarra edo alegorria edo milagrana edo xokorra edo granada: Punica granatum. Punica izena latinetik dator, eta “punicum malum” izenaren laburdura da, eta punicum horrek Poenus edo Phoinikes du... [+]


2025-02-10 | Garazi Zabaleta
Herrizoma
Gasteizko elikadura sarea eraldaketarako tresna

Pandemiaren ondorengo testuinguruan, elikadura –ustez oinarrizko eskubide den hori– lantzeko mugitzen hasi zen talde bat Gasteizen. “Militantzia esparruan beste gaiak jorratzen ari ziren ordurako, etxebizitzarena kasu, baina elikadura ardatz hartuta ez zegoen... [+]


ANALISIA
Aznarrek lagundu diola Aitor Estebani?

Aitor Esteban izango da EAJko EBBko hurrengo lehendakaria eta jeltzaleek salduko dute horrela, zuzendaritza berrituta, buruzagitza berria prest dagoela alderdiaren berrikuntza prozesuarekin jarraitzeko.


Eguneraketa berriak daude