Zurzuritzakoa

  • Lilien zuhaitza da zurzuritzakoa, idi-bihotz itxurako lilien zuhaitza, hobe esanda. Tulipa edo idi-bihotza tankerako lore ederrak ematen ditu Liriodendron tulipifera zuhaitz iparamerikarrak, eta horixe adierazten du zehatz-mehatz botanika sistematikoaren aita izan zen Carl von Linnék XVIII. mendean jarri zion izen bikoitz horrek. Harrez gero erabiltzen dugun bizidun guztien izendegiaren sistematika osoa berak abiarazi zuen eta izenari ematen zion garrantziaz jabetzeko hara zer esaten omen zuen: “Nomina si nescis, perit et cognitio rerum”, hau da, gauzen izena ez badakizu, beraietaz dakizuna ere urmariatuko da.
Populus alba
Populus alba zuhaitzaPopulus alba
Ez idi-bihotzarenekoa (liliazeoak) ez zurzuriarenekoa (salikazeoak), magnoliazeoen familiakoa da idi-bihotzarbola; eta magnolien antzera ikaragarrizko lore-aldi bikaina ematen du. 60 metroko zuhaitza idi-bihotz galantez josia ikusteak liluratu bide zuen gure Carl eta txoramendu horretatik aska ezinik jarriko zion izena. Whitewood edo zurzuria deitzen dion egungo mundu honek beste txoramendu bat du, loraldia huskeriaren pareko alukeriatxoa irudiki, etekinari soilik so, zer probetxu du ba idi-bihotzarbolak? Zura! Eta hura zuri, ba zurzuri!

Populus alba, geure zurzuri europarraren zura gorrizta da, giharra horitik gorrirako kolore guztiez jantzia eta gizena, azalaren aldamenekoa, zurizta. Aldiz, egurrari lurra kendu eta zur eta lur hiloztu aurretik, bizirik den artean ikusten diogun guztia zuria du: enbor eta adar azalak, hostoaren txortena eta azpiko aldea... Bizirik, zuhaitza da zuria eta ez zurtuko den hilotzaren egurra, zurgaia.

Tankerakoa dute Atlantikoari alde banatatik begiratzen dioten biek egurra eta zura: arina, biguna eta ladu-erraza: iraupen eskasekoa. Amerikarra galanta egiten denez 50 lagunentzako enbor-hustu bakarreko kanoa monoxiloak egiteko gai zuten Ipar Ameriketako ekialdeko indiarrek. Kontinente haren mendebaldearen konkistatzaileen zigarretak, bibliak eta abar zur horrekin egindako kutxatan zihoazen. Europarrarena ere antzera erabili izan da, jostailuak, kutxak, pospoloak eta txotxak, etxe barruko arotzeria... Dena dela iraupen motzeko zur eskasak; ez zaie ba hortik zuria izena etorriko?

Azkenak
2025-01-29 | Julene Flamarique
Greba mugagabea hasiko dute Trapagarango MFS enpresaren 104 langileen kanporatzearen aurka

ELAk eta LABek EREa baztertu eta berau erretiratzea galdegin dute. Sindikatu biek gogoratu dute 2023an antzeko neurriak geldiaraztea lortu zutela mobilizazioen bitartez


2025-01-29 | Julene Flamarique
Marokok “inolako azalpenik eman gabe” El Aaiunen sartzea eragotzi die Eusko Legebiltzarreko ordezkariei

Mendebaldeko Saharako giza-eskubideen egoeraren azterketa egiteko bidaia egin dute Euskal Fondoko eta Eusko Legebiltzarreko kide batzuek. Hegazkinetik ezin izan dute jaitsi ere egin. Legebiltzarkideek Marokoren jarrera “lotsagarria eta onartezina” dela adierazi dute.


2025-01-29 | Leire Ibar
Urriaren 7ra atzeratu dute Korrikan migratzaileei muga zeharkatzen laguntzea egotzi zietenen epaiketa

Astearte honetan Baionan egitekoa zen zazpi herritarren aurkako epaiketa zortzi hilabetez atzeratu dute. Iazko Korrikan, Irun eta Hendaia arteko Santiago zubia zeharkatuz, 36 migratzaileri Ipar Euskal Herrian sartzen lagundu izana egotzi die Frantziako Justiziak. Defentsak... [+]


2025-01-29 | Aramaixo Bizirik
“Itsaraz” zentral eolikoaren kontrako ingurumen txostenaren balorazioa

Urtarrilaren 16an, Madrilgo administrazioko Trantsizio Energetikorako Ministerioak irrikaz eta kezkaz itxaroten genuen “Itsaraz” proiektuaren gaineko ingurumen-inpaktu adierazpena argitaratu zuen. Ebazpenak makroproiektu honen aurkako erabaki irmoa bezain argia... [+]


Teknologia
Estetikoa

Asteburu honetan 'estetikoa' hitzaren inguruan pentsatzen aritu naiz, lagun batek esandako esaldi baten harira: “Lan hau estetikoa da”. Estetikoa hitzaren etimologia aztertu dut, badirudi jatorrian zentzumenen bidez hautematea zela bere esanahia, eta gerora... [+]


2025-01-29 | Leire Artola Arin
Isela González eta Amada Chavez
Elkar babestuz borrokatzen duten emakume ekintzaileak

Mexikoko bi emakume hauen bizitzak indarkeriak eta desplazamenduak zeharkatzen ditu. Haien familiako edo komunitateko kideak hiltzen ikusi dituzte, eta krimen antolatuak zabaltzen duen terrorea azalean sentitu dute; mehatxuak, jazarpena... ohiko dituzte. Baina horrek guztiak... [+]


Nortasuna

Aurreko egunean, Bilbon, lagun batekin elkartu nintzen Bira tabernan. Tar-tarrean ari ginen oso gustura eta esan nion: “Noski, Giputxia zarenez, kar-kar-kar”. Eta berak nabarmendu zuen ez zela gipuzkoarra. Nik ongi ulertu gabe, jarraitu nuen esaten, “A! ez?... [+]


Gurasotasun baimena

Zalantza asko izan ditut, meloia ireki ala ez. Ausartuko naiz, zer demontre! Aspaldian buruan dudan gogoeta jarri nahi dut mahai gainean: ez da justua erditu den emakumearen eta beste gurasoaren baimen-iraupena bera izatea. Hobeto esanda, baimen-denbora bera izanda ere, ez... [+]


2025-01-29 | Andrea Bartolo
Gerra inperialistari gerra

Mundu mailako erasoaldi inperialista betean gaude, mendebaldeko burgesiak gidatuta. Ofentsiba inperialistak hartu duen forma gerrarena da, aldaera guztiekin: gerra ekonomikoa, gerra kognitibo eta kulturala, lawfarea; eta, noski, gerra militarra. Mendebaldeko inperialismoak... [+]


Industria politikak: noren erreminta?

Azken urteotan, industria politikaren kontzeptua hainbat mailatan indarrez berragertu da. Neoliberalismoaren mailua izandako erakundeak, Nazioarteko Diru Funtsak, gaur egun zera azpimarratzen du: merkatuek baliabideak modu eraginkorrean esleitzeko eta arazo horiek konpontzeko... [+]


Eguneraketa berriak daude