Lola itsasoari desafioka

  • Pello Añorga,  Jokin Mitxelena::Jenio gaiztoa

    AIZKORRI

    Orrialdeak ::36

    prezioa ::5.75€

Jenio gaiztoa
Pello Añorga, Jokin Mitxelenaren Jenio gaiztoa
Zure babesik gabe independetzia ezinezkoa zaigu
Haur txikia da Lola, Pello Añorgak idatzi eta Jokin Mitxelenak marraztutako Jenio gaiztoa liburuko protagonista. Bost urte baino gehiagoko umeentzat idatzitako kontakizun honetan larunbat batean gurasoekin hondartzara joan zenean neskatilari gertatutakoa azaltzen da. Itsaso bizia zegoen, eta gurasoek, badaezpada, Lolari kontuz ibiltzeko esan zioten, itsasoak jenio gaiztoa zeukala egun horretan. Lolak entzun bai, baina ez zien sinetsi. Oso garbi zeukan jenio gaiztoa zeukaten bakarrak gurasoak zirela. Itsasoari desafioka hasi zen beraz: “ezetz harrapatu!”. Orain harri bat bota uretara; hurrengoan, makiltxo bat... Olatua gerturatzen zenean, han zihoan lasterka gure neskatila. Baina halako batean, olatu handi batek harrapatu zuen.

Azkenak
Eguneraketa berriak daude