Interpelazioa

  • Iruñeko bulego batean nago oraintxe, arratsaldeko laurak dira, eta bakarrik nago. Jose Inazioren artikulua irakurri dut eta bertan galdera zuzena egin dit, interpelatu dit –nik Urri bezala–, bigarrenez, eta ezingo diot bigarrenez ere itzuri egin. Galdetu dit Iruñeko autobus geltoki berrian Maltzagaraino autobusa hartzerik, hots, abertzale guztien arteko proiektu konpartitua abiarazterik badagoen, martxoko hauteskundeei begira.
Angel Erro
Angel ErroJosu Santesteban
(Pausa)

Batek aitzina nola egin ez dakienean, zerbaitekin trabatzen denean, egiten ari dena utzi, dagoen tokitik altxa eta egurastera joan behar du burua argitzeko. Karrikara atera naiz, autobus geltokirantz. Zorionez bidetik zentzatu naiz, edo hankek norabide automatikoa hartu dute eta liburu denda batera sarrarazi. Adiskide baten liburua eta Etorkizunaren historia erosi ditut. Azken hau António Vieira XVII mendeko jesuita portugesak idatzi zuen eta aspaldi haren bila ari nintzen. Pentsatu dut ARGIArako hasia dudan kolaborazioan baliatu ahalko dudala nolabait, alderdi abertzaleek zer egin behar duten zehazteko tenorean. Hortik hurbil den kafetegi batean sartu naiz. Zoritxarrez kafea eskatu eta lagunaren liburua arakatzen hasi naiz, betebeharra geroratuz.

(Pausa)

Kanpoan denbora gehiegi daramadala ohartu naizenean bulegora itzuli naiz, hasitakoa burutzeko asmoz. Zazpiak dira. Interneten sartu naiz, beti bezala, inspirazio eske. J. I. Basterretxearen azken artikulua, Auto Striptease izenekoa, online berrirakurtzera deliberatu naiz, baina, beti bezala, gauza batek beste batera eramaten du eta, ez dakit nola, Le blog de l'exhib masculinera iritsi naiz. Horrek idaztearen lana eta exhibizionistaren afana nolabait parekatzearen hausnarketara eraman nindukeen. Ez nau horretara eraman. Oso berandu egin zait, hamarrak pasatxo dira. Historiala garbitu eta etxera abiatuko naiz.

(Pausa)

Etxera leher eginda, afaltzeko gogorik ere gabe, lo pixka bat egin nahiago izan dut telebista aurrean. Sakelakoaren alarma goizeko bostetarako jarri eta orduan ekinen diot hau bukatzeari.

(Pausa)

Ez dut esnagailurik aditu, amets gaizto batek iratzarri nau. Hotel nudista moduko batean nengoen –oraino ez zen amesgaizto–, jendearen hara-hona ugaria, gelatik gelara. Noizbait ospitale bat zela ohartu nintzen, erizain batek laringoskopia bat egin behar zidan, ahotik tutu estu eta luze bat sartuta, eta nik, nahigabean, glotisa ixten nion. Oinazea itzelezkoa zen. Itzartu aurretik erizaina apezpiku transformatua zen. Orain, esna ere, oinazeak darrai eta eztarria dut erlastua; uste dut hoztu egin naizela sofan loak hartzeagatik. Eztul egin dut. Modu merkean auto-psikoanalizatzea otu zait.

Argi dago ametsak irrumatio sinboliko bat (ezen ez –aldea sotila da, baina bada aldea– fellatio edo, euskaldun jatorraren ahoan, pelazio bat) agertzen duela. Argi dago nire jarrera uzkurra dela eta eztarrian debeku sinboliko bat –dena da sinboliko– ezarri nahi dudala. Argi dago badela zerbait isildu nahi dudana. Zer izan daiteke? Goizeko hamarrak dira, etxe ondoko kafetegira jaitsiko naiz, argi eta kafe bila.

(Pausa)

Uste dut badakidala zer den. Albait gehien atzeratu dut dagoeneko gehiago atzera ezin dezakedan galderaren erantzuna. Josiren interpelazioa. Zoritxarrez ez dut lar tarte aurrizkietan, auto baino nik trans edo inter bera nahiago ditudala, nire herria transbertzalea dela, ongi azaltzeko. Labur-labur, ez dut uste bloketan –autopelazioan– hastea ekologikoagoa denik, biodibertsitatearen kontrako neurria deritzot. Baina ongi etorria. Niri benetan interesatzen zaidana pausetan dago.

Azkenak
2025-01-29 | Julene Flamarique
Greba mugagabea hasiko dute Trapagarango MFS enpresaren 104 langileen kanporatzearen aurka

ELAk eta LABek EREa baztertu eta berau erretiratzea galdegin dute. Sindikatu biek gogoratu dute 2023an antzeko neurriak geldiaraztea lortu zutela mobilizazioen bitartez


2025-01-29 | Julene Flamarique
Marokok “inolako azalpenik eman gabe” El Aaiunen sartzea eragotzi die Eusko Legebiltzarreko ordezkariei

Mendebaldeko Saharako giza-eskubideen egoeraren azterketa egiteko bidaia egin dute Euskal Fondoko eta Eusko Legebiltzarreko kide batzuek. Hegazkinetik ezin izan dute jaitsi ere egin. Legebiltzarkideek Marokoren jarrera “lotsagarria eta onartezina” dela adierazi dute.


2025-01-29 | Leire Ibar
Urriaren 7ra atzeratu dute Korrikan migratzaileei muga zeharkatzen laguntzea egotzi zietenen epaiketa

Astearte honetan Baionan egitekoa zen zazpi herritarren aurkako epaiketa zortzi hilabetez atzeratu dute. Iazko Korrikan, Irun eta Hendaia arteko Santiago zubia zeharkatuz, 36 migratzaileri Ipar Euskal Herrian sartzen lagundu izana egotzi die Frantziako Justiziak. Defentsak... [+]


2025-01-29 | Aramaixo Bizirik
“Itsaraz” zentral eolikoaren kontrako ingurumen txostenaren balorazioa

Urtarrilaren 16an, Madrilgo administrazioko Trantsizio Energetikorako Ministerioak irrikaz eta kezkaz itxaroten genuen “Itsaraz” proiektuaren gaineko ingurumen-inpaktu adierazpena argitaratu zuen. Ebazpenak makroproiektu honen aurkako erabaki irmoa bezain argia... [+]


Teknologia
Estetikoa

Asteburu honetan 'estetikoa' hitzaren inguruan pentsatzen aritu naiz, lagun batek esandako esaldi baten harira: “Lan hau estetikoa da”. Estetikoa hitzaren etimologia aztertu dut, badirudi jatorrian zentzumenen bidez hautematea zela bere esanahia, eta gerora... [+]


2025-01-29 | Leire Artola Arin
Isela González eta Amada Chavez
Elkar babestuz borrokatzen duten emakume ekintzaileak

Mexikoko bi emakume hauen bizitzak indarkeriak eta desplazamenduak zeharkatzen ditu. Haien familiako edo komunitateko kideak hiltzen ikusi dituzte, eta krimen antolatuak zabaltzen duen terrorea azalean sentitu dute; mehatxuak, jazarpena... ohiko dituzte. Baina horrek guztiak... [+]


Nortasuna

Aurreko egunean, Bilbon, lagun batekin elkartu nintzen Bira tabernan. Tar-tarrean ari ginen oso gustura eta esan nion: “Noski, Giputxia zarenez, kar-kar-kar”. Eta berak nabarmendu zuen ez zela gipuzkoarra. Nik ongi ulertu gabe, jarraitu nuen esaten, “A! ez?... [+]


Gurasotasun baimena

Zalantza asko izan ditut, meloia ireki ala ez. Ausartuko naiz, zer demontre! Aspaldian buruan dudan gogoeta jarri nahi dut mahai gainean: ez da justua erditu den emakumearen eta beste gurasoaren baimen-iraupena bera izatea. Hobeto esanda, baimen-denbora bera izanda ere, ez... [+]


2025-01-29 | Andrea Bartolo
Gerra inperialistari gerra

Mundu mailako erasoaldi inperialista betean gaude, mendebaldeko burgesiak gidatuta. Ofentsiba inperialistak hartu duen forma gerrarena da, aldaera guztiekin: gerra ekonomikoa, gerra kognitibo eta kulturala, lawfarea; eta, noski, gerra militarra. Mendebaldeko inperialismoak... [+]


Industria politikak: noren erreminta?

Azken urteotan, industria politikaren kontzeptua hainbat mailatan indarrez berragertu da. Neoliberalismoaren mailua izandako erakundeak, Nazioarteko Diru Funtsak, gaur egun zera azpimarratzen du: merkatuek baliabideak modu eraginkorrean esleitzeko eta arazo horiek konpontzeko... [+]


Eguneraketa berriak daude