«Herritarrek AHTz duten iritziaren beldur dira agintariak»

  • Paris, 1962. AHTren aurkako Asanblada eta AHT Gelditu! Elkarlana taldeetako kidea. Herri ekimenetan aritua: mugimendu antinuklearrean eta antimilitaristan. Donostiako Gaztetxeko kide eta objektore izana. Etxe okupatu batean bizi da Trintxerpen: “Leitzarango autobidearen aurkako borrokan ari ginela, hasi zen AHTren proiektua” esan digu. Mundua gero eta azkarrago doa, alabaina, borrokarako eremuak ez dira Mikel Alvarezentzat agortzen.
Mikel Alvarez
Mikel Alvarez AHTren aurkako Asanblada eta AHT Gelditu! Elkarlana taldeetako kideaDani Blanco
AHTren oinarrizko erabakiak 1988an hartu ziren. 1991n Eusko Jaurlaritzak aurreproiektua iragarri zuen inolako eztabaidarik –eta informaziorik eman– gabe, esan digu Mikel Alvarezek.

1992an Jose Antonio Ardanza lehendakaria eta Akitaniako Jean Tavernier presidentea TGVren (Abiadura Handiko Trena) lehen bidaiaren (Paris-Tours) karietara mintzatu ziren publikoki gaiaz. Iparraldera iristear zen TGVren eta Euskal Yren egitasmoak filtratu ziren prentsara: “Berriak Iparraldeko herri kaltetuetako jendearen erreakzioa eragin zuen. AHTren proiektua uste baino askoz aurreratuagoa zegoela ohartu ginen gu halaber. Kalean ez zegoen erantzunik ordea”.

AHTren aurkako Asanblada 1993an eratu zen, 2001ean berriz, AHT Gelditu! Elkarlana. Bigarren ekimen honen inguruan hainbat talde, sindikatu eta alderdi biltzen dira.

AHT Gelditu! Elkarlana oinarrizko hiru puntutan adostuta dago. AHTren aurkako Asanbladako Mikel Alvarezek laburbildu dizkigu puntuok: “Lehena: ingurumenean eta ekonomian eragiten dituen kostu larriengatik uko egiten diogu AHTri. Nekazaritzaren –eta hirien– eremu antolaketan sorrarazten dituen desorekengatik bereziki. Bigarrena: proiektuaren lan prozedura eta inposizioa salatzen ditugu. Erabaki ahalmena herritarrei ematea –bereziki herri kaltetuetakoei– eskatzen dugu. Hirugarrena: instituzioek inposatzen duten garraio ereduaren eztabaida aldarrikatzen dugu, gizarte ereduaren eztabaida sustatu aldera”.

AHT Gelditu! Elkarlana ez da geldirik. Hitzaldi bat burutu berri du Hernanin. AHTren aurkako protesta eta mobilizazio egunak bultzatzen ari da eta Manifestazio Nazionala iragarri du Arrasaten abenduaren 15erako.

Une honetan zer azpimarratuko zenuke AHTren auzian?


Eusko Jaurlaritzaren azken iragarpena: errepideetako arriskua eta ibilgailuen metaketa konponduko dituela esan du berriz ere: “AHTk N1eko eta A8ko trafiko astunaren gehiengoa bereganatuko duela” dio. Argudio hau gezur hutsa da. Egun 10.000 kamioik zeharkatzen dute Behobiako muga, eta –eredu sozioekonomikoa eta globalizazioa dela medio– kopurua aurki bikoiztuko da. Hona datu bat, adierazgarria oso: AHTk egun EAEn dabiltzan trafiko motordunen %0,15 bereganatuko du soil-soilik. Garraioa gutxitzen joateko hazkundea murriztuko lukeen eredu sozioekonomikoa landu behar da, aldiz, EAE garraio-gune erraldoia bilakatzen ari da. Agintarien hitzak eta benetako asmoak ez datoz bat. Beren argudioak gezurretan oinarritzen dira.

Herritarrek AHT egin eginen dela “asumituta” daukatela esaten badizut? Zuek ere bai?


Inondik inora ez. Horiek sentipen derrotistak eta fatalistak dira. Guk horiek astintzen eta zalantzan jartzen ditugu. Sentimendu hori –Hegoaldean bederen– heziketa politiko guztiz autoritarioaren ondorioa da. Hainbatek etsipena –“nahi dutena egingo dute!”– transmititzen du. Gu baina, gizarte aldaketaren alde borrokatzen ari gara, horretan sinesten dugu. Gizartean eragiten duten erabakietan herritarrek parte hartu dezaten ari gara lanean.

“Herritarrak ez dira Euskal Yren proiektuaz jabetu” esan zigun Iparraldeko Victor Pachonek orriotan.


Desinformazio handia dago, egia da. Proiektua gero eta ezagunagoa da hala ere. Soziologo talde batek egindako inkestak “herri kaltetuetako jendearen erdiak ez daki ezer” dio. Beste erdia berriz erdibituta dago. Hauen erdia baino gehixeago AHTren kontra dago. Beraz, zenbat eta informatuago izan, interesa eta aurkakotasun handiagoa dago egitasmoarekiko.

Unea erabakigarria da, antza.


Bai. Azken bi urteetan oposizio guneak indartuz joan dira: ekintzak, mobilizazioak eta era guztietako adierazpenak izan dira. Legutioko (Araba) alkateak, esaterako, AHTk okupatuko dituen lurren aktak ez zituen sinatu. Arabako Lukon iaz hasi ziren lanak, baina agintariek espero baino motelago doaz. Debagoienean eta Durango aldean lanak ez dira hasi oraindik. Erresistentziaren ondorioz etorri dira geldialdi hauek. Jaurlaritzak lanak berehala hastea nahi du noski, AHTren aurkako oposizioa hainbat udaletan tinko eta ageriko izan arren. Unea oso garrantzizkoa da eta zenbait komunikabidetatik intoxikazio kanpaina zabaldu dute: AHTri buruzko eztabaida desitxuratzea dute helburu, hainbat hedabide edozein oposizio kriminalizatzeko nahian ari da.

Jaurlaritzaren jarrerarekiko borrokan segituko duzue edonola ere.


Bai. Jaurlaritzak herri mugimenduarekiko nahiz hainbat udalekiko duen jarrera prepotentea salatu nahi dugu. Azken hauteskundeen ondoren AHTkiko jarrera nabarmen aldatu da hainbat herritan. EAJk gobernatzen zituen hogei bat udal ezker abertzaleko alderdien aldera pasa dira, ANVren edo independenteen eskura. Legutioko kasuan, alkatea EAkoa da eta AHTren aurkako ekimenak babestu ditu. EAEko Garraio Sailburu Nuria Lopez de Gereñuk ordea hala galdetu du: “Udal hauetan alkateek bide guztiak erabiliko dituztela AHT geldiarazteko esaten dutenean, zer ari dira sabotajeaz hitz egiten?”. Jarrera hori salagarria da guztiz. Instituzioen jarrera ez da aldatu, okerrera egin du.

Elorrion (Bizkaia) AHTri buruz galdeketa egiteko erabakiari helegitea jartzeko agindu du Paulino Luesma Espainiako Gobernuaren ordezkariak EAEn.


Eta herri galdeketa hauek ez dira lotesleak, herriaren hitza eta jarrera ezagutzeko adierazpenak dira. Alabaina, Estatuko ordezkaria EAEn galdeketak debekatzen saiatzen da behin eta berriz, mehatxuak eta guzti. Aramaion (Araba), esaterako, herritarrek galdeketa bertan behera utzi zuten Herrizaingo Sailak Ertzaintza bidaliko zuen beldur. Herriak azkenik galdeketa egin zuen debekuari gain hartuz. Agintariek sekulako beldurra diote herritarrek iritzia agertzeari. Galdeketek AHTren oposizioari zilegitasun handia eman diote, ia denak aho batekoak izan dira.

Hala nola?


Orain arte zazpi herritan egin da herri galdeketa. Urbinan 114 pertsonetatik 108k kontrako botoa eman zuten eta sei abstenitu ziren. Bergara (Gipuzkoa) ondoko Angiozar auzo-herrian –Luesmak Aramaiokoa debekatu ondoren– galdeketa ezkutuan egin zuten. Bozketa ia aditzera eman gabe, erreakzioaren beldur: parte-hartzea %94koa izan zen, %97a kontra izanik. Atxondon (Bizkaia) %42ak parte hartu zuen. Alkatea EAJkoa da. Zailtasun asko jarri zituen arren, ia erdiak botoa eman zuen eta honen erdia kontra agertu.

Ibarretxek herri galdeketa aldarrikatzen duenean, zer pentsatzen duzu zuk?


AHTren aurkako manifestazioetan, Ibarretxeri bere lema –AHTren auzian– indarrean jartzea eskatu zaio, hau da, herritarren hitza kontuan hartzea. Gipuzkoako Itsasondo herrian auzia agerikoa da: Jaurlaritzak lanak enkantean eman zituen duela bi urte, gero eten ziren, eta berriz abiatu dira. Itsasondon bereziki Ibarretxeren “herriaren hitza errespetatu lema” aldarrikatu zen. Herri galdeketa egin da eta aurkako jarrera nagusitu. Interes ekonomikoak eta gizarte ereduak jokoan daudenean ordea, erabakiak eliteek hartzen dituzte, herriaren nahiaren gainetik eta inposaketaz. Eztabaida duela bi urte bukatu zela esaten dute orain lotsagabeki, baina eztabaida ez da sekula izan, ezta eztabaidatzeko asmorik ere.

Lopez de Gereñu sailburuak sabotajeak aipatu ditu. Ezker Batuak (EB) horrelakoak izanez gero ez duela mobilizaziotan parte hartuko esan du.


Azkenaldion intoxikazioa izugarria da. AHT Gelditu! Elkarlanak informazioa eta mobilizazioa ditu ardatz nagusiak, horiek dira gure lan tresnak. Sabotajeak? Ekintza sinbolikoak izan dira, publikoki eginak, baina horiek deabruen ekintzen pare jarri dituzte.

El Paísek berriz ETAk AHT jomuga duela kaleratu berri du.


Informazio hori gu kriminalizatzera zuzenduta dago, baita, zeharka EAJri zuzenduta ere. Poliziaren intoxikazioa dago horren atzean. Honen harian Diario Vascon Javier Balza barne kontseilariari galdetu diote: “ETAk AHTren aurka joko duen zantzuak al daude?”. “Ez” erantzun du. Intoxikazio kanpaina hau AHTren aurka ari garen pertsonak kriminalizatzeko antolatuta dago.

Zuek aurrera segituko duzue.


Bai, noski. Guk AHTren kontra egitean eztabaida zabala sustatu nahi dugu. Eredu soziala, ingurumen nahiz ekonomia eredua lantzen ari gara. Estatuak eztabaida hori moztu nahi du. Espainiako Gobernuak nahiz euskal instituzioek herri mugimenduek AHTren aurka egiten dugun lana desitxuratu eta nahastu nahi dute. Estatuak errepresioari bide ematen dionean, zein ondorio latzak izaten diren denok ezagutzen ditugu herri honetan. Tamalez, auzi honi ere errepresioaren bidez ekin nahi diotela dirudi.

Azkenak
2025-01-29 | Julene Flamarique
Greba mugagabea hasiko dute Trapagarango MFS enpresaren 104 langileen kanporatzearen aurka

ELAk eta LABek EREa baztertu eta berau erretiratzea galdegin dute. Sindikatu biek gogoratu dute 2023an antzeko neurriak geldiaraztea lortu zutela mobilizazioen bitartez


2025-01-29 | Julene Flamarique
Marokok “inolako azalpenik eman gabe” El Aaiunen sartzea eragotzi die Eusko Legebiltzarreko ordezkariei

Mendebaldeko Saharako giza-eskubideen egoeraren azterketa egiteko bidaia egin dute Euskal Fondoko eta Eusko Legebiltzarreko kide batzuek. Hegazkinetik ezin izan dute jaitsi ere egin. Legebiltzarkideek Marokoren jarrera “lotsagarria eta onartezina” dela adierazi dute.


2025-01-29 | Leire Ibar
Urriaren 7ra atzeratu dute Korrikan migratzaileei muga zeharkatzen laguntzea egotzi zietenen epaiketa

Astearte honetan Baionan egitekoa zen zazpi herritarren aurkako epaiketa zortzi hilabetez atzeratu dute. Iazko Korrikan, Irun eta Hendaia arteko Santiago zubia zeharkatuz, 36 migratzaileri Ipar Euskal Herrian sartzen lagundu izana egotzi die Frantziako Justiziak. Defentsak... [+]


2025-01-29 | Aramaixo Bizirik
“Itsaraz” zentral eolikoaren kontrako ingurumen txostenaren balorazioa

Urtarrilaren 16an, Madrilgo administrazioko Trantsizio Energetikorako Ministerioak irrikaz eta kezkaz itxaroten genuen “Itsaraz” proiektuaren gaineko ingurumen-inpaktu adierazpena argitaratu zuen. Ebazpenak makroproiektu honen aurkako erabaki irmoa bezain argia... [+]


Teknologia
Estetikoa

Asteburu honetan 'estetikoa' hitzaren inguruan pentsatzen aritu naiz, lagun batek esandako esaldi baten harira: “Lan hau estetikoa da”. Estetikoa hitzaren etimologia aztertu dut, badirudi jatorrian zentzumenen bidez hautematea zela bere esanahia, eta gerora... [+]


2025-01-29 | Leire Artola Arin
Isela González eta Amada Chavez
Elkar babestuz borrokatzen duten emakume ekintzaileak

Mexikoko bi emakume hauen bizitzak indarkeriak eta desplazamenduak zeharkatzen ditu. Haien familiako edo komunitateko kideak hiltzen ikusi dituzte, eta krimen antolatuak zabaltzen duen terrorea azalean sentitu dute; mehatxuak, jazarpena... ohiko dituzte. Baina horrek guztiak... [+]


Nortasuna

Aurreko egunean, Bilbon, lagun batekin elkartu nintzen Bira tabernan. Tar-tarrean ari ginen oso gustura eta esan nion: “Noski, Giputxia zarenez, kar-kar-kar”. Eta berak nabarmendu zuen ez zela gipuzkoarra. Nik ongi ulertu gabe, jarraitu nuen esaten, “A! ez?... [+]


Gurasotasun baimena

Zalantza asko izan ditut, meloia ireki ala ez. Ausartuko naiz, zer demontre! Aspaldian buruan dudan gogoeta jarri nahi dut mahai gainean: ez da justua erditu den emakumearen eta beste gurasoaren baimen-iraupena bera izatea. Hobeto esanda, baimen-denbora bera izanda ere, ez... [+]


2025-01-29 | Andrea Bartolo
Gerra inperialistari gerra

Mundu mailako erasoaldi inperialista betean gaude, mendebaldeko burgesiak gidatuta. Ofentsiba inperialistak hartu duen forma gerrarena da, aldaera guztiekin: gerra ekonomikoa, gerra kognitibo eta kulturala, lawfarea; eta, noski, gerra militarra. Mendebaldeko inperialismoak... [+]


Industria politikak: noren erreminta?

Azken urteotan, industria politikaren kontzeptua hainbat mailatan indarrez berragertu da. Neoliberalismoaren mailua izandako erakundeak, Nazioarteko Diru Funtsak, gaur egun zera azpimarratzen du: merkatuek baliabideak modu eraginkorrean esleitzeko eta arazo horiek konpontzeko... [+]


Eguneraketa berriak daude