Dantza ikasketak non?

  • Edozein ergelek zuzen dezake estatu bat eta futbol entrenatzaile izateko karneta behar da?”. Piterman-ek –futbol taldeak hondoratzen espezialista den ukrainiar aberatsak– mozkorren eta eroen pareko egiak esaten dituela frogatu zuen esaldi horrekin. Arrazoi osoa zuen.
Oier Arazola
Oier Arazola dantzariaDani Blanco
Titulu gabe ezinezkoa gertatzen zaigu lanpostu txukunik –presidentearena salbu– aurkitzea. Gaur egun edozer gauza ikas daiteke eta edozein jakintza arlotan eskura daiteke ditxosozko agiria. Badira salbuespenak ordea. Euskal dantza tradizionalean adibidez, ez daukagu ez ikasketarik ez karnetik.

Azken urteotan gero eta Musika Eskola gehiagotan ari da dantza tradizionala irakasten. Ikasleek izena gogoz ematen dute, baina gero irakasleak aurkitzen lanak dituzte arduradunek. Dantza talderen batean ibilitako edozein dantzari esku zabalik hartzen dute. Udalaren menpeko Musika eta Dantza Eskolek arazoak dituzte kontratatu nahi duten irakaslearen titulazioa justifikatzeko, garaia iristen denean. Dantzako irakasleak ez duela titulurik? Nola izango du ba titulu hori ez bada existitzen!

Bilboko Alondegian Arte Eszenikoen Goi Mailako Eskola ezarriko dutela irakurri dugu prentsan. Antzerki eta dantza munduko hainbat lagunek plataforma bat osatu zuten horrelako eskola bat sortzeko eskaerarekin, eta Jaurlaritzaren Hezkuntza Sailak horren ondorioz, edo horren beharrik gabe, baina eskola sortzea erabaki du.

Antzerki eta dantza ikasketak egin ahal izango dira Arte Eszenikoen eskola horretan. Antzerkiari dagokionez interpretazio zein zuzendaritza espezialiteak irakatsiko dira, eta dantzari dagokionez, klasikoa eta garaikidea ikasketa lerroak eskainiko dira. Baina, dantza tradizionala ikasteko aukerarik izango denik ez da aurreikusi, edo gutxienez ez da jakinarazi lehen aurkezpenean. Zer ikasia eta zer irakatsia badago, nork ikasia ere bai, baina Piterman eta presidentea bezala, dantzariak karnetik gabe gaude.
Zenbat lagun dago gaur egun euskal dantza tradizionala ikasten? Ez dut datu zehatzik aurkitu –aurkeztu berri den Kulturaren Euskal Behatokiak lagunduko al digu honetan?–, baina kalkulu batzuk egitera ausartu naiz. Nire inguruko herrietako datuak baditut, eta horien proportzioak beste herrietara zabalduta, kalkulatu dut Euskal Herri osoan 20.000 ikasle inguru egon daitezkeela dantza tradizionala ikasten. Dantza ikasleak bakarrik sartu ditut hor, ez ditut kontuan hartu dantza taldeetan dagoeneko dantzan –nahiz eta etengabe ikasten– dabiltzan dantzari helduak.

20.000 dantzari horiei guztiei irakasten makina bat dantzari, dantza-maisu eta dantza-maistra dabiltza. Horien kalkulua egitera ez naiz ausartzen, baina mordoska bat direnik ez daukat zalantzarik. Dantza tradizionala irakasten ari direnek bere intentzio eta borondate onena jartzen dutenik ezin da ukatu, baina ezagutza eta prestakuntza aldetik biluzik gabiltzala iruditzen zait. Ikasleak baditugu, baina irakasleak, jarduera horretarako ondo prestatutako irakasleak falta zaizkigu. Tituluak behar dira, baina horren aurretik –edo batera– formazioa behar dugu. Dantzari bezala hezkuntza kaskarra dugu gehienok, eta dantza tradizionaleko irakasle lanetan aritzeko ez ezagutzarik ez prestakuntzarik ez dugu. Tituluak formazio egokia ez du ziurtatzen, baina gutxieneko bat eskaini dezake, orain hori ere ez baitaukagu.

Arte Eszenikoen Goi Mailako Eskolaren aurkezpenean esan zenez ikasgaien aukera zabaldu egin daiteke eskaeraren arabera. Hona ba eskolaren ateak ireki aurretik nire eskaera: dantza tradizionaleko ikasketak egiteko aukera eskain diezagutela.

Azkenak
AEBak eta Errusia batzartuko dira gaur Saudi Arabian, Europak albotik behatzen duen bitartean

Ukrainako gerra hasi zenetik, bi potentziak ez dira mahai beraren bueltan eseri. Negoziatu egingo dute nola amaitu gatazka belikoa. Ukrainako presidenteak, ordea, esan du ez duela mahai horretan adosten den ezer onartuko, bera ez baitute gonbidatu.


Guggenheim Urdaibai: nork nori entzun eta zertarako?

2021ean hasi ginen Guggenheim Urdaibai proiektuaren inguruko lehen oihartzunak entzuten…Bai ala bai egingo zela esan zigun orduko Unai Rementeria ahaldun nagusiak. Bere esanak indartzeko, 40 milioi euro utzi zituen “blindatuta” museoak eraikitzen zirenerako... [+]


Kripto-txanponekin eginiko iruzur batek krisi betean murgildu du Milei

$LIBRA izeneko kripto-txanponean inbertitzeko deia egin zuen Argentinako presidenteak sare sozialetan. Une batean 4.500 milioi euroko balioa izatera iritsi zen arren, ordu gutxiren ostean behea jo zuen kripto-txanponak eta galera asko eragin zizkien bezeroei. 100 salaketa baino... [+]


2025-02-18 | Mikel Aramendi
ANALISIA
Gorabehera ekonomikoak otorduraino heltzen direnean: arrozaren krisia

Estatu Batuen muga-zergak nahiko buruhauste ez balira, pasa den asteko albiste xalo samar batek dardara-uhinak helarazi ditu mundu-parte handi bateko otordu-mahaietaraino: Japoniako gobernuak bere arroz-gordekin estrategikoetako 210 mila tona merkaturatzeko agindua eman du,... [+]


Martxoak 3a “askatasunez” oroitzeko aldarria egin dute

ELA, LAB, ESK eta STEILAS sindikatuek eta M3 elkarteak "herrikoia eta sozialki plurala" den memoria eguna "errepresiorik gabe" egitea eskatu dute. Eusko Jaurlaritzari zuzendutako eskaera da, "iaz ez bezala", aurten manifestatzeko eskubidea... [+]


2025-02-18 | Mara Altuna Díaz
Scott Zuñiga, Estatu Batuetako tiktoker euskaltzalea:
“Euskara ikasteko nire superboterea da etengabe hitz egitea, lotsa alde batera utzita”

44 urte ditu, ama mexikarra, eta eskoziarra aita. Mexiko Berrian jaio zen, Utah-n hazi, eta duela hogei urte izan zuen euskararen berri, Cadizen Zinemagintza ikasten ari zela, norbaitek abizen euskalduna zuela esan zionean. Duela bi urtetik Donostian bizi da eta euskara ikasten... [+]


2025-02-18 | Euskal Irratiak
Miarritzeko euskal ihauteriak berpiztu dituzte tokiko elkarteek

Hamarkada batez lokarturik izan ondotik, otsailaren 22an iratzarriko dute hartza Miarritzen. Festilasaik, Arroka elkarteak, Maritzuli dantza konpainiak, Gaztetxeak eta Ikastolak bat egin dute, aurten, programazio berezi bat eskaintzeko.


2025-02-18 | Antxeta Irratia
Hendaia, Urruña, Donibane Lohizune eta Ziburuko herriek hamabostaldia antolatu dute euskararen erabilera hauspotzeko

Hizkuntzarako ere gurasoak haurrentzako eredu direla kontuan hartuta, euskararen erabilera eta irakaskuntzari buruz sentsibilizatzeko helburua duen hamabostaldia antolatu dute Hendaia, Urruña, Donibane Lohizune eta Ziburuko herriek. Martxoaren 15etik 30era guraso... [+]


Ekainaren 1 era atzeratu dute Iparraldetik zirkulatzeko ingurugiro agiriaren derrigortasuna

Apirilean zen sartzekoa araua baina atzeratzea erabaki dute. Derrigorrezkoa izanen da ibilgailuetan agiria eramatea, ez soilik hiri eta herri nagusienetan sartu ahal izateko, baita kostalde osoko errepideetan mugitu ahal izateko ere.


Sabotaje algoritmikoaren alde

«I will overturn, overturn, overturn, it[…]»
Ezekiel 21:27 – King James Version

«Algoritmo guztien gainetik, algoritmo guztien azpitik»
Xabier Landabidea

Deseroso nago, deseroso gure jendarteak teknologiarekiko hartu duen jarrera kasik... [+]


HezkuntzArtea taldeak manifestua aurkeztu du: “Moda pedagogikoak bata bestearen atzetik ezarri dituzte”

Irakasleek urtetan pilatutako jakintza kontuan hartzea, klaustroek erabakiak hartzeko autonomia bermatzea, IKTen “uneoroko erabilera” sustatzen duten planak geldiaraztea, eta ikasgeletan aldaketa metodologikoak sartu aurretik dituzten ondorioak tentuz aztertzea... [+]


2025-02-17 | ARGIA
Ikasle feministek elkarretaratzea egin dute Gasteizko EHUko campuseko irakaslearen sexu erasoak salatzeko

Gertatutakoak ez direla kasualitatea azpimarratu dute. Unibertsitateko eremuetan indarkeria matxista gertatzen dela azaldu dute, eta arazoa sistematikoa dela. Protokolo bat eskatu dute erasotuak babesteko. Erasotzaileak inpunitate osoarekin jokatu duela salatu dute.


Bi futbol taldek planto egin dute irain arrazisten aurrean Bizkaian eta partiduak bertan behera geratu dira

Gaztelueta C -Berango C gazteen futbol partidua bertan behera geratu zen Larunbatean. Jokatzen ari zirela Gaztelueta C taldeko gazte batek aurkariari "beltz zikin madarikatua" deitu zion. Gorengo erregional mailako Otxarkoaga-Iturrigorri partiduan ere... [+]


Bederatzi pertsonari lau eta hamar hilabete arteko kartzela-zigorrak ezarri dizkie Voxen kontra protesta egiteagatik Bilbon

Atxuri auzoan 2019ko azaroaren 5ean Voxen kontra egin zuten bederatzi pertsonaren kontrako epaia iritsi da. Akusatuek ez dute espetxean sartu beharko.


Eguneraketa berriak daude