Gipuzkoako ardiek mingaina ubel eta begiak borobil

  • Gipuzkoako Donostialdeko ardiek harriturik begiratzen dute eskortetatik. Aktualitateko izar bihurtu dira, zergatik eta gizakiengan –artzainaren ekonomian bai– ondoriorik ez duen gaixotasun batengatik. Alarma piztu da, neurri zorrotzak hartu... eta gaitzaz lehen baino askoz gehiago ez dakigu.
Latxa arrazako ardia eta Culicoides immicola eltxoa
Latxa arrazako ardia eta Culicoides immicola, Mingain Urdina eragiten duen birusa garraiatzen duena. Goierritarra1
Zarata mediatikoz beteriko garai nahasiotan, merkatu logiketatik urrun eta irakurleengandik gertu dagoen kazetaritza beharrezkoa dela uste baduzu, ARGIA bultzatzera animatu nahi zaitugu. Geroz eta gehiago gara, jarrai dezagun txikitik eragiten.

Koldo Otxandorena du izena film honetako heroiak, baina komunikabide guztiek Neiker-i egotzi zizkioten merituak. Eusko Jaurlaritzako Nekazaritza Sailaren menpe dagoen enpresa-erakundea da Neiker, eta honek berretsi egin zituen Oiartzundik bidalitako odol analisien arabera ardiok Mingain Urdina zeukatela. Baina Otxandorena albaitari gaztea izan zen –hala plazaratu du Noticias de Gipuzkoa egunkariak– urri bukaeran nekazari batzuen kontsultak telefonoz jaso, susmo txarra hartu, ardi gaixoak gertutik ikusi eta Gipuzkoako Diputazioko Nekazaritza departamenduan alarma piztarazi zuena.

Ondorengo egunetan, nekazariei gutxitan adinako orri eta minutu kopurua eskaini zieten euskal berripaper eta telebistek. Albisteari arreta handiz ez erreparatzekotan –nork irakurtzen ditu hizki txikiak?– pentsa zitekeen hegaztien gripearen tamainako arazoa sortu zela Gipuzkoan. Gero pixkanaka zabaldu dira bestelako mezuak; funtsean pertsonek ez dutela gaitz honen inolako beldurrik izan behar, ganaduzaleen arazoa dela. Baina espektakuluzko komunikazioaren legeek ez dute ezer barkatzen, eta artzainentzako kaltea egina dago.

Gipuzkoan abereen osasunaz okupatzen diren albaitariak Mingain Urdina –euskaraz agian hobeto esango genuke “ubela”– noiz iritsiko zain zeuden. Baina espero zutena ez zen orain iritsi den birus bera. Europan barrena Belgikatik abiatu eta Alemanian eta Frantzian barrena hedatzen ari dena 8 serotipoko birusa da, eta honek 2008an jo behar zuen gure atea.

Aldiz Oiartzunen lehenbizi eta ondoren Donostialdean aurkitu duten Mingain Urdin mota 1 serotipokoa da. Serotipo hau asko barreiatu da urteotan Espainiako hegoaldean, eta aurten bertan –El Pais egunkariak publikatu berri duenez– 72.000 azienda hil ditu Andaluzia, Extremadura eta Gaztela-Mantxan. Preziatuak izan behar dute Gipuzkoako ardi latxek, Espainiako 72.000k kasik inork asaldatu ez eta gure ziento erdi urri batek hainbeste harrabots egin duenerako.

Gipuzkoako albaitariek berek ere erantzun baino galdera gehiago dauzkate. Hasteko, nola iritsi da 1 motako birus hau, normalean Kantaurialdeko parajeak baino beroagoetan bizi den Culicoides immicola xomorroak transmititzen badu? Erantzun posible bat Gipuzkoa zeharkatzen duen N-1 errepideak eduki lezake: azienda trafiko izugarria dago karretera horretan, eta tartean kontrolik gabeko abere askorena. Baina zergatik da hain hilgarria Gipuzkoan azaldu den barietate hau?

Galderak galdera, Gipuzkoako agintariek erabaki dute bakunazio kanpaina masiboari ekitea. Oiartzun aldeko lehen kasuak aurkitu dituen Koldo Otxandorena albaitariak aipatu zuen txertoak ipintzen astiro joan behar zela, artalde batzuk bakunatu eta haien jarraipena eginez. Beste aditu batzuk jarrera berekoa ziren. Baina Diputazioak iragarri du herrialde horretako ardi guztiak txertatuko direla epe laburrean. Hala ere, txertaketaren inguruan oso iritzi ezberdinak daude adituen artean. Eta gaitz honekin erabili beharreko estrategiaz ere bai.

Xomorroak eta hesiak

Lapurdiko artzain laborari baten mezuari esker ezagutu du ARGIAk albaitari talde batek eritasun honetaz daukan bestelako ikuspegia. GIE Zone Verte elkarteak dozena bat albaitari edo marexal biltzen ditu, bat Euskal Herrikoa, eta Frantzian nekazaritza biologikoan ari diren baserritarrei aholkularia eskaintzen die. Zone Verte honek Interneteko bere gunean irailean ipini zuen honako dokumentua Paul Polis doktoreak idatzia: Fièvre catarrhale ovine et bovine. Mingain Urdina ingelesezko “Blue Tongue”ren itzulpena baita, frantsesez ardien –eta behien– hotzeriazko sukarra (FCO frantsesezko sigletan).

Artikulu horrek bigarren titulu txikiagoa badu: Les réalités écologiques face aux illusions administratives et réglementaires. Izan ere, Polis doktoreak dioenez, huts egin du Europak gaixotasun honen aurrean hesia jarri eta ez sartzea lortu zitekeelako ametsean: 2000. urtean azaldu zen Italia hegoaldean. Hesirik ez da. Joan den uztailean Belgikan azaldu eta geroztik abiada bizian zabaldu da Frantzia, Alemania, Herbehereak eta Luxenburgon barrena. Europako eskualde horietan eltxoa beste bat da, Culicoides obsoletus, 1 motako birusa transmititzen du, eta horren kontra pestizidak erabiltzera derrigortu ditu administrazioak laborariak. Polisek dioenez, zerbaitetan ari direla itxura emateko hartu dira neurriok, alferrikakoak dira, farmaziako laborategiei etekinak emateko ez bada.

Polisen aburuz, inguruko 150 kilometrotan ganaduen mugimenduak oztopatzea bezalako neurriak gaitza gelditu daitekeela pentsatuz hartu ziren. “Naturaren fenomenoak neurri administratiboz aldarazteko amets modernoak hemen ere bere inefikazia erakutsi du”.

Talde honen iritzian, Mingain Urdin edo Ubela gaixotasun arina omen da lehendik endemikoa den lurraldeetan. Afrikan adibidez. Ez da kutsakorra, bektoriala baizik: eltxoak pasatzen du birusa, baina ez abere batek besteri. Gaixotasuna endemikoa den lekuetan ikusten da badirela abereak seropositiboak baina sintomarik garatu ez dutenak. Esplikazioa: “Eltxoak ez du eritasuna zabaltzen. Abere bat gaixotzen da birusak horretarako prest aurkitzen badu”.

Afrikan gaitz honi bertako arrazek edo bertara ondo egokituek ederki egiten omen diote aurre, eta aldiz Europatik eramandako arraza hautatu eta produktiboek askoz okerrago, ahulago daudelako.

Bakunatzeen aurrean oso kritikoak dira Zone Verteko albaitariak. Bakunen arrisku gabeziaz ez fidatzeaz gain, Mingain Urdinak berak immunizatu egiten omen du aberea –akabatu ez duena, noski– eta selekzio natural horrek dakar erresistentzia garatu duten abereek aurrera segitzea.

Albaitariak direnez, gaixotasunaren kontrako gomendio praktikoak ere eskaintzen dituzte. Prebentzio modura, azienden immunitatea hobetzeko magnesio kloruroa erabiltzea, eta eltxoak uxarazteko olio esentzialak, geranium eta labandazkoak, adibidez. Beren webgunean homeopatia mailako botikak ere aipatzen dituzte, eta fitoterapiakoak.

Baina deigarria egiten da marexalok egiten duten ezjakintasun aitortza. Alegia: birusa eltxoek pasarazten badute, ezer gutxi dakitela ez haiek eta ez beste inork eltxo horiez. Onartzen bada FCO edo Mingain Urdina dagoeneko Europan dagoela eta betiko hemen geratuko dela –ezin dira dauden Culicoides guztiak hil– horiekin elkarbizitzeko askoz sakonago ezagutu beharko genituzke. Paul Polisek salatu du Frantzia osoan entomologo bakarra daukala Nekazaritza Ministerioak, hura erretretan sartzear. “Ministerioan lan egiten da agrokimikoetako lobbyen mesederako eta ez dago denborarik biologiarentzako”. Birus berria hemen geratzeko iritsi da. Adi ardiak txertatzeari: gogorra izanen da eztabaida.

ASTEKARIA
2007ko azaroaren 25
Azoka
Azkenak
Birundaren aldeko manifestazioa egin dute Donostiako Parte Zaharrean barrena

Pasa den asteko "kaleratze ilegala" salatu dute hainbat herritarrek, ostiral arratsaldean.


2025-03-31 | Ahotsa.info
Burlatako Gazte Asanbladak gaztetxearekin jarraitzeko akordioa iragarri du Udalarekin

Manifestazio jendetsu batek herriko kaleak zeharkatu ditu, Poliziaren gehiegizko dispositibo batek zainduta, gazteek kudeatutako guneen defentsan eta Gaztetxeak erasoen aurrean defendatzeko. Manifestazioaren amaieran, publiko egin dute iragarpena.


analisia |
Save the Children, saldu bonbak (II)

Historia errepikatzen dela idatzi zuen Marxek, “lehenik tragedia gisa, gero fartsa moduan”. Armagintzaren eta militarismoaren inguruan errepikapen hutsa ez, espiralean goraka doan buklea ari gara bizitzen, fartsatik asko duena, eta tragedian amaitzeko gero eta aukera... [+]


Miranderi buruzko zikloa abiatuko dute Iruñean, bere obraz eta figuraz gogoetatzeko

Astelehen honetan hasita, astebetez, Jon Miranderen obra izango dute aztergai: besteren artean, Mirande nor zen argitzeaz eta errepasatzeaz gain, bere figurarekin zer egin hausnartuko dute, polemikoak baitira bere hainbat adierazpen eta testu.


Apirila, zikloaren hasiera

Udaberrian orain dela egun gutxi sartu gara eta intxaurrondoa dut maisu. Lasai sentitzen dut, konfiantzaz, bere prozesuan, ziklo berria hasten. Plan eta ohitura berriak hartu ditut apirilean, sasoitu naiz, bizitzan proiektu berriei heltzeko konfiantzaz, indarrez, sormen eta... [+]


2025-03-31 | Nagore Zaldua
Udaberrian sakura loreak eta itsas-tomateak

Itsasoan badira landareen itxura izan arren animalia harrapari diren izaki eder batzuk: anemonak. Kantauri itsasoan hainbat anemona espezie ditugun arren, bada bat, guztien artean bereziki erraz atzemateko aukera eskaintzen diguna: itsas-tomatea.


2025-03-31 | Jakoba Errekondo
Ohea berotzearen teknika

Ohe beroan edo hotzean egiten da hobeto lo? Nik zalantzarik ez daukat: hotzean. Landare jaioberriek bero punttu bat nahiago dute, ordea. Udaberriko ekinozio garai hau aproposa da udako eta udazkeneko mokadu goxoak emango dizkiguten landareen haziak ereiteko.


2025-03-31 | Garazi Zabaleta
Errekauek
“Errekauek” eta “enkarguk” etxean jasotzeko proiektua Azpeitian eta Azkoitian

Duela lau urte abiatu zuten Azpeitian Enkarguk proiektua, Udalaren, Urkome Landa Garapen Elkartearen eta Azpeitiako eta Gipuzkoako merkatari txikien elkarteen artean. “Orain proiektua bigarren fasera eraman dugu, eta Azkoitian sortu dugu antzeko egitasmoa, bere izenarekin:... [+]


2025-03-28 | Sustatu
La Ligaren blokeoak euskal domeinuei eragiten dien kaltea monitorizatuko du Puntueus-ek

Azken aldian, asteburuetan, Internet ez dabil ondo. Hasieran, zaila zen webguneei ezarritako blokeoen zergatia ulertzea; orain, badakigu Espainiako La Ligak agindu zituela, futbola modu ilegalean emititzea saihesteko. La Ligaren blokeoak euskal domeinuei eragiten dien... [+]


Abenduaren 27an Bilbao Arenan milaka euskaltzale batzeko dei egin du Kontseiluak

Bilbon eginiko aurkezpenean iragarri dute ekitaldia, euskarari "arnas berri bat emateko eta behar duen indarraldia gorpuzten hasteko" lehen urratsa izango dela nabarmenduta. Euskaltzale guztiei, baina, oro har, "justizia sozialean eta gizarte kohesioan aurre... [+]


“Ez genuen komunik, ez urik, ez argindarrik... eta hori ere kendu digute!”

Aljeriatik datoz Mohamed eta Said [izenak asmatuak dira], herri beretik. “Txiki-txikitatik ezagutzen dugu elkar, eskolatik”. Ibilbide ezberdinak egin arren, egun, elkarrekin bizi dira Donostian, kale egoeran. Manteoko etxoletan bizi ziren, joan den astean Poliziak... [+]


Olatz Salvador
Konfort gunea

Olatz Salvador
Noiz: martxoaren 15ean.
Non: Deustuko jaietan.

------------------------------------------------

Martxoak beti du deustuarrontzat kolore berezia; urtero ospatzen ditugu jaiak, San Jose egunaren bueltan. Bi asteburu bete festa, eta urtetik urtera Deustuko... [+]


Eguneraketa berriak daude