Auto striptease

  • Badira berba batzuk polisemiko direnak, erabat. Ttakunkideok hitzetik hortzera darabilgun “auto” delako hori da bat. Autoa da kotxea: automobila, beribila. Autoa da teatroa, erlijio-antzerkia. Autoa da auzibide-agiria, epailearen ebazpena.
Jose Inazio Basterretxea
Jose Inazio Basterretxea EHUko irakasleaAol
“Auto” delako hori, izan, aurrizki famatua ere bada: autonomia, autografoa, autozentratua… Berezkotasun-ideia bat ekartzen digu horrek gogora.

Denak autodun, eta denak ekologista. Zintzo arraio denak, den-denak: ministro izan, ekintzaile izan, soldadu izan, apaiz izan. Baita Al Gore bera ere.

Dokumental saritu eta famatu hori ikusi diot nik ere amerikarrari. Eta, Ur, gustatu, niri ere ez zait batere gustatu. Zalditeriaren zazpigarrena bezala, ekologismoaren banderaren kirtenarekin jarri baita gure atzean.

Halere, lagunak, nire asmoa ez zen ekologismoaren zentzu puruaz aritzea. Ezta kotxe konpartituen zentzu hertsiaz. Ez. Ez zen hori nire asmoa. Gai interesgarria den arren. Oso. Ezinbestekoa. Hil ala bizikoa. Halere, ez zen hori.
Argia izan ez baldin banaiz izkribuetan, barkatu. Edo, ziria sartu badizuet nahigabe.

Ihes egin diozue gaiari, lagunok. Etsitzeko asmorik ez dut… Auto konpartituarena, metafora zen. Hitz jokoa. Gauzak argi esateko, argi ez esatea. Politikaz ari nintzen. Antonomasiaz, politikaz.

Ur, Iparraldea deitzen diogun horretan bizi zara zu, Akitanian galduta. Nafarroako Erreinua deritzoten horretakoa zaitugu zu, Angel. Mendebaldeko Euskadi Autonomi Erkidegoa bataio-izen luze xamarra eman dioten horretan ordaintzen ditut nik neure zergak. Hiru esparru eta hiru espektro.

Auto konpartituari buruz ari nintzenean, ari nintzen gure lurraldeetako administrazio-estatusak hobetzeko akordio politiko esanguratsu eta posible direlakoei buruz.

Orain arte esandakoak entzunda, eta idatzitakoak irakurrita, etxe honetakoak nahiz bestekoak, uste dut gure politikari nagusiak ez daudela prest politika modu ekologikoan praktikatzeko eta kudeatzeko. Susmoa dut, susmo, autoa konpartitzeko asmorik ez dutela martxoan. Erratuta egon nahi nuke.

Triste nago, zeren toberak jo gabe joan baitira aurtengo San Martinak… Txerri gorriak hil dituzte baserrian. Bolandera eta suziri hitsak jaurti Getxoko Justizia Jauregian. Arau guztiak hautsita ibili da Borboia Ameriketan. Baina, berakatzak erein gabe geratu dira.

Telesforo Monzon zenaren Maltzagarainoko ekinbide politiko konpartituaz ari nintzen auto konpartituaz ari nintzenean. Bidenabar, politika abertzalearen eite ekologikoaz ari nintzen. Politika abertzalearen ustiatze iraunkor eta ekologikoaz, hain zuzen ere.
Martxoko hauteskundeei begira, “ni” eta “neu” dira egungo politika-ereduek sustatzen dituzten argudio kamuts eta herrenak. “Ni” eta “neurea”. “Ni” eta “neurekin”. “Ni” eta “neuri”.

Lehen hitzak ikasi berri dauzkan etxeko iloba gaztetxoa ekartzen dit politika horrek gogora. Auzo-lotsak gorriturik nago, politika deitzean horri.

Orain arte alderdi bati eta besteri entzun izan diedana entzunda, eta gauzak doazen moduan, laguntxoak, martxokoetan zaila izango zait inori ematea nire botoa. Espainiako futbol-ligarako bada ere, Maltzagarainoko gastuak partitzen ez baditugu, nago ez naizela inoren autoan sartuko. Barregarriak iruditzen zaizkit ikurrinak Gasteizko Legebiltzarrean, San Mameseko palkoetan, Iruñeko arrano tabernetan…

Nora ez dakidan arren, tentazioa dut hara bizikletaz joateko, han toberak jotzeko bakardadean… edo kanpaia.
Angel, autobus-geltoki berria egin dizuete Iruñean, telebistak hala esan du. Hurbilago geratu al da orain Maltzaga hortik?

Azkenak
Kutxa Banku Fundazioa ez da ados agertu Arriolaren adierazpenekin: “Euskara ez da oztopo”

Kutxa Banku Fundazioak adierazi du Kutxabankeko presidentearen adierazpenek ez dutela fundazioaren pentsamoldea islatzen, "Hizkuntza aniztasuna beti da aberastasun iturri, nekez izan daiteke oztopo", argudiatu dute.


Lineal A idazkunik luzeena

Lineal A duela 4.800-4.500 urte erabilitako idazkera minoikoa da. Berriki, Kretako Knossos jauregi ezagunean, bolizko objektu berezi bat aurkitu dute, ziurrenik zeremonia-zetro gisa erabiliko zutena. Objektuak bi idazkun ditu; bata, kirtenean, laburragoa da eta aurkitutako... [+]


Gizonak frontera, emakumeak zubira

Londres, 1944. Dorothy izeneko emakume bati argazkiak atera zizkioten Waterloo zubian soldatze lanak egiten ari zela. Dorothyri buruz izena beste daturik ez daukagu, baina duela hamar urte arte hori ere ez genekien. Argazki sorta 2015ean topatu zuen Christine Wall... [+]


Resako aztarnategia Andosillan
Ebroko muga zaharraren lorratzetan

Nafarroako Erriberako Andosilla herrian, sorpresa ugari ematen ari den indusketa arkeologikoa egiten ari dira Aranzadiko arkeologoak eta herritar boluntario taldeak. Resako aztarnategian orain arte oso ezezaguna zaigun Goi Erdi Aroko gizarteak hobeto ulertzeko aztarnak aurkitu... [+]


Pippi Kaltzaluzek 80 urte bete ditu, beti bezain iraultzaile

Pippi Kaltzaluzeren istorioak lehenengoz kaleratu zirenetik 80 urte bete direla-eta, leku berezia eskaini diote Boloniako Nazioarteko Haur eta Gazte Liburu Azokan. Azkarra, independentea, errebeldea, lotsagabea, menderakaitza, apur bat basatia, sormen handikoa, ausarta eta... [+]


Trans Pertsonen Lehen Mailako Arretako Zerbitzuak jarriko ditu abian Osakidetzak

Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako trans pertsonei zuzendutako protokolo asistentziala eguneratzea da helburua. Lehen Mailako Arretako Taldeak (LMAT), trans pertsonentzako Lehen Mailako Arretako Zerbitzu berriak (tLMAZ) eta Gurutzetako Unibertsitate Ospitalean dagoen Genero... [+]


Osakidetzako datuen kontraesanak: itxaron-zerrendak behera, herritarren kexak gora?

Jaurlaritzak ziurtatu du itxaron-zerrendak bi hilabetetik behera jaitsi direla azken hiruhilekoan. Manu Lezertua EAEko arartekoak, berriz, beste datu bat nabarmendu du herritarren kexei buruzko urteko txostenean: Osakidetzari dagozkion kexak %70 igo dira, eta batez ere... [+]


“Neutrotzat aurkezten dena, egiaz, ideologia nagusiaren konplizea da”

Gozamen aparta bezain deskribatzeko zaila dakar, norbaiten hitzak irakurri edo entzun ostean, zera pentsatzeak: “Horixe zen neu aurreko hartan azaltzen saiatu nintzena!”. Idazlea eta itzultzailea da María Reimóndez, eta galegoz aritzen da, hizkuntza... [+]


Unibertsitate pribatuak sortzeko baldintzak gogortu nahi ditu Espainiako Gobernuak

Ugaritu diren “txiringito pribatuei” muga jartzeko asmoz, unibertsitate berriak sortzeko baldintzak gogortu nahi ditu Espainiako Gobernuak. Euskal Herrian polemika artean jaio zen azken unibertsitate pribatuak adibidez, Gasteizko Euneizek, gaur gaurkoz ez ditu... [+]


2025-04-02 | Cira Crespo
Espainiako bandera

Juan Bautista Bilbao Batxi idazleak barku batean egiten zuen lan, eta bere bidaietako kronikak bidaltzen zituen Euzkadi egunkarira. Horri esker, XX. mende hasierako mundu osoko kronika interesgarriak ditugu, euskaraz. 1915eko ekainean, hain zuzen, Murtzian egin zuen... [+]


Segurtasuna, etorkinak eta beldurra

Segurtasun falta dagoen irudipena handitu dela azaldu du Eustaten azken txostenak. Gurean, Trapagaranen, Segurtasuna orain, delinkuenteen aurka manifestaziora deitu dute herritar batzuek.

Bi izan dira sentsazio hori zabaltzeko arrazoiak. Batetik, udalak Udaltzaingoaren... [+]


Haurtzaroaren denbora

Haurtzaroaren amaiera eleberri distopikoa idatzi zuen Arthur Clarkek, 1953. urtean: jolasteari utzi dion gizarte baten deskribapena. Eta ez al da bereziki haurtzaroa jolasteko garaia? Jolasteko, harritzeko, ikusmiratzeko eta galdera biziak egiteko unea. Ulertzeko tartea zabalik... [+]


2025-04-02 | Castillo Suárez
Erantzunak

Badira etxebizitzak saltzeko atarietara harpidetuta daudenak, etxe bat erosi nahiko luketelako. Tarteka etxeak ikusteko hitzorduak ere egiten dituzte, eta seguru nago saltzaileak badakiela pertsona horiek ez dutela etxea erosiko, ez bisitan etxeari aurkitzen dizkioten baina... [+]


Eguneraketa berriak daude