Barbaroen inbasioa

  • Neure begiz nahi nuen ikusi mendeko eskandalurik handiena. Joan naiz Tenerifera. Ikusi dut. Lehen egunean berean heldu da 66 beltzez mukuru betea zen patera bat. Nehor ez zitekeen hurbil: poliziek zaintzen zituzten. Kutsagarri ote ziren?
Gaizka Iroz
Maskak eta eskularruak zeuzkaten Cruz Rojakoek. Jantzi berriak eman dizkiete, tea edatera eta polizialdegira eraman, auzitegira, nehor sar ez daitekeen zentro batetara, eta azkenik hegazkinez beren herrira. Zenbait beren laugarren entseguan dira.
Karrikan ikusi ditugu zenbait, kanporatuak ez izanak. Faye hanka motza. Casamantzatik –1.700 km, Bilbotik Anwersera patera txar batetan!– abiatu da eguzkiarekin joan den abenduan. Bidean haizea itzuli, airea hoztu, euria hasi, aterberik gabe trenpatu dira, hoztu, gaixotu. Bederatzi bota dituzte itsasora, hilak, Faye eta beste hiru ospitalean sartu dira lehorreratu eta. Hiru hil dira. Faye-ri zangoa moztu diote. “Xantza izan dut” erran digu irriz bere hortz zuriak erakutsiz.

Ndiaye-ri besoa diote moztu. Karramaxka bat izan du bidean. Bidaiako hamar egunetan, gaizkondu zaio eta gangrena sartu.
M'boro arrantzaleak badaki itsasoko berri. Azken bi egunetan urik ez zen gelditzen. Egarria zipuldua, ur gazia edan du. Zauriaren gaineko pikoa!

Tenerifeko hilerrietan 300 bat hobi izenik gabe: itsasoak botaiak. Beste zenbat itsaso zolan edo tiburoiek janak! Ez badituzte alizeoek Ameriketara eraman: Bahamak irletan aurkitu dute patera bat sei gorputz barnean, momifikatuak. Batzuk Sahara iragatera saiatzen dira. Lortzen dutenetarik zenbait Ceutako tiroen artetik pasatzen dira. Horiek ere xantza alde dute.
Ez ditugu munduko miseria guziak aterbetzen ahal! Zinezko inbasioa da, lehenagoko bisigodoena iduria. Zer dute barbaro moderno horiek, gu bezain ongi bizitzeko errabia hori? Mesedez, utz gaitzatela bakean!

Iduriz burumuinik aski ez baitute horren ulertzeko, Europak sortu du FRONTEX: 116 itsas ontzi, 27 helikoptero, 12 hegazkin eta 492 “teknikari” talde gure ongizatea zaintzeko. Israelgo hormarik ez badugu, beste biderik hartzeko eskubidea badugu ez? “Diru hori xahu balezate lantegiak sortzen gure herrian, han geldi gintezke” erran digu Izakak. Deslokalizazioak nahi gainera! Larrutuko gaituzte! Zer kopeta!

Eta bere garapena segurtatzeko, urte oroz, beltz eta indioak behar Euskadik milaka!

Presio-eltzea txistuz ari da. Bi aterabide dauzkagu. Sua hil edo tapoia zapa. Iduriz bigarren bidea dugu hautatu. Ezagutzen duzue ondorioa. Presio-eltzea zapartatuko da. Gu bizi gareno irauten duen ber…

Azkenak
Frantziako Estatu Kontseiluak Palestinak irabaziko du Kolektiboaren desegitea onartu du

Okzitaniako Tolosako elkartea da aipatu kolektiboa eta Frantziako Gobernuak dekretuz desegin zuen 2022an. Orain Estatu Kontseilua gobernuaren erabakia egokia dela berretsi du.


Izan, badira salbuespen legeak, bai horixe!

Sare Herritarrak antolatuta, pasa den urtarrilaren 11n Bilboko kaleak bete zituen manifestazio jendetsuaren ondoren, berriz sortu da eztabaida, euskal presoei salbuespen legeriarik aplikatzen ote zaion. Gure iritzia azaltzen saiatuko gara.

Espetxe politikan aldaketa nabarmena... [+]


Zedarriak, armagintza, zoru etikoa eta langileok

Duela gutxi think tank izateko jaioa omen den Zedarriak bere 6. txostena aurkeztu zuen. Beren web orrialdean azaltzen dutenaren arabera, zedarriak ebidentea ez den bidea topatzeko erreferentziak dira. Hots, hiru probintzietako jendarteari bidea markatzeko ekimena. Agerraldi... [+]


Eskoziako Lur Garaietan otsoa sartzea klima-larrialdirako onuragarria izango dela iradoki dute

Eskoziako Lur Garaietara otsoak itzularazteak basoak bere onera ekartzen lagunduko lukeela adierazi dute Leeds unibertsitateko ikertzaileek.. Horrek, era berean, klima-larrialdiari aurre egiteko balioko lukeela baieztatu dute, basoek atmosferako karbono-dioxidoa xurgatuko... [+]


Ágredok dioenez, zortzi bat ordu eman zituen ziegako zoruan etzanda Ertzaintzak ospitalera eraman aurretik

Karen Daniela Ágredok dioenez, atxilotu zutenean berak ez zuen ertzainik zauritu, haiek lurrera bota zuten eta konortea galdu zuen. Ondoren, Ertzaintzaren komisariaren zoruan iratzartu zen eta handik ospitalera eraman zuten.


Hiuzz + Bloñ + Adur
Lete ravero bat Iruñean

Hiuzz + Bloñ + Adur
Noiz: otsailaren 15ean.
Non: Iruñeko Aitzina tabernan (Egun Motelak kolektiboa).

--------------------------------------------

Larunbat goiza Iruñean. Neguko eguzkitan lanera doazen gizon –eta ez gizon– bakarti batzuk... [+]


Lorpen baten berri: Nafarroako Museoan Irulegiko Eskua euskaraz bisitatu daiteke

Hizkuntz Eskubideen Behatokiak jaso ditu kexak: bisita gidatuak gaztelania hutsean, eta sarrerako zerbitzuetan ere bai. Bitxia da kontua: baskoien mintzairaren hitzak dituela uste den brontzezko objektua ikustera joan... eta azalpenak gaztelaniaz. Kexek eragina izan dute, eta... [+]


Bideojokoen erabilera handitu egin da helduen artean, Ipsosen arabera

Julen Linazaroso Macsonrisas-eko kideak azaldu duenez, sari-bolek, harrapakin-kutxek eta enparauek bideojokoetan ordu gehiago jokatzea dute helburu. 35 eta 64 urteko pertsonen artean bideojokoen erabilerak gora egin du 2023tik 2024ra, Ipsosek emandako datuen arabera.


2025-02-21 | Euskal Irratiak
Boliviako laborari talde bat sustengatuko dute Xiberoatik

Zubiak eraiki Xiberoa eta Boliviaren artean. Badu jadanik 16 urte Boliviaren aldeko elkartea sortu zela Xiberoan. Azken urteetan, La Paz hiriko El Alto auzoko eskola bat, emazteen etxe baten sortzea, dendarien dinamikak edota tokiko irrati bat sustengatu dituzte.


Osasunbidean 11 medikuk 17.000 euro irabazten dituzte hilero

Ostegunean egoera hori ikertzeko eta zuzentzeko eskatu dio EH Bilduk Nafarroako Gobernuari legebiltzarreko osoko bilkuran. UPNk eta PPk bat egin dute eskaerarekin, eta Osasun Departamentuak urtebete du ikerketa gauzatzeko.


“Oldarraldi faxistari” galga jartzeko deia Errenterian

Oldarraldi faxistaren aurrean askatasuna leloarekin manifestaziora deitu dute dozenaka herritarrek. Ostiralean —hilak 21— 19:00etan Herriko Plazatik abiatuko da protesta, eta ahalik eta jendetsuena izatea nahi dute deitzaileek, faxismoaren oldarraldiari galga... [+]


Eguneraketa berriak daude