Meteorologiaz, herriaren hitzekin

  • Eguraldia igogailuko elkarrizketetako gaia baino gehiago da. Euria, eguzkia edo haizea aberastasunerako bidea izan daitezke, fenomeno bakoitzari deitzeko moduaren bidez hizkuntza lantzen baita. Hori erakusten du Bilbon bizi den Kepa Diegez filologo eta kazetariak. Hainbat lekutako esapide eta hitzak biltzen ari da euskarak duen ugaritasuna erakutsiz.
Kepa Diegez
Kepa Diegez filologo eta kazetariaIñigo Azkona

Hurrengo egunean zer eguraldi izango den askok jakin nahi izaten du zer egin erabakitzeko, goizean jaiki eta pertsiana altxatzerakoan zerura begiratzen du askok, igogailuan ere ohiko elkarrizketa gaia izaten da. Dudarik gabe, asko hitz egiten da eguraldiaren inguruan eta tokiaren arabera hitz ezberdinak erabiltzen dira horretarako. Hori guztia aztertzen ari da Kepa Diegez, filologo eta kazetaria, etnometeorologiaz egiten ari den doktoretza tesian.

Herriak fenomeno meteorologikoei buruz dauzkan ideiak azaltzen saiatzen da etnometeorologia. Meteorologoak ostadarra nola sortzen den azaltzen duen heinean etnometeorologoak ostadarrak zein esanahi daukan eta horri buruz zer nolako sinesmenak nahiz kondairak dauden azaltzen du. Kepa Diegezek gai hori du ardatz doktoretza tesian: “Herriak eguraldiarekiko erabiltzen dituen berbak, lokuzioak eta esaerak kulturarekin nolako lotura daukaten aztertzen dihardut; hots, hizkuntzaren eta kulturaren arteko zubiaren bila nabil. Hizkuntza kulturaren isla nabaria da, hizkuntza bakoitzak bere erara ikusten du errealitatea”.

Euskarak hainbat hitz ditu eguraldi fenomenoak izendatzeko; batetik, berezko hitzak eta bestetik, latinetik, gaztelaniatik, gaskoitik, biarnesetik nahiz frantsesetik harturiko hainbat mailegu. Hitz horiek ez dira toki guztietan erabiltzen eta kostaldean ala barnealdean egoteak ere eragiten du hitzon erabileran: “Eguraldia ez da bera herri guztietan eta horregatik izendapenak desberdinak dira. Inguratzen gaituenak baldintzatzen du errealitateaz jabetzeko ikuspegia”, dio Diegezek. Hala, elurra maiz egiten duen lekuan xehetasun gehiagoko hitzak erabiliko dituzte. Esaterako, Baztan aldean elurra oinetakoari erantsi zaiola adierazteko hitza dute, txurlo.

Izendapenak orokortuz, galduz

Eguraldiaz hitz egitea elkarrizketa bati hasiera emateko erabiltzen da maiz, denek hitz egiten dute horren inguruan. “Jende guztiak daki berbetan horri buruz, baina bitxia da zer-nolako pertzepzioak dauzkagun. Nire ustez, komunikabideak direla-eta, larregi hitz egiten da eguraldiari buruz. Ez da albistea izan behar 80 kilometro orduko haizea ibiltzea, lehen ez zen eta gaur bai. Zergatik? Lehen eguraldiak ereiteko edo biltzeko ardura zigun, gaur, hondartzara joateko. Lehen iragarpenak norberak egiten zituen eta orain eginda ematen dizkigute. Baserri giroa galduz doan heinean berarekin zerikusia daukan ondare guztia suntsituz doa, tamalez. Oraindik gordetzen dira hainbat hitz eta kontu, baina noiz arte?”.

Hainbeste hitz egitearen eraginez terminoak orokortu egin dira eta hitzak ez jakitearen ondorioz erdaretara jo da sarri. Kepa Diegezek 2004ko urriaren 31n Bizkaiko kostaldean ikusitako tornadoa ekarri du gogora hori azaltzeko: “Euskal komunikabideetan zoritxarrez, tornado bat agertu zela aipatu zuten. Edozein arrantzalek daki nola esaten zaion horri, itsasoan hamaika aldiz agertutakoak baitira traganarruak, trabañarroak, tragarroiak (Bizkaiko kostaldean) edo mangerak (Donostialdean). Komunikabideek arreta handiagoa jarri behar lukete, hitz hedatzaile nagusietarikoak baitira. Beste batzuetan fenomenoak nahasten dira eta ondorioz, izendapenak ere bai”.

Hego haizeaz

Terminoak orokortzeko bidean hego haizea da horren adibidetariko bat, fenomeno hori izendatzeko hainbat hitz erabiltzen dira, “hego haize hutsak mereziko luke tesia egitea”. Hala, iturri hauetan oinarritu izan da herria izendapenak egiteko:

- Hego haizearen izaera: haize errea.

- Izendapen kardinala: hego haizea, haize hegoa.

- Izendapen orografikoa, herriak daukan kokapenaren arabera: aurreko haizea edo beheko haizea.

- Izendapen toponimikoa, ondoko herriren bat: Nabarniz haizea, elementu geografikoren bat, mendi haizea, herrialderen bat aipatzea, Gaztela haizea.

- Sasoi izendapena: urri haizea.

- Erreferentzia astronomikoa: eguzki haizea.

- Osterantzeko izendapenak: andre haizea.

Eguraldiaren adarrak

Adar hitzak ere hainbat fenomeno izendatzeko balio izan du. “Herriak lexikoa sortzeko aukeratu dituen bideetariko bat metaforez baliatzea izan da. Hizkuntza guztiek aukeratzen dute baliabide hori, horregatik eratorri da adar berbaren hedapen semantikoa”, dio Diegezek. Ostadarraz gain –zubi adar edo itsaso adar ere izendatzen da–, beste hainbat hitzetan ere erabili da adar hitza:

- Ekaitza izendatzeko: adarraire.

- Erauntsia izendatzeko: erauntsi adar.

- Euria bota: euri adar.

- Txingorra: harri adar.

- Euriz beteriko hodeia: adar gaizto.

Elurrak, 200 hitz

Elurra izendatzeko hainbat hitz erabiltzen ditu euskarak. “Elurra dela-eta harrigarria da euskarak daukan aberastasuna. Elurraren inguruko prozesu guztiaren berri ematen digu euskarak; nola egiten duen elurra, nolakoa den maluta, txikia edo handia, gogorra edo biguna, beste fenomeno batzuekin nahastean sortzen diren izendapenak, nola esaten zaion erortzen den bitartean, lurraren gainean dagoela zer gertatzen den, zer-nolako prozesua daukan, urtzen hasten denean zer esaten den… oso oparoa da. Inuitek ez ezik euskaldunok ere makina bat berba daukagu elurraren inguruan”.

Atsotitzak

Hitzez gain hainbat esaera zaharrek ere ematen dute eguraldiaren berri: “Aroaren inguruko atsotitzak izugarrizko altxorra dira. Mendeak joan mendeak etorri, jendearen behapenetan oinarriturik daude. Ez dira une zehatz bateko aldikadak, ez. Gainera, aroaren jokabidea ulertzen laguntzen digute. Kontraesankorrak badira ere, baserritarrak alde biko atsotitzak sortu ditu eta bata betetzen ez bada, bestea izango da. Beti asmatzen dute!”, azaldu du Diegezek. n

Azkenak
Baztango aroztegiko zazpi auzipetuek dei egin dute otsailaren 1eko manifestaziora joateko

“Talde kriminal antolatu bat izatea eta derrigortze eta bortxa delitu larriak egin izana” egozten diete Espainiako fiskaltzak eta obraren enpresa arduradunak. Zehazki, 20 urteko kartzela zigorra eta 56.000 euro eskatu dituzte zazpi herritar horientzat.


2025-01-21 | Julene Flamarique
2024. urtean biolentziak “areagotu” direla ondorioztatu du Talaia Feministak

Lau ardatz nagusiren inguruan egin dute 2024ko azterketa: indarkeria matxista; lurraldea; gerra eta gatazka armatuak; eta eskuin muturra. Euskal Herrian “erresistentziak metatzea” funtsezkoa dela ondorioztatu du Talaia Feministak, eta analisiaren sozializazioaren... [+]


50 urte Potasaseko grebatik

Gaur, urtarrilak 21, gure oraintsuko historiaren efemeride interesgarri bat gogora ekartzeko eta hari buruz hausnartzeko eguna dugu. 50 urte bete dira Potasas de Navarra enpresako 47 langilek itxialdia amaitu zutenetik. Hamabost egun iraun zuen itxialdi horrek eta greba orokorra... [+]


Industria militarraren konbertsioa, behar etikoa

Duela aste pare bat Norvegiako zenbait datu plazaratu ziren. Ipar Europako herrialde hartan auto elektrikoak nagusitu dira, eta Tesla marka dute salduena; energia birziklagarriaz sortutakoa omen da han kontsumitzen denaren %90. Aldiz, Norvegiako enpresa publikoek ez dute inolako... [+]


Oibarko ikastetxe publikoak D eredua izango du

Hezkuntza Departamentuak Oibarko ikastetxe publikoan D eredua ezarriko dutela iragarri du. Hilabeteetako protesten ondoren, euskarazko lerroa ezartzea lortu dute.


2025-01-21 | Mikel Aramendi
ANALISIA
Joe Biden eta Marcus Garvey: barkamenak barkatzailea itsusten duenean

Bere agintaldiaren azken egunetan Joe Biden AEBetako presidenteak egikaritu duen barkamen-zaparrada historikoak zeresanik eman behar luke, halakoen onuradun ezagunenetako batzuen kasuan behintzat ezinbestez egin beharko litzatekeen irakurketagatik. Edo ez al da justiziaren... [+]


2025-01-21 | Hala Bedi
Ekaitz Samaniego (All In Da Haus): “Hemen irabazle bakarrak preso politikoak dira”

Joan dira All In Da Hauseko hiru final aurrekoak. Oñati, Gernika eta Hendaiako Gaztetxeetaraino iritsi da freestyle txapelketaren bederatzigarren edizioa. Orain arte egindako bide honen balorazio positiboa egiten dute antolatzaileek, "Euskal Herriko txoko hauetan,... [+]


Moriartitarrek ere badute Urrezko Danborra

Aitor Arregik, Jon Garañok, Jose Mari Goenagak, Asier Achak eta Xabier Berzosak osatzen dute ekoiztetxe donostiarra, eta euren lana aitortu nahi izan du Donostiako Udalak.


Umeek debekatuta dute Debako liburutegian egotea, denboraren zati handienean

6 urtetik beherakoek 16:30-17:30 artean baino ezin dute liburutegian egon Deban, eta 2 urtetik beherakoek zuzenean debekaturik dute. Bestelako neurri baztertzaileak ere jasaten dituzte. Ageriko diskriminazioak haurrak literaturatik aldendu baino ez ditu egiten, eta borroka luzea... [+]


Depresioarekin lotutako hainbat gene identifikatu dira lehenengoz, mundu osoko populazioetan

Dibertsitate genetikoaren ikuspegitik inoizko metaanalisi zabalena egin dute, depresioaren arriskuarekin lotutako geneak identifikatzeko. Horri esker, aurrez ezagutzen ez zituzten 700 aldaera eta 300 gene inguru aurkitu dituzte.


Larrialdi egoera Mexikorekin mugan: migratzaileen aurkako ehiza abiatu du Trumpek

"Ameriketako Estatu Batuen gainbehera aldia amaitu da", esanez abiatu du kargu hartze ekitaldiko diskurtsoa Donald Trumpek. Besteak beste, trans eta pertsona ez-bitarren eskubideak deuseztatuko dituela promestu du, baita energia berriztagarrien aldeko politikekin... [+]


2025-01-20 | ARGIA
Otegi buru, “belaunaldi berri batek” hartuko du EH Bilduren gidaritza

EH Bilduk astelehen honetan abian ipini du mahai politikoa berritzeko barne prozesua. Zuzendaritzak zerrenda proposatu du. Arnaldo Otegik buruzagi izaten segituko du.


Eguneraketa berriak daude