Lantoki teknifikatuetan azaldu da gaitza

  • Laneko gaitz berriak sortzen hasi dira gaur egun egiten diren eraikinetan. Esate baterako, lipoatrofia, hanketako gantz ehuna galtzea eta ondoez arina eragiten duen gaitza da. Gaixotasun horrek emakumeei eragiten die batik bat.
Lipoatrofia
Lipoatrofia:lantoki teknifikatuetan azaldu den gaitza
Lipoatrofia dagoeneko azaldu da Euskal Herrian. Lanak sortutako gaixotasuna izan arren, oraindik ez da halakotzat jotzen; bai ordea lan istriputzat. Joan den uda baino lehen, Lakuako Gobernuak enpresa publiko nahiz pribatutan azaldutako bederatzi kasu posibleren berri izan zuen. Horietatik bost Eusko Jaurlaritzaren Donostiako egoitzan antzeman ziren, hiru Zornotzako enpresa batean, eta beste bat Gasteizko Udalean. Uda ondoren lehenengo lau kasuak baieztatu dituzte eta bederatzi kasu gehiago aipatu dituzte.

Espainiako Estatua kontuan hartuta, Katalunian sortu dira kasu gehienak, hain zuzen ere joan den uda baino lehen izandako 650 kasuetatik 619 antzeman ziren bertan. Hori dela eta, Katalunia gaitz berri hau ikertzen hasi da eta gaixotasun berriaren aurka borrokatzeko protokoloa sortu du. Horren ildotik, Eusko Jaurlaritzak, Gurutzetako Ospitaleko Dermatologia Zerbitzuarekin lankidetzan, lipoatrofiaren aurkako protokolo katalana martxan jarri eta egokitu zuen abuztuaren hasieran, batik bat emakumeei gantz ehunaren galera dakarkien gaitz honen agerpenari aurrea hartzeko.

Zerk eragiten du lipoatrofia?

Adituek diote ehun horien galera eragiten duena bi faktore elkartzea izan litekeela: batetik, ingurumeneko lehortasuna eta bestetik, energia elektrostatiko edo elektrikoko eremuen pilaketa. Gaitzak gehiago eragiten die emakumeei, hanketan gantz ehun gehiago izaten dutelako gizonek baino.

Katalunian jada lanbideak eragindako gaixotasuntzat jotzen dute, nahiz eta oraingoz gaixotasun larria ez izan eta ez den beharrezkoa baja hartzea. Adituen arabera, ondoeza arintzeko nahikoa da eremu elektrostatikoetatik urruntzea; dena dela, zenbait kasutan kortikoideak ere erabil daitezke.

Protokoloa nola aplikatu?

Eusko Jaurlaritzak lipoatrofia kasuetarako egokitu duen Kataluniako protokoloak 21 orrialde ditu eta bi galde-sorta, horrelako kasuak azaltzen direnean prebentzio zerbitzuek ezaugarri klinikoak eta lan baldintzak beroietan jaso ditzaten. Protokoloaren helburua da lipoatrofia kasuetan nola jardun behar duten azaltzea medikuei eta mutualitateetako langileei. Lehenik eta behin gaitza antzeman eta, ondorioz, diagnostikatu eta lan istripu gisa tratatzeko argibideak ematen ditu. Eta, azkenik, lanpostuetako baldintzen jarraipena egin eta ikertzeko inprimakiak dakartza.

Bulegoetan karga elektrostatikoak sortutako arazorik egonez gero, protokoloak airean %50eko hezetasun erlatiboa bermatzeko aholkatzen die enpresei. Instalazio elektrikoek lan mahaietan izaten duten eragina saihesteko, kableen isolamendua hobetu eta lur hartuneak egiteko aholkua ere ematen du. Laneko gaixotasun berri honen 190 kasu ikertu ondoren sartu dituzte aholku horiek Kataluniako eta EAEko protokoloetan.

Protokolo berriak derrigortuta, lehenengo kasua diagnostikatzen denean enpresak kasu berriak bilatu beharko ditu. Eta beste kasu bat azaltzen bada, prebentzio zerbitzuari abisatu beharko dio, zerbitzu hori esposizioaren ebaluazioa egiten has dadin. Osalani ere abisatu beharko zaio. Lan osasuneko institutu horrek, enpresara joan eta medikuntza-galdeketa eta gaixotasuna ager litekeen lanpostu guztietako baldintzen inguruko galdeketa bete beharko du. Protokoloak dio gaixotasuna azaldu izanaren arrazoia lantokia dela susmatzen bada –leku eta lan denbora berean kasu bat baino gehiago agertu direlako– gaixoa mutualitatera bidali behar dela. Bestalde, gaitz honi aurrea hartzeko eta aurre egiteko protokoloa negoziatzeko eskatu beharko liekete sindikatuek enpresei.

Lege aldaketa

Berdintasunerako Lege berriak Laneko Arriskuen Prebentzioko Legea aldatu du, langileen sexuari lotutako osasun galerak antzeman eta halakorik ez gertatzeko. Mintzagai dugun lipoatrofia erdizirkularra da, hain zuzen ere, lege aldaketaren lehenengo aplikazioetako bat, gaitz arin honen kasuan sexuaren eta lan arriskuaren arteko kausalitatea ezartzea lortu baita. n

Azkenak
Immigrazioa eta sindikatuak, eskubide unibertsalak ala porrot kolektiboa

Gabezia guztiekin ere, sindikatuek gizateriaren alde inoiz egon den beste edozein giza erakundek baino gehiago egin dute. Duintasunari, zintzotasunari, hezkuntzari, ongizate kolektiboari eta giza garapenari beste edozein pertsona-elkartek baino gehiago lagundu... [+]


Harri-jasotzea
Harri eskolek emandako bultzada

Harri-jasotzearen gorakada nabaritu da azken urteetan, batez ere emakumeen artean. Gazteek harri eskoletan ikasten dute kirolean esperientzia dutenengandik. Crossfit-a, sare sozialak eta telebista faktore garrantzitsuak izan dira kirolaren piztualdian, harri eskolekin batera... [+]


Kanboko Marieneko lurrak irauli dituzte ELB, Lurzaindia eta Ostia sareak

Maiatzaren 17an bertaratu eta barazkiak landatzeko hitzordua jarri diete herritarrei. Karia horretara egun osoko egitaraua osatu dute, Marieneako lurrak laborantzarako atxikiak izatearen alde.


Itzalaldiaren biharamunean, Espainiako Gobernuaren eta Red Eléctrica de Españaren arteko tirabirak dira nagusi

Pedro Sánchezek hornitzaile pribatuei eta Red Eléctrica de Españari egotzi die itzalaldiaren inguruko informazio gutxi eskaintzea, baina azken honek jakinarazi du "gutxi gorabehera" aurkitu dutela Iberiar penintsula osoko argindarra joatearen arrazoia... [+]


Homo erectusek hitz egiten zekiten?

Rudolf Botha hizkuntzalari hegoafrikarrak hipotesi bat bota berri du Homo erectus-i buruz: espezieak ahozko komunikazio moduren bat garatu zuen duela milioi bat urte baino gehiago. Homo sapiens-a da, dakigunez, hitz egiteko gai den espezie bakarra eta, beraz, hortik... [+]


Iraultza, iraultza baino lehen

Böblingen, Germaniako Erromatar Inperio Santua, 1525eko maiatzaren 12a. Georg Truchsess von Waldburgek Wurtembergeko nekazari matxinatuak mendean hartu zituen. Handik hiru egunera, maiatzaren 15ean Filipe Hessekoak eta Saxoniako dukeak bat egin zuten errebelde turingiarrak... [+]


2025-04-30 | Jon Torner Zabala
Aramu + AimarZ
Bizirik bada, musikaren berotasunagatik da

Aramu + AimarZ
Noiz: apirilaren 26an.
Non: Zumarragako Zelai-Arizti frontoi irekian.

---------------------------------------------------------

Udalaren webguneak dio: "Bide Bizia marka turistikoa eta izen bereko jaialdia Zumarragaren arima munduari erakusteko,... [+]


Gorputz hotsak
“Oso literala naizenez, marrazten dudana ulertzea gustatzen zait”

Irudimentsua eta umoretsua da, eta marraztea bere pasioa da. Oihan Iriarte Eletxigerrak (Bilbo, 2001) Autismoa eta biok (Txalaparta, 2025) liburu ilustratua sortu du autismoa ikusarazteko. Bere bizipenetatik abiatutako liburua da. Arte figuratiboaz baliatu da batez ere:... [+]


2025-04-30 | OlatuKoop sarea
Maiatzaren Lehenerako proposamen bat: lan desiragarriak eta burujabeak denontzat

Maiatzaren Lehenaren kari, bere gogoeta partekatu nahi izan du Olatukoop Ekonomia Sozial Eraldatzailea sustatzeko sareak. Langileen egunari lotuta, lanaren izaeraren eta zentzuaren inguruko gogoeta egin dute, lan burujabe eta desiragarriak denontzako garatzeak gure bizitzak eta... [+]


2025-04-30 | Estitxu Eizagirre
Zer dezake udal batek makroberriztagarrien aurrean?

Bizitza ez-berriztagarriak filma ikusentzun zuten atzo 70 inguru lagunek Villabonan. Francisco Vaquero egilea bertan izan zen eta emanaldiaren ostean hitza hartu zuten herritarrek, kargu publiko batek eta egileak berak. Hainbat gai eta ikuspegi anitzak agertu ziren, baina... [+]


2025-04-30 | Sonia González
Zaurgarritasunaren tranpa

Zenbait urtetatik hona sarri entzuten dugun kontzeptua da zaurgarritasuna. Gaur gaurkoz, diskurtso politikoetan pertsona zaurgarriez aritzea ohikoa da. Seguru nago nik ere inoiz erabili dudala berba hori Bizilan.eus webgunean, eskubide laboralak eta prestazio sozialak azaltzeko... [+]


Eguneraketa berriak daude