Irulegiko mahastien barrandan

  • Nafarroa Behereko kasko eta haranen artean, ez da ezagunena Jara. Baigorri eta Irulegi alde batetik eta Arrosa bestetik altzotan harturik, ez du tontor xut batez zerua zilatzen, udazkeneko haize hegoak leundu gailur borobildu bat da, antena erdian, kapelu bat iduri. Ez pentsa, halarik ere, hain erraza denik; itxura gozoa izan arren, izerdi puska bat isurarazten du beregana heltzen utzi aitzin.
Jara mendia
Jara mendia (Nafarroa Beherea)Ihintza Erremundegy
Abialekura, hots, Irulegira iristeko, Donibane Garaziko bidea hartu (932 departamentala eta gero 918a) eta Baigorriko bidegurutzera arte segituko dugu, Itsasu, Luhuso, Bidarrai eta Arrosa bata bestearen ondotik iraganez. Arrosara heltzean, Donibane Garaziko bidea utzi eta eskuin hartuko dugu, Baigorriko norantzan (948 departamentala). Baigorriko hirigunea baino pixka bat lehenago, errugbi zelaiaren parean –hau da, Nafarroaren Eguneko gu denon aparkalekuaren parean– ezkerreko zubia zeharkatuko dugu eta D 15 departamentala hartuko Irulegiraino. Kasu, “Irulegi” bide seinalea ikustean ezker hartu behar da,  karrikara heltzeko eta ahalaz eliza ondoko aparkalekuan autoa utzi.
Irulegiko eliza hartu dugu beraz abiapuntutzat. Bertatik ageri da jadanik Jara, aski hurbil dirudi gainera hodei guztiak uxatu dituen zeru garbi honetan, eta gutxitan kukutuko zaigu ibilaldian zehar.

Lehen mahastiak bistan

Herriko Etxerantz abiatu gara, eta eskuinerantz etxe artetik iraganez, ezkerrean etxe eta baratze baten artean bide bat antzeman dugu. Baratzean, txorien uxatzeko dilindan emanak diren zernahi koloretako trapuek –eta baita Colacao ontzi laranja batek– jostaturik, patar xumeari ekin diogu nolabait ibilaldia hasteko. Mahastiak ageri dira baina ez gara bertatik pasako.

Aitzina jarraikiz, goizeko freskuraren azken ferekak gozatuz, bidegurutze batera iritsiko gara. Eskuin Prieuré-ko kapera, XII. mendekoa, eta hilerria. Gu, ondotik igarotzen den errekak bidea xuxurlaturik, harri pikorrezko bidetik joanen gara aitzina.
Atakara heltzean eskuin hartuko dugu. Pasaleku aski hertsi batetik iraganen gara udazkeneko eguzki apalak itsuturik. Seila pasa eta berriz itxi ondoan, ezkerrean soka elektriko zuri baten petik iraganen gara eta eskuin segituko dugu, gorantz, bistan dena. Ezkerrean maison de vigne antzeman dezakegu, tresnen atxikitzeko gunea.

Ezkerrerantz, bihurgune makur batetik iragan eta Jara aitzinean dugula zuzen segituko dugu. Bizpahiru baserri daude txoko eder horretan. Haitz sendoaren itzaletik, Iparla, Buztanzelai eta Izpegi ikus ditzakegu.

Bidegurutzera iristean, eskuin igoko gara. Seinale batek “Jara” eskuin markatzen du, autoentzat, baina gu zuzen joanen gara lurrezko bidetik. Askara heltzean ezker hartuko dugu. Bi aldiz antzemanen ditugu eskuinerantz bideak baina guk zuzen segituko dugu, otezko pasadizo hertsi batetik erreka txiki batera heltzeko.

Beti bide nagusia segituz, Haotza mendia dugu gure aitzinean, ezkerrean aldiz Oilarrandoi, eta behean, Irulegi herria. Lur gorrizko bidearen ertzetan, azpelarrak ageri dira. Harri bidetik segituz haize hego fresko batek kopeta hezea xukatzen digu birikak freskatuz.
Eskuinean den belardira heltzean pausatuko gara. Eguzkiak jotzen du jada, nahiz eta ez udako bero sapa izan. Azpian Baigorri dugu. Intxaurrak eta masustak jateko aukera izan dugu bidean eta ez goaz tripa hutsik. Lehen atsedenaldi horren ondotik, sai batek bidea erakutsirik, gora goaz.

Lurrera erori gaztainen artetik patarra igoko dugu beti zuzen. Haitzaren itzal pean iraganen gara, iratze ihartu artetik bide eginez. Aitzina segitzeko bi aukera daude: belarretan behera jautsi eta lurrezko bidera iristean berriz goiti joan, ezker hartuz, belarretatik, edo bestela, zuzen segitu, bi bideak elkartzen baitira. Beti zuzen goaz. Bidean elorri zuria ikus dezakegu. Patar xut bat igo ondoren ezker hartuko dugu eta arditegian pausa. Arditegitik Arrosa ageri da azpian eta eskuinetik ezkerrera Baigura, Ursuia, Artzamendi, Iparla eta Goramakil ditugu aitzinean. Goramakilen bestaldean, Aritzakun da.

Nafarroa Beherea gure oinpean

Bidean atzeman gibel urdina zakuan sartu eta, ezker, azken aldapari ekinen diogu. Azkena eta zailena. Eta burura heltzean lahar buketa sari! Eskuin, animaliak tratatzeko labirinto bat antzeman dezakegu. Aldapa xuta xendra batetik zeharkatuz, azkenean gailurrera iristen gara. Parean Behorlegi dugu, gibelean Auñamendi eta behean aldiz Ortzaize, Irisarri eta Iholdi herriak.

Bazkaldu ondotik ez gara bide beretik itzuliko. Antenetarantz aitzina segituko dugu, kasko honetatik ageri diren paisaia zoragarriei azken behako bat eman eta, bide nagusitik, gudroinezkotik, abiatuko gara. Azken antenaren parera iristean belarretatik igoz harrizko orientazio mahai zahar bat ikusiko dugu. Maleruski, ez da gehiago erabilgarri.

Saiak lagun

Bide nagusia paraleloki dugula, xendrari jarraikiko gara. Iratzeak kilikaturik beheiti joanen gara, ez dugu belar bidea hartuko. Saiak guri begira ditugu ekialdean. Arraroa da bakarrik ikustea, taldeka ibiltzen dira normalki. Azken hogei urteetan babesturiko animalia da. Miruak ere ikusten ditugu.

Gudroi bidera iristean, ezker hartuko dugu, beherantz. Pentzean zehar zuzen segitu eta ezker hartuko dugu gudroi bidea utzirik. Beti zuzen joanen gara eta bidegurutzean ezker hartuko dugu. Aldiz ondoko aukeran ez dugu eskuin hartuko, baizik eta zuzen.
Harkaitz pareta baten babesean goaz aitzina, ur xirrista bat segituz beti. Ezkerretara beheiti hartuko dugu, bidea utziz eta zuzen segituz. Bidegurutzera iristean zuzen joateko aukera izan arren ezker hartuko dugu, igoeran gaitzetsi “Jara” bide seinaleari jarraikiz. Aldiz Azkarateko seinalea agertzean eskuin hartuko dugu, mahastiak ikusteko gisan. Aurten, hezetasun gehiegiarengatik, mahats-biltzea bi astez aitzinatu dute eta eskuz lanean ikusi ahal izan ditugu biltzaileak.

Mahastietatik ateratzean ezker hartuko dugu eta borda bat ikustean eskuin. Ez gara upatzerakoan bezala soka azpitik lerratuko; aldi honetan, zuzen jarraikiko gara. Berriz hastapenean ikusi kolore guztietako oihal eta Colacao ontziaren ondotik pasatzean, eskuinean etxe bat ikusi eta harantz joanen gara. Zubia zeharkatu eta stop-ean –gelditu gabe– ezker. Ibilaldia astoz egitea proposatzen duen Escap’ane etxettoaren ertzetik iragan eta elizara helduko gara. Ibilaldia, hasi garenetik bost oren baino gehiago pasa direnean, bukatu da, eta aparkaleku ondoko mahaian askal dezakegu. On egin diezagula. n

Azkenak
Berwick eta gu

Beharbada ez duzu jakingo nor den Donald Berwick, edo zergaitik aipatzen dudan artikuluaren izenburuan. Gauza bera gertatzen zaie, agerikoa da, abian den Osasun Itunean parte hartzen ari diren gehienei. Ez dakite zer den Berwicken Helburu Hirukoitza, are gutxiago eredu hau... [+]


Zerbitzu publikoak: motozerrari bidea erraztu ala basoa garbitu?

Aurreko egunetan Larraitz Ugarte abokatuak idatzitako La motosierra puede ser tentadora artikuluak zeresan handia eman du sektore zabal batean. Administrazio publikoaren barruan ohikoak diren egoera batzuk mahai gainean jartzen ditu, tartean efizientzia falta, ardura eta kontrol... [+]


2025-04-16 | Haritz Arabaolaza
Hizkuntza

Garrantzitsua al da hizkuntza bat zuzen erabiltzea? Zer puntutaraino da hain beharrezkoa gramatika menderatzea edo hiztegi zabal bat edukitzea? Betidanik entzun izan ohi dut hizkuntzaren garrantzia, baina pentsatzen jarri ostean, ondorio batera iritsi naiz. Pentsatzeak askotan... [+]


Leku ‘kuttunak’

Aspaldian bisitatzen ez nuen eta hainbertze gustatzen zitzaidan leku batera joan nintzen aurrekoan. Bertan nengoela, gustura sentitu nintzen eta zera pentsatu nuen: hau da nire leku kuttuna. Kuttuna, kuttuna, kuttuna; hitza jira eta biraka etxerako bidean. Kuriositateak jota... [+]


2025-04-16 | Rober Gutiérrez
Trebetasunak

Nerabeek eta gazteek, ibilbide akademikoan zehar, behin baino gehiagotan jasoko dute lagungarria izango zaien ikasketetarako edo-eta lanbiderako orientabidea. Gidaritza eskaini behar zaie, zalantzez beterik egon ohi baitira erabaki garrantzitsuak hartu behar dituzten bakoitzean,... [+]


2025-04-16 | Euskal Irratiak
Mikel Epaltza
“Nire etxea utzi nuen ETAk nazioarteko begiraleen esku armak utz zitzan”

Atxik Berrituz giristino taldeak Kristauak Euskal Herriko bake prozesuan liburua argitaratu du Maiatz argitaletxearekin. Giristinoek euskal bake prozesuan zer nolako engaiamendua ukan duten irakur daiteke, lekukotasunen bidez.


Ertzaintza handitu eta 8.000 polizia nahi ditu Jaurlaritzak 2030erako

Ertzaintzarekin bigarren negoziazio mahaia ireki du Bigen Zupiriak, martxoan ERNE, ESAN eta SIPErekin ertzainei urteko soldata gutxienez 4.200 euro igotzea adostu ostean. Agente kopurua areagotzeko plan horretan Arkautiko (Araba) akademiak "berebiziko... [+]


Iñaki Bakero (Erriberan Euskaraz)
“Batzuek ez gaituzte hemen nahi, baina bagaude”

Maiatzaren 17an Erriberako lehenengo Euskararen Eguna eginen da Arguedasen, sortu berri den eta eskualdeko hamaika elkarte eta eragile biltzen dituen Erriberan Euskaraz sareak antolatuta


Aguraingo Udalak atzera bota du 50.000 plaka fotovoltaiko instalatzeko proiektua

EH Bilduk aurkeztutako mozioa onartu dute osoko bilkuran. Udalak egitasmoa sustatzen duen enpresari, Cañaveras Solarri eskatu dio proiektuak ez ditzala hartu balio estrategiko handiko gisa kalifikatutako nekazaritza lurrak, eta gune populatuetatik gutxienez 500 metroko... [+]


2025-04-16 | Sustatu
Bi hilabete igaro dira eta berdin gaude: IP blokeoak dozenaka euskal webguneren kontra futbola dagoenean

Duela egun batzuk iragarri zuen Puntueu-ek La Ligaren blokeoak euskal domeinuei eragiten dien kaltea monitorizatuko zuela. Asteburu honetan izan dira partiduak, hain zuzen, eta monitorizazioaren datuak hor daude, penagarriak dira.


Eguneraketa berriak daude