Elkarrizketa irtenbideak oztopatzea helburu

  • IBARRETXE LEHENDAKARIA ahozko epaiketarantz doa jada. Berdintsu da une batzuetan bultzada politikoa gobernutik etorri edo epaileetatik, Batasuna legez kanpo jartzeko berau babestuko lukeen legedirik ez balego, dena delako bultzadek ez lukete inongo indarrik eta.
Elkarrizketa
Elkarrizketa irtenbideak oztopatzea helburu
Bitxia da ikustea nola berez aurrerakoia den kontzeptu juridikoa, hau da herri akusazioarena, erabilera atzerakoienaren ispilu den: bi talde txikik –Dignidad y Justicia eta Foro de Ermua– judikaturak halako auzi bat aurrera eramatea ahalbidetzen dute, euskal gizartearen ehuneko oso handi bat aurka egon arren; elkarrizketa kriminalizatzen da; eta, besteak beste, auziaren erabilera politiko gordinenari bide ematen zaio.

Aipatu izan da akaso mugaren bat ere jarri beharko litzaiokeela herri ekimen honi, edonork edozer lortu ez dezan, baina kasu honi begira, Alderdien Legea ezabatzea edo aldatzea nahikoa litzateke herri ekimena indargabetzeko.

Larria da Ibarretxek eta berak ordezkatzen duenarekin halako joko juridiko-politikoa egin ahal izatea, baina larriagoa da hori bera Batasunarekin biltzeagatik gertatzea. Epe motzari begiratuta, larria izan daiteke ahozko epaiketa eta Ibarretxeren galdeketa planaren tenpus-ekin egin daitekeen erabilera. Larriagoak dira epe ertainera gatazka gainditzeko ahaleginen kudeaketari jartzen zaizkion muga gogorrak.

Modu publikoan eta pribatuan, dozenaka dira Batasunarekin biltzen diren gizarte eragileak, hasi alderdi politikoetatik eta komunikabideetaraino –tartean ARGIAkook– eta ikusi beharko da aurrera begira epaiketa honek zer emaitza duen harreman sare hori guztiarekiko. Zeren eta –aditu gehienak hala iradokitzen ari dira– gauza bat da epaiketa honetatik zigor juridikorik ez ateratzea, ez lehendakariarentzat ez beste auziperatuentzat, eta bestea da Batasunarekin elkarrizketatzearen jarduera sozio-politikoa zertan uzten duen. Hau da, Roberto Saiz epaileak desobedientziaren akusazioa izugarri kiribildu ei du ahozko epaiketara iristeko, eta, beraz, oso zaila da frogatzea lehendakariak eta PSOEko buruzagiek desobeditu dutenik, horretarako agindu zuzenik ez zutenean. Egia, baina planteamendu honek zeharka airean uzten du beste honako hau: desobeditu ez denez ezin da zigortu, baina Batasunarekin bilerarik –edo harremanik– ez izateko agindurik balego, horrek zigorra mereziko luke.

Pedro Ugarte idazleak El Paísen auzi honi buruz ari zela auzia gogor kritikatzen zuen Saiz epailearen jokaldia, baina “Desagertutako Batasuna”-ri buruz (“La extinta Batasuna”) egiten zuen berba artikuluan. Ugartek seguruenik ñabardura ugari egingo lizkioke esapide horri, jakin bai baitaki ez dela egia; hala ere, Alderdiaren Legearen
ondoren, halakoak gero eta lasaiago idatz daitezke.

Juan Cruz Alli CDNko buruzagiak pragmatikoago hitz egiten zuen Jose Luis Rodriguez Zapatero eta ETAren elkarrizketa saioaz iragan igandean Diario de Noticias-en egindako elkarrizketan: “Beste prozesu bat ere izango da, Gobernu guztiek, iraganean ere egon baitira prozesu ugari, eta arazoak irauten duen bitartean Espainiako Gobernu guztiek izango dutelako berau bideratzeko ardura”.

ZOE-REN ONTZIAREN auzia Sudan, Txad, Frantzia eta Nazio Batuen Erakundearen harreman sare korapilatsuan harrapatua geratu da. Berez da gaitza gerra egoeran bizi diren haurren etorkizunaren amaraunean sartzea eta errealitate gordin ugari dira hor: pederasta sareak, legez kanpoko adopzioak, europarron karitate ikuspegia... Nahi dena, baina eztabaida horiek guztiak kontuan hartu beharrekoak izanik ere, ekintzaren bidez ehunka haur gerraz salbu jarri eta mendebaldeko gobernuen kontzientzia astindu nahi zuen asmoarekin egiten dute topo. Auziak beharko du dagokion ikerketa, baina nire begietatik ikusita, Zoeren Ontzikoek bi gauza dituzte euren alde: bat, operazio guztia iragarria zuten bai publikoki –ARGIAn iragan uztailaren 29ko zenbakian agertu zen– eta baita hainbat instituzio eta gobernuen aurrean ere, tartean Frantziakoa eta Txadekoa; eta bi, ziria edonori sar dakiokeela onartuta ere, operazioan sartuta dauden Iparraldeko herritarrak konfiantzazko pertsonak dira bertako euskalgintza ezagutzen duen edonorentzat.

Azkenak
2025-02-28 | ARGIA
1936-1976an Nafarroan errepresaliatutako 407 irakasleak, nortzuk ziren?

Memoria eta Bizikidetzako, Kanpo Ekintzako eta Euskarako Departamentuko Memoriaren Nafarroako Institutuak "Maistrak eta maisu errepresaliatuak Nafarroan (1936-1976)" hezkuntza-webgunea aurkeztu du.


2027an ixten hasi behar diren zentral nuklearrak mantentzeko eskatu diote Iberdrolak eta Endesak Espainiako Gobernuari

Espainiako Estatuko zentral nuklearrak itxi ez daitezen aktoreen presioak gora jarraitzen du. Otsailaren 12an Espainiako Kongresuak itxi beharreko zentral nuklearrak ez ixteko eskatu zion Espainiako Gobernuari, eta orain berdin egin dute Endesak eta Iberdrolak.


2025-02-28 | ARGIA
“Erdalduntzeko makina” salatzeko kanpaina abian jarri du Bilboko Guka mugimenduak

Gukak “Bilbo erdalduntzen duen makina” ikusaraziko du kanpainaren bidez. 24 orduz martxan dagoen makina salatuko dute, eta berori “elikatu eta olioztatzen dutenek” ardurak hartzea eskatuko dute. Euskararen aldeko mekanismoak aktibatzea aldarrikatuko dute.


'Errealitatearen harribitxiak'
Arreta galdu barik

ERREALITATEAREN HARRIBITXIAK
Nork: Josu Iriarte, Nerea Lizarralde, Jare Torralba eta Amets Larralde. Mikel Martinezek zuzenduta eta Jokin Oregiren testuetatik abiatuta.
Noiz: otsailaren 21ean.
Non: Bilboko 7katu... [+]


2025-02-28 | Gedar
Adin txikiko neska bati eraso dio Sarako kirol entrenatzaile batek

 15 urteko emakume bati egin dio eraso Izarra klubean jarduten zuen pilota entrenatzaile batek.


Nafarroako Gobernuak Estatuaren indarkeriaren beste zazpi biktima aitortu ditu

Nafarroako Gobernuak ofizialki aitortu ditu gure lurraldean giza eskubideen urraketa larriak jasan zituzten Estatuaren indarkeriaren beste zazpi biktima. Horien artean, hitzez hitz “motibazio politikoko biktima gisa” aitortzen ditu Patxi Erdozain, Eneko Compains,... [+]


Odon Elorzak Donostiako San Bartolomeko merkataritza zentroaren kontrako plataforma aurkeztu du

Donostiako alkate ohiak webgune bat sortu du, eta plataformarekin bat egiteko eskatu die herritarrei.


2025-02-28 | Sustatu
Webtest.eus: webguneen segurtasuna autoebaluatzeko tresna

PuntuEus-ek doako tresna erabilgarri bat jarri du edonoren eskura, webguneen segurtasuna erraz ebaluatzeko. Webtest.eus izeneko autoebaluazio-tresna honi esker, erabiltzaileek beren webgunearen segurtasun-maila modu sinple eta argian azter dezakete.

 


Okzitaniako A69 autobidea
Justiziak ezeztatu du obren gauzapena zekarren prefetaren ordenantza

"Historikotzat" jo du otsailaren 27an plazaraturiko epaia Lurraren Altxamenduak sare ekologista antikapitalistak. Bere aldetik, epaiaren "krudelkeria" salatu eta helegitea jarriko duela jakitera eman du Frantziako Estatuak. Duela hogei urte baino gehiago jarri... [+]


Arabako ospitaletako komunen irisgarritasun falta salatu du Eginaren Eginez elkarteak

Elkarteko Elena Avalosek salatu du aulki gurpildunarekin komunera sartzea oztopatzea, pertsona desgaituen eskubideen, autonomiaren eta duintasunaren kontra doala.


Txema Monterok EAJ birsortzea proposatu du, ‘Deia’-k zentsuratutako artikulu batean

Joan den asteartean La Vanguardia-n argitaratutako artikuluan egin zuen proposamena Txema Montero abokatu bizkaitarrak. 30 urtez Deia egunkariko kolaboratzailea izan da eta lehenik hara bidali zuen bere artikulua, baina egunkariak ez zion argitaratu.


Kapitalismoaren aurkako artikuluak debekatu ditu Bezosek ‘The Washington Post’-en

Hemendik aurrera egunkarian soilik "norbanakoen askatasuna eta merkatu librea" sustatzen dituzten iritziak jasoko direla adierazi du enpresaburuak. Iritzi artikuluen zuzendariak hedabidea utzi duela ere argitaratu du. 


PKKri borroka armatua amaitzeko eskatu dio Öçalan buruzagi kurduak

Urteak iragan dira bere azken argazkia ikusi zenetik. 26 urte daramatza preso Abdullah Öçalanek Turkiako Imrali uhartean, "erakunde terroristako" buruzagitza egotzita. Ostegun eguerdian bere bideo bat ez, baina argazki berri bat zabaltzeko baimena eman du... [+]


EHZk aurtengo leloa eta lehen taldeak jakinarazi ditu

Elkarteak ekainaren 27, 28 eta 29an Arberatzen (Nafarroa Beherea) izango den jaialdian izateko aurresalmenta abiatu du ostegunean. Hiru eguneko sarrerak 43 euro balioko ditu eta Ipar Euskal Herriko "lau ertzetatik" festibalera hurbiltzeko autobusak antolatuko dituztela... [+]


Eguneraketa berriak daude