Turkiako mugan, zoruaren beldur

  • Saddam Husseinek milioika minaz josi zuen Kurdistango lurraldea, Turkiatik sar zitekeen inbasioa geldiarazteko. Hussein orain ez badago ere, iparreko mehatxuak bizirik dirau, baita lur azpikoak ere.
Haji Kuban IKMAAko mina desaktibatzailea
Karlos Zurutuza
Zarata mediatikoz beteriko garai nahasiotan, merkatu logiketatik urrun eta irakurleengandik gertu dagoen kazetaritza beharrezkoa dela uste baduzu, ARGIA bultzatzera animatu nahi zaitugu. Geroz eta gehiago gara, jarrai dezagun txikitik eragiten.
“Lanerako egun zoragarria gaurkoa; eguzkitsu, eta iparreko ukituaz.” Honela agurtu du Faris Zuber nagusiak bere taldea goizean, eta bat datoz denak. Gutxitan aurki daiteke honelako jarrera baikorra astelehen goiz batean. Eta are gutxiago, anbulantziak zure lantokiaren alboan egon behar duenean, badaezpada. Egia esan, alboan ez, ehun metrora baizik… badaezpada. Ezbeharra gertatzekotan, hobe da Zuber eta bere taldearentzat auto zuria eztandaren erradiotik at egotea. Izan ere, IKMAA(Irakeko Kurdistango Minen Kontrako Ekintza) erakundeak kudeatutako mina-garbitze eremuetako bat da hau. Bertan, lurperatutako bonbak aurkitzean datza eguneroko errutina.

–Joan den maiatzean hasi ginen garbitzen hemen –dio Zuberrek, biktima baten izena duen Gre Barojy eremuan–. Dagoeneko 48 mina indargabetu ditugu, baina hiru istripu larri izan dira bitarte horretan. Italiar mina madarikatu hau da erruduna, Valmara 69a. Ez dugu babesik honen kontra.

Zuberrek aipatutako tramankulua ez-ohiko lehergailua da, bere triku itxuragatik eta, batez ere, bere funtzioagatik. Antza, mina gehienak heriotza ez, zauriak eragiteko eginak dira, soldadu herren batek asko motel baitezake troparen erritmoa. Valmara, baina, erailtzeko sortua da.

–Aktibatu eta berehala, metro erdiko jauzia egiten du; hortik, eztandak mila burdin pusketa, mila bala, bidaltzen ditu kanpora. Italiar lehergailuak 25 metroko erradioan hiltzen du eta munduko minarik arriskutsuena da –gaineratu du desaktibatzaileen nagusiak.

Luze mintzo da gizon hau lur azpian aurki daitezkeen tramankulu hiltzaileez, inongo nahigaberik azaldu gabe: Valmara bezalako fragmentazio-mina hilgarriak, zauritzeko eginak diren pertsonen kontrakoak, blindatuak geldiarazteko jaki ontzi itxurakoak... Azken finean, bere lantresnen deskribapen hutsa baino ez da egiten ari; egunero, eta duela urte askotatik, inguruan izan dituen objektuena. Zuberrek hogei urte eman ditu jada minak indargabetzen, baina txikitatik ezagutzen ditu lur azpiko lehergailuen arriskuak. Dioenez, bere aita izan zen ikusi zuen minen lehenengo biktima.

–Duela urte batzuk Jordaniara gonbidatu ninduten, kooperazio programa baten barruan –ekarri du gogora–. Minen kokapena adierazten zuten mapak zituzten, bazekiten non eta zenbat zeuden. Gainera paisaia hura ezin hobea zen lanerako, laua, eta batere begetaziorik gabea.

Kurdistan, ordea, guztiz kontrakoa da. Sastrakez beteriko mendiak dira gureak, horregatik erretzen dugu aurrena garbitu beharreko eremua. Tenperatura 50 graduraino igotzen da maiz udan, eta jasanezina da gure ekipamendua halakoetan. Neguan aldiz, elurra da nagusi hemen, eta udaberria iritsi arte ezin diogu lanari berriz ekin. Eta, jakina, ez dakigu non eta zenbat mina dauden, Saddamek ez baitzion NBEri inongo maparik luzatu…

Pazientzia lagun

Metal detektatzailea da urdinezko gizonen ezinbesteko erreminta, baita bere “itsuaren bastoia” ere. Horri eskerrak jakiten du langileak non zapaldu edo, hobe esanda, non ez. Makil bitxi honek igortzen duen frekuentziak soinua egiten du eta hots horrek metalezko objektuez ohartarazten du.

–Langileak zerbait aurkitzen duenean, lanari utzi eta sekzio arduradunari jakinarazten dio. Eta honek gainontzeko langileei, 50 metroko segurtasun distantzian egon daitezen. Jarraian, bilatzailea seinalearen jatorri zehatzetik 15 zentimetrora hasten da induskatzen, espatula txiki batekin: poliki, eta kontu handiz –azaldu du nagusiak, belauniko prozesu horretan buru belarri ari den langile bati erreparatuz–. Mina bat baldin bada, bere ingurua makil gorriez hesitu eta egunaren bukaeran eztandarazi egiten dugu. Dena den, lehergailua toki arriskutsu batean egon daiteke, hots, etxe baten alboan. Kasu horretan eskuz desaktibatu beharra dago. Mina batzuk herritarrek indargabetzen dituzte hemen ez gaudenean. Mila aldiz esan diegu hona ez sartzeko, eta, jakina, istripuak gertatzen dira.

Askotan, burdin pusketa xume batek martxan jartzen du protokolo osoa. Tamalez, prozesu motel hau oso-osorik burutu behar da seguru egon ahal izateko.

–Jatorri militarra duten desaktibatzaileek istripuak eragiten dituzte maiz –baieztatu du Zuberrek–, lehergailuak indargabetzeko euren prozedurari eusten baitiote beti, segurtasun protokoloa alde batera utziz. Ausardia ez, pazientzia da ezinbestekoa lan honetan, horregatik ez dago soldadu edo peshmerga (gerlari kurdu) ohirik gurean.

Urdinezko gizonak txabola ttipi batean elkartu dira lana bukatzean, Gre Barojy eremuko itzalpe bakarrean. Hiru mina indargabetu eta gero, goizean hasitako langile guztiak bueltatu dira. “0 eta 3” etxekoen aldeko emaitza da hemen. Normalean zazpi orduko lanaldia burutzen du taldeak, baina Ramadanak iraun bitartean sei ordukoa da laneguna. Nolanahi, ez dute itxarongo eguzkia ezkutatu arte ura edateko. Kevlarezko ekipoak batetik, eta lanaren berezko tentsioak bestetik, makina litro likido galarazten diete langileoi.

Mina eremua atzean utzi bezain laster, ume errenkada batekin egin dugu topo errepidean. Pozik doaz denak, eskola bukatzean haur orok duen sentsazio atseginaz. Algara alaiek Gre Barojyko detektatzaileen hots ilunak uxatu dituzte nire belarrietatik. Karretera bazterrean jarri dira umeak gure autoari tokia uztearren. Baina inor ez da asfaltotik atera, badakite denek sastrakek oso lur idorra ezkutatzen dutela.

http://www.argia.eus/kurdistan kanalean, Kurdistanera egindako bidaiaren egunerokoa, argazki bilduma eta ikus-entzunezkoak.

Kanal honetatik interesatuko zaizu: Kurdistan
2024-07-22 | Justus Johannsen
ANALISIA
Turkia Irakeko Kurdistan konkistatzen ari da, PKKren aurkako borrokan

Helikoptero eta gerra hegazkin turkiarrek betetzen dute zerua Irak iparraldeko kurduen zonaldean. Azken asteetako operazio militar handian 381 kokaleku bonbardatu ditu Turkiako Aire Armadak Kurdistango Eskualde Autonomoan. Turkiako Defentsa Ministerioak adierazi du “talde... [+]


2024-03-20 | Aitor Aspuru Saez
Ibrahim Bilmez
“Öcalanen aurkako sistema garatu du Turkiak Imraliko espetxean eta beste preso politikoen aurka baliatu du”

Ibrahim Bilmez abokatua da eta Abdullah Öcalan buruzagi kurdua da bere bezeroa. Bere isolamendua salatu du Euskal Herrian otsailean, Turkiako errepresio eta inpunitate mekanismoak azalduta.


2024-02-15 | El Salto-Hordago
Ocalan, 25 urte preso eta erabat isolaturik, Espainia eta Europar Batasunaren oniritziarekin

1999ko otsailaren 15ean Abdullah Öcalan atxilotu zuten, Kurdistango Langileen Alderdiko (PKK) eta mugimendu independentista kurduko burua. Turkiako zerbitzu sekretuek Kenyan atxilotu zutenetik, Marmara itsasoko uharte batean dagoen Iämralä-ko kartzelan isolatuta... [+]


2024-01-29 | Aitor Aspuru Saez
Lara Vilanova
“Estatu Islamikoko emakumeekin zubiak eraiki genituen elkarrizketarako, baina zintzoak izan behar ginen eta gezurretan ez erori”

Lara Vilanova (1983, Bartzelona) argazkigintza zuzendaria da eta The Return: Life after ISIS, Sinjar, Cuerdas edota Hondarrak filmetan hartu du parte. Abenduan Euskal Herria bisitatu zuen The Purple Meridians topaketetan parte hartzeko Durangon.


Urtzi Urrutikoetxea
“Ohorezko krimenen ondorioz eraildako emakumeen hilkutxak emakumeek eurek eramateak sekulako eragina izan du Kurdistanen”

Urtzi Urrutikoetxea nazioarteko kazetariarekin mintzatu gara Radio Kobanen, iaz idatzitako Kurdistan-Argi bat ekialde hurbilean liburuari buruz. Testuak azken urteetako gertakizunei erreparatzen die, eta atzerago ere begiratzen du herri kurduaren egoera politikoa eta... [+]


2023-05-22 | Aitor Aspuru Saez
“Osasun sistema oso ahula dugu, ahaleginak ISIS, Turkia eta Al Asaden kontrako defentsan bideratu direlako”

Siriako Ipar eta Ekialdeko Autoadministrazioko osasun esparruko ardurak ditu Ciwan Mustafak eta herri kurduak lideratzen duen proiektu politikoaren osasun ministrotzat jo daiteke. Mediku-Ekintza Koordinakundea gobernuz kanpoko erakundearen laguntzarekin Eusko Legebiltzarrean... [+]


Bederatzi kazetari kurdu askatu dituzte, zazpi hilabete preso eduki ostean

Epaiketaren lehen eguna amaituta eta bederatzi kazetari kurduak askatu dituzte. Urte erdia pasatxo preso eduki dituzte "terrorismoa" egotzita. Ankarako espetxean zeuzkaten eta orotara hamaika kazetariri erakunde terroristako kide izatea egozten diete.


Turkiako ezkerrak bat egin du Erdogan boteretik botatzeko

Parlamentuan ordezkaritzarik lortuko ez duten beldur, ezkerreko alderdi gehienek Kemal Kiliçdaroglu zentro-ezkertiarraren aldeko botoa eskatzea erabaki dute, egungo presidentearen aurkari nagusia dena.


2023-03-20 | ARGIA
HerriBiltzak udaberriko festa ospatu du kurduekin batera eta iraultzaren haziak ereiteari ekin dio

Behe Nafarroako Behorlegin asteburu osoko egitaraua eraman du aurrera herriBiltzak. Larunbatean Parisko Komunaren iraultzaren urteurrena gogoratu dute eta igandean kurduen eta euskaldunen arteko elkartasuna indartzeko udaberriko festa ospatu dute elkarrekin. Bi egunetan erein... [+]


Turkian lurrikarak ‘low cost’ hirigintzaren ondorioak azalerazi ditu

Anatoliako failak Kurdistanen, Turkian eta Sirian eragindako lurrikarak goitik behera jausi ditu milaka etxebizitza, eta agerian geratu da Recep Tayyip Erdoganen gobernuaren eta eraikuntza sektorearen artean dagoen ustelkeria. Baina baita munduan nagusitzen ari den eredu baten... [+]


Torturak salatu dituzte Kurdistango lurrikara eremura laguntzera joan diren bost boluntariok

Turkiako Poliziak torturatu dituztela salatu dute, eta ondoren, ondasunak lapurtu eta biluzik utzi dituztela hiriaren kanpoaldean.


PKK-k su-etena iragarri du Turkian, erreskate lanak ez oztopatzeko

Cemil Bayik PKK-ko buruak adierazi du helburua erreskate lanak ez oztopatzea dela eta su-etenak "herriaren mina arindu eta zauriak sendatu arte" iraungo duela.


Hildakoen kopuruak 21.500 gainditu du eta kudeaketarekiko haserrea hazten doa

Ostegun eguerdirako 21.500 dira hildakoak Mesopotamiako lurretako historia modernoan izandako lurrikara gogorrenaren eraginez. Mundu osoko herrialde ugari erreskatean laguntzeko taldeak bidaltzen ari dira. Erdoganek esan du eremu kaltetuak ikustera joango dela, bere aurkako... [+]


Hiru milioi sinadura aurkeztu dituzte Europako Batzordean, PKK erakunde terroristen zerrendatik kentzeko eskatuz

Kurdistango Langileen Alderdia (PKK) erakunde terroristen EBko zerrendatik kentzeko kanpaina amaitu da. 2021eko azaroan abiarazi zuten "Kurduentzako Justizia" iniziatiba. Emaitzen arabera, hiru milioi sinadura bildu ditu eta Europako Batzordeari eman dizkio.


Eguneraketa berriak daude