Gorputzaren ideologia

  • Babanako abuztuko bero umelak ez du aukera larregirik uzten. Lo-kuluxka egitera gonbidatzen du. Ezer ez egitera. Kuban zergatik ez den posible kapitalismoaren abiadura bizia eta egin zaletasun neurotikoa, klimak berak erraz azaltzen ote duen. Kuban gogor lan egitearen aldeko hautu mendebaldarra ezin da ganoraz arrazoitu. Ez behintzat abuztuan.
Joseba Azkarraga
Carlos Corbella
Ba, hesteak ere izerditan genituela, abuztuko eguerdi hartan Iraultzaren Museora joan ginen, XX. mendeko amets kolektibo baten barrunbeetatik bidaiatzera. Txikiak irabazteko duen aukera gogoratzera.

Goi klasekoek asmatu dituzte iraultzak, noble edo burges jatorrikoek. Bakunin, Marx, Trotsky, Rosa Luxemburg edo Che, begiratu horietako edozeini. Nekez aurkituko diezu herri xehearen begiei dariena. Hori bai, behekoen hauskortasuna bihotzeratzeko gaitasuna aurkituko diezu. Ez da hain zaila konprenitzen: iraultza irudikatzeko kapital kulturala eta edukatiboa behar; dependentzia ekonomikoak zein psikologikoak eragotzi ohi duen autodeterminatzeko gaitasuna behar; beldurrak trabatu ez duen harrotasuna behar.

Herri xeheak baina, erditu ditu ale batzuk beharrizanaren sabeletik. Camilo Cienfuegos da horietakoa. Museoan, Camiloren irudi bizartsuak sortzen zidan sinpatia bizi-bizi nuela, mutil gazte bat jarri zitzaidan aldamenean. Europarra, esango nuke. Gaztetasuna, edertasuna eta genetika alde zituen, agerikoa zen. Tirantedun nikiaren paparrean, izar gorria.

Arin mugitzen zen, bitrinetako argazki, fusil, zein iraultzaile izandakoen arropek atxikita zeramaten esplikazioa gainetik kendu guran bezala. Aurrea hartu zidan. Eta aurrean nuela konturatu nintzen, hurrengo bitrinan: pauso bat atzera egin eta bitrinaren kristalaren erreflexuak bueltatu zion irudiari so geratu zen, bere irudiari so.

Bitrinaz bitrina bere buruaren erreflexuari disimuluz begiratzen ziola erreparatu nion, kaletik zoazela dendetako erakusleihoak baliatzen dituzunean bezala. Bitrinetako eduki politikoa bere gorputz ongi definituarekin katramilatu zuen, biak atentzio eske balitu bezala. Narrazio iraultzaileari bere gorputzarena gailendu nahi balitzaio bezala.

Gorputzari gaur egiten diogun gorazarrea begien aurrean nuen. Dietetika dendak, gimnasioak eta ebakuntza-gelak betetzen ari direla akordatu nintzen. Habanako Iraultzaren Museoak gogoratu zidan gorputz ideologikoen lekuan gorputza dela ideologi berri.
Gorputza da kausa berria, belaunaldi berri baten buruhauste eta eragin esparru pribilegiatua. Gorputza eraiki beharra dago, ondo planifikatu, bizi-estiloaren eta niaren adierazpen gorenetakoa baita. Norbere singulartasuna eta aberastasun espresiboa demostratzeko gunea.

Gorputza dagoeneko ez da emanda datorren zerbait. Bertan eragin beharra dago. Eta aditu usteko askok nahi dute bertan eskua sartu, ogia oratzen balebiltza: dietetika eta nutrizioa, anabolizatzaileak, dermoestetika, injenieritza genetikoa, farmakologia...
Zahartzearen horrorea uxatzeko teknologia berriak. Aditu-sistemek kolonizatua dute gorputza, eta kolonizazio teknikoarekin batera, koloninazio ekonomikoa heldu da: merkatuak aspaldi zorroztu zituen hortzak eta gu denok gorputza “zaintzera” animatu.

Gaur badira gure artean, ikasturtea gainditzearen truke, sudur luzeegiak edo bular txikiegiak zuzentzeko eskari goiztiarrak. Gorputzaren kontrako bortxa legitimatua. Perfekzio nahi mendebaldarrak eragindako auto-bortxa fisiko onetsia.

Nartziso ederra ere errekako urak bueltatzen zion irudiarekin autoliluratuta bizi zen. Bere buruarekin txunditurik jausi eta ito zen arte. Irudi hilgarri batek narkotizaturik –Narkis-sos–, gorputza gorpu bihurtu zen arte.

Azkenak
Raimundo el Canasterori babesa adierazi diote 230 musikarik, eta musikaren bidez boterea kritikatzea zilegi dela aldarrikatu dute

Belako, Chill Mafia, Eñaut Elorrieta, Fermin Muguruza, Ibil Bedi, J Martina, ØDEI, Olaia Inziarte, Nøgen eta Tatxers daude sinatzaileen artean. 237 musikariren zerrenda argitaratu dute.


'Itzal(iko) bagina'
Hemen gezurra nagusi

Itzal(iko) bagina
Taldea: Lokatz Loreak.
Aktoreak: Araitz Katarain, Janire Arrizabalaga eta Izaro Bilbao.
Zuzendaria: Iraitz Lizarraga.
Noiz: otsailaren 2an.
Non: Usurbilgo Sutegi aretoan.

-------------------------------------------------------
 
Bertsoa bertsolaritza,... [+]

Behe Bidasoako eraso faxistak eta Devenir Europeo

Eraso faxistak, xenofoboak edo homofoboak gero eta ugariagoak dira Euskal Herrian ere, eta kezka barreiatu da han-hemenka. Behe Bidasoa da eraso horiek pairatzen dituen eremuetakoa, eta hor, zehazki, eraso edota ekintza gehienak Devenir Europeo (Europaren bilakaera) izeneko... [+]


Argitaratu gabeko 36ko gerrako bideoak eskura jarri ditu Los Angelesko Unibertsitateak

Donostiako eta Gipuzkoako beste udalerrietako irudiak ikus daitezke unibertsitatearen webgunean.


2025-02-07 | Aiaraldea
Amurrioko Udal Gobernuari entregatu dizkiete Aiaraldea Komunikabidearen dirulaguntza berrezartzearen aldeko 1.700 herritar eta eragileen atxikimenduak

Komunikabideko hainbat langile eta bazkide bertaratu ziren duela astebete Amurrioko Udaleko plenora, dirulaguntza bigarren urtez ezabatu dela salatzeko. Txerra Molinuevo alkateak ez zuen inolako erantzunik eman.


Erorien Monumentuko sinbologia faxista duten elementuak kentzeko eta interpretazio zentroa sortzeko lege proposamena aurkeztu dute

PSN, EH Bildu eta Geroa Bai talde parlamentarien sinadurarekin aurkeztu da gaur eta onartua izateko babesa izango du.


2025-02-07 | Gedar
Txantreako Eunate ikastetxeko irakasle erasotzaileak alde egitea lortu dute ikasleek

Iruñerriko IAk azaldu duenez, irakasle horrek ikasleak sexualizatu eta bortxaketak justifikatu zituen. Aurreko ostiralean eserialdi bat egin zuten eta sinadura bilketa bat izan dute martxan, irakaslea botatzeko.


2025-02-07 | Uriola.eus
Bi gizonek eraso homofobikoa salatu dute Bilbon

Lauzpabost pertsonak osatutako talde batek jo egin zituzten baita irain homofoboak egin ere.


2025-02-07 | Euskal Irratiak
Ximun Fuchs
“Euskal irainak baitezpadakoak zaizkigu, elbarritu emozionalak ez gaitezen izan”

Le Tampographe Sardon enpresak salgai ezarria du 24 laidoko zigilu-kutxa. Sarean eskuragarri da. Ximun Fuchs aktoreak du hautaketa lana egin, irainak "lan tresna" baitira beretzat.


Aktibismoan osasun mentala zaintzeko zenbait tresna

Aktibisten ezinegonak bildu, eta horiek kolektiboki lantzeko gida bat sortu dute zenbait aktibistek. Besteak beste, estresa, beldurra, frustrazioa eta nekea landu dituzte.


47 urteko gizon batek bere ama hil du Irunen

Atzo eguerdian labanaz eraso zion bere amari Irunen eta Donostiako Ospitalean hil da. Erasotzailea epailearen aurrean deklaratzeko esperoan dago.


Ipar Euskal Herriko lehen indarra izaten segitzen duela ohartarazi du ELBk, botoen %48 jasorik

Otsailaren 6 honetan zenbatu dituzte departamenduko laborantza ganberarako bozak. Biarnoa eta Ipar Euskal Herria biltzen dituen departamenduan lehen indarra izaten segitzen du agroindustriaren sustatzailea den FDSEAk baina indarra galdu du: %54tik %46ra pasa da.


2025eko urtarrila, mundu mailan inoiz erregistratu den urtarrilik beroena

Aurtengo urtarrila 1850. urteaz geroztik beroena izan dugu. Gainera, aurreko hilabeteen joera mantentzen du, azken hemeretzi hilabeteen artean, hemezortzigarrena da bero erregistroak apurtzen. 


Ehunka emakume hil eta bortxatu dituzte Kongoko Errepublika Demokratikoko espetxe batean

Nazio Batuen Erakundeak adierazi duenez, Goma hiria hartu ondoren hango espetxe batean zeuden ehunka emakume bizirik erre zituzten M23ko matxinoek, eta denak hil. Herrialdearen ipar ekialdean borrokan diharduten talde armatuek sexu indarkeria "arma gisa" erabili dutela... [+]


EITBko Euskara Batzordearen adierazpena

Idatzi honen bidez, EITBko Euskara Batzordeak eta azpian sinatzen duten EITBko organoek euren kezka eta gaitzespena agertu nahi dituzte azken hilabeteetan EITBko zuzendaritza-postuetarako abian ipini diren hautatze-prozesuak direla eta, gutxietsi egin baita euskararen... [+]


Eguneraketa berriak daude