Euskal Herria Bai, nahiago

  • Onartu beharra daukat. Joseba Egibarrek gaia jan egin dit. Banuen bihozkada 2008ko martxoko hauteskundeak ez zirela izango arruntak, nonbaitetik iritsiko zirela proposamen bereziak. Ni neu ere, neure apaltasunetik noski, zirian aritzeko asmotan nenbilen, txoko hau bera aprobetxatuaz.

2013ko maiatzaren 06an
Xabier Oleaga
Dani Blanco
Gaur amaitu zait idatzitxoa aurkezteko epea eta hara non buruzagi jeltzaleak aurrea hartu didan Vianako Nafarroa Oinez-en proposamen pertsonala eginez. Hala esan du berak behintzat, proposamen pertsonala dela.

Politikan aspaldi bekatutzat hartuta dago sukaldean egosi gabeko proposamenak haizeratzea. Susmopean jartzen dira aipamenaren une berean. Lerro hauek argitara ateratzen direnerako asko esanda egongo da jada honetaz, baina Aralar izan da Egibarren hitzak txalotzen lehena. Horrek ere mereziko du agian irakurketaren bat.

Abertzale arrunt eta apal besterik ez garenok behin gustuko proposamena entzun eta ez gara bada hura zalantzen amaraunean itotzen hasiko, ezta? Ni neu zalantzaren abantaila behintzat ematera nator, pro    posamena bera menturaz egia bihurtuko balitz ere ezustean behintzat harrapa ez nazan.

Abertzale askoren gogoan dago aspalditik noiz demontre eraman ahal izango den Madrilekoak bezalako ganbaretara abertzaleen arteko transbertsalitatean biltzen diren erakundeen mezu nazionala. Egibarrek ongi daki hori eta aukera profitatu du, Ibarretxeren letra jarriaz abertzaleen amets musikalari.

Hitz egin dezagun bada aukera horretaz. Eta hasteko, ikusmoldeak laburbildu aldera ereduren bat erreferentziatzat hartu beharko balitz, hona nire preferentzia, izan dadila Iparraldeko Euskal Herria Bai. Hemen alderdi abertzale guztiek izan zuten partaide izateko aukera, eta bakarrik hala nahi izan ez zutenak geratu ziren kanpoan. Nafarroako ereduaz ezin daiteke gauza bera esan.
Hemen dena prestatu zen indar jakin bat kanpoan gera zedin.

Gero edukiak datoz. Ibarretxeren proposamena ardatz hartzeak egoerarik onenean jartzen du EAJ eta lehendakariaren lidergo pertsonala. Baina eredu horrek gabezia nabarmena du integratzaile azaltzeko. Eta hori baino gehiago, lehendakariaren proposamenak ausardia galanta dario gatazkaren zezenari adarretik eusteko, baina gakoak hobeto azaleratuta zeuden Loiolako mahaian. Nik nahiago bien arteko uztarduraz osatutako gidoia.

Ez dakit Egibarren proposamena kairen batera iritsiko den, baina betoz honen moduko proposamenak eta has dadila aukera bateratuen ereduez hitz egiten, Iparraldean eta Nafarroan bezala Euskal Herrietako beste lurralde hauetan ere. Independentziaren aldeko estrategiak, eta ordua da honetaz argi hitz egiten hastea, ezinbestean hala eskatzen du.

Azkenak
Hilberria
Mixel Aire Etxebarren ‘Xalbador II’ zendu da

81 urterekin zendu da. Bere aita Fernando Aire 'Xalbador' bezalaxe, bertsolaria eta artzaina izan zen Mixel Aire.


2025-01-14 | ARGIA
Ikamak grebara deitu ditu ikasleak martxoaren 20an, “faxismoa borrokatuko duen olatua osatzea” helburu

Behar dugun hezkuntzarako, independentzia! lelopean deitu du grebara Ikamak unibertsitateetan, Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzan eta Lanbide Heziketan. Datozen asteetan iragarriko dituzte greba deialdiari lotutako mobilizazioak.
 


2025-01-14 | Leire Ibar
Libreki esan ahalko da Instagram eta Facebooken emakumeak “objektuak”, LGTBIQ pertsonak “gaixo mentalak” eta migratzaileak “gaizkileak” direla

Metaren buru den Mark Zuckerberg-ek adierazpen askatasunaren izenean eta erroetara itzultzearen izenean, immigrazioa, generoa eta sexu-orientazioa bezalako gaien aurkako zentsura kentzeko neurriak hartu ditu. Trumpekin elkarlanean arituko dela adierazi du eta... [+]


Oxfamen txostena
Munduko %1 aberatsenek urteko lehen hamar egunetan gainditu dute karbono isurien urteko kuota

Munduko populazioaren ia erdiak baino bi aldiz gehiago kutsatzen du aberastasun gehien pilatzen duen %1ak. Munduko aberatsenek hamar egunetan isuri duten kantitatera heltzeko, ia hiru urte beharko lituzke munduko aberastasunaren eskalan erditik behera dagoen herritar batek.


2025-01-14 | Euskal Irratiak
Urteko lehen maskarada eskaini dute Altzai-Lakarriko gazteek

Basabürüako ibar eskuineko gazteek lehen maskarada arrakastatsua eman dute igandean, Lakarrin.


2025-01-14 | Xuban Zubiria
Odolaren Mintzoa musika taldea
Badator agurra, mintzoak jarraituko du

17 urteko musika ibilbideari itxiera emango dio Odolaren Mintzoak hilaren 25ean Usurbilen eskainiko duen kontzertuan. Amaiera kontzertuaren inguruan egun osoko egitaraua antolatu dute. Bidelagun izan dituzten herriko taldeek hartuko dute oholtza: Rukula, Ameba, Viafara edota... [+]


2025-01-14 | Mikel Aramendi
ANALISIA
Groenlandia: betiko inperialismo kolonialista berriro ate-joka datorkigunean

Pitzatu samar dagoen astakirten baten ateraldia bailitzan hartu zen –Europan batik bat, baina baita gainerako bazterretan ere– 2019ko abuztuan Donald Trump, AEBetako presidenteak Groenlandia erosteko azaldu zuen asmoa.


Pentsiodunek haien gutxieneko diru sarrerak SMIaren parekoak izatea eskatuko dute Eusko Legebiltzarrean

Euskal Herriko Pentsiodunen Mugimenduak herri ekimen legegilea aurkeztuko du Gasteizko ganberan. Apirilaren 24ra arteko epea ipini dute sinadura gehiago biltzeko, eta dei egin diete Araba, Bizkaia eta Gipuzkoan erroldatutako 18 urtetik gorako pertsona guztiei. Hiru... [+]


2025-01-14 | Leire Ibar
Israelek Gazan zuzenean hildakoak 64.260 izan direla estimatu dute The Lanceteko ikerketa batean

Gazan 2023ko urria eta 2024ko ekaina artean Palestinako Osasun Ministerioak adierazitakoa baino %40 hildako gehiago izan direla azaldu dute The Lancet aldizkarian argitaratutako ikerketa batean. Zuzeneko heriotzak soilik hartu dituzte kontuan azterketan, hau da, bonbaz edo tiroz... [+]


Hezkuntza politiken “noraeza” geldiaraztea helburu duen taldea sortu du hainbat irakaslek: “Burokrazia jasanezina da”

HezkuntzArtea Irakasleen Elkargunea sortu du EAEko irakasle talde batek. Hezkuntza politiken “noraeza” salatu nahi dute, politika horiek etengabeko metodologia berrietan, “burokrazia ikaragarrian” eta IKTen “erabilera zentzugabean”... [+]


2025-01-14 | Sustatu
“Dragoi Bola” maratoia, atalak Makusin ikusgai jarriko dituztela ospatzeko

"Dragoi Bola" maratoia egingo da EITBren Bilboko egoitzan datorren larunbatean urtarrilak 18; 16:00etatik 21:00etara. Motiboa da Dragoi Bola euskaraz bikoiztuaren atalak Makusi plataformara iritsiko direla, euskaraz eta doan, ostiralero atalen batzuk gehituz joango... [+]


Asier Cabodevilla (AZ Ekimena)
“Auzoa indartzen segitzeko proiektua da Jantoki Herrikoia”

Iaz jarri zuten martxan lehenengoz Alde Zaharrean Jantoki Herrikoia. Auzokoak elkartu eta mahaiaren bueltan konpainian bazkaltzea da gakoetako bat. "Auzotarrak elkarren artean ezagutu eta komunitatea sortzea da gure nahia", azaldu du AZ Ekimeneko kide Asier... [+]


2025-01-14 | UEU
Naiara Martin Gomez
“Haurrak komunitateko parte direla aitortzeko helduak atzerapauso bat eman behar du”

"Nola sustatu haurren parte-hartzea ekintza komunitarioen bitartez" ikastaroa emango du otsailean Iruñean Naiara Martin Gomezek (Elgoibar, 1982). Pedagogian graduatua da eta Atxutxiamaika Saileko arduraduna. Izen-ematea irekita dago UEUren webgunean. Ikastaroaz... [+]


Instagrameko ‘Denuncias Euskal Herria’ kontuak sexu erasoen ia 500 testigantza jaso ditu azarotik

Indarkeria matxistari buruzko testigantzak jasotzeko Instagram kontua 2024ko azaroan jarri zuen abian emakume talde anonimo batek. Espainiako Estatuan Cristina Fallarás kazetariak abiatutako #Cuentalo egitasmoan oinarritu dira. Emakumeek, testigantza anonimoen bidez,... [+]


Irungo Harrera Sarean Gautxori taldearen lana indartu da

2024ko balantzea egin du Irungo Harrera Sareak. Aurreko urtearekin alderatuta saretik migrante gehiago pasa dira, eta Gautxori taldearen harrerak laukoiztu egin dira. 6.000 pertsona inguru artatu dituzte guztira.


Eguneraketa berriak daude