«Batasuna egitearekin, dogma bezala, ez naiz ados»

  • Etxebarre (Zuberoa), 1957. Argazkilari lanetan abiatu zen ogibidean, kazetari bilakatu zen gero. Autodidakta. Berrian ari da, Frantziako nahiz Europako berriak lantzen ditu. Aspaldiko militante politikoa, IKn nahiz Ezker Berrin aritua. Etxebarreko –65 bizilagun dituen herrixka– hautetsia da 2001etik. Zuberoan abertzaletasuna finkatzea zaila dela erran digu: “Abertzale izateko modu bat baino gehiago dago, alta”. Autonomia eraiki (Autonomiae) ekimeneko kidea da. Talde honek urriaren 26an eta 27an lehen foroa burutu du Baionan. Horren karietara, honetaz eta hartaz aritu gara.
Allande Sokarros
Gaizka Iroz
Zer da Autonomia eraiki ekimena? Autonomiaren egitasmoa hitz batean. Berriro ere Euskal Herriko egoera politikoaren erdi-muinean kokatu nahi dugu autonomia gaia. Neure iritziz, ezkerreko abertzaletasunaren zati batean desbideratze gisako bat gertatu da une batez, departamenduaren bidean irristatzera heldu da abertzaleen parte bat, bidean argirik gabe.

Autonomia eraiki-n ari zaretenok nondik nora jo nahi duzue?


Ekimenean hainbat ikuspegi daude eta desberdintasunak onartzen ditugu. Batzuen ustez autonomiak ez du instituziorik aldarrikatu behar oraingoz. Asko Batera ekimenaren inguruan ibili gara eta ez dugu damurik horregatik.


Hainbat joeretako abertzaleak zarete...


Bai. Azken hamar urteetan bide desberdinak hartu ditugun abertzaleak, Departamenduaren eskakizunak ez zuela inora eramaten konturatu garenak. Bateran edo ABn ari direnek ere hori onartu dute. Gu autonomiaren alde izan gara beti, eta orain urrats finkoago bat ematea erabaki dugu. Autonomia eraiki ekimena eta autonomiaren aldarrikapena bultzatzen dugunok ez dugu Departamenduaren bidea trabatu, bazter geratu gara edo bide hori egiten utzi dugu. Berriki Batasunak hartu du autonomiaren lema. Ondo da. Baina, funtsean, ekimenean ari garenok aspaldi hasi ginen autonomia kontzeptua lantzen.


Urriaren 26an eta 27an lehen foroa burutu duzue Baionan. Zein xedetan?


Autonomia kontzeptu instituzionala azaltzeko ekitaldia izan da. Kontzeptua sinesgarria eta bideragarria dela azaldu dugu. Nahiko froga dago hori aldarrikatzeko. Autonomia gaur gaurkoz proiektu politiko bat da, ez hainbeste instituzio fisiko bat, egitura politiko bezala eraikitzeko proposamena.

Abertzaleen aldarrikapenak Batera plataforman bildu dira azken urteotan. Zu kritikoa izan zara. Sakondu horretan.


Jarrera nahikoa kritikoa agertu dut Baterari buruz, niretzat bertan indar asko xahutu baita eta ezer gutxi erdietsi. Hala ere, nahikunde horrek merezimendu osoa du, Baterari ez zaio aitzinatzeko nahikundea ukatu behar. Nik impasse batera eramango gintuela esan nuen. Hori begi-bistakoa da, ez dut nik bakarrik esaten. Bidea ez da alferrikakoa izan, ados. Helburua jende gehienari instituzioaren beharra dagoela ohartaraztea izan da. Alta, instituzioa erdiesteko ahal bezain bat jende behar dugula aldarrikatzea aitzakia makurra izan daiteke autonomiaren erdiesteko edota berau lortzeko bidea urratzeko.

Zer dago autonomiaren bidean bestean ez dagoena, adibidez?


Autonomia proiektu politikoa da, eskakizun zerrenda bat baino gehiago da, ez da errebindikazio katalogo bat.

Batera ez da abertzaleen munduan mugatua, Autonomia eraiki berriz?


Horretan nolabaiteko antzekotasuna daukagu Baterarekin. Herri honen errealitate soziopolitikotik abiatu behar dugu, horretan ados gara. Baina, autonomia –oraindik kontzeptu instituzionala da– eraikitzen joan behar den asmoa da, lan politikoaren bitartez. Bidez bide, anartean autonomia egitura edo instituzioa eraikitzeko sinesgarritasuna lortu behar dugu, eremu abertzale zabalagoa erdietsi.

Autonomia Iparraldera ere iritsiko al da?


Bai. Frantziak autonomia onartu beharko du edo Europar Batasunarik (EB) ez da egongo. EBk izugarrizko kontraesanetan ezartzen du Frantzia. EB ere ez dugu gogoko, merkatarien Europa ez dugu maite, baina euskaldunok instituzioa izango dugu, ez abertzaleena bakarrik, herri honen izaera politikoa aitortuko duen instituzioa.


Zuek Autonomia eraiki lantzen ari zarete eta AB udal hauteskundeak prestatzen. Bateragarriak al dira?


Bateragarriak dira baldin xede politikoak finkatzen badira. Hauteskundeetara eskakizun katalogo batekin joateak ez du luzaroko funtsik. Hauteskundeak ere borroka esparru dira niretzat, baina xede politikoekin aurkeztu behar da. Ez naiz ABn, eta noski, alderdien egituratik kanpo mintzo naiz, baina alderdiak hauteskunde denboran esnatzen direla dirudi. Ez da guztiz horrela, baina badu egia parte bat. Izan ere, zein da eguneroko ildo eta egitasmo politiko abertzalea? Ez dut garbi ikusten.


Hiriburuko auzapez Alain Iriartek gazteei herri kontseiluetan ideiak defendatzera dei egin die ARGIAko orriotan.


Etxebarreko zinegotzia naiz. Frantziako egitura instituzionaletan ibiltzeak, abertzale bezala, ezer gutxitarako balio duela ohartzen naiz. Marko horiek frantziarren egiturak atxikitzeko eginak dira, hautetsi edo auzapeza abertzale izateak ez du gauza handirik balio abertzaletasunaren aurreratzeko. Beren jarrera politikoa indartzeko baliatuko balute instituzioa, ongi, baina kasu gehienetan ez dute egiten. Hautetsi abertzaleak bere proiektu politikoa agertu behar du, baina ez du hori defendatzen. Egitura horiek ez dute abertzaleen xede politikoa azkartzeko balio.

Anartean, lurraren eta etxebizitzaren aurkako ekintza armatuak izan dira Zuberoan.


Legez kanpoko ekintza armatuak baldaude, lehenik eta behin, izateko arrazoiak daude. Inor ez da horretan gustuz sartzen. Ekintzak daude izateko arrazoiak direlako, baina horien egiteko arrazoi politikoak azaldu behar dira argi eta garbi, ikuspegi politiko baten ardatzak defendatu behar dira, eta hori eskas da. Aktibismoak ez du balio hori gabe, indarrak galtzea da, botereak dituen ahalen aitzinean galtzaile ateratzen zara. Irtenbideak eman behar dira ekintzekin batera, azalpen politikoen bitartez.


IKk burutzen zituen antzeko arrazoiengatik egindako ekintzak dira alta.


Bai. Baina ohartarazte gisako bat dira, aterabide nekeza dutena: lurra eta etxebizitzaren espekulazioa arazoa da beti. Beñat Espilek idatzia du: “Zuberoako espekulazioaren aurkako taldeak hiru urtez salatu du egoera, oihartzunik ez du ekarri hala ere. Aldiz, bi poxpolurekin bi etxe erretzeak ohartarazi du jendea”. Ez da guztiz horrela, baina arazo bat dagoela agerrarazi dute ekintzek.

Zer aldatu da Zuberoan azken hogei urteetan?



Duela hogei urteko eta egungo hautetsiak, frantses egituretan ari direnak, ez dira berdinak. Zuberoako esperientziak eta borrokak euskalduntasunaren aldeko giro bat ekarri du, ez du esan nahi behar diren baliabideak ekarri dituztela. Herrien Elkargoak ez du bitarteko politikorik, adibidez, euskararen aldeko politika bultzatzeko. Lan egiten du, baina askoz gehiago behar da. Alegia, giroa aldekoa da, baina aldi berean ohartzen gara euskara duela hogei urte baino kinka larriagoan dagoela. Karrikan gutxiago entzuten da. Ihardukitzerik gabe ez ditugu gure arazoak konponduko. Instituzioek ez dute arazoak gainditzeko eskuduntzarik, gogoetatzeko balio dute, hein batean, baina ez dute baliabiderik. Anartean zein da abertzaleon proiektu politikoa? Frantziako alderdi politikoek badute proiektu politikoa, abertzaleok ez. Antieuskaldunak lehen baino gutxiago dira, baina badira oraino ere.

Batasuna ohi da horretarako aldarri.


Abertzaleon batasuna, bai. Batasuna ondo dago. Baina zein helbururekin? Batasunak berez du interesik, batasunean ibili behar da, baina zertarako definituz. Hauteskundetara joateko bakarrik? Horretarako bakarrik bada, ez da aski. Batasuna egitearekin, dogma bezala, ez naiz ados.

Azkenak
AEBak eta Errusia batzartuko dira gaur Saudi Arabian, Europak albotik behatzen duen bitartean

Ukrainako gerra hasi zenetik, bi potentziak ez dira mahai beraren bueltan eseri. Negoziatu egingo dute nola amaitu gatazka belikoa. Ukrainako presidenteak, ordea, esan du ez duela mahai horretan adosten den ezer onartuko, bera ez baitute gonbidatu.


Guggenheim Urdaibai: nork nori entzun eta zertarako?

2021ean hasi ginen Guggenheim Urdaibai proiektuaren inguruko lehen oihartzunak entzuten…Bai ala bai egingo zela esan zigun orduko Unai Rementeria ahaldun nagusiak. Bere esanak indartzeko, 40 milioi euro utzi zituen “blindatuta” museoak eraikitzen zirenerako... [+]


Kripto-txanponekin eginiko iruzur batek krisi betean murgildu du Milei

$LIBRA izeneko kripto-txanponean inbertitzeko deia egin zuen Argentinako presidenteak sare sozialetan. Une batean 4.500 milioi euroko balioa izatera iritsi zen arren, ordu gutxiren ostean behea jo zuen kripto-txanponak eta galera asko eragin zizkien bezeroei. 100 salaketa baino... [+]


2025-02-18 | Mikel Aramendi
ANALISIA
Gorabehera ekonomikoak otorduraino heltzen direnean: arrozaren krisia

Estatu Batuen muga-zergak nahiko buruhauste ez balira, pasa den asteko albiste xalo samar batek dardara-uhinak helarazi ditu mundu-parte handi bateko otordu-mahaietaraino: Japoniako gobernuak bere arroz-gordekin estrategikoetako 210 mila tona merkaturatzeko agindua eman du,... [+]


Martxoak 3a “askatasunez” oroitzeko aldarria egin dute

ELA, LAB, ESK eta STEILAS sindikatuek eta M3 elkarteak "herrikoia eta sozialki plurala" den memoria eguna "errepresiorik gabe" egitea eskatu dute. Eusko Jaurlaritzari zuzendutako eskaera da, "iaz ez bezala", aurten manifestatzeko eskubidea... [+]


2025-02-18 | Mara Altuna Díaz
Scott Zuñiga, Estatu Batuetako tiktoker euskaltzalea:
“Euskara ikasteko nire superboterea da etengabe hitz egitea, lotsa alde batera utzita”

44 urte ditu, ama mexikarra, eta eskoziarra aita. Mexiko Berrian jaio zen, Utah-n hazi, eta duela hogei urte izan zuen euskararen berri, Cadizen Zinemagintza ikasten ari zela, norbaitek abizen euskalduna zuela esan zionean. Duela bi urtetik Donostian bizi da eta euskara ikasten... [+]


2025-02-18 | Euskal Irratiak
Miarritzeko euskal ihauteriak berpiztu dituzte tokiko elkarteek

Hamarkada batez lokarturik izan ondotik, otsailaren 22an iratzarriko dute hartza Miarritzen. Festilasaik, Arroka elkarteak, Maritzuli dantza konpainiak, Gaztetxeak eta Ikastolak bat egin dute, aurten, programazio berezi bat eskaintzeko.


2025-02-18 | Antxeta Irratia
Hendaia, Urruña, Donibane Lohizune eta Ziburuko herriek hamabostaldia antolatu dute euskararen erabilera hauspotzeko

Hizkuntzarako ere gurasoak haurrentzako eredu direla kontuan hartuta, euskararen erabilera eta irakaskuntzari buruz sentsibilizatzeko helburua duen hamabostaldia antolatu dute Hendaia, Urruña, Donibane Lohizune eta Ziburuko herriek. Martxoaren 15etik 30era guraso... [+]


Ekainaren 1 era atzeratu dute Iparraldetik zirkulatzeko ingurugiro agiriaren derrigortasuna

Apirilean zen sartzekoa araua baina atzeratzea erabaki dute. Derrigorrezkoa izanen da ibilgailuetan agiria eramatea, ez soilik hiri eta herri nagusienetan sartu ahal izateko, baita kostalde osoko errepideetan mugitu ahal izateko ere.


Sabotaje algoritmikoaren alde

«I will overturn, overturn, overturn, it[…]»
Ezekiel 21:27 – King James Version

«Algoritmo guztien gainetik, algoritmo guztien azpitik»
Xabier Landabidea

Deseroso nago, deseroso gure jendarteak teknologiarekiko hartu duen jarrera kasik... [+]


HezkuntzArtea taldeak manifestua aurkeztu du: “Moda pedagogikoak bata bestearen atzetik ezarri dituzte”

Irakasleek urtetan pilatutako jakintza kontuan hartzea, klaustroek erabakiak hartzeko autonomia bermatzea, IKTen “uneoroko erabilera” sustatzen duten planak geldiaraztea, eta ikasgeletan aldaketa metodologikoak sartu aurretik dituzten ondorioak tentuz aztertzea... [+]


2025-02-17 | ARGIA
Ikasle feministek elkarretaratzea egin dute Gasteizko EHUko campuseko irakaslearen sexu erasoak salatzeko

Gertatutakoak ez direla kasualitatea azpimarratu dute. Unibertsitateko eremuetan indarkeria matxista gertatzen dela azaldu dute, eta arazoa sistematikoa dela. Protokolo bat eskatu dute erasotuak babesteko. Erasotzaileak inpunitate osoarekin jokatu duela salatu dute.


Bi futbol taldek planto egin dute irain arrazisten aurrean Bizkaian eta partiduak bertan behera geratu dira

Gaztelueta C -Berango C gazteen futbol partidua bertan behera geratu zen Larunbatean. Jokatzen ari zirela Gaztelueta C taldeko gazte batek aurkariari "beltz zikin madarikatua" deitu zion. Gorengo erregional mailako Otxarkoaga-Iturrigorri partiduan ere... [+]


Bederatzi pertsonari lau eta hamar hilabete arteko kartzela-zigorrak ezarri dizkie Voxen kontra protesta egiteagatik Bilbon

Atxuri auzoan 2019ko azaroaren 5ean Voxen kontra egin zuten bederatzi pertsonaren kontrako epaia iritsi da. Akusatuek ez dute espetxean sartu beharko.


Eguneraketa berriak daude