Zoriontsuak al dira?

  • Zoriontsuak al dira mugaz bestaldeko biztanleak, alegia?

    K. hizkiaren inguruan ari garenez, Josi eta Angel, nik ere letra honekin hasten den beste hitz bat bihurtu nahi nuke giltzarri: Kuriositatea, hots, jakinmina. Azken aldion gure auzoko herrira –hemengo idazleen jargoian territorio enemigo litzateke– asko bidaiatzeko aukera izan dut, literatur kontu batzuk direla-eta. Ez nuke, jakina, antropologo bidaiariarena egin nahi, bertan bizi izan dudan esperientzia exotikoa xehetasun guztiekin kontatuz. Barregarria litzateke kontuan harturik beste mundu hura hain hurbil daukagula, bai fisikoki, bai informazio ugari iristen zaigulako egunero “handik”. Eta alta… Ba al dago gauza urrunagorik, ulergaitzagorik gure auzokoa baino? Iskanbila eta herra handienak hurbilekoarekin izaten dira.

2013ko maiatzaren 06an
Ur Apalategi Idirin
Dani Blanco
Han nenbilen bitartean gertaturiko bizpahiru anekdota ekarriko ditut hona.

1. Tokia: Asturias. Data: 2007ko iraila. Aitzakia: Estatuko idazleen topaketa literario bat. Hogei bat idazle bildu ginen. Eztabaidagaia: espainiar letren irudia Europan. Nik euskal literaturaren esportazioari loturiko problematika izan nuen hizpide eta beste hainbeste egin zuten delegazio euskalduneko beste bi kideek nahiz delegazio katalana eta galegoetakoek. Gure arazoa eta kezka ez zen, noski, gaztelaniazko literaturaren harrera Europan zehar. Bai ordea gaztelaniaren eta espainiar sistema literario indartsuaren bitartekaritzatik igaro beharra, zoritxarrez ezinbestean, Europara ala mundu osora iritsi ahal izateko. Eta hortik abiaturik eztabaida gero eta politikoagoa bihurtu zen, harik eta antolatzaileak eztabaidari kutsu estriktoki literarioa berrerantsi nahian mahaian kolpe batzuk jo zituen arte. Topaketa horien ostean email batzuk trukatu ditugu eta horietako batean argazki polit bat zegoen dena laburbiltzen zuena. Bertan, ironiaz betetako irribarreaz, idazle bat agertzen da –andaluziarra bera– eztabaidak igaro ziren etxeko eskaileran, eta bere atzeko paretan plaka bat dago zera dioena: Prohibido hablar de política.

Bazkaltzeko orduan, kurioski, gehiago mintzatu ginen literaturaz baita bertan zeuden “benetako” espainolekin ere –xarmangarriak, bidenabar, eta ia denak sozialistak, nik uste–, gure desberdintasun nazionalak ahantzirik. Eta harritu ninduen ikusteak beraiek ere beldurra zietela espainol nazionalista eskuindarrei. Eta sinetsi nahi dut ez zela bakarrik botere politikoaren erosotasuna galtzearen beldurra, baizik eta inoiz egiazki amaitu ez den gerla zibilaren arrasto sakona.

2. Tokia: Madril. Data: 2007ko urria. Aitzakia: epaimahai literario bat. Goiz osoa bozkatzen pasa ondoren, hiru obra gelditzen dira lehian eta horietako bat gaztelaniaz idazten duen Euskal Herriko idazle baten ipuin liburua. Liburu horretako ipuinek euskal gizartean gatazka politikoak duen eragina aztertzen dute. Ondo samar idatzia dago liburua baina badu parti pris nabarmena.
Euskal abertzaleen bortizkeriaren biktimen alde egiten du, bestelako biolentzia guztien biktimak “ahantziz”. Epaimahaian dagoen jendea ez da eskuin muturrekoa. Berriro ere susmoa daukat, han gauden katalana, galegoa eta ni neu kenduta, beste “egiazko espainolak” ezkertiarrak direla. Eta hala ere, sinesgarria egiten bide zaie denei –galiziarrari salbu, Euskal Herria ondo ezagutzen baitu– liburuak aurkezten duen giro aberchale itogarria. Azkenean, pedagogia apur bati esker –sinetsi nahi nuke, berriro ere–, eta apika beste liburu biak dezente hobeak direlako, ez du irabaziko saria.

Taxian nago orain, Barajasera bidean, eta irratian honakoa dantzut: Mayor Orejak adierazi omen du frankismoa ez dela kondenagarria eta aldi historiko ezin baketsuagoa izan zela. Berriro ere K.rekin bukatzeko: Konplexutasuna, Korapiloa… Hartu Kalachnikova eta egin gura duzuna berarekin, Jose Inazio.

Azkenak
Ernairen ekitaldia zelatatuko du Auzitegi Nazionalak

UPNk jarritako salaketa bati erantzunez hartu du erabakia auzitegiak. Apirilaren 17an gazte topagunearen baitan Berriozarren antolatutako "Kurdistan eta Euskal Herriko preso politikoen" aldeko ekitaldia da UPNk bertan behera utzi nahi izan duena "terrorismoaren... [+]


Europar Batasuna eta Errusia
‘Ostpolitik’, oihartzun fin hura

Gerra Hotza bultzatu zuten politiken alboan egon ziren ere bakearen aldeko ildoak. Ez zuten Ekialdea eta Mendebaldea batzeko moduko berregituraketa politiko berririk ekarri, baina errealitate berriak josi zituzten Europako Mendebaldea eta Ekialdearen artean. Horietako... [+]


Sarkozy eta Le Pen eskandalizatuta, zuzenbide estatuak hitz egin duelako

Bere burua 2027ko Frantziako Estatuko presidentzialetako garaile gisa irudikatzen duena –Marine Le Pen– gogorki zigortu du Parisko Auzitegi Korrekzionalak, lau urteko kartzela-zigorra, 100.000 euroko isuna eta batez ere, bost urtez aurkezteko debekua bideratuta. Tonu... [+]


Gorputz hotsak
“Niretzat klabea izan da familiak eta inguruak ez tratatzea gaixo moduan”

Indartsua, irribarretsua eta oso langilea. Helburu pila bat ditu esku artean, eta ideia bat okurritzen zaionean buru-belarri aritzen da horretan. Horiek dira Ainhoa Jungitu (Urduña, Bizkaia, 1998) deskribatzen duten zenbait ezaugarri. 2023an esklerosi anizkoitza... [+]


Eugene Pottier
‘Kanta iraultzaileak’: inoiz galduko ez den kantuaren gauza

Ereserkiek, kanta-modalitate zehatz, eder eta arriskutsu horiek, komunitate bati zuzentzea izan ohi dute helburu. “Ene aberri eta sasoiko lagunok”, hasten da Sarrionandiaren poema ezaguna. Ereserki bat da, jakina: horra nori zuzentzen zaion tonu solemnean, handitxo... [+]


Saturazioa

Bekatu bat aitortu behar dut hemen. Duela lau urte, ohitura berri bat sarrarazi nuen nire bizian: igande gauetan, kaka kanoi baten antzera "informazio" jarraikia hedatzen duen CNews telebista kate ultraeskuindarra begiratzen hasi nintzen. Hasieran ordu erdi bat astero... [+]


Itziar

Kointzidentzia harrigarriak daude bizitzan. Izan ere, zenbat ikusle elkartu litezke Arriaga antzokian? Zenbat komun ote daude solairu bakoitzean? Zein probabilitate dago Gipuzkoako emakume bik sartu-irtenean leku eta istant berean kointziditzeko, 35 urtean elkar ikusi barik egon... [+]


2025-04-09 | Hiruki Larroxa
Zer dugu bisexualitatearekin?

Transfeminismoak argia eta konplexutasuna ekarri ditu gorputz, genero eta desirei buruzko eztabaidetara. Hala ere, itzalak ere sortu ditu. Ustezko koherentzia politiko erradikal baten izenean –askotan hegemonia oso zehatz bati lotua–, diskurtso transfeminista batzuek... [+]


2.361

Garai kuriosoak bizi ditugu eta bizi gaituzte, zinez. Hezkuntza krisian dela dioten garaiak dira eta, gutxien-gutxienean, aliritzira, ba aizue, 2.361 urte ditu gaurgero boladatxoak.

Ez zen ba debalde joan Aristoteles bere maisu maite Platonen akademiatik lizeo bat muntatzeko... [+]


Ukrainako gerraren beste irakurketa bat

Ukrainako gerrar hasierako zergatiak ez dira azaldu zizkigutenak bakarrik, beste arrazoi batzuk ere badaudelako. Errusiak zioen Ukrainako errusiar hiztunen defentsarako urrats bat eman behar zuela; Ukrainako Gobernuak, aldiz, Errusiaren armadari aurre egin behar zitzaiola,... [+]


Errusiarekiko gerra hauspotzen

Ukrainaren ondoren Polonia?
Europar Batasunak Ukrainako gerra hauspotu du Kiev armaz hornituta, eta menia oraindik airean delarik, gerraren zikloan murgilduta dago bete-betean. Hori bai, bere diskurtsoa modulatzen ari da, eta gero eta gehiago hitz egiten du balizko su-etenaz... [+]


Ukrainako gerra bukatzear
“Europarrok, gerrarako prest!”

Orain Errusiak inbaditu behar ei du Europa eta horren aurrean berrarmatze basatia bultzatu behar dute Europar Batasuneko herrialdeek. Lehen Sobietar Batasunak egin behar zion eraso, eta Gerra Hotzak ia mundua irentsi zuen. Gezurra zen ordukoa, eta gezurra da gaur egungoa, baina... [+]


Eguneraketa berriak daude