Euskal esparru sozioekonomikoa, lortzeke dagoen helburua

  • Euskal Herriko egungo testuinguruari erreparatzen badiogu, herriak burujabetza nazionalik ez duela, administrazioa banatuta dagoela eta eskumenak mugatuta eta usurpatuta daudela ikusiko dugu. Hori dela-eta, ez da batere erraza euskal esparru sozioekonomikoa (EESE) egituratzearen alde serio lan egitea. Esparru horrek, era berean, lan harremanetarako eta babes sozialerako (LHEE) euskal esparrua garatu behar du.
ELA eta LAB sindikatuek duela bi aste emandako prentsaurrekoa, Hobetuz gaiaren inguruan
L. Jauregialtzo / Argazki Press
Zarata mediatikoz beteriko garai nahasiotan, merkatu logiketatik urrun eta irakurleengandik gertu dagoen kazetaritza beharrezkoa dela uste baduzu, ARGIA bultzatzera animatu nahi zaitugu. Geroz eta gehiago gara, jarrai dezagun txikitik eragiten.
Euskal esparru sozioekonomikoa egituratzeko, Euskal Herriko erakundeek eta gizarte-eragileek legegintza ahalmen eta eskumen ekonomiko, sozial eta laboral guztiak izan behar dituzte. Beraz, argi dago lan araudi propio bat egin behar dela, azken urte hauetan Espainiako eta Frantziako legediek langileen eskubideei eragindako kalteei heldu ahal izateko. Euskal Herriko eragile politiko, sindikal eta sozialek definitu behar dute araudi hori, sektore publikoan nahiz pribatuan. Lan harremanen eredu horrek euskal esparruko negoziazio kolektiboak behar ditu; euskal patronalek eta sindikatuek erabaki behar dute lan harremanen eredua. Horrenbestez, esparru propio bat behar da negoziazio kolektibo sektorialak, sektore artekoak, publikoak eta pribatuak egituratu ahal izateko.

EESEk, besteak beste, honako alderdi hauek barne hartuko lituzke: lan arriskuak prebenitzeko eredua; lan osasunari arreta emateko sistema publiko integrala; lanbideen arteko gutxieneko soldata zehaztea; lan egutegi propioa egitea; gizarte segurantzako sistema propioa sortzea (pentsioak) eta haren finantza eta antolaketa zehaztea; lan politika aktiboak, lan zerbitzuak edo institutuak sortzea (Nafarroan, EAEn eta Iparraldean); lanbide heziketarako sistema propioa; gaur egungo erakunde propioak eratzea: hala nola, Lan Harremanen Kontseilua, Lan Epaitegia, Kontseilu Ekonomiko eta Sozialak, Iparraldeko Garapen Kontseilua, Industria Mahaia, Funtzio Publikoaren Kontseilua, Osalan eta Lan Osasunaren Institutu Nazionala (INSL) –krisi sakonean dago gaur egun– eta abar.

Aitortu beharra dago Euskal Herriko erakundeek ez dituztela funtsezko hainbat baliabide honako gai hauetan politika propioa egiteko: laneko legeria, gizarte segurantza, funtzio publikoa, lan politika, lanbide heziketa, justizia administrazioa, lan ikuskapena... Ez dute eskumenik arlo horietan aritzeko, eta, baldin badute, utzitakoa eta bigarren mailakoa da. Horrek guztiak adierazten du motza dela EAEko Autonomia Estatutuaren testuko eskumenen alorra, bai eta Nafarroako Forua Birrezarri eta Hobeagotzeko Legearena ere.

Borondate politiko, sozial eta sindikala

EESE sortzeko, beraz, gogor ahalegindu behar dute esparru sozioekonomikoarekin zerikusia duten alderdi guztiek: gizarte eragile, enpresa eragile eta eragile sindikal, ekonomiko, politiko eta instituzionalek. Hau da, euskal esparru sozioekonomikoa eratu, sustatu eta eskatu nahi bada, borondate politikoa, instituzionala eta soziala nahiz sindikala behar dira.

Gaur egun, ordea, errealitatea erdiragarria da, eta EESE egituratzetik oraindik oso urrun gaudela erakusten digu. Borondate politikoak ez du garapen eredu bat edo LHEE eremu propioa sortzea lehenesten. Patronalek ez dute parte-hartze publikorik nahi antolaketa ekonomikoan eta lan harremanen Espainiako esparruak ematen dizkien abantailekin ados daude. Patronalak, CCOOk, UGTk eta Frantziako Estatuaren sindikalismoak, benetan, uko egiten diote LHEE sortzeari. EAEko Gobernuak eta Nafarroakoak borroka instituzionalean dihardute, eta horrek zail egiten du EESE sortzeko proiektuan biak batera lanean aritzea.

Horrez gain, Iparraldean ez dago erakunde nahikorik. Horrenbestez, egoera horren ezkorra izanik, batzuen ustez, Euskal Herria burujabe eta independente izan arte, nekez sortuko da EESE.

Hobetuz, “Madrilgo sukurtsal bat”

Hobetuz Fundazioa EAEko langileen etengabeko lanbide heziketaz arduratzen da. Erakundeek beraiek –kasu honetan EAren esku dauden erakundeek– euskal esparru sozioekonomikoa traizionatzen dutela erakusten duen adibide paradigmatikoa da fundazioa.

Hori horrela izanik, ELAren eta LABen –Euskal Herriko gehiengo sindikala osatzen dute– ahaleginaren eta lanaren aurka egiten dute erakundeek. Hobetuz 1995ean sortu zen, baina gaur egun krisi egoera larrian dago. Espainiako beste gobernuek, CEOEk (Espainiako Enpresaburuen Elkarteen Konfederazioak), CCOOk eta UGTk ez dute inoiz onartu etengabeko lanbide heziketa Madrilen kontrolpetik at egotea. Confebaskek ere horiekin bat egin du.

Hamaika urtez etengabeko borrokan aritu eta gero, Lakuako Hezkuntza Sailak amore eman eta Madrilen interesen alde egin du Euskal Herriko gehiengo sindikalaren iritzia alde batera utzita. Madrilgo Gobernuak eta CEOE, CCOO eta UGTko goi karguek Estatu osorako ezarritako etengabeko lanbide heziketaren eredua EAEn erabiltzea onartu du Hezkuntza Sailak. Horrek heziketa planen eta milioi askoko funtsa ekonomikoen kudeaketa sindikatu eta patronal espainiar horien esku uztea dakar. Sindikatu abertzaleek kritikatu egin dute neurri hori, eta horrela EAEn eman beharreko lanbide heziketa eta joko arauak Euskal Herrian erabakitzeari eta adosteari uko egiten zaiola diote. Gasteizek “Espainiako ordezkariordetza izatea onartu du beste batzuek diotena egiteko”. Horrela, Hobetuz “Espainiako Estatuko Administrazioaren leihatila bihurtu dute”. Horixe, “Madrilgo sukurtsal” bat.

Azkenak
5.000 ‘erlezain’ lortzeko kanpaina nazionala abiatu du Herri Urratsek

Otsailaren 28an Hendaian eman dio hasiera kanpainari Herri Urratsek. Euskararen transmisioa bermatzen duen Seaska babestea da helburua.


8 urteko ume bati biluzik argazkiak egiteagatik ikertzen ari dira gizon bat Ortuellan

Gizonak ustez Ortuellako Jendea futbol taldean zuen posizioa baliatu zuen umeari argazkiak egiteko. Ertzaintzak ikerketa abiatu du eta aurretik antzerako salaketak zituela jaso dute.


2025-03-03 | Leire Artola Arin
ANALISIA
Karbonoa ez da neutroa

Agintari gutxik aitortzen dute publikoki, disimulurik eta konplexurik gabe, multinazional kutsatzaileen alde daudela. Nahiago izaten dute enpresa horien aurpegi berdea babestu, “planetaren alde” lan egiten ari direla harro azpimarratu, eta kutsadura eta marroiz... [+]


PKK-k su-etena deklaratu du, buruzagiaren agindua onartuta

Abdullah Öcalan buruzagiak PKKri otsailaren 27an eskatu zion armak uzteko. Taldeak egin duen adierazpenean babes osoa agertu dio buruzagiari eta Öcalanek eskatutakoa betetzeko konpromisoa adierazi du.


Istilu handiak Grezian, 57 lagun hil ziren tren istripuaren bigarren urteurrenean

Poliziaren eta manifestarien arteko talkek atxilotu eta zauritu ugari utzi dituzte ostiralean herrialdeko hiri nagusietan. Herritarrek gertatukoaren erantzuleak zigortzea eskatu diote gobernuari, ez baita oraindik istripuaren inguruko epaiketarik ireki. Greba orokorra deitu... [+]


Frantziak eta Erresuma Batuak Ukrainarako su-eten plan bat aurkeztuko diete AEBei, Trump Zelenskiri oldartu ostean Etxe Zurian

Hala iragarri du Keir Starmer Erresuma Batuko lehen ministroak Londresen eginiko goi bileran. Etxe Zurian Trumpek Zelenskiren aurka egin ostean, izandako eztabaidaren aurrean, Europako buruzagiek babesa adierazi diote Ukrainako presidenteari.


Elizako sexu abusuen biktimei kalte-ordaina emango die Iruñeko Artzapezpikutzak, “laster”

Elizak 23 kasu ditu onarturik Nafarroa Garaian. Haiek "ekonomikoki, psikologikoki eta espiritualki laguntzeko" konpromisoa adierazi du Iruñeko artzapezpikuak.


Nafarroako armarri historikoaren erabilera debekatu du Castejoneko alkateak

Karbankulu pomelatua "garai batean gure bizilagun Francisco Casanova hil zutenen ideiak babesten dituztenek erabilitako ikurra" dela, adierazi du  Noelia Guerra UPNko Castejoneko alkateak, eta sinbolo "ez ofizialak" udalaren espazioetan erabiltzea... [+]


Larhunen dabilen otsoaren presentziaren “ondorio larriak” salatu ditu ELB sindikatuak

Mendizale batek asteburuan ikusi du animalia Lapurdiko Azkaine herrian, eta otsoa dela baieztatu du Pirinio Atlantikoetako Prefeturak. ELB lurraldean "harraparien presentziaren kontra" agertu da.


Pagolarren gainean eolikoak jartzearen aurkako aldarria, plazara

Elkarretaratzea egin zuen Aiaraldeko Mendiak Bizirik plataformak atzo Laudioko Lamuza plazan, Mugagabe Trail Lasterketaren testuinguruan. 


2025-03-03 | Ahotsa.info
Iruinkokoa, Iruñeko iñauteri euskaldunen bersignifikazioaren aurka

Martxoaren 2an igandea Iruinkokoak berriz ere Iruñeko karrikak hartu ditu.


Erabat doan izango da Hondarribian euskara ikastea

EH Bilduk sustatuta, Hondarribiako udalak euskara sustatzeko diru-laguntzetan aldaketak egin eta laguntza-lerro berri bat sortu du. Horri esker, erabat doakoak izango dira euskalduntze ikastaroak, besteak beste.


Martxoak 3tik 49 urte
“1976ko Gasteizko greben mugimendua eskola politikoa izan zen”

Martxoak 3ko sarraskiaren 49. urteurrena beteko da astelehenean. Grebetan eta asanblada irekietan oinarritutako hilabetetako borroka gero eta eraginkorragoa zenez, odoletan itotzea erabaki zuten garaiko botereek, Trantsizioaren hastapenetan. Martxoak 3 elkartea orduan... [+]


Memoria bala bat da buruan

1976ko martxoaren 3an, Gasteizen, Poliziak ehunka tiro egin zituen asanbladan bildutako jendetzaren aurka, zabalduz eta erradikalizatuz zihoan greba mugimendua odoletan ito nahian. Bost langile hil zituzten, baina “egun hartan hildakoak gehiago ez izatea ia miraria... [+]


Eguneraketa berriak daude