DisneYruñea

  • Nafarroako Kutxan, zeuk aukeratzen duzu komunikatzeko hizkuntza”. Halaxe dio gaztelaniaz, euskaraz eta katalanez Nafarroako Kutxaren hiruorrikoak, bezero guztiei erakundearekin harremanak (idatzizkoak, telefono bidezkoak nola telematikoak) hizkuntza horietako batean edo bitan (euskaraz/gaztelaniaz) egiteko aukera ematen dienak.

2021eko ekainaren 30ean
Paula Kasares
Mikel Saiz
Begiratu batean, batek pentsa lezake erakunde pribatu batek bezeroekiko bere harreman politika nahi bezala egiten ahal duela, baina bi aldiz pentsatuta, atentzioa ematen du Nafarroako Gobernuko lehendakari jauna bera buru duen erakunde batek halakorik egiteak. Hau da, Nafarroa hiru hizkuntza eremutan zatitu eta nafarrei euskararekiko eskubide ezberdinak aitortzen dizkien legearen gainetik, harremanak euskaraz izateko aukera bezero guztiei ematen die (katalana ere hautagai izateko kontu horretan ez naiz gaurkoan sartuko).

Eta galdegitea bada, hizkuntza mugak hain naturalak, hain beharrezkoak, hain mugiezinak badira, nolatan Sanz bera buru duen Nafarroako Kutxak haien gainetik egiten die bezeroei bere zerbitzu eskaintza? Bezeroak direlako, hain zuzen ere. Bezeroekiko diru-harremanetarako ez dago hizkuntza eskrupulurik, herritarrei zerbitzuak emateko berriz, mugak mugiezinak dira.

Orain burura datorkit joan den irailaren 26an Nafarroako Unibertsitate Publikoko (NUPeko) ikasturtearen hasiera-ekitaldian Nafarroako Lehendakari jaunak errandakoa: NUP Tuterara eraman izanak nafar guztiek, nonahi bizi direla ere, eskubide berberak izatea ekarri zuela. Zur eta lur begiratu genion elkarri han geunden batzuok, anitzetan erabili izan dugun argudioa Sanzen ahoan entzunda.

Legealdi honetan, orain bitartean erakustoki hutsa –zinismo ariketa ez errateagatik– izan da euskararen gaineko diskurtsoa: itxura emateko diseinuzko hitzak, bikainak eta panpoxak. Azalutsak.

Nola ulertu bertzenaz, Carlos Pérez-Nievas Hezkuntza kontseilariak kargua hartu eta berehalaxe Euskararen Nafar Institutua (ENAI) sortuko zutela sona handiz iragarri eta handik hilabete luzera oraindik martxan ez izatea? Nola ulertu Foru Administrazioko organigrama osoa beteta, ENAI zuzenduko duenik ez harrapatzea eta hizkuntza politika geldiarazita egotea? Izanen da denok usaintzen dugula UPN-CDNk gaztelu berria (ENAI) baino ez dutela egin mamu bera (Euskara) gordetzeko.

ENAIri lotutako funtzio eta eginbeharrak ikusita, batek pentsa lezake erakunde berria Nafarroako Gobernuak hizkuntza politikari eman nahi zion bertzelako norabide eta bulkadaren seinale zela, baina segituan kontseilari jaunak iraultzarik ez zela izanen iragarri zuen: ez zuela Euskararen Foru Legea aldatzeko inolako asmorik; ez zuela D eredua Iruñerritik beheiti eramateko urratsik ttipiena ere emanen; Iruñerrian baina eremu ez euskaldunean dauden udalerriak legez eremu mistoa bihurtzeko ikerketa gehiago eginaraziko dituela (antza, hango biztanleen euskararekiko atxikimendu zabala agertu zuen ikerketa, Nafarroako Gobernuak berak 2006an eskatuta, ez dago ongi eginda); British ereduaren aldeko apustu garbia, D eredua gaindimentsionatuta dagoela eta hiltzekotan, arrakastaz horditurik hilen dela (poetikoa, ez da hala?); kontseilari jauna benetan kezkatzen duena eremu mistoan A ereduak duen eskaera eskasa dela.

Hori horrela, Euskararen Nafar Institutua izanen dugu, baina Nafarroako Gobernuaren hizkuntza politika lehengo lepotik buru okerra. Efektuzko proiektu baten erakustaldi hutsala. Batzuetan, ez dakit ez ote naizen DisneYruñean bizi.

Azkenak
Analisia
Mikrofonoak antzokietan

"Eskatu txanda eta egingo dugu bat zurekin", esan dio estudioetatik ari den esatari prestu eta animatuak Bilboko kaleetan dabilen berriemaile gazteari. Aurkezlea entzuleei zuzendu zaie segituan. "Bien bitartean, Iruñera goaz...". Han zabaldu dute linea... [+]


Jardin bat zuretzat, Hipatia

Hainbat lorpen kolektiboan soilik egin daitezkeela esaten denean, lerro artean joan ohi da behin kolektiboan pentsatu, gogoetatu eta eztabaidatu ondotik heldu ohi direla, heltzekotan. Baina zerbait lortzeko, ezinbestekoa da pentsatzen jartzea. Ez baitira gauzak besterik gabe... [+]


Gu ere lugorri

Sendabelarrak non bildu galdetuz idazten didate eta bide bazterrei erreparatzeko esan ohi diet. Erromantizismoak kalte egin digu bizitzako esparru askotan eta hemen ere bai, sendabelarrak ez baitaude mendi tontorretik gertu dauden bide zidorretan (bakarrik), ezta kostatik bertan... [+]


2025-04-14 | Jakoba Errekondo
Bizi Baratzearen lurreko ekosistema oparoa

Apirilak asaba zaharrengana garamatza. Apirila urte osoaren gakoa izango da. Lurrak antolatzea, ongarriketa osatzea, haziak plantatzea, pardak, makilak, sareak, lokarriak atontzea… Hamaikatxo lan bada, sasoi berrirako urratsik handiena, gero uda eta udazkena azkurriz eta... [+]


2025-04-14 | Garazi Zabaleta
Dai Konbutxa
Konbutxa eta hartzituak bizibide

2021 inguruan hasi zen Itziar Presa Blasco gernikarra konbutxaren munduan murgiltzen. “Magisteritza ikasi nuen nik, eta hezkuntzan aritu nintzen urteetan lanean, baina semeak jaio zirenean etxean geratzeko aukera izan nuen, eta ordu arteko guztia, nolabait, apurtu egin... [+]


Semaforoa gorri, etsaien engainagarri

Gaur aurkezten dugun intsektuaren izen zientifikoak, besteak beste, bi gauza azaltzen dizkigu: alde batetik, gorria dela (ez erabat) eta ez duela hegorik. Okerrak ez dira biak ala biak, baina gorria ez da bere kolorazio bakarra, eta hegoak ere izan baditu, baina beraien tamaina... [+]


Maiatzaren 10ean Sorionekuak ekimenak zubi eta ate zeharkatuko ditu euskara nafar guztiona dela aldarrikatzeko

Goizez Nafarroako zubirik esanguratsuenak jendez beteko ditu Sorionekuak dinamikak. Arratsalderako mobilizazio herritarra deitu dute Iruñeko Kostarapea parketik Alde Zaharreko Takonera parkeraino.


Udalek espresuki euskaraz jardutea baliogabetu du Gorenak

EAEko udal legearen euskararen arloko zenbait artikuluren aurkako epaia eman zuen Justizia Auzitegi Nagusiak 2023an, eta orain Gorenak berretsi du. Eusko Jaurlaritzak ez du garaiz aurkeztu epaiaren aurka egin zezakeen helegitea.


2025-04-11 | ARGIA
Lekeitioko musika bandaren zuzendariak jazarpen salaketak jaso ditu

Lekeitioko Udalak jakinarazi du bandako zuzendariak tratu txarrak eman izana jaso dutela, hainbat testigantzaren bidez. Udalak azaldu du, Eusko Jaurlaritzaren aholkuak jarraituta, hainbat pauso eman dituztela, besteak beste, zuzendariarekin hitz egin, eta testigantzak jaso... [+]


Turismo bidaiak antolatu ditu Israelgo Armadak Siriari lapurtutako lurretan

Zibilentzat antolatutako txangoak igande honetatik aurrera egin ahal izango dira, printzipioz astebetez, eta egunero bi ateraldi antolatu dira. Sarrerak berehala agortu dira.


Erdi Aroko emakume kopistak

Orain arte uste izan dugu Erdi Aroan eta inprenta zabaldu baino lehen liburuak kopiatzeaz arduratu zirenak gizonezkoak zirela, zehazki, monasterioetako monjeak. 

Baina Bergengo (Norvegia) unibertsitateko  ikerlari talde batek ondorioztatu du emakumeak ere kopista... [+]


Italiar sukaldaritza ez da existitzen

Florentzia, 1886. Carlo Collodi Le avventure de Pinocchio eleberri ezagunaren egileak zera idatzi zuen pizzari buruz: “Labean txigortutako ogi orea, gainean eskura dagoen edozer gauzaz egindako saltsa duena”. Pizza hark “zikinkeria konplexu tankera” zuela... [+]


Eguneraketa berriak daude