Arteari eskainitako bizitzaren erretratua

  • Jean Planque suitzarraren (Ferreyres, 1910-La Sarraz, 1998) bizitza markatu zuen 1920ko hamarkadan, artean gaztetxo bat besterik ez zela, erakusleiho batean ikusi zuen Paul Cézanne-en margo batek. Hura izan zen jatorri umileko gazteak Europako bildumagile ospetsuenetako bat bihurtzeko bidean eman zuen lehen pausoa: artearekiko lilura eta miresmena sentitzea. Bilboko Arte Eder Museoan ikusgai dagoen erakusketak, Picasso eta Dubuffeten artean. Jean Planque bilduma izenekoak, joan den mendeko artean barnako ibilbidea proposatzen du: XX. mendeko artea Jean Planqueren begien bitartez ikusia.
Jean Dubuffet-en 'Societat d
Guk uste baino argiago hitz egiten dute gure buruez sarritan inguratzen gaituzten objektuek, gure sentipen eta interesez. Zer dio gutaz egongelako apaletan dugun liburu bildumak, edo musika aparailu alboan dauden CD mendixkek? Inguruan biltzen dugun ondareak marrazten du gure erretraturik finena. Antzeko zerbait gertatzen da arte bildumekin ere. Batik bat Jean Planquek bezala, debozioz eta esfortzu handiz osatutako bilduma pribatu pertsonalekin. Planque bilduma bildumagile eta artista suitzarraren erretratua da, baina baita hogeigarren mendeko artearen bilakaeraren erretratu subjektiboa ere.

Jardunez ikasi

1954 eta 1972 urteen artean Basileako Beyeler Galeria ospetsuko aholkulari gisa jardun zen lanean Planque. Arteari dagokionez ez zuen ikasketarik egin eta senari kasu eginaz eta zoria jarraituz hartzen omen zituen erabakiak. Futbolari edo aktore gazteen atzetik ibiltzen diren talentu bilatzaileen gisan, galeriak, museoak eta artisten lantegi handi eta txikiak bisitatzen zituen, batekin eta bestearekin hitz egin, eta azkenik, gustuko zuen hura erosten zuen. Beyeler Galeriako nagusiek erabateko konfiantza zuten nonbait Planquek hartzen zituen erabakietan eta ez zioten inolako baldintzarik jartzen lanak erosterako orduan. Bere begiradak ez zuen hutsik egiten, antza.

Beleyerrentzat egiten zituen erosketez gain, bere bilduma pribaturako lanak erosten hasi zen apurka-apurka. Baliabide ekonomiko mugatuak zituen eta hori zuen eragozpen handiena gustuko zituen lanak eskuratzeko orduan, galeria eta museo handiek eskaini zezaketen dirutzaren aurrean ezer gutxi egin baitzezakeen. Baina konstantzia, zuhurtzia eta artearekiko miresmen itsuari esker, nola edo ahala, artista handien lan bikainak erosteko aukera izan zuen.

Sortzaile asko ezagutu zituen urte horietan, baina bereziki batzuek izan zuten eragina artea ulertu eta gozatzeko zuen moduan. Artistak eta beraien artearekiko eta bizitzarekiko ikuspegia ezagutu ahala, Planquerena ere aldatuz joan zen. Paul Cézanne erabateko maisutzat izan zuen gaztetatik, eta bere eraginari esker ezagutu zituen Picasso, Laurens edo Léger bezalako artisten lanak; kubismoaren inguruan zebiltzanenak, hain zuzen. Gerora, Jean Dubuffetekin harreman estua izan zuen eta beharbada hura izan zen artea ikusteko modua irauliarazi ziona. Ordura arte XIX. mende amaierako maisuen eta lehenengo abangoardietako artisten miresle izan zenak, Dubuffeti esker Art Brut bezala ezagutzen zenarekin egin zuen topo. “Berezkoa”, “ikasi gabea” aldarrikatzen zuen estiloa zen hura, haurren eta “zoroen” sorkuntza lanak goraipatzen zituena. Dubuffetek artelanei beste begi batzuekin begiratzen irakatsi zion Planqueri. Kleek, Picassok... bakoitzak bere neurrian, suitzarraren gustua eta, bide batez, bere bilduma moldatu zuten.

Erakusketa, omenaldi gisa

Erakusketaren izenburuak berak, Picasso eta Dubuffeten artean. Jean Planque bilduma, Planqueren ibilbidean mugarri izan ziren bi artista aipatzen ditu. Bilduman eta erakusketan, erraz sumatzen da artista horiekiko izan zuen miresmena. Koadroen kalitatean eta kopuruan ere horiek biak dira bereziki nabarmentzen direnak.

Bilboko Arte Ederren Museoan antolatu duten erakusketaren helburua Jean Plaquek arteari eskainitako bizitza omentzea izan da.
Erakusketako komisario lanetan Florian Rodari aritu da, Foundation Jean et Suzanne Planqueko kontserbadorea, hain zuzen ere.
Guztira 50 artisten 150 lan inguru daude ikusgai, nagusiki koadroak, baina baita zenbait eskultura ere. Bildumagilearen ibilbidearen berri emateko asmoz, atalka antolatu dituzte artelanak. Horrela, erakusketan aurrera joan ahala Planquek artea begiratzeko zuen modua nola joan zen eraldatzen ikusiko dugu.

Sarrerako aretoan XIX. mendeko maisuen zenbait lan daude: Cézanne, Van Gogh, Monet, Degas... Ordurako artista ezagunak baziren ere, Planqueren aholkulari lanbideak aukera eman zion artista handi horien lanak eskuratzeko, nahiz eta koadrorik azpimarragarrienak ez izan. Kubismoarekiko joera izan zuen ondoren, eta horren adierazgarri ditugu, besteak beste, Picasso edo Légerren lanak. Paul Kleeren bitartez, kubismotik abiatu eta munduaren eta artearen ikuspegi pertsonalagoetara salto eginez, abstrakzioa mirestera iritsi zen. Hurrengo pausoa Dubuffetekiko harremanak ekarriko zuen, edertasun formaletik, eta aurrez ikusitako guztitik aldentzen zen arte “itsusi” eta “zarpaila” ezagutu eta maitatzea. Tartean, beste estilo batzuetako lanak ere eskuratu zituen Planquek. Esate baterako, erakusketan badira pintura materikoa landu zuten zenbait artista aipagarriren lanak, Tàpies edo Millares, besteak beste.

Estilo ezberdin askok egiten dute bat Bilboko erakusketan eta artelanen kalitatea ere gorabeheratsua da, Planquek, nahi zuena baino gehiago, bere baliabide ekonomikoekin ahal zuena erosten baitzuen. Baina lan guztien artean badaude ezaugarri komunak ere: erakusketan ez dago helburu bakartzat edertasun formala bilatzen duen lanik. Planqueri ez zitzaizkion interesatzen azaleko apainkeriak edo ilusio bisualak. Forma ederrak baino nahiago zituen gainazal indartsuak, nortasuna zutenak, eta ausartak.

Bildumagile eta margolari

Erakusketaren amaiera aldera, bereizitako bi gune daude. Batetik, paperean egindako lan ederrak biltzen dituen gelatxo bat. Bertan daude, besteak beste, Degas, Picasso edo Renoir-ek arkatza, pastela edo akuarela erabilita sortutako lan delikatuak.

Bestetik, Planqueren beraren sorkuntzari eskainitako atala dugu. Erakusketan ikusitakoaren baieztapen gisa, urtetan Planquek estilo ezberdinetan egindako hainbat saiakera bildu dituzte. Garai bakoitzean interesatzen zitzaion hura erosi soilik ez, estilo hori jarraituz margotzen ere saiatu zen. Ez dira punta puntako lanak, maisua imitatu nahi duen ikaslearen saioetatik gertuago daude, baina erakusketak bistaratzen duen Planqueren erretratuaren sinadura gisa har genitzake. Planquek berak, bere eskuekin egindako sinadura, ibilbide luzearen laburpena.

Azkenak
2025-04-10 | Gedar
Ertzaintzaren interbentzio batean hil zen pertsona baten kasua ikertzen ari dira

Iazko abuztuan, Irundik gertu, ertzainek atxilotzean izan zuen bihotzekoa gizon batek. Eneko Valdésen heriotzaren ikerketan, Polizia errugabetu zuten.


2025-04-10 | Euskal Irratiak
Maider Hoki eta Ilora Capot
“Libertatearen beharra denek dugu, eta Bekat'uros bestak hori eskaintzen du”

Bekat’uros LGBTQIA+ euskal besta hirugarren urtekoz iraganen da Atharratzen. Apirilaren 12an egun osoko egitaraua antolatu du Prefosta elkarteak, usaiako karrika inguruarekin, kontzertuekin eta ikusgarriekin.


Microsoftek bi langile kaleratu ditu multinazionalak Israelekin dituen harremanak salatzeagatik

Bi langileek Microsoften 50. urteurreneko ekitaldia moztu zuten ostiralean, eta enpresako buruei Gazako genozidioan duten papera leporatu zieten. Adimen artifizialarekin eginiko armak saltzen dizkio multinazionalak Israelgo armadari.


Palestinaren alde egiteagatik lau herritar kanporatu nahi ditu Alemaniak

Poloniar bat, bi irlandar eta estatubatuar batek jaso dute Alemania apirilaren 21a aitzin uzteko manua. Hori gertatu ezean, kanporatuko dituztela argitu die Berlineko Migrazio Bulegoak. Salaketa jarri dute kanporaketa prozedura geldiarazteko xedez.


Ernairen ekitaldia zelatatuko du Auzitegi Nazionalak

UPNk jarritako salaketa bati erantzunez hartu du erabakia auzitegiak. Apirilaren 17an gazte topagunearen baitan Berriozarren antolatutako "Kurdistan eta Euskal Herriko preso politikoen" aldeko ekitaldia da UPNk bertan behera utzi nahi izan duena "terrorismoaren... [+]


Europar Batasuna eta Errusia
‘Ostpolitik’, oihartzun fin hura

Gerra Hotza bultzatu zuten politiken alboan egon ziren ere bakearen aldeko ildoak. Ez zuten Ekialdea eta Mendebaldea batzeko moduko berregituraketa politiko berririk ekarri, baina errealitate berriak josi zituzten Europako Mendebaldea eta Ekialdearen artean. Horietako... [+]


Sarkozy eta Le Pen eskandalizatuta, zuzenbide estatuak hitz egin duelako

Bere burua 2027ko Frantziako Estatuko presidentzialetako garaile gisa irudikatzen duena –Marine Le Pen– gogorki zigortu du Parisko Auzitegi Korrekzionalak, lau urteko kartzela-zigorra, 100.000 euroko isuna eta batez ere, bost urtez aurkezteko debekua bideratuta. Tonu... [+]


Gorputz hotsak
“Niretzat klabea izan da familiak eta inguruak ez tratatzea gaixo moduan”

Indartsua, irribarretsua eta oso langilea. Helburu pila bat ditu esku artean, eta ideia bat okurritzen zaionean buru-belarri aritzen da horretan. Horiek dira Ainhoa Jungitu (Urduña, Bizkaia, 1998) deskribatzen duten zenbait ezaugarri. 2023an esklerosi anizkoitza... [+]


Errusiarekiko gerra hauspotzen

Ukrainaren ondoren Polonia?
Europar Batasunak Ukrainako gerra hauspotu du Kiev armaz hornituta, eta menia oraindik airean delarik, gerraren zikloan murgilduta dago bete-betean. Hori bai, bere diskurtsoa modulatzen ari da, eta gero eta gehiago hitz egiten du balizko su-etenaz... [+]


Itziar

Kointzidentzia harrigarriak daude bizitzan. Izan ere, zenbat ikusle elkartu litezke Arriaga antzokian? Zenbat komun ote daude solairu bakoitzean? Zein probabilitate dago Gipuzkoako emakume bik sartu-irtenean leku eta istant berean kointziditzeko, 35 urtean elkar ikusi barik egon... [+]


2025-04-09 | Hiruki Larroxa
Zer dugu bisexualitatearekin?

Transfeminismoak argia eta konplexutasuna ekarri ditu gorputz, genero eta desirei buruzko eztabaidetara. Hala ere, itzalak ere sortu ditu. Ustezko koherentzia politiko erradikal baten izenean –askotan hegemonia oso zehatz bati lotua–, diskurtso transfeminista batzuek... [+]


2.361

Garai kuriosoak bizi ditugu eta bizi gaituzte, zinez. Hezkuntza krisian dela dioten garaiak dira eta, gutxien-gutxienean, aliritzira, ba aizue, 2.361 urte ditu gaurgero boladatxoak.

Ez zen ba debalde joan Aristoteles bere maisu maite Platonen akademiatik lizeo bat muntatzeko... [+]


Ukrainako gerraren beste irakurketa bat

Ukrainako gerrar hasierako zergatiak ez dira azaldu zizkigutenak bakarrik, beste arrazoi batzuk ere badaudelako. Errusiak zioen Ukrainako errusiar hiztunen defentsarako urrats bat eman behar zuela; Ukrainako Gobernuak, aldiz, Errusiaren armadari aurre egin behar zitzaiola,... [+]


Eguneraketa berriak daude