«Isiltasunak denbora gehiago behar du gure bizitzan»

  • Garaian garaikoa. Gaur egungo musika egiten du. Nola Beethovenek bere aldiari zegokiona egin zuen, halaxe ari da Zuriñe Gerenabarrena, “gaur egungo” musika egiten. Ez du bestelako epitetorik nahi. Badu gogoa, badu teknika, badu denbora, badu… Dena du. Pentsatzen jarri, ideia landu eta bidaian hasi ohi da, musika sortzen, helmugan zer etorriko den zain...
Zuriñe Gerenabarrena
Dani Blanco
Zarata mediatikoz beteriko garai nahasiotan, merkatu logiketatik urrun eta irakurleengandik gertu dagoen kazetaritza beharrezkoa dela uste baduzu, ARGIA bultzatzera animatu nahi zaitugu. Geroz eta gehiago gara, jarrai dezagun txikitik eragiten.

Musikaz hitz egin behar dugu, zuk egiten duzunaz. Nolakoa da?


Gaur egungoa. Garai honetakoa.


“Musika berria” esan izan dena?


Garai batean “berria”. Baina kontuz: Beethoven ere berria zen, azken aldian egiten zituen kuartetoak iraultza ziren. Abangoardia zen, bere garaiko sortzailea izanagatik. Ez zen ari errege-erreginentzat, burgesentzat baizik.


Iraultza burgesa, alegia.


Horixe. Garaiaren arabera, artista ere aldatu egiten da. Langilea aldatzen den modu berean, edo artisaua. Aldatu, edo desagertu, alegia. Esan nahi dut, sailkatze horiek, “musika berria”, “musika klasikoa”… ez direla egokiak. Artean ez dago pentsatzerik arlo batean ari bazara bestean aritzerik ez duzunik. Arlo bat ulertzen ez baduzu beste bat sentitzerik ez duzunik. Sentitu, denok sentitzen dugu. Bestalde, musika entzutea baino errazagorik ez dago: nahikoa duzu diskoa jarri, edo kontzertura joan. Bai, garrantzizkoa da jakitea, baina are garrantzizkoagoa da musikara “joatea”. Entzutea, alegia.


Beraz, zure musikaz ari eta “gaur egungo musika” esan behar dut?


Bai. Horixe besterik ez.


Ez “musika elektronikoa”.


Nik, batzuetan, material elektronikoa baliatzen dut nire lanetan. Musika elektronikoa liteke, orduan. Baina kuarteto batentzako musika egiten dudanean, adibidez, ez naiz estilo elektronikoa egiten ari. Hala ere, baliteke nire pentsamendua elektronikoa izatea, hainbat eta hainbat musika elektroniko egin eta gero, baldinbaitere! Asko gustatzen zait estilo hori. Gainera, baditut zenbait musikagile niregandik oso hur sentitzen ditudanak eta horrek guztiak, batzuetan, musika elektronikoa egiten ariko banintz bezala jokatzera narama, nahiz eta batak bestearekin ez duen batere ikustekorik.

Horrek ikustekorik ez. Aldiz, Karmelo Bernaolak eta Alfontso Garcia de la Torrek ikusteko handia dute zure musikagintzan.


Bai horixe! Hainbat! Karmelorekin dena dut ikustekoa. Hura Gasteizko kontserbatoriora zuzendari iritsi zenean… Kontserbatorioa esan dut, baina etorri orduko aldatu zion izena: Musika eskola. Berak zioenez, kontserbatorioan ez da ezer kontserbatzen, gordetzen. “Egin behar da”, esaten zuen. “Laborategia behar dugu!”. Baita egin ere. Haren eskolak musika laborategia ziren, sorkuntza lekuak. “Kontserbatorio” izena kendu eta “eskola” izena jarri zion. Faraoien kontra egin zuen. Gero eta gehiago, gero eta gorago… Ez. Karmelo Bernaolak bestela egin zuen.

Zer ikasi zenuen harengandik?


Ez nekien guztia. Halako egile bat ikasi behar zela eta: “Ez dago pianoko zortzigarren urtera iritsi beharrik horretarako. Mikrokosmosak egin behar dira. Hasieratik egin behar diozu aurre bitonalitate bati, laurogei urteko distantzia hurbilera dagoen pertsona bati”. Edota: “Ez dago lehenengo Mozart, gero Beethoven eta hurrena halako egilea aztertu beharrik. Ez. Alderantziz behar da: hasieratik amaierara, duela hogei urte hasi eta orain dela 200 urtera”. Horrek sailkapen estu horiek galarazteko balio du. Bada, horrelaxe jokatzen zuen Karmelo Bernaolak, maila guztietan.


“Maila guztietan”.


Bai. Eta gauza guztien gainetik musika maite zuen. Egile, sortzaile… Musika barru-barrutik bizi zuen pertsona. “Konpositoreak eguneko 24 orduetan izan behar du konpositore, ez eskola orduetan bakarrik. Eskolatik kanpo ere konpositore da!”. Eta pinturaz, antzerkiaz, zinemaz eta politikaz ere hitz egiten genuen Karmelorekin.

Politikaz?


Euskal Herriaz zituen kexak, esango zituenak, Oteizak esaten zuena, nola funtzionatzen zuten gauzek, nola aldatu behar zuen hezkuntza sistemak… Nazionalismoari buruz, askorik ez. Nik hamazazpi bat urte izango nituen, Harmoniako laugarren urtea egiten.


Karmeloren karakterra nolakoa zen?


Oso gogorra. Bai gurekin eta bai bere buruarekin. Jakina, gu prestatzen ari zen, mundura irten gintezen. “Hau, biharko. Bi egunean egin behar duzu sonata. Beste bi egunean, orkestratu”. Horrek teknika erabiltzeko berealdiko erraztasuna ematen dizu.


Bilbon ikasi zenuen Kontrapuntu eta Fuga.


Gasteizen ez zidatelako utzi. Arazoak izan genituen. Batek, pianoa jotzen zuelako. Besteak, hari ere aitzakia jarri ziotelako. Nik, akordeoia jotzen dudalako. Bernaolak: “Lasai, nik emango dizuet eskola. Zuek etorri. Noiz? Ni hemen izango naiz egunero eta, beraz, egunero etorriko zarete”. Horrela hasi ginen Konposizioan. Lehenengo urtean, lau ginen. Bigarrenean, gehiago. Ez zegoen mailaketarik ez bestelakorik.

Tailerra zen.


Jendea haren eskolara joaten zen, egiten ari zinen urtea egiten ari zinela ere. Orduan azaldu zen Alfontso.

Garcia de la Torre.


Bai. Alfontso, Juanjo Mena, Paco Ibañez, Antonio Lauzirika, Bingen Mendizabal, Sofia Martinez, Julio Alfontso beraren anaia, tronboia jotzen zuena… Alfontso oso konpositore ona da, eta pertsona bikaina. Berak gauzatu zuen laborategi elektroakustikoa. Kontserbatorioa egin zenean, gela horixe egin zuen lehenengo Karmelok: elektronika laborategi bat, non sintetizadore bat zegoen, eta ordenagailu bat; Espainian hiru baino ez ziren izango ordenagailu haren modukoak. Konposizioko bigarren urtean, Karmelok: “Konpositorerik ez da izan behar elektronika jakin gabekorik. Denok jakin behar duzue”. Alfontsok laborategi haren ardura zaila hartu zuen bere gain, baina eutsi zion. Alfontsok eskolak eman ditu, musika elektronikoa bultzatu du, konpositoreei lagundu… Karmeloren mentalitate berekoa da horretan. Nik uste nola edo hala Karmelo Bernaolaren mentalitatea dugula haren ikasle izan ginen guztiok.


Zuk ere bai?


Bai, baliteke nik ere Karmelo Bernaolaren ukitu bat izatea irakasten ari naizenean. Asko eskatzen diet, lan asko egin dezaten. Azken finean, Kontrapuntua eta Fuga teknika kontua da, eta teknika lantzeko ez dago beste modurik egitea baino, oker egin eta zuzentzea. Iruditzen zait harritu ere egiten direla ikasleak, asko eskaintzen diedalako. Garaiak ere aldatu egin dira, jakina, orain ikasgai asko baino gehiago dituzte… Gogoratzen naiz, Karmelo, zurekin hizketan eta esaten zizun: “Ea, erakutsi zure miseriak!”. Guk egindako lanen gainean ari zen, noski. Beste alde batetik berriz, munduan izan zitekeen musikagilerik onena bazina bezala hartzen zintuen. “Hemen da!”.


Badira urteak, dozena erdi edo: Gasteizen Herrikoia liburu denda itxi zeneko agurrean, batzuek testuak irakurtzen, besteak musikarekin… Trikitixa joz azaldu zinen, koadrilan.


Bai, baina utzi diot trikitixari. Ez daukat astirik.


Gaur egungo musika. Elektronika laborategia. Kontrapuntu eta Fuga. Trikitixa…


Dena lotuta dago. Akordeoia jotzen dut, gutxi eta gaizki, eta pianoa ere bai. Eta trikitixa. Beste zenbait lagunekin batera jotzea, kalean, gozatzen, festa batean… Munduan denik eta performancerik ederrena da. Eta gozatu.

Gainerako lanetan ez al da gozamenik?


Bai, baina bada beste alderdi bat ere, gogorragoa. Batzuetan ez duzu nahi duzuna lortzen, eta hortxe komeriak. Sortu egin behar da, nota bat besteari lotu, ondo pasatu… Batzuetan minez sortzen da. Ez beti. Eta neure musika bestek interpretatuta entzuten dudanean ere, ez mina, baina bai urduritasuna, tentsioa. Nork bere argazkia ikusten duenean bezala.

Entzule askok lanak ditugu musika elektronikoaz jabetzeko.


Nik ezagutzen ditut musikaz ezer ez dakitenak, auditorioetako kontzertuetara joaten ez direnak, musika elektroniko horren aurrean beste edozein kontzertutara joango liratekeen jarrera berarekin joan eta hainbat iritzi miragarri ematen dituztenak. Zenbat buru hainbat aburu izaten da hor ere, jakina.


“Joan, entzun, sentitu”, esan izan duzu inoiz.


Joatea bera sentitzea da. Horretarako daukagu adimena. Oroitzapenak, erreferentziak…


Zuk esana hau ere: “Entzuten ari zarena gustatzen ez zaizunean, alde!”.


Libre zara horretarako. Ni ez naiz alde egiten duenetakoa. Beti zer edo zer hobea etorriko ote den esperantzan. Edo ondokoari galdezka: “Aizu, gustatzen al zaizu?”. Kontzertuetan, amaiera arte egoten naiz. Gustatu ez bazait, galdetu egiten dut, erantzun bila. Norberaren munduarekin txoke egiten duen hori zer ote den jakin nahi dut.


Zinemarako musika orkestratu duzu, dantzakoa, antzerkikoa, bideokoa… Ederra izan behar du norbait zure musikaren arabera dantzan ikustea, adibidez.


Bai. Trikitixa jo eta bestea dantzan ikustea bezala. Sinbiosia erabatekoa da. Are gogotsuago jotzen duzu, edo segitzen duzu sortzen. Aldiz, funtzionatzen ez duenean, zuzendu, hau eta beste aldatu, hemendik edo handik saiatu. Ikasi eta, beti, sortu.

Zer duzu sortze hori?


Sortzea, ezer ez dagoen lekutik zer edo zer ekartzea da. Nire kasuan, isiltasuna zegoen tokian musika dago. Dena dela, nik esango nuke isiltasunak denbora gehiago behar duela gure bizitzan. Kutsadura akustikoa ikaragarria da. Ikus-entzunezkoa nahi baduzu. Jendeak galdu egin du entzuteko beharra, beti horretan ari da eta. Ezin isolaturik bizi da. Eta, entzuten hasteko, isiltasunetik abiatu behar duzu. Gainerakoan, zarata, zarata eta zarata besterik ez dago. Betekada ikaragarria da.

Nola abiatzen zara sortzen?


Gogoa behar duzu. Gogorik ez baduzu, gogoa edukitzeko modua egin. Bestalde, teknika behar duzu, eta denbora, eta ilusioa, honek ideiak ematen dizkizu eta. Eta ideia zure barruan duzunean, eta teknika, eta denbora… orduan ez duzu aulkian jarri besterik egin behar. Eta bidaiari ekin, egun zehatz bat arte. Bidaia horrek epe jakina izaten du eta. Eperik ezean, batetik bestera ibiltzen zara bidaian, atertu gabe.


Alemanian, Italian... izan zara. Zer ikasi duzu atzerrian?


Zeure burua beste inguru batean ikusten. Asko da hori. Egoera berri asko dago, zeure burua etengabe surtan jartzen ari zara, frogan. Automatikoki eta batere pentsatu gabe egiten dituzun mugimenduen gaineko gogoeta egiten duzu, adi bizi zara. Eta funtsa beti leku guztietan bera bada ere, norbera ezberdina da, hauskorragoa delako, baina, era berean, ausartagoa. Hauskortasunak erabakiak hartzera bultzatzen zaitu, etxeko gelan jarrita hartuko ez zenituzkeen erabakiak, askotan. Hori oso osasungarria da pertsonarentzat, izan musikari, edo zapatari.


Karmelo Bernaolak ere askotan hartzen zituen zapatariak hizpide.


Bai, “musika egitea zapatak egitea da” esaten zuen. Zapatak egin behar genituen, artisau izan.

Azkenak
2025-03-21 | Iñaki Lasa Nuin
Ezegonkortasuna eta desoreka

Goizean jaiki orduko hasten dira desegokitasunak. Beharbada lotarako erabili duzun lastaira ere ez zen egokiena. Baina, ezin ba idatzi desegoki sentiarazten nauten guztiez. Horregatik, udaberriko ekinozioa –egunaren eta gauaren arteko oreka– dela eta, oraindik ere,... [+]


2025-03-21 | Axier Lopez
‘Pikoletoak’ ere Euskal Herrian euskaraz

Guardia Zibilaren historia bat - Hemendik alde egiteko arrazoiak izenburupean, datorren astean argitaratuko dugun 305. LARRUN aldizkariaren pasarte batzuk dira ondorengoak, erakunde armatuaren sorrera garaietan girotutakoak.


Rosa Zarra Ertzaintzaren pilotakadak hil zuen

Rosa Zarra Ertzaintzaren pilotakada baten ondorioz hil zela da Eusko Jaurlaritzako Poliziaren Biktimen Balorazio Batzordeak atera duen ondorioa, Berria-k jakinarazi duenez. Orain arte, Ertzaintzak beti egin dio uko bertsio horri, eta Rosa Zarra berak zuen gaixotasunaren ondorioz... [+]


Oier Sanjurjo
“D eredua bultzatzen eta ikastolen nortasuna zabaltzen ahaleginduko naiz”

Nafarroako Ikastolen Elkarteak lehendakari berria du. Oier Sanjurjok hartu dio lekukoa Elena Zabaleta Andresenari.  Beste zazpi kide izanen ditu alboan Sanjurjok.


2025-03-21 | ARGIA
Ertzainen %20ak eta udaltzainen %30ak ez dute euskara-eskakizunik azken deialdian

ELA sindikatuak azaldu duenez, azken Lan Eskaintza Publikoaren oinarrien arabera, Ertzaintzarako eskainitako lanpostuen %20ak eta Udaltzaingoaren %30ak ez daukate euskara-eskakizunik. Gasteizen, adibidez, udaltzain-lanpostuen erdietan, 24tan, ez dago euskara-eskakizunik.


Donostiako Birunda gune autogestionatua “ilegalki” hustu dute

Ustez, lokalaren jabetza eskuratu dutenek bidali dituzte sarrailagileak sarraila aldatzera; Ertzaintzak babestuta aritu dira hori egiten. Birundak epaiketa bat irabazi du duela gutxi.


Inoren Ero Ni + Lisabö
Eta eromenaren lorratzetan dantzatu ginen

Inoren Ero Ni + Lisabö
Noiz: martxoaren 14an.
Non: Gasteizko Jimmy Jazz aretoan.

----------------------------------------------------

Izotz-arriskuaren seinalea autoko pantailatxoan. Urkiola, bere mendilerro eta baso. Kontzertuetara bideko ohiko errituala: Inoren... [+]


2025-03-21 | Euskal Irratiak
Iparraldeko euskalgintzak Senpereko Larraldea etxea galduko du

Euskalgintzak Senpereko Larraldea etxea faltan botako du. Uda gabe, Bertsularien lagunak, bertan gelditzen den azken elkarteak, lekuz aldatuko du eta etxea hetsiko dute. Euskararen, euskal kulturaren eta arteen ohantzea izan da Larraldea, urte luzetan Andoni Iturrioz mezenasak... [+]


2025-03-21 | Elhuyar
Autismoak: normaltasuna zabaltzeko aukera bat

Berrogei urte dira Euskal Herrian autismoaren inguruko lehen azterketak eta zerbitzuak hasi zirela. Urte hauetan asko aldatu da autismoaz dakiguna. Uste baino heterogeneoagoa da. Uste baino ohikoagoa. Normalagoa.


Euskal Herriko Filosofia Zaleen Sarea eratzeko prozesua abian da

Txinparta izeneko prozesua Martxoaren 21ean hasiko da eta urte bete iraungo du. "Udaberriaren hasierarekin batera proiektu herritar berri bat" aurkeztu nahi dutela adierazi dute. 


Duero ibaitik gora otsoa berriz ehizatzea onartu du Espainiako Kongresuak

PP, Vox, Junts eta EAJren botoekin Espainiako Kongresuak onartu du otsoa espezie babestuen zerrendatik ateratzea eta, horren ondorioz, berriz ehizatu ahal izango dute Duero ibaitik iparrera.


Eguneraketa berriak daude