Ahosabaia dantzan

  • Mertxika azukretan edo ardotan apailatuta jatea gomendatzen zuten XIX. mendeko osagile frantsesek mertxikondo osoa pozoitsua dela bazekiten. Ondo osoa, fruitua ezik. Hostoak, azala, egurra... bai, bai! Landu eta leundu ondoren zur gorrizta dotorearen gaia den egurra, baita ere. Kabalea urrundu bere adar eta hostajetik, baita azienda zuria ere: mertxikadi handi bat inausi eta ebakitako adarrak garbitu ondoren ia pozoiak garbitu zuen artalde baten grabiolak jasoak ditu “Saint-Louis Globe Democratic”-ek 1893an. Azido prusikoa da pozoia, zianuroaren aurrekari bat. Egia da fruituaren mamiak ez duela honen arrastorik baina bere bihotzeko hezurraren bihotzeko haziak bai, argi bada! Milaka urtetan mertxika landu eta gozatu duten txinatarrek, langintza honek berak pozoia garbitu diola omen diote. Sinesteak ere nahikoa lan ematen du! Parisko osagileen gisan txinatarrek ere nahi dutena esan dezatela baina loria behar badute mertxikadietaz beste bila dezatela!
Mertxikondoaren garunean jar gaitezen: landare osoa pozoitsua egiten du belarjale ugarien bazka erraza izan ez dadin, fruitua ugaltzeko ematen duenez gu bezalako edozein mozolok jatea komeni da barruan daraman hezurdun hazia ederki sakabanatuko dugularik, hezurra hautsi eta barruko hazia, arbendola bailitzan, jateko tentazioa uxatzeko huraxe da landare guztian proportzioan pozoi gehien duen puska! Hagin (Taxus baccata) zaharraren eta beste landare ugariren trikimailu bera. Naturaren etengabeko kaosean guda-taktikak dira landare espezieen iraupen estrategia nagusi, eta guk, tontolapiko babo alaenok, fruituaren gozo usaintxoa nahikoa dugu, zertan ari garenari usainaren arrastorik aditu gabe, ezta hurrenik ere, arerio nagusienetakoa duena laguntzaile onena bilakatzeko.

Mertxikaren azido hau etorri zait ahosabaira sagardian. Sagardotarako egokia, egokiena, zein sagar mota izango ote denaz aritu gara: geza, gezamina, gezagozoa, gazi-geza, gazia, gaxia, gozoa... Dastaketan elkar ezin ulertu ibiliak gara: batek garratza, besteak mikatza, besteak mingotsa, horrek mina, aldamenekoak samina, besteak gazia, hurrenak azidoa... Ahosabaiaren hiztegia jasotzeari lotzen al zaio bateren bat azkar!

Azkenak
2025-02-24 | Behe Banda
barra warroak
Arma, tiro, pun

Lau mila karaktere ditut kontatu behar dudana kontatzeko. Esan behar ditut gauzak argi, zehatz, soil, eta ahalko banu polit, elegante, egoki. Baga, biga, higa. Milimetrikoki neurtu beharra dut, erregelaz markatu agitazioa non amaitzen den eta propaganda non hasi. Literarioki,... [+]


2025-02-24 | Sustatu
Euskorpus proiektuak hautsak harrotu ditu

Euskorpora elkartearen eta Euskorpus proiektuaren abiatzeak hautsak harrotu ditu. Pello Otxandiano EH Bilduko Eusko Legebiltzarreko oposizio buruak Euskorpusena akatsa dela uste du, "ezjakintasuna edo estrategia klientelarra". EH Bilduk galdera sorta egin du... [+]


Mezu argia helarazi diete: Errenteria-Oreretan ez duela faxismoak lekurik

LGTBIQ+ banderaren itzalpean eta mezu eta doinu antifaxistez inguratuta jarri du karpa Voxek.


Diario de Noticias de Álava egunkariko langileen salaketa
“Adimen artifiziala horrela erabiltzea kazetaritzari eta irakurleari iruzur egitea da”

Diario de Noticias de Álava (DNA) egunkariko langileak sinadura greban daude, eta aspaldi ari dira beren lan baldintza “miserableak” eta horiek kazetaritzaren kalitatean duen eragina salatzen. 2013tik soldatak izoztuta dituzte, eta ordutik erosahalmenaren %30... [+]


2025-02-24 | Estitxu Eizagirre
Ziminttere
Sukaldea emakumeen jakintzak partekatzeko botere eta plazer espazio denean

Emakume bakoitzaren errelatotik abiatuta, lurrari eta elikadurari buruzko jakituria kolektibizatu eta sukaldeko iruditegia irauli nahi ditu Ziminttere proiektuak, mahai baten bueltan, sukaldean bertan eta elikagaiak eskutan darabiltzaten bitartean.


2025-02-24 | Jakoba Errekondo
Abarkak astintzen zituen

Ibon galdezka etorri zait Bizibaratzea.eus webguneko kontsultategira. Uda aurre horretan artoa (Zea mays) eta baba gorria (Phaseolus vulgaris) erein nahi ditu. “Arto” hitza grekotik dator eta oinarrizko jakia esan nahi du, artoa = ogia; arto edo panizo edo mileka... [+]


2025-02-24 | Iñaki Sanz-Azkue
Apo pikart europarra
Gaueko kantari bakartia

Nekazal eremu lehor baten erdian ageri da putzua. Txikia da tamainaz, eta ez oso sakona. Egunak dira euririk egiten ez duela, baina oasi txiki honek oraindik ere aurretik bildutako urari eusten dio. Gauak eremua irentsi du eta isiltasunaren erdian kantu bakarti bat entzun da... [+]


Udaberrian loratzen ausartzen naiz

Zuhaitza esnatzear dago, kimuak ageri dira adarretan. Gutxi falta da loraldirako, laster aro berria hasiko du, indarberrituta.


Frantziako Estatu Kontseiluak Palestinak irabaziko du Kolektiboaren desegitea onartu du

Okzitaniako Tolosako elkartea da aipatu kolektiboa eta Frantziako Gobernuak dekretuz desegin zuen 2022an. Orain Estatu Kontseilua gobernuaren erabakia egokia dela berretsi du.


Izan, badira salbuespen legeak, bai horixe!

Sare Herritarrak antolatuta, pasa den urtarrilaren 11n Bilboko kaleak bete zituen manifestazio jendetsuaren ondoren, berriz sortu da eztabaida, euskal presoei salbuespen legeriarik aplikatzen ote zaion. Gure iritzia azaltzen saiatuko gara.

Espetxe politikan aldaketa nabarmena... [+]


Zedarriak, armagintza, zoru etikoa eta langileok

Duela gutxi think tank izateko jaioa omen den Zedarriak bere 6. txostena aurkeztu zuen. Beren web orrialdean azaltzen dutenaren arabera, zedarriak ebidentea ez den bidea topatzeko erreferentziak dira. Hots, hiru probintzietako jendarteari bidea markatzeko ekimena. Agerraldi... [+]


Eguneraketa berriak daude