Kortaren bidetik, edo kortakotik

  • Kontsulta aldarrikatu berri du Ibarretxe lehendakariak Euskal Erdian. “Demokratak” sano asaldatu ditu horrek, noski. Garbi dago kontsulta egin orduko –Gipuzkoako “orduko” zentzuan; hau da, egin aurretik– garaipenak ziurtatzea gustatzen zaigula edonori. Apustuak baldintzak adostean irabazi behar baitira. Eta bestela, egin dezatela jeltzaleek Euskal Y egitasmoari buruzko kontsulta bat ere, bestearekin batean. Hori bai, egitasmoaren aurrekontuak, emaitzak, ondorioak eta abar garbi plazaratuz, informazio kanpaina sendo batez.
Joseba Barandiaran
Iñigo Azkona
Joan da uda. Zarautzen lehergailuz jardun dute beste edozertan hobe leudekeenak. Sebastian artzapezpikuak Perez batekin du segida Iruñean eta Euskalerria Irratiak lizentzia barik jarraitzen du. Bizkartzainak itzal dituztela bizi da makina bat gurean, senide presoak bisitatzeko milaka kilometro egiten beste hainbat eta etorkinak, pobreziatik marjinalitatera bidaian, etorrian. Kristau bizitza galzorian den espeziea da eta Arnaldo Otegi hitz egiteagatik dago giltzapetuta. Osakidetzan euskaraz artatua izatea miraria da oraindik, Bardulia bertsoari so dugu, Bizkaia Athletici, Iparraldean errugbya nagusi eta Hegoaldeaz, nork jakin? Espainiako Audientzia Nazionala (AN) euskal Amesgaizto Nazionala da, makrosumarioen, hildako komunikabideen eta enparauen artean.

Zaharrak berri esan zuenak bazekien zerbait, horratio. Euskal abertzaletasunak XXI. mendera egokitu behar du bere diskurtsoa –Imaz dimisionarioak arrazoi du horretan–, Zabaltza historialariak esan duena onartuz, hasteko: euskara galbidean bada ez dela horrenbeste kanpoko indarren eraginez, baizik bertakoon utzikeriaz. Eta ekonomian, mundu globalizatuan bere burua (bir)kokatu beharko du Euskal Herri zaharrak, nortasunez iraungo badu.

Berrikuntzan, sorkuntzan, elkarrizketarako gaitasunean edota garapen jasangarrian zer egin eta ikasi franko dugu. Bakoitzari berea aitortzen ere bada zer hobeturik, kulturan, politikan edota ekonomian. Sariak sari Koldo Izagirreri literatur lana aitortu behar zaio eta Bilboko Kafe Antzokiari euskalduna mundu erakargarri bihurtzeko lana, euskara zinegotziak zinegotzi. Ekonomian, aldiz, bi ildo nagusi bederen badira, nik uste.

Euskaldun batzuek Joxe Mari Korta hil zutenean harakiri ekonomikoaren adibide tamalgarri bat sortu zuten, besteak beste. Euskal bertsioko berrikuntza, inbertsioa, sormena, ikuspegia, elkarrizketa beharko ditugu etorkizunean ere, gure bizi maila hobetu edo mantentzeko; lanpostuak sortu eta mantentzeko, duintasunez. Neuk “Kortaren bidetik” deituko nukeenetik joan gaitezke, beraz. Eta lan eskerga dago hor. Edo kortakotik ere joan gaitezke: gure zilborrari begira egotetik etorriko zaigun basamortu ekonomikoarenetik, bertangoxo, funtzionari, lerdemerke jarreran sartu eta biziraun; euskal PRI sindrome mexikarra inportatu eta laneskua edo talentua esaten dioten hori baino ezin esportatuan utziko gaituena.

Ez dago mila urte irauten duen loriarik eta esaerak garbi dio “egon hadi lo eta jango dek me”. Azken aldian Italian egon denak jakingo du gainbeheraren nolako isla duten han. Eta ez naiz ari Erromatar Inperioaren garaian hasitako gainbeheraz. XX. mendeko gerra handietako errautsetan indartu zen Italiaz, baizik. Kortako bidean Olivetti idazmakina zahar bat jarri genezake, Euskalduna ontziola zegoen tokiko garabiaren pare, Alfa josteko makinen ondoan. Eta museoa egin, txinatarrek Europa parke tematikoan koka gaitzaten.

ASTEKARIA
2007ko urriaren 14a
Irakurrienak
Matomo erabiliz
Azoka
Azkenak
Israelek eginiko beste sarraski bat atera da argitara: Rafahn hamabost osasun langile hil eta ondoren hobi komun batera bota zituen

Palestinako Ilargi Gorria larrialdi zerbitzuak baieztatu du gorpuei eginiko autopsiak erakusten duela soldadu israeldarrek tiro egin zietela medikuei. Hil aurretik osasun langileetako batek soldaduek eraso egin zien unea grabatu zuen mugikorrarekin, eta bideoan ikus daiteke... [+]


50.000 plakako zentral fotovoltaiko bat jartzeko proiektua aurkeztu dute Agurainen

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkariaren bidez ezagutarazi da Cañaveras Solar enpresak egingo duela zentrala. Cañaveras Solar enpresaren zuzendaria Rafael Benjumea da, oligarkiako Benjumea familiako kidea. 15 milioi eurotik gorako kostua izango du proiektuak... [+]


Eskola publikoarentzako lehenengo plan estrategikoa aurkeztu du Pedrosak

“Etapa berri baten hasiera” eta “historikoa” moduko hitzekin aurkeztu du Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza Sailak Euskal Eskola Publikoa Eraldatzeko I. Plan Estrategikoa, Eusko Legebiltzarrean. Edukiak oraindik ontzeko eta zehazteko daudela, plana hamar... [+]


2025-04-08 | ARGIA
Grebara joko dute Donostiako gizarte zerbitzuetako langileek

Bost greba egun deitu dituzte apirilerako, "lanez gainezka" daudela eta giza baliabide eta material "oso murritzak" dituztela argudiatuta. ELA sindikatuaren esanetan, udalak "ez du mugimendurik egin nahi".


2025-04-08 | Bertsozale.eus
Gasteizko Pinto pintto taldea garaitu da Kuadrillartekoan
Urtarrilaren 18an hasitako 2025ko Arabako bertso Kuadrilla artekoa amaitu da, 14 bertso egun eta 4 finalerdiren ostean helmugara heldu da larunbatean ospatutako finalarekin. Bat bateko 14 talde izan dira eta talde bakoitza hamaika lagunez osatua egon da.

2025-04-08 | ELA sindikatua
Medikuen artean euskararen eskakizuna gaztelaniarena baino 47 puntu txikiagoa da Osakidetzan

Osakidetzan egun, ez dago bermatuta euskarazko zerbitzua. Zerbitzu gehienetan ez dago hizkuntza irizpiderik eta herritar euskaldunek bere burua nabarmendu beharra daukate, egoera oso zaurgarrian, euskarazko zerbitzua jaso ahal izateko.


Gaixo dagoen Gotzon Telleria euskal presoa etxeratzeko eskatu dute sindikatuek

ELA, LAB, ESK, STEILAS, CGT-LKN, CNT, HIRU, EHNE eta ETXALDE sindikatuak, Sarek abiatutako Gotzon SOS kanpainara batu dira. 2019an antzeman zioten gaixotasun genetiko sendaezina 68 urteko preso politiko bilbotarrari. Sindikatuek gaixotasun larriak dituzten presoak kartzelatik... [+]


Hiru eguneko greba zikloari ekin diote Bridgestoneko Basauriko langileek, eta arratsaldean mobilizazioa egingo dute

Astearteko greba egunak %100eko jarraipena izan du, sindikatuen arabera. Hilaren 11rako eta 15erako deituta daude beste bi lanuzteak. 335 langile kaleratu nahi ditu Japoniako pneumatikoen multinazionalak Basauriko (Bizkaia) plantatik.


2025-04-08 | Euskal Irratiak
Manex Fuchs
“Aberri Egunak euskaldun guztiak biltzeko ospakizuna izan beharko luke”

Aberri Eguna elkarrekin ospatzeko xedez sortu zen Euskal Herria Batera plataforma. Aurten, ikusgarri bat eskainiko dute apirilaren 11n, Manex Fuchs antzerkilariaren, Lorea Agirre idazlearen eta Martxel Rodriguez dantzariaren eskutik.


2025-04-08 | Enbata
Batera, Birsortze Biltzar Nagusirantz

Apirilaren 4an, ostiralarekin, Ipar Euskal Herriak Lurralde Kolektibitate baterantz bilakaera instituzional bat behar duela egiaztatuz, Batera plataformak herritarren mobilizazio dinamika baten abiatzea aurkeztu du. Hitzordua emana da maiatzaren 10ean, larunbatez, Ezpeletan,... [+]


2025-04-08 | Gedar
Greba mugagabera joko dute asteazkenean Trapagarango MFSko langileek

Fabrika itxi eta 106 beharginak kaleratzeko asmoa dauka enpresako zuzendaritzak, eta zabalik dago lan-erregulazioari buruzko kontsulta-aldia.


Eneko Goia, auzo elkarteez: “Haiengatik balitz ez legoke ez Behobiarik, ez Klasikoarik, ez Donosti Cupik, ez Zinemaldiarik”

Abenduan ezagutarazi ziren Espainia, Maroko eta Portugalen jokatuko den Munduko Futbol Txapelketako egoitzak. Donostia eta Bilbo zerrendan ageri ziren. Donostiako sei auzo elkartek, gutun bidez, FIFAri eskatu diote atzera botatzeko hiriaren egoitza izendapena; FIFA bera ere... [+]


Eguneraketa berriak daude