Jandako egunak

  • Vatikanoa, 1582ko urriaren 5a. Ez zen ezertxo ere gertatu. Eta hilaren 6an ere ez. Ezta 7an, 8an eta hurrengoetan ere. Ez Vatikano Hirian, ez Erroma osoan, ez beste inon. Urriaren 15a bitarteko hamar egunetako efemerideak hutsik daude 1582ari dagokion laukian. Zergatik? Egun horiek ez zirelako existitu, jan egin zituztelako, urriaren 4aren biharamuna urriaren 15a izan zelako.
Eliza katolikoa nagusi zen Europako herrialdeetan, urte horretan bertan ezarri zuen Gregorio XIII.a Aita Santuak bere izena daraman egutegia, gaur egun erabiltzen duguna. Kosta egin zitzaion eliza katolikoari egutegi juliotarra erreformatzea, baina Julio Zesarren egutegiko urtea benetakoa baino hamaika minutu eta hamalau segundo luzeagoa zen, eta horrek zekartzan arazoak saihesteko ekin zion Aita Santuak erreformari.

Lugi Lilio kalabriar mediku eta filosofoak urte batzuk lehenago proposatutako ereduari jarraiki egin zuten aldaketa. Batetik, urtearen iraupena finkatzeko orduan, Alfontso X.a Jakintsuak emandakoa hautatu zuten: 365 egun, 5 ordu, 49 minutu eta 16 segundo.

Bestetik, egutegi juliotarrak benetakoarekin zuen aldea desagerrarazi behar zuten. Horretarako, urte bisestuen sistemari eutsi zioten, baina aldaketa bat erantsiz: 100en multiploak diren urte bisestoak ezabatzea erabaki zuten, lehen bi zenbakiak lauren multiploa direnean izan ezik. Argiago esateko: 2000. urtea bisestua izan zen, baina 2100, 2200 eta 2300 ez dira izango. Benetako urtearen eta urte juliotarraren arteko aldea (hiru egun 402 urtero) ia guztiz saihestu zuten horrela.

Baina iraganeko zorrak kitatzea falta zen. Zer egin Julio Zesarren garaietatik ordura arte pilatutako soberakinekin? Apurka-apurka banatu ala denak batera jan? Hamar egun zeuden soberan eta hamar urte bisestuko jauzia egiteko aukera zegoen; huraxe zen Lilioren proposamena eta 40 urtetan arazoa konpondutaegongo zen. Baina egun horiek bat-batean desagerraraztea erabaki zuten.

Avilako Santa Teresa 1582ko urriaren 4an hil zen eta biharamunean ehortzi zuten, hilaren 15ean alegia. Santa Teresaren bizitzan bitxikeria baino ez dena, ordea, arazo ederra izan zen bizirik zeudenentzat. Arazo administratiboak agerikoak dira: 21 eguneko hil bateko soldatak, errentak eta bestelako kontuak moldatu behar izan zituzten. Baina eragin psikologikoa are nabarmenagoa izan zen. Nekazariak gehiengoa ziren gizarte hartan, elizak hamar egun lapurtu nahi zizkiola pentsatu zuen askok. Mendeak zeramatzan elizak nekazarien ondasunak bereganatzen eta, hori gutxi balitz, denbora ere lapurtu nahi zieten!

Erreforma Aita Santu katolikoak ezarri zuela-eta, hasieran herrialde protestante eta ortodoxoek ez zuten egutegi berria onartu. Hala, hainbat mendetan iraun zuen herrialde batzuen eta besteen egutegien arteko desfaseak. Esaterako, Cervantes eta Shakespeare ez ziren egun berean hil, data berean hil arren. Cervantes, jakina, hamar egun lehenago hil zen.

ASTEKARIA
2007ko urriaren 14a
Azoka
Azkenak
2025-02-19 | Ahotsa.info
Yala Nafarroak manifestazioa deitu du otsailaren 22rako

Yala Nafarroak bat egiten du Israelek nazioarteko zuzenbidea sistematikoki urratzen duela salatzeko mundu osoan zehar egiten ari diren mobilizazioekin, eta iragarri dute mobilizazioei eutsiko dietela Mendebaldeko gobernuek Israelgo erregimenarekin duten konplizitatearekin amaitu... [+]


2025-02-19 | Irutxuloko Hitza
Irutxuloko Hitzaren hogeigarren urteurreneko ekitaldia, iruditan

Donostiako San Telmo museoko aretoa jendez bete da Irutxuloko Hitzaren hogeigarren urteurreneko ekitaldian.


Galeperra ez da galzorian deklaratuko eta bere ehiza baimenduta egoten jarraituko du

2022an galeperra galzorian izendatzea proposatu zuen Espainiako Zientzialarien Batzordeak, bere ehiza debekatzea ekarriko lukeena. Espainiako Gobernuak orain erabaki du ez ematea babes hori espezieari, eta ehiztarien lobbyak eskainitako informazioa erabili du horretarako.


“Euskarazko murgiltzea erasotzen ari dira PAI ereduaren zabalkundearekin”

Ingelera orduak handitu eta euskarazkoak murrizteko foru aginduaren kontrako helegitea aurkeztu du STEILAS sindikatuak. “Murgiltzea ataka larrian jartzen ari dira” salatu dute.


Onkologia Osakidetzan integratuko dute ekainaren 30erako

Alberto Martínez Jaurlaritzarne osasun aholkulariak jakinarazi du erabakia, Gasteizeko Legebiltzarrean. Langile guztiak subrogatuko dituztela ere esan du. 


Langile bat hil da AP-15 autobidean Nafarroan, kamioi batek harrapatuta

Eguerdian gertatu da istripua, 25. kilometroan, Nafarroako Martzilla herriaren inguruan. 2025ean hil den zazpigarren lagilea da.


EITBren Bilboko egoitza aurrean kontzentrazioa egingo dute, zuzendaritza postuak euskalduntzea exijitzeko

"EITB euskalduna, zuzendaritzatik hasita!" lelopean, otsailaren 25ean egingo dute elkarretaratzea, asteartean, EITBko ELA, LAB eta ESK sindikatuek nahiz Aldatu Gidoia ekimenak deituta.


Lizarrako UPNk eskoletako bertsolaritza programa eten du

Lizarraldean euskara sustatzeko lana egiten duen Bagara elkarteak egin du salaketa: "Sorkuntzarako gaitasuna bultzatzen da eta pentsamendua kritikoa lantzen, hori guztia ikuspegi ludikotik, gozamenean oinarrituta".


EAEko gazteen %88aren ustez buru osasuneko tratamenduak Osakidetzaren gain egon beharko lirateke

Future Game proiektuak EAEko gazteen osasun mentalaren inguruko ikerketa egin du. 18-35 urteko gazteen %87,7ak osasun mentaleko tratamenduak osasun publikoak bere gain hartu beharko lituzkeela pentsatzen du; %64,5ak osasun mentalaz hitz egitean haien iritzia kontuan hartzen ez... [+]


AEBak eta Errusia batzartuko dira gaur Saudi Arabian, Europak albotik behatzen duen bitartean

Ukrainako gerra hasi zenetik, bi potentziak ez dira mahai beraren bueltan eseri. Negoziatu egingo dute nola amaitu gatazka belikoa. Ukrainako presidenteak, ordea, esan du ez duela mahai horretan adosten den ezer onartuko, bera ez baitute gonbidatu.


Guggenheim Urdaibai: nork nori entzun eta zertarako?

2021ean hasi ginen Guggenheim Urdaibai proiektuaren inguruko lehen oihartzunak entzuten…Bai ala bai egingo zela esan zigun orduko Unai Rementeria ahaldun nagusiak. Bere esanak indartzeko, 40 milioi euro utzi zituen “blindatuta” museoak eraikitzen zirenerako... [+]


Lau urteko espetxe zigorra ezarri diote Irungo irakasle bati, Txingudi Ikastolan ikasle bati sexu abusua egiteagatik

Lau urteko kartzela zigorra, zazpi urteko inhabilitazioa eta hiru urtez 12 urteko biktimarengandik urruntzeko agindua eman du Gipuzkoako Probintzia Auzitegiak. Neskari 6.000 euro ere ordaindu beharko dizkio erasotzaileak kalte-ordainetan.


Kripto-txanponekin eginiko iruzur batek krisi betean murgildu du Milei

$LIBRA izeneko kripto-txanponean inbertitzeko deia egin zuen Argentinako presidenteak sare sozialetan. Une batean 4.500 milioi euroko balioa izatera iritsi zen arren, ordu gutxiren ostean behea jo zuen kripto-txanponak eta galera asko eragin zizkien bezeroei. 100 salaketa baino... [+]


2025-02-18 | Mikel Aramendi
ANALISIA
Gorabehera ekonomikoak otorduraino heltzen direnean: arrozaren krisia

Estatu Batuen muga-zergak nahiko buruhauste ez balira, pasa den asteko albiste xalo samar batek dardara-uhinak helarazi ditu mundu-parte handi bateko otordu-mahaietaraino: Japoniako gobernuak bere arroz-gordekin estrategikoetako 210 mila tona merkaturatzeko agindua eman du,... [+]


Martxoak 3a “askatasunez” oroitzeko aldarria egin dute

ELA, LAB, ESK eta STEILAS sindikatuek eta M3 elkarteak "herrikoia eta sozialki plurala" den memoria eguna "errepresiorik gabe" egitea eskatu dute. Eusko Jaurlaritzari zuzendutako eskaera da, "iaz ez bezala", aurten manifestatzeko eskubidea... [+]


Eguneraketa berriak daude