2010, disko kromatikoa

  • Ttakun-ttakun, mimetismoaz ari gara aspaldion. Hots: inguruan dutenen kolorea eta itxura hartzeko, batzuek daukaten ahalmenaz, gogoaz edo beharraz. Mimetismo natural eta sozialen estatutua marraztean, txakurren eta jabeen arteko antzekotasunaz mintzo zinen, Ur.

    Badut ezagun bat, tigre-larruazaleko boxer txakur ederra gobernatzen duena. Ugazabak zer jan, animaliak hartatik franko. Xerra bada, mami guria; apatz beltzeko pernila bada, ondutako gutizia horri gizena erauzitako mokadu ederra, zeren triglizeridoak oso altu baitauzkate. Biek.
Joxe Inazio Basterretxea
AOL
Absurduak izatera heltzen dira mimetismoetako batzuk…

Begira, unibertsitarioentzako egoitza ezagun baten aurrean, belauna konpontzen ahalegindu zaizkit egunotan Bilboko klinika batean. Menisko-kontu batzuk, ez oso larriak –besteentzat, jakina–.

Mimetismo batzuen absurdua, modu paradigmatikoan, unibertsitarioentzako egoitza horrek berak erakutsi dit. Izan ere, horren atari nagusian, zilar distiratsuzko letratan idatzita, honako testu hau duen plaka eskegi dute: Colegio mayor BIkastetxe nagusia. Ez naiz filologoa, baina nago colegio batzuk ez direla ikastetxe.

* * *

2010, iragarria egon arren, bat-batean etorri da Juan Jose Ibarretxeren aldarrikapena, Gasteizko Legebiltzarrean. Baina, gu, mimetismoaz ari ginen. Halaxe ari gara.

Absurduak izateaz gain, mimetismoetan, debekatuak ere badira baten batzuk. Jazarriak dira horiek. Onez nahiz txarrez, pertsegituak. Bukatzen ez, baizik, hasi egiten dira arazoak, holako mimetismo debekatuekin.

Suitza dut gogoan. Kanpaina higuingarria abiatu du SVP-UDC Alderdi Popularra delakoak. Atzerritarren aurka, etorkinen aurka, azal iluneko lagunen aurka, erlijio kristaua besarkatu ez dutenen aurka… Artaldeko ardi beltz izendatu dituzte horiek guztiak. Eta, kanpainako afixa nagusian, ardi zuriek botatzen dituzte beltzak ostikoka, Suitzako belardi zerutiar guztiz mantxarik gabekoetatik at.
Ez da zeinuen zientzietan oso jaioa behar, zantzu arrazista, baztertzaile eta jazarlea aurkitzeko Ueli Maurer jaunaren jarraitzaile diren helvetiar zerri-larru gorri populista horien papo gurietan.

Frantzian sakonago jo dute, beraiena baino herrialde ekonomikoki aberatsagoa den batera lan egiteko joan den etorkinaren jazarpenean. Azalaren kolorearekin nahikoa ez, eta DNA probak egingo dizkiete atzerritar batzuei. Susmagarriei.

Begi-bistan nahi ditu Europak ardiak, denak. Larrekoak nahiz sasikoak, zuriak ala beltzak. Disidenteak, bereziak, mairuak, komunistak, elbarriak… margo beraren menpean, kontrolpean nahi ditu Europak denak, eta inolaz ez mimetismoaz baliaturik han eta hemen hala-hola babesturik. Mimetismo batzuk, hartara, sakonki debekatuak dira.

* * *

Noski, derrigortuak izaten ere badakite mimetismoetako batzuek. Arazoaz gain, problema… Apartekotasunen deuseztatzaile mutiriak izaten dira mimetismo horiek. Inposatuak dira. Bortxaz ezarriak. Beregaintasunen xurgatzaile, goitik beherako legedi monokromatikoen emaitza dira mimetismo derrigortuak.

Mimetismo absurduez, debekatuez eta inposatuez ari gara. Lehendakaria erreferendumaz. Saiak, ordenaz eta arauez. Historiaz eta eskubideez, orbangabeak.

Bat-batean, 2010 data jarri digu begien aurrean Euskadiko Lehendakariak. Oilategia harrotu zaio, azeria etxean bezala. Asmatuko ote dute Madrilek, Parisek, Gasteizek, Iruñeak-eta paleta kromatikoa osatzen?

Telegrama bidali dit martiztar herrenak. “K.K.K.” idatzi du.

Angel, zer esan nahi ote zidan? Konstituzioa. Konstituzioa. Konstituzioa? Ku Klux Klan?

Azkenak
2024-10-18 | ARGIA
Langile bat hil da Lizarran, biltegi batek eztanda egin ondoren

56 urteko langile bat hil da Lizarran, Agralco (Agrupacion Alcoholera de Bodegas Cooperativas) biltegian lanean ari zela. 10:00ak aldera gertatu da ezbeharra, Lizarran la alcoholera moduan ezagutzen den nekazaritza hondakinen biltegian.


Beldurra espazio komun gisa

Herritarren segurtasunik ezaren kezka gero eta handiagoa da gure auzo eta hirietako elkarrizketetan, batez ere kalean bizirik dirauten Magrebeko gazteek eragindako lapurreten eta gatazken inguruan. Badirudi egoera horiek areagotu egin direla azken hilabeteetan, eta alarma eta... [+]


Puig Antich, Estatuak ez du inoiz barkamena eskatzen

Espainiako Gobernuak dokumentu bat helarazi die Salvador Puig Antichen arrebei, Oroimen Demokratikorako ministro Ángel Víctor Torresen eskutik. Frankismoak anarkista katalanari jarritako heriotza kondenaren “baliogabetasun akta” dela diote. Harrigarria... [+]


Sinwarren hilketaren ondoren, gerrak bere horretan jarraitzen du

Yahya Sinwar Hamaseko burua hil ondoren, Ekialde Erdiko gerrak nola jarraituko duen aurrera mintzagai da hilketaren biharamunean. AEBek, Joe Bidenen ahotik, berehala iragarri dute orain su-etenak bidea libre izan dezakeela. Bide beretik jo dute Mendebaldeko hainbat buruzagik... [+]


2024-10-18 | Ahotsa.info
Azken hiru urteetan altueratik erorita Nafarroan 10 langile hil direla salatu dute

LAB, CGT, Steilas, ESK, EHNE eta Hiru sindikatuek salatu dituzte Nafarroan altueratik erorita hil diren hamar langileen kasuak.


Marcos Maceira, A Mesa pola Normalización Lingüísticaren presidentea
“Oso zaila izango da galiziera leheneratzea PPren hizkuntza politika ez bada zuzentzen”

Galiziako Estatistika Institutuak galizieraren egoeraren inguruko inkestaren azken datuak ezagutarazi ditu. Ezagutza eta erabilerak, biek, egin dute atzera. Galera handiagoa da adin tarte gazteenetan. 5 eta 14 urte artekoen herenak adierazi du galiziera gutxi edo batere ez... [+]


Zergatik daude Renfeko trenak inoiz baino grafiti gehiagorekin margotuta?

Garraio publikoaren zerbitzuaren gainbeheraren barruan, alde estetiko hutsa bada ere, ohikoa bilakatu da trenak margoturik ikustea eta, behingoagatik bada ere, ez da arrazoi ekonomiko hutsengatik, langileek azaldu dutenez.


2024-10-18 | Hala Bedi
Makroproiektuen aurkako manifestaziora deitu du Gasteizen Araba Bizirik!-ek, urriaren 26rako

“Araba ez dago salgai” eta “Makroproiekturik ez” lelopean egin dute deialdia. Urriaren 26an elkartuko dira 18:00etan “etekin pribatuak bermatzera” bideratuta dagoen eredu energetikoa eta “instituzioek jokatzen duten papera”... [+]


2024-10-18 | Urumeako Kronika
‘Hariak’ zinemaldia erresistentzia istorioen lekuko, azaroaren 7tik 17ra Hernanin

Aurtengoa hirugarren edizioa izango da, eta memoriaren gaia hartuko da ardatz, Kulturarteko Plaza Feministan.


2024-10-18 | Uriola.eus
Bazter Fest ospatuko dute Bilbon azaroaren 9an, protagonistak emakumeak diren hip-hop jaialdia

Azaroaren 9an, emakumeak protagonista diren hip-hop jaialdia ospatuko dute, 17:30etatik aurrera. Jaialdiak urtez urte hip-hop eta rap estiloetan ibilbide ezaguna duten emakume artistak bildu izan ditu.


Xamarrek ‘Orhipean, Gure Herria ezagutzen’ liburuaren edizio berria aurkeztu du

Gaur Donostian Orhipean, Gure Herria ezagutzen liburuaren edizio berria aurkeztu dute. Bertan Izan da egilea Xamar eta berarekin batera Antton Luku, Isabel Isazelaia eta Lander Majuelo.


Eguneraketa berriak daude