Frantziaren zi(b)(n)ismoa

  • Esan ohi da inor ez dela herritar jaiotzen. Izan ere, egungo gizarte modernoetan herritar izatea ez da erraza; askotan, eskuraezineko pribilegioa ere bada, denok dakigunez. Herritar estatusa, berez, egitura politiko jakin bati loturik doa, eta herrialde aurreratuenen artean, Frantzia hartu izan da eredutzat, herritartasuna bizilagun guztiei ematea izan baita frantziar estatuaren bilakaera historikoaren funtsa. Eta horretaz harro agertu dira frantziarrak eta Frantziaren miresleak. Hortaz, Frantziaren savoir faire zibikoa goraipatu da sarritan, herritarren komunitatea eraikitzen saiatu omen delako; hots, albo batera utzi dituelako herritarrak bereizten dituzten bestelako lotura etnikoak, kulturalak, erlijiozkoak, eta abar. Oraindik ez da guztiz itzali ikasle nerabe islamdarren beloaren auziak piztu zuen eztabaidaren oihartzuna. Hezkuntza-sisteman erlijiozko ikurren erabilerari debekua laikotasunaren defendatzaileen ikur ere bihurtu zen eta, une honetan, hartutako erabakiak eragindako zauriak sendatu gabe dirauela ematen du.
Txoli Mateos
Iñigo Azkona
Etorkin oldeari eutsi guran, berriro ere, frantziar herritartasuna izan da hizpide egunotan, hango Parlamentuak ebatzi berri duenaren harira. Batetik, etorkinei DNA proba egitea erabaki da beste etorkinen batekiko ahaidetasuna frogatu ahal izateko, eta beraz, herritartasuna lortu ahal izateko. Hortaz, biologiaren menpe jarriko dute herritartasuna. Ez ziren, ba, frantziarrak odolean oinarritutako loturei muzin egiten ziotenak?

Bestetik, frantsesez ondo moldatzen direla frogatu beharko dute. Hau aspaldiko kontua da. 1990eko hamarkadan, adibidez, Frantziako Naziotasun Batzordeak ebatzi zuen frantsesez eskolatua egotea nahikoa baldintza zela frantziar herritartasuna lortzeko. Eta ez dugu aipatuko frantsesaz besteko hizkuntzek mendetan jaso duten bazterketaz. Nork esan zuen herrialde zibiko puruenetan ere hizkuntza bat nazio-hizkuntza izendatzen dela eta harexeri egiten zaiola etengabeko gorazarre? Hortaz, berezitasun kulturalak, erlijiozkoak, etnikoak, dena delakoa, albo batera utzi behar dira… frantziar kulturari dagozkionak izan ezik, jakina.

Hirugarrenik, Errepublikaren balioekin bat egiten dutela frogatu behar dute. Inork ez daki zehatz-mehatz zeintzuk diren balio horiek, baina, lehenik eta behin, administrazioaren arbitrarietateari lekua uzten zaiola zalantzarik ez dago. Bigarrenik, zer esanik ez, jazarpen ideologikoa eta politikoa erabiltzeko aukera paregabea eskain lezake. Eman dezagun laikotasuna hartzen dela Errepublikaren balio gisa. Paperen zain dagoela, nor ausartuko da, adibidez, islamdarra dela ofizialki aitortzera?

Barregarri geratu dira Frantziaren liberalismoa eta lotura zibikoak. Are gehiago, uste dut frantziar batzuen ustezko zibismoaren atzean, zinismoa baino ez dagoela. Eta, berriro ere, gogoetarako gaia utzi digute hartutako neurriok. Besteak beste, giro akademikoan eta politikoan zuhurrago hitz egin beharko litzateke estatu-administrazio batzuen ustezko jokaera zibikoari buruz. Bai eta zalantzan jarri ere zenbaiten asmoak herritartasun unibertsala eraikitze aldera, jarrera kosmopolitak –batzuetan, eta nahi gabe ere– estatuaren nazionalismoaren mesedean lan egin lezakeelako.

Azkenak
Zunda bat Eguzkitik inoizko gertuen igaro da, arrakastaz

NASAren Parker zunda 6,1 milioi kilometroko distantziara arte gerturatu da Eguzkiaren azalera, bere misioaren lehen gerturatzean. Hala, Eguzkitik inoizko gertuen egon den objeku artifiziala bilakatu da. 692.000 kilometro orduko abiaduran igaro da, eta jasotako datuak funtsezkoak... [+]


Kultur transmisioa feminismotik zikloa izanen dute asteburuan Beran

Goldatz talde feministak antolatua, ortziralean, urtarrilaren 3an, Jantzari dokumentala proiektatuko dute Beralandetan (17:30ean) eta biharamunean, urtarrilaren 4an, Berako bestetako tradizioak aztergai izanen dituzte Maggie Bullen antropologoarekin leku berean (10:30).


Sostengua adierazi diote Marieniako lurren aldeko borrokari hogei kolektibok

Kanboko Marienia eremuan etxebizitzak eraikitzeko proiektua badu Bouygues Immobilier agentziak. "Elkarlanaren bidez" zein "indar harremana" mantenduta, proiektua ezeztatzeko borroka eramateko determinazioa plazaratu dute adierazpen bateratu... [+]


Langile bat hil da Zornotzan, Forest Trafic SL enpresan

Boroa industrialdean hil zen 41 urteko I.P.C langilea, abenduaren 30ean biltegiko inbentarioa egiten ari zenean. ELA eta LAB sindikatuek, eta Jaurlaritzako Segurtasun Sailak eman dute istripuaren berri.


Heldu-lekua eta kortsea

Arrazoi pedagogiko edo metodologikoengatik, historialariok joera dugu iraganeko aldi historikoak zatikatzeko eta epetan banatzeko. Badira den-denok ezagutzen ditugun aro tradizionalak (Historiaurrea, Antzinaroa, Erdia Aroa, Aro Modernoa eta Garaikidea); baina baita horien... [+]


2025-01-02 | Leire Ibar
AEBetako New Orleans eta Las Vegas hirietako gertaerak “eraso terrorista” gisa ikertzen ari dira

Agintariek ez dute baztertu bi gertaerak elkarren arteko loturarik izatea. New Orleansen, kamioneta baten gisari batek jendetzaren aurka egin du hamabost hildako eta 35 zauritu eraginda. Ordu batzuk geroago, Las Vegasen, Trump International Hotelaren parean auto bat lehertu da,... [+]


Real-PSG partiduan begian zauritutako beste pertsona baten kasua berriz irekitzeko agindu du auzitegiak

Donostian 2024ko martxoan jokatutako futbol partiduaren aurretik Ertzaintzak egindako kargetan, Amaya Zabarte zaleaz gain bigarren pertsona bat zauritu zuten, ustez foam pilota batekin begian jota. Orain, kasu hori ere ikertzeko agindu du Gipuzkoako Lurralde Auzitegiak.


2025-01-02 | Leire Ibar
Nazioarteko Pilota Federazioak Espainiako Federazioak egindako akusazioak gezurtatu ditu

Espainiako Federazioak salatu du ez zaiola parte hartzen utzi iragan asteburuko Nazioarteko Pilota Federazioaren biltzar nagusian, eta hori “bidegabekeria” dela. Biltzar hartan onartu zuten, bozketan, Euskadiko federazioa nazioartekoaren eskubide osoko kide gisa... [+]


Al-Jazeera telebistaren Zisjordaniako egoitza itxi du Palestinako Aginte Nazionalak

"Sedizioa bultzatzen duelako" hartu du Al-Jazeeraren zabalpena eta lana "aldi baterako" debekatzeko erabakia Palestinako Aginte Nazionalak. PAN "Israelekin lerrokatu izana" deitoratu du komunikabideak, argi utzirik "mehatxuen eta intimidazioen... [+]


Europako ekialdea errusiar gasik gabe utzi du Ukrainak, Gazpromekin hautsita

Gazpromekin zuen kontratua ez du berritu Volodymyr Zelenskyren gobernuak eta, asteazken goizean, Europa ekialdea hornitzeko gasaren fluxua eten du errusiar konpainiak.


Eraikiz kolektiboa: “Gizonok matxismoaren aurrean ardurak hartzeko unea iritsi da”

Ander Magallon, Mikel Irure eta Xabier Jauregi Metropoli Forala saioan egon dira maskulinitate berrien inguruan mintzatzen.

 


2024-12-31 | Julene Flamarique
24 urteko espetxe-zigorra bete ostean libre da Guillermo Merino durangarra

Merino 2001. urtean atxilotu zuten, eta dispertsioa jasan du, zigorraren zati handi bat Euskal Herritik kanpoko kartzelatan igaro baitzuen baldintza “zailetan”. Orain, askatasuna berreskuratu du.


2024-12-31 | Leire Ibar
Prezioek gora egingo dute urte berriarekin batera

Urte berriaren hasierarekin, hainbat zerbitzu eta produkturen prezioetan igoerak izango dira. Elikagaietan, energia fakturetan, udal-zergetan eta etxebizitza gastuetan garestitze nabariak atzemango dira.


2024-12-31 | ARGIA
Apirilaren 11n egingo da Aberri Egun bateratua, Euskal Herria Baterak deituta

Euskal Herria nazio dela aldarrikatzeko ekitaldia egingo dute Donostiako Kursaalean. Astebeteko ekitaldi sorta izango da.


Eguneraketa berriak daude