Asier Serranoren bigarren poema liburua

  • ASIER SERRANO:: PICASSOREN ZALDIA

    ELKAR

    ORRIALDEAK:: 80

    prezioa ::10.65€

Picassoren zaldia
Picassoren zaldia
1997an kaleratu zuen Asier Serranok Bada hiri gorri bat, bere aurreneko poema liburua. Eta handik gutxira hasi ei zen Picassoren zaldia osatzen, gero urte askoan bazterrera utzita eduki bazuen ere, iaz idatzitakoa birpasatzeari ekin zion arte. Tarte luze horretan bi su-eten ezagutu genituenez, kezka horrek bultzatuta idatzi zituen Serranok liburuko olerkiak. Amodioaren eta borrokaren hiztegiak nahasten dituzten ukitu surrealista nabarmeneko poemotan, aspaldiko maite batengana itzultzen da pertsonaia, lehengo sinesmen eta ekintzen autokritika egiteko. Asier Serranok badaki ezkerraldean kokaturik daukan bihotzak gorria izaten jarraitzen duela halabeharrez; baina irmotasunez eskaintzen dizkie iraultza galduaren sinesmen eta ekintzei desertorea eta traidorea denaren gogoetak. Traidorea, baina inondik ere ez koldarra. Ahots hori ez da berea, baina Serrano pertsona kontraesankor eta anbiguoa ere bada. Zalantzei aurre egiteko idazten du, eta baztertuak izan diren pertsonak interesatzen zaizkio. Gainera uste du horrelako pertsonak plazaratzeko garaia dela. Elkar ulertzeko gai ez den herrian bizitzea gero eta gehiago gorrotatzen duelako.
Asier Serrano
"Antiheroiak interesatzen zaizkit eta halakoei eman diet hitza"

Surrealismora jo duzu poemotan. Arrazoia?


Paisaia surrealista bat osatu gura nuen lehenik, iraganeko sentimendu nahasiak azaltzeko.

Amodioa eta borroka nahasten dituzu haietan.


Bi gai horiek desmitifikatu egiten dira liburuan. Protagonistak ez daki zergatik maite izan duen iraultza, kontraesankorra da. Antiheroiak interesatzen zaizkit, eta hemen bada desertorearen eta traidorearen irudia. Poemotan bere gogoetak egiten agertzen den pertsonaia hori ez naiz ni, bere lekua zein den ez dakien gizaki hauskor bati hitza ematea izan da nire lana.

Liburu probokatzailea dela esan duenik ere bada...


Probokatzen dutenak gauza batetaz ideiarik izan ez eta kritikatzen dutenak dira. Nik liburuan azaltzen den mundua oso ondo ezagutzen dut, baina beste ikuspegi bat eman gura nion horrenbeste gurtu den gaiari, bere gordinean erakutsi.


Gaizki ulertua izatearen beldurrik ez al duzu?


Inondik ere ez. Ez dut inor mintzeko idatzi. Hitza eman diot bere iritzia emateko eskubide osoa duen norbaiti, eta zorionez edo zoritxarrez geurean mutututako milaka ahots daude. Hemen maiz esaten da ahotsik gabeko jendea babestu behar dela. Baina bada Euskal Herrian beste milaka lagun, beldurragatik ahotsa mututua duena. Horiei ere bidea eman behar zaie, nahiz eta haienaren kontrako iritzia izan.

Etsipen puntu bat daukazu gure errealitatearekin?


Ez dut uste irtenbide azkarrik duenik. Beti izan naiz eszeptikoa, geurean betiko formulak erabili direlako eta hor estankatu garelako, ahots berriei bidea ez zaielako ematen utzi akaso.

Azkenak
Telegramek adierazi du Frantzian atxilotutako bere buru Pavel Durov-ek ez duela ezer ezkutatzeko

Pavel Durov atxilotu dute abuztuaren 24an Paris-Le Bourget aireportuan. Frantziako Justiziaren arabera, plataformaren moderazio faltak eta agintariekin lankidetza faltak droga-trafiko, pedofilia eta iruzurra bezalako delituen konplize bihurtzen dute.


Eskuin muturra ari da kapitalizatzen Estatu Islamikoaren Alemaniako erasoa

Estatu Islamikoak beregain hartu du erasoa, Palestinako eta beste leku batzuetako musulmanen "mendekua" dela esanez. Eskuin muturrak inmigrazioaren aurkako mezuak hedatzeko baliatu du.


Euskal Herriak ofizialtasuna lortu du Ardi Moztaileen Munduko Txapelketarako

Euskal Herriko ardi moztaileek ofizialtasuna lortu dute nazioarteko lehiaketetarako, eta 2026ko munduko txapelketan parte hartzeko asmoa daukate. Lehenago, 2025ean, Euskal Herriko txapelketa egin nahi dute.


Israelen eta Hezbollahren eraso-trukea, 2006tik inoiz ikusi ez bezala

Larunbatetik iganderako gauean, Israelgo armadak gutxienez ehun hegazkin erabili zituen Libano hegoaldea bonbardatzeko. Israelen arabera "prebentziozko erasoa" izan zen, antza, Hezbollah Israel erasotzera zihoala zioen "informazioa" zutelako.


27 urteko gizon bat atxilotu dute Donostian, emakume bati sexu-erasoa egitea leporatuta

Gertaera abuztuaren 18ko goizaldean izan zen Donostiako Alde Zaharreko kalezulo batean, Ertzaintzak adierazi duenez. Egun horretan emakume batek beste sexu-eraso bat salatu zuen Donostian, gizon batek “diskoteka baten inguruan ukituak egin zizkiola” esanez.


Hil egin da Laudioko ZIU mugikorreko mediku falta pairatu zuen herritarretako bat

Bihotz-gelditzea pairatu zuen eta Bilboko Zainketa Intentsiboetarako Unitate mugikorra bertaratu behar izan zen bera artatzera, Laudiokoan ez zegoelako medikurik. Horrek nabarmen atzeratu zuen ospitaleratze prozesua.


2024-08-26 | Behe Banda
Atzean geratu dira albistegiak

Haurra nintzenean, etxean ohitura zen arratsaldeko zortzietan egiten ari ginen hori albo batera utzi, telebista piztu eta ETB1eko albistegia ikustea. Hasieran sekulako amorrazioa sentitzen nuen gaueroko kate aldaketa bidegabe horien aurrean, eta gurasoei galdetzen nien ea nola... [+]


2024-08-26 | Jon Torner Zabala
Munduko Euskal Pilota Txapelketan, euskal pilota selekzioak lekurik ez

Iruñeko Labrit pilotalekuan ari da jokatzen 22 urtez azpiko XI. Munduko Euskal Pilota Txapelketa. Abuztuaren 31ra bitartean zazpi herrialdetako 200 pilotari baino gehiagok hartuko dute parte. Euskal selekzioak lehiatzerik ez duela-eta, haren ofizialtasuna eskatu dute... [+]


2024-08-26 | June Fernández
MIGRAZIO-DOLUA
Herrimina trauma bihurtzen da

Herrialde berri batera moldatzeak dakarren astindu identitarioaz gain, migrazio-bidaietan eta berton aurre egin behar dieten indarkeriek oztopatzen dituzte etorkinen bizipenak. Psikoterapia da ondoeza sendatzeko bide bat, baina ez bakarra.


2024-08-26 | Garazi Zabaleta
Baztan
Elizondoko zahar-etxean menu osasuntsu eta jasangarrien bila

Aurreko urte bukaeran Elizondoko zahar-etxearen kudeaketa publifikatzeko jauzia eman zuen Baztango Udalak, eta geroztik, haren esku gelditu da egoitzaren antolaketa. Eskualdaketa horrekin batera, elikaduraren alorrean eraldaketa sustatzea izan da udalaren erabakietako bat... [+]


2024-08-26 | Jakoba Errekondo
Etxeko kasta

Bolada harroan da. Ondo harroan. Etxe ondoraino etorri zaizkigu bere arboladiak, ahuakatediak. Ahuakatea gero eta sukalde gehiagotan ikusiko duzu eta osasuntsua dela entzungo duzu barra-barra. Bere izenak dioen bezala, Persea americana, Ameriketatik dator, zehazki Mesoamerika... [+]


Iraileko kolore laranjak

Zer behar du momentu honetan gure gorputzak? Kontzientzia hartu, gure ongizatean denborak, atsedenak, mugimenduak eta garaiko elikadurak duten eraginaz. Gure ingurune naturalak, jakintzaz ematen dizkigu urtean zehar behar ditugun elikagaiak eta, hala, elikagai freskoak,... [+]


Eguneraketa berriak daude