Estatu arrotzaren zerbitzariak

  • Eraikuntza historikoak dira Estatuak, eta ez ideia edo teoria abstraktuen gauzatzea edo haragitzea; hori dela eta gertatzen da, hain zuzen ere, Zuzenbide Estatu edota Ongizatearen Estatu bezalako kontzeptu eder orokorren azpian, aldiz, zuzenbidearekin zerikusi gutxi duten Estatu baldar, arrotz eta zapaltzaileak jasan behar izatea. Estatu jakobino frantziarrak eta Estatu inkisidore espainiarrak gutxi dute zuzenbidetik eta demokraziatik, euskal herritarron begietatik begira behintzat. Hala eta guztiz ere, abstrakziorako eta metafisikarako joera nabarmena duen kultura eta pentsamendu ofizial europarrak errazegi kontsideratuko ditu canon demokratikoaren barruan, egiten dutena egiten dutela ere.
Karmelo Landa
Karmelo LandaIñigo Azkona
Estatu espainiarrari kostatu egin zaio, hala eta guztiz, label demokratiko ofizial hori eskuratzen, eta berandu samar dabil denbora historikoetan. Hasteko, jaiotza ilun eta makabroa izan zuen, judu eta arabiarren aurkako eraso luzea tartean, baita Ameriketako lurralde zabalen konkista odoltsua eta ondorengo inperioko lurren galera progresiboa, penintsula iberiarraren eremura murriztuta gelditu eta honi eusteko ere inkisizioa, gerrak eta herrien aurkako sarraskiak etengabe antolatuz, mendeak joan eta mende berriak etorri. Estatu espainiarrak ez du bere eraketa historikoan iraultza berritzailerik ezagutu; aitzitik, erreakziorik beltzena suertatu da beti garaile eta Estatu-kudeatzaile; Estatuaren gobernurako kasta meneratzaileak beti sortu dira transakzio eta txikimainen bidetik, eta horrela, garai historiko berri bakoitzeko, Estatua berritu ordez, aurreko instituzio, gobernatzeko modu, ideologia eta usadiorik ilun eta atzerakoienak betikotu egin ditu. Prozesu historiko zehatz horretatik sortu eta gaur ezagutzen dugun Estatu espainiarra halakoa da, beraz, bere aginte-erakunde guzti-guztiak ideologia eta jarrera benetan atzerakoi, zaharkitu, itxi eta anakronikoa nabarmentzen dutela.
Bestelako itxura eman beharrez, egia da Zuzenbide Estatuaren titulua eskuratu zuela Europako eta nazioarteko erakunde ofizialen eskutik, horretarako egokia zen Konstituzioaren testua moldatuz eta abar. Baina Europarako balio izan ziona ez zaio, aldiz, Euskal Herrirako baliagarri gertatu: Konstituzioa bera kuestionatua da euskaldunon artean, eta are okerrago, orain arte Estatu espainiarraren euskarri nagusia izan duen oligarkia bizkaitarra ere –garai bateko neguritikoek ordezkatzen zutena–, neurri handi batean disolbatu egin zaio eta eragin soziala galdu du ia erabat, frankismoaren aldeko apustu sutsua egin eta gero, erregimen frankistarekin batera desakreditatu ondoren.

Baina Estatu horrek ezinbestean behar du gure artean bere zerbitzura jarriko den klase berri hori, eta aurrekoa galtzean, non eta agintari jeltzale bizkaitar batzuen artean aurkitu berri du errelebo preziatua. Paradoxa badirudi ere, jeltzaleen agintaritza bizkaitarraren inguruan sortu den talde faktikoak eskaintzen dio gaur Estatu espainiarrari euskarria. Talde honek, Imazen edo Urkulluren ordezkaritza publikoaren azpitik, bermatzen du Estatuarekiko ituna, honek ziurtatzen baitio autonomia paktatu edo berrituaren gainetik ere beti bermatuko duela Estatu osoaren batasun politikoa. Horregatik, Imaz erretiratuta ere, kokatu nahi dute talde horretako partaide den Urkullu zuzendaritzan; horregatik adostu dute txosten politiko berria, erabakitzeko eskubidea desnaturalizatu eta Estatuarekin berarekin adostutako karikatura bihurtuz; horretarako deitu zuen Imazek, krisiaren erdian, Erregearen etxera, Zapateroren telefonora eta enpresari espainiarren agintaritzara, lasaitasuna eskainiz. Hemen jokoan dagoena ez da, beraz, alderdi baten zuzendaritzaren osaketa. Beste hau da alternatiba: ala Estatu espainiar ilun hori lagundu, edo geure Estatu propiora doan bide historikoari hasera praktikoa eman.

Azkenak
Berwick eta gu

Beharbada ez duzu jakingo nor den Donald Berwick, edo zergaitik aipatzen dudan artikuluaren izenburuan. Gauza bera gertatzen zaie, agerikoa da, abian den Osasun Itunean parte hartzen ari diren gehienei. Ez dakite zer den Berwicken Helburu Hirukoitza, are gutxiago eredu hau... [+]


Zerbitzu publikoak: motozerrari bidea erraztu ala basoa garbitu?

Aurreko egunetan Larraitz Ugarte abokatuak idatzitako La motosierra puede ser tentadora artikuluak zeresan handia eman du sektore zabal batean. Administrazio publikoaren barruan ohikoak diren egoera batzuk mahai gainean jartzen ditu, tartean efizientzia falta, ardura eta kontrol... [+]


2025-04-16 | Haritz Arabaolaza
Hizkuntza

Garrantzitsua al da hizkuntza bat zuzen erabiltzea? Zer puntutaraino da hain beharrezkoa gramatika menderatzea edo hiztegi zabal bat edukitzea? Betidanik entzun izan ohi dut hizkuntzaren garrantzia, baina pentsatzen jarri ostean, ondorio batera iritsi naiz. Pentsatzeak askotan... [+]


Leku ‘kuttunak’

Aspaldian bisitatzen ez nuen eta hainbertze gustatzen zitzaidan leku batera joan nintzen aurrekoan. Bertan nengoela, gustura sentitu nintzen eta zera pentsatu nuen: hau da nire leku kuttuna. Kuttuna, kuttuna, kuttuna; hitza jira eta biraka etxerako bidean. Kuriositateak jota... [+]


2025-04-16 | Rober Gutiérrez
Trebetasunak

Nerabeek eta gazteek, ibilbide akademikoan zehar, behin baino gehiagotan jasoko dute lagungarria izango zaien ikasketetarako edo-eta lanbiderako orientabidea. Gidaritza eskaini behar zaie, zalantzez beterik egon ohi baitira erabaki garrantzitsuak hartu behar dituzten bakoitzean,... [+]


2025-04-16 | Euskal Irratiak
Mikel Epaltza
“Nire etxea utzi nuen ETAk nazioarteko begiraleen esku armak utz zitzan”

Atxik Berrituz giristino taldeak Kristauak Euskal Herriko bake prozesuan liburua argitaratu du Maiatz argitaletxearekin. Giristinoek euskal bake prozesuan zer nolako engaiamendua ukan duten irakur daiteke, lekukotasunen bidez.


Ertzaintza handitu eta 8.000 polizia nahi ditu Jaurlaritzak 2030erako

Ertzaintzarekin bigarren negoziazio mahaia ireki du Bigen Zupiriak, martxoan ERNE, ESAN eta SIPErekin ertzainei urteko soldata gutxienez 4.200 euro igotzea adostu ostean. Agente kopurua areagotzeko plan horretan Arkautiko (Araba) akademiak "berebiziko... [+]


Iñaki Bakero (Erriberan Euskaraz)
“Batzuek ez gaituzte hemen nahi, baina bagaude”

Maiatzaren 17an Erriberako lehenengo Euskararen Eguna eginen da Arguedasen, sortu berri den eta eskualdeko hamaika elkarte eta eragile biltzen dituen Erriberan Euskaraz sareak antolatuta


Aguraingo Udalak atzera bota du 50.000 plaka fotovoltaiko instalatzeko proiektua

EH Bilduk aurkeztutako mozioa onartu dute osoko bilkuran. Udalak egitasmoa sustatzen duen enpresari, Cañaveras Solarri eskatu dio proiektuak ez ditzala hartu balio estrategiko handiko gisa kalifikatutako nekazaritza lurrak, eta gune populatuetatik gutxienez 500 metroko... [+]


2025-04-16 | Sustatu
Bi hilabete igaro dira eta berdin gaude: IP blokeoak dozenaka euskal webguneren kontra futbola dagoenean

Duela egun batzuk iragarri zuen Puntueu-ek La Ligaren blokeoak euskal domeinuei eragiten dien kaltea monitorizatuko zuela. Asteburu honetan izan dira partiduak, hain zuzen, eta monitorizazioaren datuak hor daude, penagarriak dira.


Eguneraketa berriak daude