"Kontzientzia katalana existitzen da Ipar Katalunian"

  • Perpinyàkoa da Joan-Lluís Lluís (1963), Ipar Kataluniakoa. Katalanez diharduen idazle eta kronikari ezaguna da Bartzelonan. Gatuzain argitaletxeak euskaraz argitaratu du aurten Nire zakurrarekin solasean Frantziaz eta frantsesetaz, 2002an egindako liburua. Besteak beste, Frantziak bertako zortzi hizkuntza gutxituak nola hankapean dituen idatzi du gordin asko.
Joan-Lluís Lluís
Joan-Lluís Lluís 'Nire zakurrarekin solasean Frantziaz eta frantsesetaz' liburuaren egileaGaizka Iroz
Zarata mediatikoz beteriko garai nahasiotan, merkatu logiketatik urrun eta irakurleengandik gertu dagoen kazetaritza beharrezkoa dela uste baduzu, ARGIA bultzatzera animatu nahi zaitugu. Geroz eta gehiago gara, jarrai dezagun txikitik eragiten.
2002an idatzi zuen liburua, Conversa amb el meu gos sobre França i els francesos. Perpinyàrraren asmoa Frantziaz eta frantziarretaz ditugun topikoak hankaz gora jartzea zen eta horretarako zakurrarekin izan du elkarrizketa, “liburuko gaiez ezin baita hitz egin frantziarrekin, ukiezinak dira gaiok”. Katalanari eta katalan nortasunari tarte handia egin die Lluísek, beti ere Frantzia presente dela. Hari horri tiraka egin diogu elkarrizketa.

Ipar Kataluniako katalanak errenditu egin al dira?


Inoiz ez da gerrarik egon eta egon bada, duela mende asko bukatu da. Ipar Katalunia Frantziarekin 1659an anexionatu zen. Frantziak katalana irentsi zuen, eta baita beste zazpi hizkuntzak ere –euskara, alsaziera, proventzera, korsikera, okzitaniera, bretoiera eta flandesera–. Hizkuntza gutxituen artean indartsuena euskara dela esango nuke. Korsikarren %15ak hitz egiten du korsikera eta gainerako guztiak %0 eta 15 artean dabiltza.

Frantziak metodo bat baino gehiago erabili du katalana menperatzeko: gutxiespena, hezkuntza sistema...


Garrantzitsuena eskola izan da zalantzarik gabe. Eta ez katalanarentzat soilik, metodo bera aplikatu zen hizkuntza gutxitu guztientzat. XIX. mendearen bukaeran derrigorrezko eskola ezarri zuten eta hizkuntzak mendean hartzeko zigorra eta lotsa erabili zituzten, errepresio gogorra. Nire herriko eskolan, 1950. urtean, katalanez egiteagatik zigortzen zituzten ikasleak. Ez dira hainbeste urte. Gero zigorraren beharrik ez da izan, ikasleek ikasi baitzuten eskolan ez zutela katalanez hitz egin behar.

Frantzia eta frantziarrekin oso tonu gogorra erabili duzu. Aldiz, iruditu zait katalanek katalana ez erabiltzea justifikatzen duzula.


Katalanek hizkuntza ez erabiltzearen arrazoi nagusia Frantziako Estatuak ezarritako sistema da. Ipar Katalunia Frantziari anexionatu zitzaionean jar dezakegu abiapuntua. Frantziako Iraultzaz (1789) geroztik berriz, justifikazio ideologikoak erabili dituzte frantsesa ez diren gainerako hizkuntzak hankapean hartzeko. Sistematizazioa oso ondo egin da Paristik. Katalanek aurre egin diote Frantziari XVII., XVIII. eta XIX. mendeetan. Ondoren, hizkuntza guztiek burua makurtu dute. Hori dena esanda, noski katalanek hizkuntzaren galeraren ardura dutela. Baina, eskolan haurrak zigortzen zituzten garaian oso erreakzio logikoa izan zen gurasoek haurrak babestea. “Ez hitz egin eskolan katalanez zigortu egingo zaituzte-eta”. Bai, gurasoek egoera hura onartu egin zuten eta haurrak babestu.

Ume ez zirenek ere, prestigio kontuak zirela-eta hitz egiteari utzi zioten.


Frantziarrek hor inteligentzia puntua erakutsi zuten; Francok debekatu baino ez zuen egin. Frantziak eskolan katalana debekatu zuen, baina ordainetan, frantsesa gizarteko eskaileran gora egiteko beharrezko bihurtu zuen.
Dena dela, gaur egun egoera bestelakoa da. Katalanek ez dute katalanez egiten, ez dute transmititzen, baina uste dute katalana hizkuntza baliagarria dela. Katalanen %63ak uste du haurrek katalana ikasi beharko luketela. Katalana ez dakitenen %58k dio hitz egin nahiko lukeela. Jakina, gauza bat da nahi izatea eta bestea hizkuntza ikastea.

Baliagarritasun horrek Hego Kataluniarekin izango du zerikusia ezta?


Bai, bai. Baina kontua da eskaera horri hemen (Ipar Katalunian) erantzun behar zaiola eta bertako erakundeak oso motel dabiltza. Pentsa, haurren %3a baino ez dabil murgiltze eta elebiko ereduetan.

Ipar Kataluniako katalan ona hizkuntzarik gabeko katalana dela diozu.


Kontzientzia katalana existitzen da. Katalan sentitzen dira. Sentimendu hori Hego Kataluniakoengandik diferentea dela? Ados. Nahi baduzu sentimendu arinagoa, azalekoagoa, folklorikoagoa da. Autonomiaz, independentziaz hitz egitea tabua da... baina nortasun katalana existitzen da. Hori bai, hizkuntzaren lekuan mendi bat jartzen dute, errugbi ekipoa... Dagoenarekin ahal dena egiten da. Baina bai, egia da, mendiarekin edo errugbi taldearekin ezin da nortasuna osatu.

Errugbiak katalan sentimendua indartu omen du.


Errugbiak badu bere garrantzia nortasunean, eta baita hizkuntzan ere. Bigarren mailako partidetan megafoniatik bi hizkuntzetan aritzen dira, ereserkia Kataluniako ereserki nazionala da. Errugbiak lortu du bazterrak pixka bat mugitzea, nahiz eta tristea den funtzio hori kirolaren esku egotea.

Katalanista frantseszaleen kontraesana azpimarratu duzu: Errepublika defendatu eta katalana defendatu.


Konplexua da egoera. Errepublikatik kanpo ez dago aurrerabiderik. Egitura legaletan aritu behar dugu lanean, daukagun hezkuntza sisteman, adibidez. Aldiz, ikuspegi filosofikotik, Frantziarengandik ezin dugu gauza handirik espero: frantziar guztiek berdinak behar dute izan, hizkuntza bera izan behar dute.
Dena dela, orain katalana eta beste zazpi hizkuntzak ez dira arriskutsuak Frantziarentzat eta tolerantzia pixka bat erakutsi du. Ez pentsa ordea, Frantziaren helburua laguntzea denik.

Linguizidioa eta krimena moduko hitzak erabili dituzu Frantziak egindakoa azaltzeko. Bere estrategia ez al da izan ordea hizkuntzak hiltzen uztea?


Bietarik egin du. Lehenengo fasean Frantziak eraso egin zuen, errepresioa erabili. Bigarren fasean, duela 50 bat urtez geroztik katalana hiltzen utzi du. Frantziaren metodoa Francorena baino inteligenteagoa eta eraginkorragoa izan da. 1940ko urteetara arte Ipar Katalunian gehiengoak katalana hitz egiten zuen, ordura arteko galera motela izan zen eta hortik aurrera askoz azkarrago egin zuen behera. Gainera, 1960ko hamarkadan Frantziako iparraldetik jende asko heldu zen hona, katalana existitzen zenik ere ez zekiena, eta populazioa nahasi zen.

Zer da hobe, katalan espainiarra izatea ala katalan frantsesa?


Katalan europarra izatea da onena. Nik esan ohi dut, hizkuntzari begira, katalan espainiarra izatea hobe dela han eskubideak badituzulako –hizkuntza ofiziala da adibidez–. Baina negozio ona ere ez da, tranpa dauka luzera begira. Espainiak uniformizazioa hobesten du, eta beraz, aurrez aurre jartzen dira katalanaren defentsa eta Espainiaren integritatearen defentsa.

Azkenak
Funtsezkoa jendea da

Mundu-mailan antifeministak eta arrazistak diren gorroto-diskurtsoak larriki areagotzen ari diren testuinguruan bizi gara. Mundu zabalean sare sozialek zein agenda
politikoek txertatzen dituzte eskuin-muturreko narratibak. Arrazismoa eta antifeminismoa tokian tokiko... [+]


Lanbroa

Askotan gertatu izan zait etxetik lanbroari so egon ostean, blai bukatuko dudala jakin arren, aterkirik ez hartzea. Zergatik ote? Beharbada, aterkia hartzeko gogorik eza? Beharbada, bustiko ez naizen itxaropena? Kontuak kontu, ondorioa beti berbera izan da. Esaerak dio, euri... [+]


Euskaraz bizitzeko, Euskararen Errepublika

Gogoan daukat, 16 urterekin, Bergarako epaitegi aurrean egindako euskararen aldeko elkarretaratze batean identifikatu ninduela Ertzaintzak lehen aldiz. Euskal Herrian epaitegiak euskalduntzeko aldarria zilegi zela pentsatzen genuen, baina, orduan ere, faltako zen baimenen bat,... [+]


2024-11-22 | Estitxu Eizagirre
Amillubi proiektuak lehen urtea ospatuko du abenduaren 1ean

Zestoako Iraeta auzoko Amilibia baserria eta lurra kolektibizatzeko 100.000 euro batzea falta du Amillubi proiektuak, lehen urte honetan 290.000 euro eskuratu baititu. Biolurrek abiatutako proiektu agroekologiko honek dagoeneko jarri du lurra martxan, sektorearen beharrei... [+]


Gazako %36 guztiz suntsitu dute, base militarrekin lurraldearen kontrola segurtatzeko

Forensic Architecture erakundearen ondorioetakoa da hori, ikusita Israelgo Armadak nola antolatu duen Gazaren egungo kontrola. Suntsiketa maila hori bakarrik litzateke Gazaren kontrola segurtatzeko, zeren eta, berez, txikitze maila askoz handiagoa da lurraldearen gainerako... [+]


2024-11-22 | Andoni Burguete
Etekin egarriak itotzen duenean

Tanta hotzak Valentzian eragindako hondamendiak irudi lazgarriak utzi dizkigu; batetik, izan dituen berehalako ondorioengatik, eta, bestetik, nolako etorkizuna datorkigun aurreratu digulako: halako fenomeno klimatiko muturrekoak gero eta ugariagoak eta larriagoak izango direla,... [+]


Planifikatzen ez duen Nafarroako Energia Planaren kontra alegatu dugu

Nafarroako Energia Planaren eguneraketa oharkabean igaro da. Nafarroako Gobernuak jendaurrean jarri zuen, eta, alegazioak aurkezteko epea amaituta, gobernuko arduradun bakar batek ere ez digu azaldu herritarroi zertan oinarritzen diren bere proposamenak.

Gobernuak aurkeztu... [+]


2024-11-22 | ARGIA
Languneko zuzendari Lohitzune Txarola
“Hizkuntza gutxituen pisu ekonomiko eta estrategikoa aldarrikatu nahi du Langunek”

Azaroaren 26an eta 27an, Langune Euskal Herriko Hizkuntza Industrien Elkarteak eta FUEN Federal Union of European Nationalities erakundeak antolatuta, ‘Hizkuntzen irabazia. Benefits of language industry in the economy’ kongresua egingo da Donostiako Kursaalean. Han... [+]


2024-11-22 | Estitxu Eizagirre
Biriatuko Arbolaren Besta hemen da

Azaroaren 23an egingo dute tokiko arbola, fruitondo eta landare ekoizleen azoka. Horrez gain, egitarau oso indartsua prestatu dute 22 arratsaldetik hasita 23 iluntzera arte: bioaniztasunari buruzko mahai-ingurua, sagarrari buruzko mintzaldia, "Nor dabil basoan?"... [+]


Euskarazko testuak ahots bihurtzen dituen patrikako gailu inteligentea merkaturatu dute

Lup izeneko gailuak testuak ahots bihurtzen ditu adimen artifizialari esker. Hainbat hizkuntza bihurtzeko gaitasuna dauka. Teknologia gutxiko gailua da, hain zuzen aurrerapen teknologikoetatik urrun dagoen jendeari balio diezaion. Ikusmen arazoak dituztenentzat sortu eta... [+]


2024-11-22 | Antxeta Irratia
“Feministon aurkako oldarraldia” gelditzeko indarrak batu dituzte Lizuniagan

Udan izandako indarkeria kasuen gorakada batetik, eta hainbat gizonezkok mugimendu feministak antolaturiko ekitaldiak boikotatu dituztela bestetik, Bortziriak, Xareta, Azkain, Bertizarana, Malerreka eta Baztango mugimendu feministek, erakunde publikoen konpromiso irmoa exijitu... [+]


2024-11-22 | Gedar
Espainiako Gobernuak ez ditu harremanak apurtu Elbit Systems armagintza-enpresa sionistarekin

Espainiako Defentsa Ministerioaren 6 milioi euroko esleipen publikoak jaso ditu aurten enpresak. Margarita Robles ministroaren arabera, urriaren 7tik ez diote "armarik saldu edo erosi Israelgo Estatuari", baina indarrean zeuden kontratuei eutsi diete. Elbit Systemsek... [+]


2024-11-22 | Joan Mari Beloki
Errusofobia lehen eta orain (II)

Sobietar Batasuna desagertu zenetik errusofobia handituz joan da. NBEko Segurtasun Kontseiluaren 2002ko segurtasun kontzeptua oso argia da, eta planetaren segurtasun eta egonkortasunak AEBei erronka egiteko asmorik ez duen estatuen menpe egon behar dutela adierazten du. AEBei... [+]


Eguneraketa berriak daude