Jaurlaritza-EBB: kontsultaren oreka adostu beharra

  • Imaz lurrikararen errepikapenak ez dira baretu oraindik eta gaiak luzerako emango duela dirudi, behintzat ordezkoa hautatu arte. Bere hautagaitzarena konpon daiteke, baina EAJren baitan dagoen sumendiaren adierazle besterik ez da, Imazek bere gutunean argi aitortu zuen bezala. Sumendi ziklikoa da, oraingoan labak Imaz eraman du aurrez aurre, baina jeltzale guztiek dute buruan EAren sorrera.
Zarata mediatikoz beteriko garai nahasiotan, merkatu logiketatik urrun eta irakurleengandik gertu dagoen kazetaritza beharrezkoa dela uste baduzu, ARGIA bultzatzera animatu nahi zaitugu. Geroz eta gehiago gara, jarrai dezagun txikitik eragiten.
Iñigo Urkulluren gidaritza eta EBBren osaketa adosten badira, barne oreka larria sendotzea izango da hauen zereginik garrantzitsuena. Urkulluk, gainera, eta akordioak akordio, barne mailako sektore askoren mesfidantza handiarekin aritu beharko luke. Imazen alde egin zuten eta egiten duten bezala, komunikazio talde handiek –Vocento barne– Urkullu laudatu eta Joseba Egibar egurtzen jarraitzen dute, gehienetan zeharka eta sarritan zuzen-zuzenean. Imazi lerro ez abertzaleetatik luzatutako laudorio guztiek mesede egin ez dioten moduan, Urkullurentzat ere akuilu baino zama izan daitezke.

Zergatik eta nola gertatu den orain Imazena joango da argitzen apurka, baina zantzu nagusiak bederen ageri samarrean dira. Uztaileko bere artikulu ospetsuak dagoeneko adierazten zuen alderdi barruan ez zebilela indartsu, edo bestela oso kalkulu akats larria egin zuen. EBBko lehendakari batek nekez idatz dezake horrela bere kabuz, jakinik ukitzen dituen gaietan dela barne liskarren epizentroa. Denak adierazten du bere amaiera hau aspalditik datorren kontua dela.

Baina amaiera al da? Hori da airean dagoen beste kontua, askoren burura etorri baita Xabier Arzalluzek 1984an egindakoa, alderdiko erantzukizunak alboratuta Londresera joan zen, baina geroago itzuli eta 1986an hautatu zuten berriz EBBko lehendakari eta 2003 arte jarraitu zuen postuan. Bere agintaldiaren amaierarekin bat azaleratu zen indar handiz EAJren barneko egungo lehia. Bada, askoren ustez, Imazek ere –edota bere ingurukoek– halako zerbait izan dezake buruan, baina itzulera Juan Jose Ibarretxe ordezkatzeko litzateke, hemendik sei bat urtera (egungo legealdia gehi beste bat, hauteskundeak irabaziz gero).

Egia da ematen direla halako itzulerak –Felipe Gonzalez, Arzalluz...–, baina egia da halaber Imazek ibilbide gaitza duela joan-etorriko bidaia horretan, EAJren eta gainerako abertzaletasunaren egoera politikoak ez dio horretara laguntzen. Batetik, Ibarretxek erabakia dauka zerbait serioa egitea kontsultarekin, nahiz eta gaur gaurkoz berak ere ez duen jakingo nola eta noraino joan daitekeen EBB berriarekin egoera negoziatu arte. Txosten politikoak errepide mapa finkatu du, baina hain da zabala eta malgua, bidean zehaztasun ugari eskatuko duela.

Bere barne egoeraz gain, alboetara begiratuta ere ezin da lasai ibili EAJ, gainerako indar abertzaleek burujabetza bideetara bultzatzen baitute. Ibarretxe Plana eta bake prozesuaren porrotaren ondoren, herritarrek –eta abertzaleek bereziki– desblokeo egoeretatik ateratzeko ahaleginak nahi dituzte. Ibarretxek eta Jaurlaritzako hirukoak badute berea, kontsultarena. Abertzaletasunean, oro har, badirudi ondo ikusiko litzatekeela Ibarretxe kontsultarena aurrera ateratzen saiatzea. Herritarra etsitua dago gatazkaren gaiarekin, eta erabat paso egitearen arriskua ere gero eta handiagoa da; egungo blokeo egoeratik ateratzeko ekimenekin apur bat asmatzen duenak urrea bilatuko du. Transbertsalitatearen diskurtso berrituarekin saiatu da Imaz azken lau urteotan, baina bistan da ez duela alderdia zutik jarri. Zeresanik ez abertzalegoa.

Izan daitezke hika-mika berriak, baina banaketaren itzalak akordioa ekarriko du Sabin Etxera. Hori bai, ondoren sua Jaurlaritzaren baitara heda daiteke. Kontsultaren agindua eman zitzaien hautesle eta herritarrei eta orain hori EAJren txosten politiko berrian kokatu behar da. Iñigo Urkulluk berak firme jarri nahi izan zituen EA eta Ezker Batua, baina zuen indarra orain hobeto ikusi da. Une honetan EAJ ez dago PSE-EErekin abenturei ekiteko moduan, eta horrek esan nahi du jeltzaleek gaur egun ez dutela ordezko gobernu bazkiderik. Baina gero gerokoak, orain jeltzaleen lehentasunak EBB berria eta martxoko hauteskundeak dira.

Azkenak
Elizako sexu abusuen biktimei kalte-ordaina emango die Iruñeko Artzapezpikutzak, “laster”

Elizak 23 kasu ditu onarturik Nafarroa Garaian. Haiek "ekonomikoki, psikologikoki eta espiritualki laguntzeko" konpromisoa adierazi du Iruñeko artzapezpikuak.


Larhunen dabilen otsoaren presentziaren “ondorio larriak” salatu ditu ELB sindikatuak

Mendizale batek asteburuan ikusi du animalia Lapurdiko Azkaine herrian, eta otsoa dela baieztatu du Pirinio Atlantikoetako Prefeturak. ELB lurraldean "harraparien presentziaren kontra" agertu da.


Pagolarren gainean eolikoak jartzearen aurkako aldarria, plazara

Elkarretaratzea egin zuen Aiaraldeko Mendiak Bizirik plataformak atzo Laudioko Lamuza plazan, Mugagabe Trail Lasterketaren testuinguruan. 


Erabat doan izango da Hondarribian euskara ikastea

EH Bilduk sustatuta, Hondarribiako udalak euskara sustatzeko diru-laguntzetan aldaketak egin eta laguntza-lerro berri bat sortu du. Horri esker, erabat doakoak izango dira euskalduntze ikastaroak, besteak beste.


Martxoak 3tik 49 urte
“1976ko Gasteizko greben mugimendua eskola politikoa izan zen”

Martxoak 3ko sarraskiaren 49. urteurrena beteko da astelehenean. Grebetan eta asanblada irekietan oinarritutako hilabetetako borroka gero eta eraginkorragoa zenez, odoletan itotzea erabaki zuten garaiko botereek, Trantsizioaren hastapenetan. Martxoak 3 elkartea orduan... [+]


Memoria bala bat da buruan

1976ko martxoaren 3an, Gasteizen, Poliziak ehunka tiro egin zituen asanbladan bildutako jendetzaren aurka, zabalduz eta erradikalizatuz zihoan greba mugimendua odoletan ito nahian. Bost langile hil zituzten, baina “egun hartan hildakoak gehiago ez izatea ia miraria... [+]


Txikori-belarra udaberrian

Udaberri aurreratua ate joka dabilkigu batean eta bestean, tximeletak eta loreak indarrean dabiltza. Ez dakit onerako edo txarrerako, gure etxean otsailean tximeleta artaldean ikustea baino otsoa ikustea hobea zela esaten baitzen.


Engainuaren eredu

Leihatila honetan behin baino gehiagotan azaldu ditugu Ama Naturaren engainuak bere izakiak babestearren. Batzuetan, erle edo liztor itxura zuten euliak ekarri ditugu, beste batzuetan inongo arriskurik ez duten arrisku-kolorazioko intsektuak ere bai (kolorazio aposematikoa... [+]


2025-03-03 | Jakoba Errekondo
Zakilixuten potroximela

Nori ez zaio gustatzen ahuakatea? Ia denok atsegin dugu fruitu berri hori, di-da amaren batean etxekotu zitzaigun. Zenbat urte da ba dendaero ikusten hasi garela? Gure mahaietara iritsi aurretik, historia luzea du.


2025-03-03 | Garazi Zabaleta
Amillubi
Lanerako, proiektua zabaltzeko eta komunitatea egiteko auzo(p)lanak

Gipuzkoako hamaika txokotatik gerturatutako hamarka lagun elkartu ziren otsailaren 23an Amillubiko lehen auzo(p)lanera. Biolur elkarteak bultzatutako proiektu kolektiboa da Amillubi, agroekologian sakontzeko eta Gipuzkoako etorkizuneko elikadura erronkei heltzeko asmoz Zestoako... [+]


2025-02-28 | ARGIA
1936-1976an Nafarroan errepresaliatutako 407 irakasleak, nortzuk ziren?

Memoria eta Bizikidetzako, Kanpo Ekintzako eta Euskarako Departamentuko Memoriaren Nafarroako Institutuak "Maistrak eta maisu errepresaliatuak Nafarroan (1936-1976)" hezkuntza-webgunea aurkeztu du.


2027an ixten hasi behar diren zentral nuklearrak mantentzeko eskatu diote Iberdrolak eta Endesak Espainiako Gobernuari

Espainiako Estatuko zentral nuklearrak itxi ez daitezen aktoreen presioak gora jarraitzen du. Otsailaren 12an Espainiako Kongresuak itxi beharreko zentral nuklearrak ez ixteko eskatu zion Espainiako Gobernuari, eta orain berdin egin dute Endesak eta Iberdrolak.


Eguneraketa berriak daude