"Erraustearekiko Olanoren konpromisoa funtsezkoa da"

  • Iruñea, 1956. Ekonomian lizentziatua. Lasarte-Orian bizi da. Bertako zinegotzia da Ezker Batuaren (EB) izenean. San Markosko Mankomunitateko lehendakaria izendatu berria da. Eusko Jaurlaritzako etxebizitzaren ordezkaria Gipuzkoan, EBk kudeatzen duen EAEko Etxebizitza eta Gizarte Sailaren barruan. Donostiako egoitzan bildu gara, Kontxari begira. Aurreko egunean, igandean, estropaden egunean, “Alternatiben garapenaren alde, errausketari ez, ez Zubietan ez inon” lemapeko kontzentrazioa hizpide hasi gara solasean.

    (2.101. zenbakian Zubietako erraustegiari buruzko bideoa sareratu genuen. Besteak beste, Ricardo Ortegaren hitzak bildu genituen bertan)
Ricardo Ortega
Ricardo Ortega San Markosko Mankomunitateko lehendakariaDani Blanco
Errausketaren Aurkako Plataformen Koordinakundearen ekitaldiak jende askoren arreta erakarri zuen San Markosko Mankomunitateko lehendakari Ricardo Ortegaren hitzetan: “sinbolikoa eta koloretsua izan zen”.

EBk eta EAE-ANVk –Imanol Azpiroz lehendakariorde izaki– San Markosko mankomunitatearen gehiengoa (%53a) osatzen dute udal hauteskundeen ostean: “Gure helburua hondakinen kudeaketan erabili den sistemarekin haustea da. Guk ez dugu orain arteko bidea hobetu nahi, guk bestelako alternatiba daukagu, beraz, dudarik gabe, tirabirak eta negoziazio zailak izango dira”, adierazi digu Ortegak.

EBk eta ANVk Mankomunitatea zuzentzeko karguak hartu dituzue. Bati baino gehiagori kezka eragin dio, agian.


Udaletan gure elkarlana ez da berria eta akordioa hondakinak tratatzeko alorrean gauzatu da, besterik ez.

Foru Aldundiaren iritziz Partzuergoa da zaborren kudeaketa erabakitzeko gunea Gipuzkoan. Zer da Partzuergoa?


Partzuergoa aurreko legealdian, hitzarmen bitartez eta azken unean, sortu zuten elkargunea da. Erraustegia Donostian kokatuko dela dio hitzarmenak, eta bien bitartean, San Markosko zabortegira joan diren zaborrak Gipuzkoako beste mankomunitateetako zabortegietan tratatuko direla. Besteak beste, Donostiako zaborrak.

Gipuzkoan, hondakinen auzia ebazteko garaia iritsi dela dirudi. San Markos Mankomunitatean indar politikoen %53a errauste plantaren aurka izaki.


Bai, baina Gipuzkoako beste Mankomunitatean zein indar korrelazio ematen den ikusi behar da oraindik. Orain arteko kronograma edo ibilbidea oso luzea izan da, lurralde antolamendu aldetik, hirigintzaren aldetik, izapide luzeak eta konplexuak daude burutzeko oraindik ere. Adibidez, Partzuergoaren sorreraren aurkako helegitea edo errekurtsoa dago, helegitea hainbat mankomunitatek edo udalek jarria da, Lasarte-Oriako udalak, kasu. Beraz, hondakinen auzia ez da berehala erabakiko, nahiz eta horretan ari garenok azkarrago joan nahi dugun.

San Markosera zihoan zaborra beste zabortegira eramango dela esan duzu. Nola baloratu duzue erabaki hori San Markosko zuzendaritzan?


San Markosko zabortegia ixteko erabakia aurreko legealdian hartu zen, eta hori errespetatu nahi dugu, nahitaezkoa da, zabortegia jasanezina baita. Zaborra Gipuzkoan funtzionamenduan dauden beste zabortegietara eramateko hitzarmena indarrean dago, epea 2009an agortuko da. Erraustegia eraikitzeko prozesua berriz 2012rako kalkulatuta zegoen. Hiru urteko tarte horretarako ez zen bestelako alternatibarik aurreikusi. Orain aldiz, hondakinen bestelako tratamendua proposatzen dugu guk. Hori da egoera.

PSE-EEk hondakinen politikan har dezakeen jarrera nola ikusten duzu?


EAJren eta EAren jarrera errauste plantaren aldekoa da, nabarmen. PSEn, oro har, ez dute dudarik, alabaina badago errausketa sistema defendatzen ez duen sektore bat. Sektore honetan, akaso, Odon Elorza bera sar dezakegu. Azken urteotan xantaia moduko bat jasan du, izan ere, Donostiako Udalak behartuta egin zuen erraustegiaren alde. Uneon PSEk beste rol bat joka lezake, oraingoz errausketa zalantzan jarri gabe, baina gurekin bat egin lezake aurreko fasean, alegia, zaborren bilketa selektiboan, murriztapenean... Berziklatzearen aurreneko prozesuan. Modu horretara zaborra gutxiagotu liteke eta beraz, errauste planta ez dela beharrezkoa are argiago ikus liteke.

Donostiako Udalari xantaia egin zaiola diozu...


Noski. “Erraustegia onartzen duzu edo zaborra zuek irentsi beharko duzue” esan zitzaion.

“Errausterik gabeko plana gauzatu behar dugu, praktikan” esan duzu berriki. Zein da zuzendaritza berriaren plana zentzu horretan?


Hasteko, orain sortzen dugun zabor kopurua nabarmen murriztu daitekeela pentsatzen dugu: erosten dugun moduarengatik, kontzientzia falta dela-eta. Zaborra egunero erosten dugu: janari ontziratuak, plastiko pila erabiltzen dugu. Behar ez ditugun gaiak gehienak. Legediak hori arautu beharko luke, material horiek murriztu aldera. Cristina Narbonak [Espainiako Ingurumen ministroak] adierazi bezala, lege berri bat lantzen ari dira alor horretan. Enpresek zenbat eta ontzi aurrefabrikatu gehiago erabili, orduan eta zerga gehiago ordaindu beharko dute, horren araberako fiskalitatea arautuko dela esan du, alegia. Jakina, beti geratuko da zabor kopuru inportante bat. Birziklaje prozesuan ahalegin handia egin behar dugu, gaien bilketa funtsezkoa da horretan. Esaterako, orain arte ia ez da ezer egin materia organikoarekin. Gure zaborraren ehunekoa oso inportantea da, orain arte landu den konpostajea eskasa da oso. Arlo horretan sendo sartu behar da, hainbat konpostaje planta eraiki beharko lirateke herri nahiz eskualde mailan, aldi baterako neurri bezala behintzat.

Beti geratuko da hala ere zaborra.


Noski. Prozesua ondo egin arren, beti badago materia ezin bildua, erreusa edo errefusa deitua. Materia geldo, inerte eta bizigabe hori biltegi moduko batera eraman liteke.

Zuen alternatiba gauzatzeko herritarren parte-hartzea funtsezkoa da. Nola ikusten duzu esparru hori?


Herritarrek hasieran ez dute iritzirik gai hauei buruz, arazoa larria denean kezkatzen dira nolabait. Alegia, hiritar askok ez du printzipioz iritzirik baina informazioa emanez gero sentsibilizatzen da. Esaterako, errauste planta Urnietan eraikitzea erabaki zenean herritarrak hasi ziren informatzen errausteari buruz, errealitate hurbila denean jendea kontzientziatzen da. Aritzetako nahiz Txingudiko erraustegien kasuak lekuko. Halaber, azken hauteskundeetan gaiaren garrantzia ageri izan da udal zenbaitetan.

Kontzientziatze lana funtsezkoa da, beraz.


Lan serioa dago egiteko erreziklatzearen eremuan, eta ez dut esan nahi ezer egin ez denik, baina egin dena ez da nahikoa. Agian publizitate kanpainaz gain, kontzientzia eta sentsibilizazio kanpainak egin beharko lirateke ikastetxetan eta herri elkartetan. Gizarte sektore guztietan kontzientziazio hori are gehiago sakondu behar da, ez da erraza, baina jendearen parte-hartzea behar-beharrezkoa da.

“Errausketari ez” zuen jarrerak sendo segituko du.


Bai, izan ere, sistema txarrena da, osasunarentzat kaltegarria oso. Ez dago emisioen kontrola bermaturik, kontrolak egiten dira baina ez zehatzak, ez dira jarraian egiten oso garestia delako. Kudeatzaileek ez dute espero zitekeen arduraz jokatzen, ez dago jakiterik une guztietan betetzen ote diren gehienezko emisioak edo ez. Datu bat: erraustegiaren funtzionamendua finantzatzeko zaborrak behar dira, bestela kontraesan bat sor liteke. Errauste planta birziklatzearen aurkako sistema da, planta dagoenez, jendea erlaxatu egiten da bere zereginean, planta dagoenez zaborra hara. Frantzian esperientziak hori erakutsi du.

Zuen alternatiba gauzatzea ez da aise izango, aurreko legealdian sinatutako hainbat hitzarmen daude indarrean.


Lan neketsua dugu egiteko, dudarik gabe. Guk PIGRUG (Gipuzkoako Hiri Hondakinak Kudeatzeko Plan Nagusia) delakoa aztertu nahi dugu lehenbizi eta negoziazioaren bidez berau egokitzea da gure asmoa.

Markel Olano ahaldun nagusiaren konpromisoa berme ote?


Udalek eta mankomunitateak erabakitzen dutena kontuan hartuko duela esan zuen ahaldun nagusiak, bere konpromisoa funtsezkoa da guretzat noski. Markel Olanok Batzar Nagusietako inbestidura saioan esan zuen, ez nolanahi. Alegia, ahaldun nagusiak esana da, ez funtsik gabe esana, baizik eta EB-Aralarrekin negoziazioa izan zelako. Orain mankomunitatetako edota Partzuergoko ordezkaritzetan zein erabaki hartzen diren ikusi beharko da.

Azkenak
Osakidetzan euskaldunak identifikatuta: arta euskaraz bermatzeko bidean pauso bat?

Ospitalizatuta dauden pazienteek eskumuturrekoan eramango dute “e” ikurra. Hala, osasun langileek badakite herritar horiek eskatu dutela euskaraz artatua izatea. Osakidetzak dio euskarazko komunikazioa errazteko beste tresna bat gehiago dela. Proiektu zabalago bateko... [+]


“Udalak onartu duen HAPOaren ondorioz, Kabia egoera ezegonkorrean dago”

Kabia gune okupatuaren 19. urteurrena ospatzeko jarduerak egingo dituzte gaurtik domekara bitartean, apirilaren 24tik 26ra. Bi hamarkada betetzear dagoen gune autogestionatu honek hainbat gorabehera izan ditu bere ibilbidean, eta, Udala bultzatzen ari den Hiria Antolatzeko Plan... [+]


Anestesia, Delirium Tremens, Zea Mays, Talco, Zetak eta Naxker Hatortxu Rockeko iragarpen berrien artean

24 talde berri iragarri ditu Hatortxu Rock elkartasun jaialdiak. 63 talde iragarri dituzte dagoeneko eta guztira, 100 talde izango dira jaialdiko bost eszenatokietan.


Izaki Gardenak
Kantuak euria atertu zuenekoa

Izaki Gardenak
Noiz: apirilaren 20an.
Non: Iruñeko Gazteluko Plazan.

-----------------------------------------------

Ordu erdia baino ez da falta Iruñeko Gazteluko Plazan kontzertua hasteko; baina erdi hutsik da oraindik, euria ari baitu. Porlanezkoa nahiz ez den,... [+]


Trumpek gelditzeko eskatu dio Putini, eta Errusiak dio bake akordiorako ia prest dagoela

Zelenskiri Ukrainako gerra amaitu behar duen bake akordioa "arriskuan" jartzea leporatu ostean, Putini egin dio errieta Trumpek bere sare sozial Truth Socialen. Sergei Lavrov Atzerri Ministroak bake akordioa adosteko prest dagoela Errusia. Kievek jakinarazi du Errusiaren... [+]


Eguneko zentro publiko baten beharra aldarrikatu dute Uribe Kostako herritarrek

Bizkaian eguneko zentro publikorik ez duen eskualde bakarra da. Elkarretaratzea eginen dute apirilaren 27an, 12:00etan, Sopelako (Bizkaia) Udaletxeko plazan.


2025-04-25 | Enbata
Herriek (ere) asko egin dezakete euskararen alde

2026ko hauteskundeei begira, zutabe bat ireki du Enbata-k. Plantan emanak izanen diren zerrenda abertzaleen hautagaiei ideia kutxa bat eskaini nahi die, beren programak Herriko Etxeen eskumeneko sail ezberdinetan eraikitzeko. Hilabete honetan, Herriko Etxeek euskararen alde egin... [+]


2025-04-25 | Aiaraldea
Baso Erresilentea proiektua martxan, mendietako jasangarritasunaren mesedetan

Urduñako 2022-2042 Onura Publikoko Mendia Antolatzeko Planaren parte da ekintza, eta Eusko Jaurlaritzako Ingurumen Sailaren babesa eta Bizkaiko Foru Aldundiko Mendi Zerbitzuaren laguntza jaso du.


Frantziako lehen ministroaren alabak ere salatu du “bortizki jipoitu” zutela Betharramgo ikastetxean

Alain Esquerrek idatziriko Le silence de Bétharram (Betharramgo isiltasuna) liburuan eman du lekukotza Helene Perlantek, François Bayrouren alabak. 1980ko hamarkadan egon zen ikastetxe katolikoan ikasle eta berrogei urte luzeetan isilik atxiki ditu bertan jasandako... [+]


Analisia
Denok gaude katean

Urtarrilaren 29an, gaur egungo mundu berekoi honetan ohituta ez gauden zerbait gertatu zen Laudioko Guardian lantegiaren atarian. Zuzendaritzak hango labea itzaltzeko asmoa erakutsi zuen, eta horri aurre egiteko, langileek atea blokeatu zuten pankarten bidez. Baina ez zeuden... [+]


Espainiako Gobernuak atzera egin du Israelgo balen erosketan

Israelgo IMI Systems enpresarekin Espainiako Barne Ministerioak egindako bala erosketa bertan behera uztea agindu du Pedro Sanchez Espainiako Gobernuko lehendakariak. PSOEren eta Sumar-en arteko gobernu koalizioan zegoen apurketa arriskua baretu du erabakiak.


‘Elgarrekin’ lelopean ospatuko dute aurtengo Herri Urrats maiatzaren 11n

Ipar Euskal Herriko ikastolen aldeko bestaren 42. edizioa iraganen da maiatzaren 11n Senperen.


Aurrekontu militarren handitzea salatzeko bizikleta martxa egingo dute Bilbon

Bilbotik abiatu eta Barakaldoko ITP Aero eta Getxoko Sener enpresen paretik pasako da bizikleta martxa, bi enpresa horiek "ekoizpen militarraz arduratzen direlako", antolatzaileen aburuz. Azken aldian ematen ari den armamentu gastuen hazkundea salatzeko protesta izango... [+]


Artzain Egun jendetsua, Ordizian

Aurten 1.500 ardi inguruk zeharkatu dute Kale Nagusia, bost artaldetan banatuta. Idiazabal Gaztaren denboraldi berriaren aurkezpen ofiziala egin da, udaletxean. Garena Jatetxeko Julen Bazek eta Peli Perez de Anuzitak moztu dute gazta.


MADDI OIHENART
“Kantuen ikastez hasi nintzen euskara ikasten”

1997an plazaratu zuen Maddi Oihenartek (Barkoxe, 1956) lehen diska, Lurralde zilarra, Mixel Arotze eta Mixel Etxekoparrekin batera. Txiki-txikia zenetik barrenean dituen paisaiak, isiltasunak eta soinuak partekatzen dizkigu kantuan ari denean. Kantatzean aurreko ahotsen... [+]


Eguneraketa berriak daude