Euskara eta 2008ko herri bozak

  • Heldu den martxoan herri hauteskundeak iraganen dira Ipar Euskal Herrian eta erronka bereziak izanen dira euskara dela-eta. Alabaina, azken hauteskundeetatik hona, hots 2001etik, ekimen eta aldaketa asko gertatu dira hizkuntzaren alorreko panorama bestelakatuz.

    Euskalgintzako herri mugimenduen aldetik lehenik: 2002tik 2006ra Euskal Konfederazioak lan jarraiki eta sakona eraman zuen Herriko Etxeek hizkuntzaren normalizazio engaiamenduak har zitzaten. 42 udalek erantzun zuten eta hitzarmena izenpetuz gero, plangintza onartu eta martxan jarri zuten. Denbora berean horietako bost herritan hamarnaka eragile sozialek Bai Euskarari akordioa izenpetu zuten, herriko euskararen aldeko giroa eta egoera aldatzen lagunduz. Kontseiluak bestalde, zenbait herritan eramaten den hizkuntza politiken neurketa zehatza burutu zuen 2006an, ebaluaketa tresna sortuz eta agintarien benetako borondate politikoa agerian utziz.
Jakes Bortairu, Euskal Konfederazioko kidea
Jakes BortairuDani Blanco
Instituzioen aldetik berriz, Hizkuntza Kontseiluaren entseiuaren ondotik (2001/2004) hizkuntza politikaz arduratzeko lehen egitura publikoa sortu zen 2005ean, Euskararen Erakunde Publikoa (EPP) hain zuzen. Honek euskara sustatzeko politika bat aurkeztu du, eta besteak beste, Euskal Konfederazioari lekukoa hartuz, Herriko Etxeetan normalizazio ardura bereganatu du, jarraitzeko eta hedatzeko asmoz. Joan den udaberrian haren presidenteak eta prefetak gutun elebiduna igorri diete auzapez guztiei, Herriko Etxeko bizitzako alor guztietan euskararen erabilera posible dela baieztatzeko, azken urteetan han-hemenka errepikatzen ziren zalantza eta kezkak uxatuz. Azkenik hizkuntza teknikariaren figura sortu eta hedatzen ari da herri mailan, zeinetan gero eta eskumen gehiago hartzen dituzten herri elkargoetan. Hendaiaren ondotik, Baiona eta Miarritzeko herri nagusiek bat-bedera hartu dute, Iparraldeko beste herri gehienek biltzen dituzten hiru herri elkargoak bezala.

Panorama berri honetatik argi gelditzen da herria edota herri elkargoa hizkuntzaren normalizaziorako maila garrantzitsu eta eraginkorrak bilakatu direla. Tokiko administrazioaren jarduera eta jendartearen dinamika uztartzeko eremu egokia da alde batetik. Bestalde, Iparraldeko instituzio berezia lortu bitartean, Herriko Etxeak erakunde erabakigarriak dira hizkuntzaren normalizazio politikak abian jartzeko, nahiz eta euskarari legezko ezagupena oraindik eskas zaion. Azkenik Frantziako Estatuko politika erasokor edo borondate eskasaren salaketan itotzeko arriskua saihestuz, lan ildo esperantzagarria ireki da de factoko ofizialtasunari eta bizitza sozialean hizkuntzaren erabilpenari begira.

Egoera honetan pentsa daiteke euskararen gaiak lehen baino leku gehiago izanen duela hauteskunde kanpainan. Euskalgintzako herri mugimenduek interpelazio zuzena luzatu beharko diete alderdi guztiei beren programa politikoetan gaia sar dezaten, hizkuntzaren normalizazio bidean engaiamendu eta neurri konkretuak zehaztuz eta ez betiko lelo hutsak errepikatuz. Horrela, azken sei urteetako ibilbidea ikusirik, herri hauteskunde hauek etapa berri baten hasiera bilakatzen ahalko dira, orain arteko lorpenak iraunarazteko, herri gehiago inplikatzeko eta hizkuntza normalizazioan sakontzeko.

Azkenak
2025-01-22 | Aiaraldea
Guardian enpresak Laudioko lantegia itxi eta 171 langile kaleratuko dituela iragarri du

Guardian multinazionalak adierazi die langileen ordezkariei Laudioko lantegian duen labea itxiko duela eta, ondorioz, behargin guztiak kaleratuko dituela. Dirudienez, uztailean etengo du behin betiko jarduera.


Greba zikloari ekin diote hezkuntza publikoan, Jaurlaritzaren gutun polemikoak giroa berotuta

Hezkuntza publikoko lehen bi greba egunei ekin diete EAEn. Asteazken eta ostegun honetan irakasleen txanda izango da, eta lehenengo egunerako Bilbon deitu dute manifestazioa. Mobilizazioen atarian Eusko Jaurlaritzak gurasoei email masiboa bidali izanak haserre ditu sindikatuak:... [+]


Euskara sustatzeko planaren oinarriak aurkeztu ditu Iruñeko Udalak

Urtea amaitu baino lehen gehiengo politikoaren oniritzia lortu nahi du udalak


Baztango aroztegiko zazpi auzipetuek dei egin dute otsailaren 1eko manifestaziora joateko

“Talde kriminal antolatu bat izatea eta derrigortze eta bortxa delitu larriak egin izana” egozten diete Espainiako fiskaltzak eta obraren enpresa arduradunak. Zehazki, 20 urteko kartzela zigorra eta 56.000 euro eskatu dituzte zazpi herritar horientzat.


2025-01-21 | Julene Flamarique
2024. urtean biolentziak “areagotu” direla ondorioztatu du Talaia Feministak

Lau ardatz nagusiren inguruan egin dute 2024ko azterketa: indarkeria matxista; lurraldea; gerra eta gatazka armatuak; eta eskuin muturra. Euskal Herrian “erresistentziak metatzea” funtsezkoa dela ondorioztatu du Talaia Feministak, eta analisiaren sozializazioaren... [+]


50 urte Potasaseko grebatik

Gaur, urtarrilak 21, gure oraintsuko historiaren efemeride interesgarri bat gogora ekartzeko eta hari buruz hausnartzeko eguna dugu. 50 urte bete dira Potasas de Navarra enpresako 47 langilek itxialdia amaitu zutenetik. Hamabost egun iraun zuen itxialdi horrek eta greba orokorra... [+]


Industria militarraren konbertsioa, behar etikoa

Duela aste pare bat Norvegiako zenbait datu plazaratu ziren. Ipar Europako herrialde hartan auto elektrikoak nagusitu dira, eta Tesla marka dute salduena; energia birziklagarriaz sortutakoa omen da han kontsumitzen denaren %90. Aldiz, Norvegiako enpresa publikoek ez dute inolako... [+]


Oibarko ikastetxe publikoak D eredua izango du

Hezkuntza Departamentuak Oibarko ikastetxe publikoan D eredua ezarriko dutela iragarri du. Hilabeteetako protesten ondoren, euskarazko lerroa ezartzea lortu dute.


2025-01-21 | Mikel Aramendi
ANALISIA
Joe Biden eta Marcus Garvey: barkamenak barkatzailea itsusten duenean

Bere agintaldiaren azken egunetan Joe Biden AEBetako presidenteak egikaritu duen barkamen-zaparrada historikoak zeresanik eman behar luke, halakoen onuradun ezagunenetako batzuen kasuan behintzat ezinbestez egin beharko litzatekeen irakurketagatik. Edo ez al da justiziaren... [+]


2025-01-21 | Hala Bedi
Ekaitz Samaniego (All In Da Haus): “Hemen irabazle bakarrak preso politikoak dira”

Joan dira All In Da Hauseko hiru final aurrekoak. Oñati, Gernika eta Hendaiako Gaztetxeetaraino iritsi da freestyle txapelketaren bederatzigarren edizioa. Orain arte egindako bide honen balorazio positiboa egiten dute antolatzaileek, "Euskal Herriko txoko hauetan,... [+]


Moriartitarrek ere badute Urrezko Danborra

Aitor Arregik, Jon Garañok, Jose Mari Goenagak, Asier Achak eta Xabier Berzosak osatzen dute ekoiztetxe donostiarra, eta euren lana aitortu nahi izan du Donostiako Udalak.


Umeek debekatuta dute Debako liburutegian egotea, denboraren zati handienean

6 urtetik beherakoek 16:30-17:30 artean baino ezin dute liburutegian egon Deban, eta 2 urtetik beherakoek zuzenean debekaturik dute. Bestelako neurri baztertzaileak ere jasaten dituzte. Ageriko diskriminazioak haurrak literaturatik aldendu baino ez ditu egiten, eta borroka luzea... [+]


Eguneraketa berriak daude