Uribe eskualdeko talaia paregabea

  • Jata mendia Mungia, Maruri-Jatabe eta Bakio udalerriak elkartzen diren lekuan dago. Garaiegia ez izanagatik, harro altxatzen da Bizkaiko Uribe-Butroe bailararen bihotzean, inguru zabal baten jaun eta jabe. Itsasoa eta larrea, biak uztartzen ditu Jatako tontorrera igota eskaintzen zaigun ikuspegi apartak.
Jata mendia
Jata mendia Mungia, Maruri-Jatabe eta Bakio udalerriak elkartzen diren lekuan dago.Unai Brea
Jata mendiaren gailurra ozta-ozta ailegatzen da 600 metroko garaierara. Hala ere, Bizkaiko begiratokirik onenetakoa da, duen kokapen estrategikoari esker. Muinoz jositako eskualde honetan tontor gutxik merezi dute “mendi” izena, eta ez dira, inondik inora, Jatarekin lehiatzeko gauza. Egitekotan, Sollube “auzoak” egiten dio itzal, altueraz zein ospez, baina horrek ez dio edertasun apurrik ere kenduko aste honetan egingo dugun ihesaldiari.

Hiru bide desberdin erabili ohi dira Jatara igotzeko. Guk, oraingoan, Mungiako Larrauri auzotik abiatzen dena aukeratu dugu. Horra heltzeko, BI-631 errepidea hartuko dugu Mungiako hirigunean; hau da, Bakio eta Bermeorantz doan errepidea. Hiruzpalau kilometro eta gero, Larrauri agertuko zaigu. Auzoa erraz ezagutzekoa da, errepideko zati zuzen luze-luze batek zeharkatzen du eta.
Larraurira iritsi eta berehala, plazatxoa ikusiko dugu ezkerretara. Parke txiki bat dago han, umeentzako zabu eta guzti, eta autoa uzteko leku zabala. Hortxe hasiko dugu ibilaldia.

Lehenengo urratsak baserri artean

 


Behin oinezko bihurtuta, Elexaldera joko dugu. Plazatik bertatik abiatzen da haranzko bidea, eta ondo adierazita dago gainera. Asfaltoa utzi gabe baserri-auzo txiki batetik igaro eta Larrauriko Andra Mari elizara helduko gara minutu gutxian. Haren ondotik bide bi abiatzen dira; Tallu mendirantz (343 m) doana hartuko dugu, pixka bat geroago kanposantu ondotik igaroz.

Oraindik ere baserri artean gaudela, bidea estutuz joango da. Berriz ere Tallura joateko gonbidapena egingo digu errotulu batek, baina oraingo honi ez diogu jaramonik egingo, eta gentozen bidetik jarraituko dugu aurrera. Luze gabe, Jataren tontorra agertuko zaigu begi-bistan, eskumatara.

Baserri baten ondoan amaitzen da asfaltozko bidea, eta haren ordez lur hutsezkoa hasi. Guk, berriz, eskumarantz jo behar dugu, belardian dagoen bidexkatik. GR-280ko marka zuri-gorriei segituz, ez dago galtzerik. Tarte batez ibili ostean –ordekan beti ere–, hartxintxarrezko bide zabal batera ailegatuko gara. Bidegurutzean, GR-280 errotuluak diosku hiru kilometro egin ditugula Larrauritik. Sinetsi egin behar, baina ez du hain luzea ematen.

Kontuak kontu, eskumatara egingo dugu, hartxintxarrezko bideari segika orain. Hemendik aurrera, gorantz joatea egokituko zaigu etengabe, baina bideak ordeka zatiak eskainiko dizkigu tarteka-marteka, hanka nekatuen atseden. Aldapa ederrak ere suertatuko dira lantzean behin, baina momentuz laburrak. Latzena iristeke dago oraindik. Gero gerokoak, nolanahi.

Hartxintxarra desagertu eta lur-harrizko bihurtuko da bidea. Igoera osoan ikuspegia galarazi diguten zuhaitzak ere desagertuz joango dira. Hala, berriz edukiko dugu Jata ikusteko aukera, eukaliptadi txiki bat zeharkatu eta gero. Oraingoan, baina, askoz hurbilago ikusiko dugu gure ibilaldiaren helmuga, eta ez lehenago bezala gure eskuma aldean, ezkerrean baizik.

Zortzi mendeko baseliza

Igo eta igo, Zumetxaga izeneko parajera helduko gara azkenik. Hantxe dago San Migel baseliza, XII. mendeko eraikin erromanikoa. Aldamenean, haritzez jositako zelaitxoan, mahai eta aulkiak daude. Hamaiketarako toki aproposa, zinez. Honaino ekarri gaituen bidearen beste aldean, berriz, baserri bat dago, eta haren hormako iturriak hornituko gaitu urez. Komenigarria izan daiteke, gauden-gaudenean, zerbait edatea, ez orain arte egindakoagatik, ondoren egingo dugun lanagatik baino.

Zumetxaga 258 metroko altueran dago, eta Jataren gailurra 600 metrotara. Desnibela ez da izatez izugarria, baina kilometro bakarreko bidean gainditzen da. Bestela esanda, helmugaraino falta zaigun zatia, hasierako metroak izan ezik, benetan gogorra da. Sasoiko denari, bejondeiola. Besteek pazientziaz ekin.

Iturri ondoan lurrera jausita dagoen errotuluak azken kilometroa iragartzen digu gailurreraino. GR-123 bidearen zati bat da (Bizkaiko Birarena, alegia), eta ederto adierazita dago. Bidezidor estu batetik ibiltzen hasi eta laster ekingo diogu igotzeari, pinudi bat zeharkatzen dugun bitartean. Lurreko harri eta sustraiek, zein baino zein handiago, eskailerarena egiten dute, mendizaleari zertxobait lagunduz sikiera.

Pinuak bakandu ahala ikuspegiak edertuz doaz. Noizean behin gelditu –birikek eskertuko dute– eta atzera begiratzea aski da horretaz jabetzeko. Hala eginda, Sollube azaltzen da pare-parean, bere tontorreko antena-baso eta guzti.

Azkeneko zatia zinez latza da, nekatuta gatozelako akaso. Dagoeneko zuhaitzik ere ez dago, ez zuten honaino igo nahi beharbada. Errotulu bat badago behintzat, gatozen kontrako norantzan Zumetxagara joaten dela adieraziz. Informazio jakina da hori guretzat, baina ez agian Bakiotik gailurreratu direnentzat. Esan dugu arestian, bada, hiru bide daudela Jatara igotzeko.

Errotulu horretara heldu denak eginda ditu lanak ia. Pixka bat gehiago igo eta ordekatxo batera isuriko ditu pilatutako neke eta izerdiak. Honezkero beste 300 metro baino ez dira falta gailurra zapaltzeko. Harri handiz betetako bidetxotik joan, telebistako errepikagailua ezkerretara utzi, eta orduantxe ikus daiteke aurrenekoz gailurra.

Jataren tontorra Mungia eta Maruri-Jatabe arteko mugan dago. Bakioko lurrak ere honaino ailegatzen direla esan ohi da, baina ez da hala, gutxigatik. Eta behin geografiaz jarduten hasita, aipa dezagun haren zale amorratuentzat gustagarria izan daitekeela akaso, gailur-gailurrean Espainiako Geografia Institutu Nazionalak jarritako erpin geodesikoa. Hantxe bertan adierazita dagoenez, hobe duzu ez hondatzea, legeak zigortu egingo zaitu bestela. Baina ez da zigorretarako unea, sarietarako baizik. Eta sari nagusia begiak betetzen dituzten paisaiak dira, noranahi begiratuta. Mendebaldera batez ere, ez baitago oztoporik. Bizkaiko alde honetan haran orlegiak dira nagusi, milioika urteko erosioak leundu dituen mendixka artean. Ekialdean, berriz, Sollubek estaltzen du atzeko guztia, baina hori ere ez da ikuspegi makala.

Itsasoa ez dago Jatatik urrun, eta haren urdinaz gozatzea ere badago, behe-lainoa ez dagoenean behinik behin. Halaxe gertatu zaio gure kamerari, eta hortaz, Kantauri itsasoaren irudirik ezin hartu. Eguraldi hobez joatea komeni. Ez dugu esango, hala ere, behe-lainoak batere xarmarik ez duenik.

Jaisteko ordua ere iritsiko zaigu noizbait. Igotzeko egindako bidea errepika dezakegu oso-osorik, edo bestela, Bakiora abia gaitezke Zumetxagatik. Lau kilometroko ibilaldia da, hango errotuluak dioenez. Hots, Larraurira itzultzeko adina, gutxi gorabehera. Norberak aukeratu beza. Edozelan, eta badaezpada gogoak Bakiorantz zaramatzaten, ezin aipatzeke utzi hango txakolina, Bizkaia osoan egiten den ospetsuena. Eta hondartza, urte sasoi egokian bainurako leku ezin aproposagoa, hiriko udatiarrek oso ondo dakitenez. Zalantzarik ez egin, abuztuan askoz jendetsuagoak izaten direla Bakioko kaleak Jatako talaia baino.

Azkenak
2024-12-27 | Julene Flamarique
EuskarAbentura 2025: izena emateko epea zabalik martxoaren 5era arte

EuskarAbentura 2025 espedizioak aukera emango die 127 gazteri zazpi lurraldeak oinez zeharkatzeko kulturan, historian eta paisaietan murgilduta. EuskarAbenturako parte-hartzaileen hautaketa ez da proiektuen kalitatean bakarrik oinarritzen, baita generoa,... [+]


2024-12-27 | Leire Ibar
AEBek eta aliatuek 260.000 milioi dolar eman dizkiote Ukrainari laguntza militarrerako

AEBek eta Mendebaldeko aliatuek guztira 260.000 milioi dolarreko laguntza eman diote Ukrainari, gehienbat armamentuan eta laguntza militarrean, Errusiak 2022an egindako inbasioaren ostean. Nahiz eta laguntza horrek Ukrainaren defentsa indartzea helburu duen, Nazio Batuen... [+]


2024-12-27 | Julene Flamarique
Elkarte memorialistek manifestatzera deitu dute urtarrilaren 18an, Erorien Monumentua eraistea galdegiteko

Elkarte memorialistek kritikatu egin dute Iruñeko Udalak Erorien Monumentua eraisteari uko egiteko hartutako erabakia. Memoria Demokratikoaren Legea “oker interpretatzea” egotzi diote Joseba Asiron alkateari, eta mobilizazio batera deitu dute urtarrilaren... [+]


2024-12-27 | Mikel Aramendi
ANALISIA
Myanmarreko gerra zibila, laugarren urtera

Hutsaren hurrengo arreta mediatikoarekin –batez ere Ekialde Hurbileko edo Ukrainako gatazkekin alderatzen badugu; baina Sudangoaren aldean ere bai–, laugarren urtea betetze bidean da Myanmarreko gerra zibila.


2024-12-27 | Leire Ibar
Txanpainaren industriaren arrakastaren oinarrian eskulan esplotatua dago

The Guardian egunkariak Épernayn (Frantzia) txanpain-industrian aritzen diren migratzaileen egoera aztertu du. Ikerketak agerian utzi ditu luxuzko xanpaina-marken mahastietan lan egiten dutenen baldintza prekarioak eta legez kanpokoak.


2024-12-27 | ARGIA
Gutxienez 5.212 eraso matxista salatu dituzte aurten EAEn, iaz baino %8 gehiago

2024ko azarora bitarte 683 sexu eraso salatu dituzte, iaz baino %16,7 gehiago, Emakunderen arabera. Familia barruko indarkeria salatu duten emakumeen kopurua ere handitu da (975 izan dira), baita bikotekide edo bikotekide ohiek egindakoa ere (3.554).


2024-12-27 | Euskal Irratiak
Benito Lertxundi
“Zuzeneko emanaldietan beharrezko den xarma galtzen ari nintzela sentitzen nuen”

Benito Lertxundi 60 urte iraun duen kantugintza uzten zuela jakinarazi du Durangoko azoka aitzin. 2023an Gernikan grabatu zuen kontzertu baten diskoarekin bururatuko du bere ibilbide handia bezain aberatsa. Bazuen urtea hartua zuela erabakia, ez da erraza izan horren berri... [+]


2024-12-27 | Gedar
Eguberrietan 110 osasun-zentrotan ezarri ditu murrizketak Osakidetzak

Iazko Gabonetan, hamabi ordurainoko itxaronaldiak izan ziren. Urtean 180 egunetan ezartzen ditu nolabaiteko murrizketak Osakidetzak.


Ibai Ripodas: “Balorazio oso positiboa egiten dugu, orain gazteek sortu beharko dituzte presoei elkartasuna helarazteko bide berriak”

Hatortxu Rock jaialdiko 29. edizioa egingo da larunbatean Atarrabian. Sarrerak jada agortuta daude, baina txandak osatzeko laguntza behar da oraindik.


2024-12-27 | ARGIA
“Euskaraz ez dakien pertsona bat” izendatu dute Eitb.eus-eko zuzendari, LABek salatu duenez

"Euskalduna ez den pertsona bat –Nagore de los Rios– hautatu du EITBko zuzendaritza nagusiak Eitb.eus eta Social Media atalerako zuzendari posturako, eta, ondorioz, euskaraz ez dakien pertsona bat izendatu dute helburuen artean euskararen... [+]


Eguneraketa berriak daude