Ez da kontsultarik izango

  • Kontsulta oso berba egokia da, hitzez edo keinuz galderaren espiritua baitakar bere baitan, eta galdetzea beti da ona. Politikaren edo beste edozein jardueraren oinarrizko printzipioa beharko luke galdetzearenak; galdetzen duena entzuteko prest dago eta egungo politikan entzutea bera balio garrantzitsua da. Legealdi honetarako herri kontsulta egingo zuela agindu zuen Eusko Jaurlaritzako hirukoak, baldintza batzuk betetzen baziren bederen. Bada, ekimenak eta eztabaidak hartu duten jitea ikusita, legealdi honetan ez dela herri galdeketa ospetsu hori izango esan liteke dagoeneko.
Badira oinarri sendoak hori pentsatzeko: bat, teorian autodeterminazioaren alde diren indar politikoen artean ez da herri galdeketaren ondorengorako gutxieneko estrategia bateraturik; bi, bortizkeria egoera indarrean dago; hiru, Madrilek jarritako oztopoak gainditu edo hauei aurre egiteko borondate sendorik ez da aurreikusten.

Beste arrazoi txikiago ugari ere aipa daiteke, baina zerrendatutakoak nahiko dira adierazteko legealdi honetan ez dela agindutako kontsulta hori izango. EAJren eta EAren sektore batzuetan izan daiteke horretarako borondaterik, baina gaur gaurkoz ez da samur Jaurlaritzako hirukoa Madrilek ukatu eta debekatzen duen herri galdeketa egiten irudikatzea.

Ibarretxe lehendakariak galdeketaren eztabaida bultzatuko duela adierazi du eta hilaren bukaerako Eusko Legebiltzarreko eztabaida orokorrean ekingo dio motorrak berotzeari, baina legealdi honetan ez dirudi hortik pasatuko denik. Hurrengoan? Bi urte falta dira oraindik hurrengorako eta tarte horretan gauza asko gerta litezke. Azken bi urtetan, esate baterako, balizko su-eten baten lehen aztarnetatik bake prozesu saioaren porrotera iragan gara.

Ibarretxe planaren gauzatze, garapen eta amaiera ere egun aipatzen den kontsultaren adierazgarri da. Madrilek lehenik eta bake prozesuak ondoren, bigarren lerroan utzi zuten EAErako Estatutu Berriaren proposamena. Ez dira gutxi izan ditzakeen potentzialitateak, baina gaur gaurkoz Ajuria Eneko kutxaren batean gordeta jarraitzen du, jeltzaleen eta oro har, abertzaleen adostasun sendoagoen zain.

PSOE-k adarra jo die
PSNko militante, boto emaile eta Nafarroan gobernu aldaketan sinetsi zuten guztiei, eta nola gainera. Jose Luis Rodriguez Zapatero askoz argiago mintzatu da El País-en joan den igandean egindako elkarrizketa luzean Jose Blanco PSNren Lurralde Zuzendaritzaren aurrean baino.

Zapateroren esanetan, maiatzaren 27ko hauteskundeen emaitzak ezagutu ondoren, garbi zuen PSNk UPN lagundu beharko zuela Gobernuan eta aurrera begira ere hori dela aurreikusten dena. Ez da jarrera berria, dena den, azken urte luzeetan ere horretan jardun baitu PSNk. Eta hala dago gaur egun, eta halakoa da bere etorkizuna.

Ez Blancok ez Zapaterok, hala ere, ez dituzte arrazoi garrantzitsuenak aipatu. Batetik, Espainiako datozen hauteskunde orokorretan PSOEk ez duela NaBairen eta PSNren aliantzaren zamarik nahi, bestela ere nahiko lan izango duelako PP garaitzeko. Bestetik, gaur gaurkoz behintzat estrategia bateratuaren irudirik ez ematea EAE eta Nafarroan. Baldintza jakin batzuetan PSE-EAJren irudi bateratua ona da, baina horri PSN-Nafarroa Bai gehitzea ez. Gero eta banatuago daude EAE eta Nafarroako errealitate politiko-instituzionalak, baina oinarrizko arazo asko berdintsuak dira batean zein bestean, batez ere gatazka politikoari dagokionez eta bi erkidegoen banaketan sakontzeko modua ere bada, batean bai eta bestean ez.

NaBaik barne kohesioari eustea lortzen badu eta PSOEk PSN egungo noraezean mantentzen badu, lehena oposizioko indar nagusi eztabaidaezina bihurtzeaz gain, PSN gurina bezala desegingo da UPNren berotasunean. Okerrena da, UPNrekiko alternantziak gainerakoen adostasuna behar duela, bestela jai.

Bi aste barru ikusiko da Donostiako Zinemaldian Angel Amigok Eduardo Moreno Bergaretxe Pertur-en desagerpenari buruz prestatu duen dokumentala. Estatuaren estoldetako pista zahar-berrituen indarra ikusteko ikusmina handia da. Izango du oihartzunik.

Azkenak
Berwick eta gu

Beharbada ez duzu jakingo nor den Donald Berwick, edo zergaitik aipatzen dudan artikuluaren izenburuan. Gauza bera gertatzen zaie, agerikoa da, abian den Osasun Itunean parte hartzen ari diren gehienei. Ez dakite zer den Berwicken Helburu Hirukoitza, are gutxiago eredu hau... [+]


Zerbitzu publikoak: motozerrari bidea erraztu ala basoa garbitu?

Aurreko egunetan Larraitz Ugarte abokatuak idatzitako La motosierra puede ser tentadora artikuluak zeresan handia eman du sektore zabal batean. Administrazio publikoaren barruan ohikoak diren egoera batzuk mahai gainean jartzen ditu, tartean efizientzia falta, ardura eta kontrol... [+]


2025-04-16 | Haritz Arabaolaza
Hizkuntza

Garrantzitsua al da hizkuntza bat zuzen erabiltzea? Zer puntutaraino da hain beharrezkoa gramatika menderatzea edo hiztegi zabal bat edukitzea? Betidanik entzun izan ohi dut hizkuntzaren garrantzia, baina pentsatzen jarri ostean, ondorio batera iritsi naiz. Pentsatzeak askotan... [+]


Leku ‘kuttunak’

Aspaldian bisitatzen ez nuen eta hainbertze gustatzen zitzaidan leku batera joan nintzen aurrekoan. Bertan nengoela, gustura sentitu nintzen eta zera pentsatu nuen: hau da nire leku kuttuna. Kuttuna, kuttuna, kuttuna; hitza jira eta biraka etxerako bidean. Kuriositateak jota... [+]


2025-04-16 | Rober Gutiérrez
Trebetasunak

Nerabeek eta gazteek, ibilbide akademikoan zehar, behin baino gehiagotan jasoko dute lagungarria izango zaien ikasketetarako edo-eta lanbiderako orientabidea. Gidaritza eskaini behar zaie, zalantzez beterik egon ohi baitira erabaki garrantzitsuak hartu behar dituzten bakoitzean,... [+]


2025-04-16 | Euskal Irratiak
Mikel Epaltza
“Nire etxea utzi nuen ETAk nazioarteko begiraleen esku armak utz zitzan”

Atxik Berrituz giristino taldeak Kristauak Euskal Herriko bake prozesuan liburua argitaratu du Maiatz argitaletxearekin. Giristinoek euskal bake prozesuan zer nolako engaiamendua ukan duten irakur daiteke, lekukotasunen bidez.


Ertzaintza handitu eta 8.000 polizia nahi ditu Jaurlaritzak 2030erako

Ertzaintzarekin bigarren negoziazio mahaia ireki du Bigen Zupiriak, martxoan ERNE, ESAN eta SIPErekin ertzainei urteko soldata gutxienez 4.200 euro igotzea adostu ostean. Agente kopurua areagotzeko plan horretan Arkautiko (Araba) akademiak "berebiziko... [+]


Iñaki Bakero (Erriberan Euskaraz)
“Batzuek ez gaituzte hemen nahi, baina bagaude”

Maiatzaren 17an Erriberako lehenengo Euskararen Eguna eginen da Arguedasen, sortu berri den eta eskualdeko hamaika elkarte eta eragile biltzen dituen Erriberan Euskaraz sareak antolatuta


Aguraingo Udalak atzera bota du 50.000 plaka fotovoltaiko instalatzeko proiektua

EH Bilduk aurkeztutako mozioa onartu dute osoko bilkuran. Udalak egitasmoa sustatzen duen enpresari, Cañaveras Solarri eskatu dio proiektuak ez ditzala hartu balio estrategiko handiko gisa kalifikatutako nekazaritza lurrak, eta gune populatuetatik gutxienez 500 metroko... [+]


2025-04-16 | Sustatu
Bi hilabete igaro dira eta berdin gaude: IP blokeoak dozenaka euskal webguneren kontra futbola dagoenean

Duela egun batzuk iragarri zuen Puntueu-ek La Ligaren blokeoak euskal domeinuei eragiten dien kaltea monitorizatuko zuela. Asteburu honetan izan dira partiduak, hain zuzen, eta monitorizazioaren datuak hor daude, penagarriak dira.


Eguneraketa berriak daude